www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu izpirituala
Joanes Haraneder
1750, 1827

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gudu izpirituala, Ioannes Haraneder (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XI. KAPITULUA

 

Zenbeit konsiderazione, gure bihotzak hertxa detzaketenak deus ez nahi izatera, Jaiñkoak nahi duena baizen.

 

        Gure bihotza errexkiago obliga-araztekotzat, deus ez nahi izatera, Jainkoak nahi duena baizen, eta haren gloriarentzat diren gauzarik baizen; orhoit gaitezen, milla manera suertez, bera lehenik ekharria izatu dela, gu maitatzera eta ohoratzera, eta hori efetuz agertu duela. Berak ezdeusetik athera gaitu, bere iduriko egiñ eta kreatu gaitu, eta egiñ ditu bertze kreatura guziak gure zerbitzuko. Berak, egorri nahi izan duenean Erredemtore edo Arrerostzaille bat egorri daroku, ez Aiñgeru bat, baiñan bere Seme bakhotxa, zeiñak arrerosi edo erresketatu baitu mundua, ez urrea eta zillharra emanaren fortsaz, zeiñak baitdire gauza iragankorrak; baiñan bere Odol preziatuaren gostuz, eta bere Heriotze, ez gutiago laidotsuaz, nola doloretsuaz eta krudelaz. Bera da fiñean orai ere instant guziez gure etsaien errabiatik gardatzen gaituena; gure orde bere graziaz gudukatzen dena; gu naurritzekotzat, eta denbora berean defendatzekotzat, bethi prest dagoena Mahaiñ saiñduan guri ematera bere Semearen Gorphutza.

        Ez othe dire bada horiek, lekukotasun segurak, Jaiñko amulsu hark handizki prezatzen, eta bihotz guziaz maitatzen gaituela? Nork konpreni dezake noraraño dohan gu garen bezaiñ kreatura erromes eta ezdeusentzat duen amodio sobraniazkoa; eta beraz, izan ahal daiteken Ungi-egillerik frankoenarentzat behar dugun ezagutzak, norarano ordaiñez goan behar duen? Baldinetaria Yende handiek, bere buruak ohoratuak ikhusten dituztenean, berak baiño beherago edo sortzeak edo fortunak ezarri dituen presunez, baldiñ, diot, haiñek uste badute obligatuak direla berak ere haiñen ohoratzera; zer ohore ez diote Lurreko har ezdeusek errendatu behar mundu guziaren Yabe soberanoari, bere afekzionearen eta bere estimuaren markak, hanbat moldez ematen dioztenari? Bertze gauza guzien gaiñetik, ez dugu behiñere ahanztera utzi behar, Majestate hunek merezitzen duela zerbitzatua izatea, xede prinzipaltzat eta lehenbizikotzat hartzen dugularik Amodio phuruena, zeiña baitatza deus ez billhatzean, Jainko xoillari plazer egitea baizen.

 

aurrekoa hurrengoa