www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu izpirituala
Joanes Haraneder
1750, 1827

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gudu izpirituala, Ioannes Haraneder (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XIV. KAPITULUA

 

Zer egiñ behar dugun gure borondatea edo bihotza garaitua izateko menean denean, eta gai ez denean sensuen biolenziari kontra-egiteko.

 

        Baldiñ zenbeit aldiz iduritzen baizazu zure borondatea flakoegia dela, zure sensuen suliari, eta zure bihotzaren gaiñean nausitu nahi duten bertze etsaiei kontra-egiteko; eta baldiñ, ordu hartan, ez badiozu zure buruari sentitzen kuraierik eta tiesotasunik asko, hekin atakadei buru-emateko: halarik ere zaude tiñko zure lekhuan, hari zaite bethi borroka, ez zohazela gibela, seguratua bitoria eraman duzula, non ez zaitzun iduritzen osoki benzutua zarela. Eta egiaz, nola zure bihotzak ez baitu nezesario, sensuen gutiziak kontentatzea, nahi duen aldera itzultzeko; halaber, berekin dakharken etsai hunen partetik zer nahi den yasan dezan, bethi oso-osoa konserbatzen du bere libertateaz baliatzeko ahala. Ezen Kreatzailleak eman dio gure bihotzari bothere eta nausitasun haiñ osoa, non sensu eta menbro guziak, Deabru guziak, gauza kreatu guziak elkharrekiñ yuntaturik haren kontra altxatzen balire ere, deusek ez bailezake traba, nahi duena egitetik, edo nahi ez duena egin gabe uztetik: eta hori, nahi duen aldi guzian, eta nahi duen bezaiñ denbora luzean, bai eta oraiño on iduritzen zaion xedea gatik, eta plazer duen moldean.

        Baldin batzuetan tentazioneak hersten bazaitu huntarañokoan, non flakatua eta hurren bentzutua, zure borondateak baitdirudi ez duela behar den indarra, hari kontra-egiteko; begirautzu halere animoa gal, edo armak eskuetarik utz. Egizu bederen deihagora; eta defenda zaite Tentatzailleari edo Satani erraten diozularik: Satan aparta hakit; ezen hire linburkeria infamei konsentituko diotedan baino lehen, milletan neure burua hilltzera utziko diat. Egizu bihotz handitako gizon batek, ezpatan hari denean etsai borthitz batekiñ, elkhar gana sobera hurbildu izanez, bata bertzeari lephotik lotzen zaizkonean, egiten duen bezala: eziñ haren gorphutzean ezpataren punta sartuz, ahal duen parte guzietan yotzen du ezpataren eskutokiaz: ikhus zazu nola hari den borroka, bere burua libratu beharrez; nola goaten den zenbeit pausuz gibela eta gero nola yauzi egiten duen bere etsaiaren gaiñera, huni heriotzeko kolpea ematekotzat. Ikhas azu zuk ere orobat maiz zure baitan sartzen; konsideratzekotzat zure funtsetik ez zarela deus, eta deus ez daikezula; ondoan zure burua kuraiatzekotzat Jainkoaren Bothere guzizkoan fidantzia oso bat ematera; eta finean, haren graziarekin batean, atakatzekotzat eta garaitzekotzat nausitu zaitzun pasionea. Orduan erran behar duzu: Lagun nazazu, ene Jaiñko Jauna, lagun nazazu: Iesus eta Maria hel zakizkitet, ez nazazuela, ni zuen zerbitzaria, abandona edo ene menera utz, eta ez dezazuela permeti tentamendu gaxto hautan eror nadin.

        Ordean etsaiak astia uzten badarotzu, oihu egiozu zure Arrazoiñari edo Adimenduari, arren, dathorrela zure bihotzaren edo borondatearen laguntzera; borthitz zazu zure burua haiñitz konsiderazione, kuraiea pitx-arazteko eta gonbatara animatzeko, gai eta propi direnez. Baldiñ, konparazionera, inyustuki pertsekutatua, edo bertze zenbait maneraz afliyitua bazare, eta baldiñ, tristezian hondoatua sentitzen baduzu zure burua handizki tentatua inpazienziara, huntarañokoan, non ezin deus gehiago sofri baitdezakezu, edo ez baituzu deus sofritu nahi: entsaia zaite halere kuraie berri-berritan hartzera, erreflexione seriosak egiten ditutzularik ondoko pontu haukien, edo bertze zenbait hunelakoen gaiñean.

        1. Ikhus azu, ea, pairatzen duzun gaitza, ez duzun merezitu, eta ea ez duzun zeronek zueure buruaren gaiñera eror-arazi. Ezen zure faltaz sofritzen baduzu, zer yustuagorik pazienziarekin sofri dezazun baiño zauri-bat, zure eskuz zeuere buruari egiñ diozuna.

        2. Horren gaiñean ez baduzu deus zure buruari erreportxatzekorik, itzul etzatzu zure begiak zure bekhatu iraganen gainera, zeiñetaz ez baitzaitu Iustizia dibinoak oraiño punitu, edo zeiñak ez baititutzu zeronek penitenzia asko den batez urrhatu. Eta ikhusirik, Jaiñkoak, bere Miserikordiaz, ganbiatu duela, zuk merezi zinduen pena, zeinak izan behar bailuke, edo haiñitz luzea Purgatorioan, edo bethikoa Ifernuan, ganbiatu diot, duela bertze pena ariñago eta laburrago batera; har zazu pena hau, ez xoillki pazientki, baiñan oraiño alegeraki eta eskerronezko akzionekiñ.

        3. Baldin uste baduzu, egia ez den arren, ez duzula egiñ bekhatu guti baizen, eta egiñ duzula penitenzia haiñitz, seguratua izan zaite Zeruko Erresuman eziñ sar zaitezkela, nahigaben eta hertsduren athe hertsitik baizen.

        4. Orhoit zaite oraiño, baldiñ aflikzionen bideaz, bertze batetik Zeruan sar ahal baziñte ere, Jainkoarentzat behar duzun, amodio phuruak ematen darotzun lege xoillak khendu behar larotzukela, errexki Gloria eternala irabazteko desira eta pensamendua; zeren Jaiñkoaren Semea, eta hunen ondotik Saindu guziak, bere Gurutzeak bizkarrean eta arantzez estalia den bide batetik Zeruan sartu bait dire.

        5. Baiñan, huntan, eta gauza guzietan, beregainki behatu behar diozuna da Jaiñkoaren Nahia: ezen haiñ maite bazaitu, non plazer handi bat hartuko baitu, ikhusteaz bertutezko akzione distiantenak egiten ditutzula, eta zuretzat duen amodio isuriari, zure kuraiearen eta zure leialtasunaren frogez, ihardesten diozula. Gaiñerakoan yakiñ zazu; zenbatenaz izanen baita sofritzen duzun pertsekuzionea, sofri-arazten darotzunaren partetik, inyustuagoa, eta beraz zuretzat, gutiago yasan kidina, hanbatenaz Jaiñkoak estimatuko duela zure konstanzia, haren Probidentziari sumetitzen zaizkola, zeiñak onera itzul-arazten baitditu gerthakari ondikozkoenak, eta gure salbamenduarentzat balia-arazten baitu gure etsaien herra ere.

 

aurrekoa hurrengoa