www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu izpirituala
Joanes Haraneder
1750, 1827

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gudu izpirituala, Ioannes Haraneder (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XVII. KAPITULUA

 

Zeiñ diren lehenik gudukatu behar ditugun pasioneak eta bizioak.

 

        Gauza konsekuentzia handitako bat da yakin dezazun, pasioneak eta bizioak gudukatzean, zeintarik hasi behar duzun lehenik; itsuan hari ez zaitezentzat, eta zure kolpeak, alferrik eta aireari, eman ez diotzatzuntzat, haiñitz yendek bezala, zeiñek, hola egiñez, galtzen baitituzte bere penen eta nekhen fruitu khasik guziak.

        Has zaite beraz ungi eta arthoski, zure bihotzaren barnean zarraturik, etsaminatzen, nolakoak diren maizenik, zure pensamenduak eta zure afekzioneak; zeiñ den zure baitan gehienik erregiñatzen duen pasionea. Hura da beregaiñki, zure etsayik handienari bezala, gerla deklaratu behar diozuna. Baldiñ ordean Etsai gaxtoak, armak bertzetara zuri itzul-araztekotzat, bertze zenbait aldetarik atakatzen bazaitu, goan behar duzu orduan hirrisku handiena den lekhura: eta gero bihurtu behar duzu berehala, lehen bezala, zure pasione nausitu hura gudukatzera.

 

aurrekoa hurrengoa