www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu izpirituala
Joanes Haraneder
1750, 1827

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gudu izpirituala, Ioannes Haraneder (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXV. KAPITULUA

 

Bere Etsaiak gudukatzea eta bentzutzea deliberatu duen, Jesus-Kristoren Soldaduak, ahalik gehiena ihes egiñ behar diote, bere bihotzeko Bakea nahas edo altara diozoketen gauza guziei.

 

        Barneko bakea galdu dukegunean, hunen kobratzeko indar eta ahal guziak enplegutan eman behar ditugu: baiñan zer nahi den mundu huntan gertha dakigun, ez da deus gai, hura guri arrapatzeko, edo nahasteko, gerorrek nahi ez badugu. Konzebitu eta sentitu behar dugu, egia da, gure bekhatuez eta gure hutsez dolore handi bat: ordean dolore hunek izan behar du, haiñitzetan erran dudan bezala khexagabea eta neurthua. Orobat: urrikaldu behar zaizkigu bekhatoreak, eta bederen bihotzez, hek galtzeaz, nigar egiñ behar dugu; ordean gure urrikaltasunak behar du izan bihotzekoa, khexagunerik eta trublerik gabea, Karitate phuru baten efetua bezala.

        Mundu huntan suiet garen gaitz infinitu batzuez denaz bezanbatean, hala-nola eritasunak, zauriak, heriotzea, adiskiden eta hurkoen galtzea, izurritea, gerla, su-ha-lama, eta bertze hainitz akzident triste, (zeiñei guziek ikhararekin behatzen baitiote, gorphutza, bethi sofritzetik ihesi dabillana, zaurtzen duten gauza batzuei bezala) horiek guziak, Graziaren laguntzarekin batean, ez xoillki Jainkoaren eskutik bihotzez topa edo akzepta detzakegu, baiñan oraino horietaz bozkariatzeko suietak egiteko gai gare; konsideraturik, direla, edo bekhatoren garbitzeko eta salbatzeko, punizione arinak; edo yustuek merezimendu gehiago egiteko, okasione segurak.

        Bi arrazoiñ haukien gatik loriatzen da Jainkoa bera ere gure gaiñera egortzean: baiñan gauza segura da, gure borondatea Jainkoaren Borondateari sumetitua dagoeiño; aflikzionerik eta nahigaberik handienen erdian, bethi fermu egonen garela, eta izpiritua soseguan eta pausuan konserbatuko dugula. Yakiñ behar duzu, alabainan khexagune suerte guziak, Jainkoaren desgogarako direla; zeren nolanahikoak izan daitezen, eziñ baititezke bekhatugabeak, eta sortzen baitire bethi funts gaxto batetarik, zeiña baita Amodio propiala. Urrundik ikhustera entsaia zaite beraz, khexa edo inkieta ahal zaitzaketen gauza guziak, eta zaude aiñtziñkar preparatua hek pazienziarekiñ yasatera. Konsidera zazu, presenteko gaitzak, zenbat ikharagarriak agertzen baitire ere, funtsean eta bere baitan ez direla gaitzak; on egiazkoez eziñ gabe gaitzaketela; Jaiñkoak edo egortzen, edo permetitzen dituela, erran ditugun arrazoiñak direla kausa, edo bertze zenbait arrazoiñen gatik, zeiñak, guretzat diren arren gordeak, eziñ izan baititezke haiñitz yustuak baizen.

        Manera hortan, izpiritua bethi higoala eta orobata konzerbatzen duzula, bertutean haiñitz progotxatuko duzu, bizi huntako akzident diferenten erdian. Non ez: zure nekhe eta trabaillu guziak inutillak izanen dire, eta ez zaizkitzu Zerukotz deusentzat baliatuko. Gehiago dena: Izpiritua tehar eta inkiet izanen duzuiño, Etsaiaren atakadei pharatua egonen zare ezagutzeko ahalik gabe zeiñ den bertuterako biderik segurena, xuxenena eta laburrena. Sathanek bere ahal guziak egiten ditu, gure baitarik arimako Bakea khasatzekotzat; zeren baitdaki, Bakea den lekhuan Jaiñkoa edireiten dela, eta Miserikordiaren efetu miragarrienak obratzen direla bakea dutenen fagoretan. Arrazoiñ hunengatik, bere fiñezia eta malezia guzia enplegatzen du guri bake hura arrapatzeko: eta gu tranpan eror-araztekotzat, denaz bertzelakoa agertzen da; sor-arazten eta inzpiratzen darozkigu deseiñu, iduriz onak eta funtsean gaxtoak direnak: ordean hauien gaxtotasuna hainitz maneraz deskobri daiteke, eta guziz, zeren gure barneko sosegua eta bakea nahasten baitute.

