www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu izpirituala
Joanes Haraneder
1750, 1827

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gudu izpirituala, Ioannes Haraneder (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

VI. KAPITULUA

 

Bertze zenbeit abisu guziz probetxosak, gure buruazko ezfidantzia eta Jaiñkoa baitan behar dugun fidantzia ardiets dezakeguntzat.

 

        Nola gure etsaiaren bentzutzeko ditugun indar guziak, gure ahalen gainean batere ez fidatzetik, eta Jainkoa baitan gure fidantzia guzia ematetik ilkhitzen bait dire; bertute hauk ardietstekotzat oraino nezesario dire zenbeit abisu, zeiñak uste baitut eman behar darozkitzudala.

        Lehenbizikoa da, bakhotxak izpirituan ungi fiñkatzea, ez thalendu guziek, nahiz naturalek nahiz billduek, nolanahizkoak izan deitezen; ez gure proximoaren salba-arazteko gai diren grazia guziek; ez Eskritura saiñdu guzia gogoz yakiteak eta haren sensua konprenitzeak; ez eta urthe haiñitzez Jaiñkoari errendatu diotzogun zerbitzu guziek hautarik deusek ere eziñ gai errenda gaitzaketela Jainkoaren borondatea konplitzeko, eta gure egiñbideak bethetzeko. Baiki! Bothere guziak dituenak, aldi bakhotxean, bere eskuko indarraz borthiztu behar gaitu, nahiz obra on zenbeit egiteko dugunean, nahiz zenbeit tentamendu garaitu behar dugunean, nahiz zenbeit hirriskutarik athera behar dugunean, nahiz finean Probidenziak egortzen darokun zenbeit gurutze yasateko dugunean.

        Egia hori beraz gizonak behar dio bere buruari, egun guziez, oren guziez, momentu guziez proposatu, eta ez behiñere ahantzi: bide hortaz, urrunduko da hantpurutasunezko edo presumzionezko biziotik, eta ez da nihoiz atrebituko bere indarren gainean, haiñ arrazoin gabe, fidatzera.

        Ordean Jaiñkoa baitan esparantza are fermubago bat izan dezaguntzat, segurantzarekiñ sinhetsi behar dugu, etsai suerte guziak, errextasun berarekin, bentzutuko ditugula; nahiz nonbre ttipian, nahiz handian izan deitezen; flakoak eta tontoak bezain aiseki borthitzak eta sineziosak ere. Fundamen hunen arabera; Arima bat bekhatuz kargatua balitz ere; imayina edo asma ahal deitezken bizio eta pasione guziak balitu ere; bertuteak pratikatzera eta bere bizioetarik korreyitzerat, orai arterano alferrik entsaiatu balitz ere; perfekzionean aiñtzina goan behar bidean, gaizkira pendura are gehiago egunetik egunera bere buruari sentitzen balio ere; ez luke hargatik Jainkoa baitan fidantzia izatetik gelditu behar, ez eta kuraiea galdu: aitzitik, nihoiz baiño are gehiago behar luke Jainkoa gana bere burua animatu eta sustatu, eta eseiu berriak eta doblatuak egiñ etsaia apartatzeko.

        Ezen gudu suerte huntan, bethi bitoria eramaten da, armak eskuetarik ez uzteko bihotzik aski gelditzen denean, eta Jaiñkoa ganik gauza guziak igurikitzen direnean; zeiñaren laguntza ez baitzaie behiñere faltatzen, haren alde gudukatzen direnei: aski maiz permetitzen du bada, etsai pean zenbeit zauri errezibi dezagun. Gudukatu behar dugu beraz azken hatseraiño: ezen hortik dependitzen da bitoria. Gaiñerakoan, Jaiñkoaren zerbitzuan gudukatzen denak, bere fidantzia guzia hura xoilla baitan ematen duenak, erremedia lausterrak eta efetuzkoak aurkhitzen ditu errezibitzen dituen zaurientzat; eta noizetaere gutieñik uste baitu, eta orduan ikhusten du etsaia bere oiñera eroria.

 

aurrekoa hurrengoa