www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu izpirituala
Joanes Haraneder
1750, 1827

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gudu izpirituala, Ioannes Haraneder (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXIII. KAPITULUA

 

Bertze zenbait moian eta bide, okasionetan Gorphutzeko sensuez ungi baliatzeko.

 

        Irakhatsi darotzudan ondoan, nola gauza sensibletarik behar duzun zure izpiritua alxatu Jainkozko gauzetara eta Jesusen Biziaren Misterio sakratuetara: irakhatsi nahi darozkizut oraiño bertze zenbait moien, Meditazioneak kreatura beretarik egiteko materiak har detzazuntzat. Ezen nola gostuak diferentak baitire, nahi nuke, Liburu huntan bakhotxak aurki baleza, bere Debozionea kontentatzeko, gai den guzia. Eta hori gauza handizki probetxos bat liteke, ez xoillki yende xehentzat eta sinplentzat, baiñan oraiño izpiritu-dunentzat eta Jaiñkotiarrentzat ere, zeiñak ez baitohaz guziak bide beraz perfekzionera, eta zeiñak ez baitire orobat gai, Misterioetan haltoki eta hainitz barna sartzeko. Gainerakoan ez duzula beldurrik, Debozionezko pratika mulzu handi batek kausa diezazun nahaskeriarik edo enbarrasurik. Xoillki entsaia zaite zure eredurakoez baliatzera: har zazu Konfesor zuhur eta prudent baten konseillua: emazu zure burua, oso-osoa, haren eskuetan humilitasunekiñ eta fidantziarekin, ez xoillki orai erretara nohan gauzen gaiñean, baiñan gero erranen ditudan guzien gaiñean ere.

        Beraz behatzen diozunean, atsegiñ egiten darotzun, eta Munduak estimatzen duen, zenbait gauzari; gogoan finki har zazu, gauza hura bere baitan basa eta herrautsa bezaiñ mespresagarria dela: Zeruko onen eta edertasunen aldean, ez dela deus onik, ez ederrik: Hara behar ditutzula zure ahal eta xede guziak edatu, gaiñerako gauza guziak hemen oiñen azpian ostikaturik.

        Begiratzen diozunean Iguzkiari, orhoit zaite zure Arima, Graziaz beregiñdua, Zeruko Argizagi guziak elkharrekiñ baiño, are ederragoa eta diztiantagoa dela: eta kontrara, Graziaz gabetua, Ifernuko illhunbe lodiak baiño are beltzago eta latzgarriago dela. Zure gaiñean den Zerua konsideratzean, igan zaite izpirituz, Aiñguruak, eta Jañkoa bera dagoen Zeruraño; eta zaude han, garbiki eta saiñduski mundu huntan bizi bazare, bethiere erregiñatu beharko duzun, Egoitza dohatsuan bezala.

        Xoriak kantatzen aditzen ditutzunean, gogora zazu Parabisua, zeiñetan laudoriozko kantikoak Jaiñkoari kantatzetik, ez baitire behinere gelditzen: Denbora berean othoitz zazu zure Jaiñkoa, errenda zaitzan, arren, digne, bera, eternitate guzian Izpiritu dohatsuen konpainian, laudatzeko.

        Presuna baten edertasunak xarmatzen zaitunean, imagina zaite ikhusten duzula Ifernuko Suge ikharragarria, zeiña, kanpo llilluragarri horren azpian gordea, heldu baita zu irestera, eta zuri Graziaren bizia arrapatzera. Errozu aierkunde eta mespresio saindu batekin: Oha; aparta adi, Suge madarikatua; alferrik ni gal-arazteko gordetzen haiz. Gero Jaiñkoa gana itzulirik: Zaren benedikatua, erranen diozu, zeren ene Etsaia deskobritu nahi izan baitarotazu, eta haren arte gaxtoetarik libratu izan bainauzu. Ondoan zure Salbatzaillearen Zaurietan barna sar zaite, ihes lekhu segur batean bezala, eta han okupa zazu zure izpiritua, bere Gorphutz sakratuan, zu bekhatutik garbitzea gatik, eta zuri plazer kriminelak latzdurarekiñ higuiñ-araztea gatik, yasan dituen dolore eziñ konprenituzkoez.