        Gaitz hain perillos bati erremedio ematekotzat, etsaia zenbait mobimendu fresko, eta desirkunde berri gure baitan alxatzera ensaiatzen denean, ez dizogutela berehala mobimendu eta gutizia haui bihotza zabal; lehenik ukho egioguten amodio propiala lausenga dezaketen afekzione guziei; ofrei diozogun Jaiñkoari desira berri hura: errekeri zagun, arren ezagut-araz diezagun, ea harenganikakoa den, ala Sathanenganikakoa; eta izan dezagun artha horren gaiñean konseillu hartzeaz gure Diretora ganik. Segur garenean ere, gure bihotzean sortzen den desirkunde bat Jaiñkoaganik heldu den mobimendu bat dela; ez dugu hura konplitzeko eginbidetan eman behar, non ez dugun aiñtziñetik gutitzen eta mortifikatzen, hura konplitua ikhusteaz, dugun lehia sobraniazkoa: ezen obra on bat, hunelako mortifikazione batez aiñtziñatua, Jaiñkoari haiñitzez agradagarriago zaio, lehia eta Khar berelako batekiñ egiten litekena baiño; eta maiz obra onak hañitzez gutiago plazer egiten dio, ezen-ez aiñtziñeko mortifikazioneak. Manera hortan gutizia gaxtoak khendurik eta hastandurik, nahi onak ere konplitzen ez ditugula naturaren mobimendu guziak itho ondoan baizen, sosegu oso eta perfet batean konzerbatuko dugu gure bihotza.

        Hortarakotzat mesprezatu behar dire konzienziako har suerte batzu Jaiñkoa ganik heldu direla diruritenak, (egiazko defauten gaiñean konzienziak zeren erreporxu egiten darokun), baiñan funtsean Izpiritu gaxtuak sor-arazten dituenak, ondoa agertzen diren bezala. Baldiñ konzienziako errenkura hek baliatzen bazaizkigu, gu beheititzeko eta humiliatzeko baldin obra onak egiteko khartsuago errendatzen bagaituzte; baldin Jaiñkoaren Miserikordian behar den fidantzia gutitzen ez baderaukute orduan erremesiaturik errezibitu behar ditugu, Zeruko fagore batzu bezala. Baiñan baldiñ konzienziako erreporxu hek kausatzen badaituzte gure baitan xagrinak eta trubleak, kuraiea gal-arazten badarokute, gure eginbideak konplitzeko uzkur, gogo urri eta berantiar errendatzen bagaituzte, sinhetsi behar dugu Etsaiaren artifizioak direla, eta hek entzuteaz khasu guti egiñik, konportatu behar gare ordinarioan bezala.

        Ordean khexagune suerte hautaz bertze alde, nola gure xagrinak ethortzen baitire gehienean mundu huntako kaltetarik eta gaitzetarik: haukien gaiñean gardian egoteko, bi gauza egiñ behar ditugu.

        Bata da konsideratzea, gaitz hauk gure bitan zer efetu egiten duten, eta zertaz gabe ahal gaitzaketen: ea khentzen eta gutitzen darokuten perfet izateko dugun lehia, ala khentzen eta iraungitzen duten gure Amodio propiala. Baldiñ ez badiote miñik egiten gure amodio propialari baizen, zeiña baita gure Etsai guzien Buruzagia, ez dugu behar errenkuratu: aitzitik, bozkariorekiñ, eta ezagutzazko sentimenduetan sarthurik, errezibitu behar ditugu, Jaiñkoak egortzen darozkigun Grazia egiazkoak bezala, ematen darozkigun laguntza handiak bezala. Baldiñ ordea perfekzioneko bidetik gu makhur-arazteko gai badire, eta bertutea higuiñ-araz badiezagukete, ez dugu horrengatik kuraie gutiago izan behar, ez eta barneko sosegua eta bakea galdu behar: geroxeago ikhusiko dugun bezala.

        Bigarrena da, Jaiñkoa gana gure izpiritua altxatzen dugula, ez axolaki edo kantitu gabe errezibitzea haren eskutik heldu zaikun guzia: seguratuak, egorriko darozkigun gurutzeak berak ere, baliatuko zaizkigula infinitu bat ontasunen surtsatzat, zeiñ ontasun negliyatzen baititugu, ezagutu faltaz.

 

aurrekoa hurrengoa