www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu izpirituala
Joanes Haraneder
1750, 1827

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gudu izpirituala, Ioannes Haraneder (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

IX. KAPITULUA

 

Bigarren gauza bat, izpirituak nezesario duena, ungi ezagutzekotzat zer duen probetxosena.

 

        Bigarren bizioa, zeiñetarik gure izpirituak libro izan behar baitu, da kuriostasun sobraniazkoa. Ezen gure izpiritua bethetzen dugunean pensamendu funts gabekoez, berez timioez, edo gaxtoez khentzen diotzogu, gutizia deserregelatuen zebatzeko edo mortifikatzeko propien diren gauzei lotzeko ahalak. Izan gaitezen beraz osoki hillak lurreko gauzentzat, eta ez detzagula billha, debekatuak ez izan arren, non ez diren baitezpada nezesarioak; Ez diozogula eman libertate guti-guti baizen gure izpirituari; ez diozogula permeti, banoki heda eta barbana dadiñ objet edo ikhusgune hainitzetara; errenda dezagun hurren tontoa ezagutza mundano edo Jaiñkozkoa ez den guzientzat; ez diotzogutela behiñere beharriak idek, dabilltzan berriei eta habarrotsei; ihes egioguten, munduko gauzez miñtzatzeaz, bere atsegiña egiten dutenei; ametsak edo elheak balire baiño gehiago, ez gaitezela ukituak izan mundu huntan arribatzen diren gorabehera diferentez. Zeruko gauzez ere ximenki zerbitza gaitezen; ez detzagula goregi altxa gure pensamenduak; kontenta gaitezen, bethi eta bethi Jesus Gurutzefikatua begien aiñtziñean izateaz, haren Bizia eta haren Heriotzea yakiteaz, gure ganik zer nahi duen ezagutzeaz. Utz zatzigun gaiñerako guziak, eta gure buruak errenda tzatzigun agradagarri Nausi dibino haren begietan: ezen haren Diszipulu egiazko direnek, ez diote bertzerik galdetzen, baizen eman diozoten zenbeit laguntza, bera ungi zerbitzatzeko, eta haren borondatea konplitzeko. Eta egiaz, huntaz landan, bertze desirkunde, bertze billhatze guziak, ez dire amodio propiala baizen, izpirituko urguilleria baizen, Deabruaren fiñezia eta arthea baizen.

        Gisa huntan gobernatzen denak, gardatuko du bere burua Suge zaharraren maleziatik eta artifizioetarik, zeiñak ikhusten duenean, bizitze izpiritualari kharrekin lotzen zaizten presunetan, borondate fermu eta irauteko bat, atakatzen baitu izpirituaren partetik; izpirituak bihotza korronpi dezantzat: ondoan bien nausi errenda dadiñtzat. Nola ez baitu, hunelako presunen tronpatzea baizen, billhatzen; Satanek gogora ematen diotzote, Othoitzean daudezenean, pensamendu haltoak, sentimendu nobleak eta gizonez goragokoak: bereziki baldin badire izpiritu kuriosak, xorrotxak, urguillusteko errexak, eta berehartuen gaiñean, bere ametsen gaiñean buru-gogortzeko gai direnak.

        Etsaiaren deseiñua da arrazoinamendu funtsgabekoetan luzero trika daitezen; eta errepausu falso batean sarthuak; Jaiñkoaz gozatzen direla uste izanez; ez dezaten pensa bere bihotzak garbitu, bere buruak ezagutu, eta egiazko mortifikazionea bilhatu eta ardietsi behar dutela. Manera hortan urguilleria hanpatuak inspiratzen diote bere izpirituaz Jaiñko falso bat egitea, eta azkenean, bere sentimendu propiala baizen ez konsultatzeko kostuma hartuaren fortsaz, goaten dire imayinatzeraño, ez dutela gehiago behar ez nihoren konseillurik, ez nihoren gobernurik.

        Hau, da eritasun bat, hagitz perillosa eta eziñ sendatuzkoa; zeren bihotzeko urguilleria baiño izpirituko urguilleria sendatzeko haiñitzez gaitzago baita: ezen gure Buruzagien ordenei borondatezki sumetiturik erremedio eman dakioke bihotzeko urguilleriari, izpirituak ezagutzen duenean. Bainan baldiñ norbeitek buruan gogorki hartzen badu, bere sentimenduak, buruzagienak baiño hobeak dituela: nor izanen da gai eta kapable haiña enganiotik atheratzeko? nola ezagutuko du tronpatzen dela? nola sumetituko da bertzeren manua egitera; bere burua, bertze guziak baiño, argituagoa eta zuhurragoa daukanaz geroz? Baldiñ izpiritua, zeiña baita gure arimaren begia, eta zeiñak bihotzeko hanpagunea bakharrik ikhus eta senda baitdezake; baldin, diot, izpiritua eri bada, bera itsua eta urguilleriaz bethea bada; nork khausi dezake erremedio batere hunen eritasunarentzat? baldiñ egina gai billakatzen bada eta erregelatzat zerbitzatu behar zuen gauza, falsoa eta enganiosa bada, zer izanen da gaiñerakoez?

        Beraz entsaia gaitezen, gure buruak bizio haiñ gaxto batetik, ahalik lausterrena, libratzera; ezdezagula permeti phozoa dezan gure arimaren barrena; har-tzagun usantza, bertzeren yuiamenduari gure yuiamendua sumetitzekoa, Jaiñkozko gauzetan sobra zorrozki ez sartzekoa, Apostolu handiak hanbat gomendatzen duen sinpletasuna eta erhokeria maitatzekoa. Bide hortaz segurki, Salomon Errege zuhurra baño, konparazionerik gabe, are zuhurrago eta yakintsunago gure buruak errendatuko ditugu.

 

aurrekoa hurrengoa