        Huna orai o bertze moien bat kreatura ederren xarma borthizenei ihes egiteko. Pensa zazu, orai haiñ xarmagarri zaizkitzun objet horiek, zer izanen diren hill ondoan. Bidean zahoazenean, yakin zazu, egiten duzun hurrats bezanbat Heriora hurbilltzen hari zarela. Xori baten hegal kolpeak, arribera baten goaiak edo superna biolentak abisatzen zaituztela, behiñtzat zure bizia are lausterrago dohala. Gauza guziak iharrosten eta egotzen dituen xirimola batek, guziak trantzitzen ituen ihurtzuria batek, begien antziñean ematen darotzute Azken Juiamenduko egun latzagarria; eta badirurite erraten derauzutela, emateaz, belhauniko zure Juiearen aintzinean, hura adoratzeaz, eta othoizteaz, arren hel dakizun, goizdanik prepara zaitezentzat, haren aintziñean segurantzarekin agertzeko.

        Baldin ordean bizitze huntan gerthatzen diren, haiñitz akzidentez progotxatu nahi baduzu, huna zer egitea konseillatzen darotzudan. Baldin, konparazionera, nekhatua bazare beroaz edo hotzaz, edo bertze hunelako zenbait inkomoditatez edo faxeriez; baldin dolorez eta tristeziaz hondatua eta lehertua bazare: berehala bistan har zazu Probidenzia dibinoaren ordean ezin ganbiatuzkoa, zeiñak nahi izan baitu, zure ona gatik, orai pena hori yasan dezazun; eta zeiñek baitdaki, gaitza zure indarren eredura neurtzen. Moien hortaz zure bihurkundea bozkariorekin markatuko diozu Jainkoak zuretzat duen, amodio ezti eta aita-karakoari. Amodio horren froga ageri eta segur bat ematen darotzu, hura bere gogara zerbitzatzekotzat, egortzen darozkitzun okasione horietan.

        Ikhusirik beraz, egundaiño baiño gehiago estatutan zarela, Jaiñkoari plazer egiteko, erranen diozu: Orainxe ene baitan konplitzen da Aita on haren borondatea, zeiñak bere Miserikordiaz, mende guziak baiño lehen, ordenatu baitu egun sofri dezadan pena eta nekhe hau: izan bedi eternitate guzian benedikatua. Zenbait pensamendu on heldu zaitzunean, fermuki sinhets zazu Jainkoa ganik ethorri zaitzula; eta on eta ungi guzien Aita liberal hari esker onezko akzione errespetuzkoenak errenda diotzotzu. Zenbait debozionezko Liburu irakurtzen duzunean, iduri bekizu Izpiritu saindua mintzo zaitzula, eta Liburu hura hark berak egin izan duela.

        Gurutzefikari begiratzen diozunean, konsidera zazu hura, Jesus-Kristo zure Kapitainaren Bandera bezala; eta yakiñ zazu, hartarik den gutiena urruntzen bazare, zure etsayik kruelenen eskuetara eroriko zarela: eta baldiñ segitzen baduzu, egun batez Zeruan, triunfan eta bitoriaren markak eskuan, sartzeko digne errendatuko zarela.

        Ama Biryinaren imayina bat ikhusten duzunean, ofrei diozozu zure bihotza miserikordien Ama huni: Zure bozkarioa marka diozozu, zeren artha eta leialtasun oso batekin, Jaiñkoaren nahia bethi konplitu duen; zeren zure Salbatzaillea mundura eman eta bere esneaz hazi izan duen. Fiñean eskerrak errenda diotzotzu Deabruaren kontrako Guduetan, hura errekeritzen dutenei, ematen diozten laguntza handi eta bereziez. Saiñduen imayina guziek orhoit-araziko zaituzte Jesus-Kristoren Soldadu yeneros hetaz, zeiñek heriotzerañokoan kuraioski gudukaturik, pasatu eta egiñ baitute, Gloriaren ardietsteko, zuk segitu behar duzun bidea.

        Zeiñ nahi den mugaz adi dezazun ezkilla yotzen, Angelus edo Biryinaren othoitza hiruretan erran dadiñzat; zenbait Meditazione labur eta erreflexione xume egin dezakezu Agur-Maria bakhotxaren aiñtziñean erraten diren hitzen gainean. Lehenbiziko ezkilla kolpean, Maria gana bidaldu izan zen Mezu edo Enbaxada handiaz, (zeiña izatu baita gure Erresketamenduaren hastapena), eskerrak humillki Jaiñkoari bihur diotzotzu. Bigarren kolpean: Bozkaria zaite Mariarekin; zeren Jaiñkoak, bere humilltasun perfeta gatik, Jainkoaren Amaren dignitatera altxatu duen. Hirurgarren kolpean: Adora zazu Jaiñkoa Seme, Gizon egina: eta bihur diozozute halaber haren ama sainduari eta Gabriel Arkanyeluari merezi duten ohorea. Kolpe bakhotxean on da buruaz agur egitea errespetuzko señaletzat, eta beregaiñki azkeneko kolpean.

        Ama Biryinaren alderako debozionezko pratika hauk, muga guziez orobat egiñ daitezkenak dire. Baiñan, huna bertze batzu egunaren muga suerte batzuetako: arratseko, goizeko, eguerdiko propiagoak, Jesus-Kristoren pasioneko Misterioari darraizkonak. Ezen behar dugu maiz orhoitu Ama guziz samur hark orduan pairatu zuen Martirio dorpheaz; eta eskergabetasun ahalkagarri bat liteke, orhoitzapen huni huts-egitea.

        Arratsean, gogora erakhar azu, Ama on hark sentitu zuen dolorea, ikhustean, Jesus Olibeteko Baratzean, odolezko izerdi batez trenpatua, eta handik preso eramana ta nolakoak izatu ziren gau hartan guzian Mariaren bihotzeko Khexaguneak. Goizean, sar zaite haren dolorean; ikhusteaz Seme maite hura, laido eta hiroiekiñ eramana, Pilatusen eta Herodesen aiñtzinera; hilltzera kondenatua; eta suplizioko lekhura goatean, Gurutzea garraiatzera, azote kolpeka, bortxatua. Eguerdian, iduri bekizu ikhusten duzula, Ama doloratu huneñ bihotza erdiratu zuen, Ezpata kruela; hunen presenzian, Gurutzefikatu zutenean Jesus adoratzekoa, eta hunek azken hatsa etxatu zuenean; eta oraiño, hill zenean ere, lantza batez saihetsa ideki ziotenean.

        Erreflexione on hauk egiñ detzaketzu, Biryina saiñduaren doloreen gaiñean, ortzegun arratsetik, larunbat eguerdiraiño: eta bertze hek egiñen ditutzu gaiñerako egunetan. Guziarekiñ segi zazu, on zaitzun debozionea; bihotza, ikhusten duzun gauzez mobitua, sentitzen duzunaren arabera.

        Fiñean hitz gutiz zuri errateko, nola behar duzun zure sensuez baliatu: manaia tzatzitzu halako gisaz, non, ez baitiozu behiñere utziko zure bihotzean entradarik, ez eta amodio sobrarik, ez eziñ garaituzko herrarik ikhusten ditutzun gauzentzat. Aitzitik, erregelatuko baititutzu zure nahi guziak, Jainkoaren borondatearen gainean; deus maitatzen eta higuiñtzen ez duzula, Jaiñkoak maita dezazun eta higui dezazun nahi duenik baizen.

        Hauk guzien ondoan abisatzen zaitut zure sensuen erregelatzeko emanik heldu natzaitzun pratika diferent haukien nonbre handi huntan, ez dela ene deseiñua, hautaz zure okupazione prinzipala egitera, zu obligatzea. Ezen behar duzu hurren bethi zure baitan zarratua eta Jaiñkoarekin yosia egon: behar duzu okupatua izan, barnean ditutzun biziorako inklinazioen gudukatzen, eta kanpoan bizio hei kontra dohazkoten bertutezko akzionen egiten. Ez dut beraz bertzerik igurikitzen, baizen hautaz balia zaitezen, baitezpadako okasionetan. Ezen nork bere burua obligatzea, onak diren arren, hanbat pratika kanpokoen konplitzera; ez da hori Bizitze izpiritualean haiñitz aiñtziña goateko moiena. Pratika hauk aproposki eta pheituz enplegatuak ez direnean, ez dire baliatzen izpirituaren nahasteko, amodio propialaren entretenitzeko, ariñtasunaren emendatzeko, eta munduko tentamendu gaxtoei bide emateko baizen.

 

aurrekoa hurrengoa