www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu izpirituala
Joanes Haraneder
1750, 1827

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gudu izpirituala, Ioannes Haraneder (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XV. KAPITULUA

 

Bertzen zenbait abisu haiñitz probetxosak, yakitekotzat zeiñ den ungi gudukatzeko moldea; zeiñ etsai atakatu behar den; eta zeiñ bertuteren medioz bentzu daitezken.

 

        Ikhusi duzu, nork bere burua garaitzeko ahala eta indarra eta egiazko bertuteak ardietstekotzat, nola gudukatu behar den. Ordean bitoria errexkiago eta lausterrago eramateko, ez dezazula uste izan asko dela gonbatazea, eta aldi bakhar batez nork bere kuraiea agertzea edo señalatzea: behar da oraiño gudura berriz ere bihurtu, beregaiñki amodio propialaren kontra, afrunturik miñenak eta odoldagarrienak egiñ darozkiguten presunak, gure adiskidetzat har detzakegun arterañokoan. Maiz eta maiz gerthatzen da, ia erran dudan bezala, gudu suerte hau negliyatu izanez, gure bitoriak izaten baitdire gaitzak, ez konpliak, noizean behingoak, eta iraupen gutitakoak. Hari zaite beraz borroka gogotik eta kuraie handi batekiñ; eta ez dezazula errezelutzat eta aitzekiatzat ekhar zure flakotasun naturala. Ezen indarrak eskasten bazaizkitzu, galde diotzotzu Iesus gure Salbatzailleari: eta segurki emanen darozkitzu.

        Orhoit zaite oraino, baldiñ zure etsaien furia ezin gehiagokoa, hekin nonbrea eziñ kondatuzkoa bada, Jaiñkoaren zure alderako amodioa infinituki are handiagoa dela; zu gardatzen eta defendatzen zaituzten Zeruko Aingeruak, zuretzat othoitzean daudezen Sainduak haiñitzez nonbre are handiagoan direla.

        Orhoitzapen hunelakoek, hanbat borthiztu eta animatu dituzte emazteki sinpleak ere, non bentzutu izan baitute Munduaren zuhurtzia guzia; buru-egin baitiote haragiaren tentamendu serragarri guziei; eta bitoria eraman baitute Deabruaren errabia guziaren gaiñean. Horra zergatik ez duzun izitu behar; iduritzen zaitzun arren, hanbat etsaien bortxagunei ez dela errex kontra-egitea; gerla hau ez dela fiñatuko zure biziarekiñ baizen; eta haiñitz partetarik mehatxatua zarela, hurren segurki zure Arimaren galtzeaz. Ezen hau ere oraiño yakiñ behar duzu: ez zure etsaien indarrek, ez hekien maliziak eziñ kalterik egiñ diezazukete, non ez dioten permetitzen Iaiñkoak, eta Iaiñko hark, zeiñaren ohorearen sustengatzeko gonbatatzen baitzare. Eta nola Gudu suerte hau guziz maite baitu; nola huntara Mundu guzia hertxaten baitu; ez xoillki ez du sofrituko, zu galtzea billhatzen dutenek, konpli dezaten bere deseiñu gaxtoa, baiñan oraiño, zurekin batean hekien kontra gudukatuko da, eta goiz edo berant, bitoria eraman-araziren darotzu zure probetxu handitan: goait edo gardian egon behar balu ero zure biziaren azkeneko eguneraiño.

        Zure ganik galde egiten duen guzia da, defenda zaitezen kuraioski; eta, zenbait aldiz zauriak egiten baderautskitzute ere, ez detzatzun horrengatik armak eskuetarik utz, eta ihesi goan. Gaiñerakoan zure eginbidea ungi egitera anima zaitezentzat, orhoit zaite gerla hau eziñ itzurizkoa dela, eta baitezpada edo gudukatu edo hill behar dela. Ezen ez da haratik eta hunatik: Baduzu egiteko etsai batzuekiñ, zeiñak haiñ furiosak eta hain muthiriak baitire, non ez baita behiñere posible haukiekiñ ez bakerik, ez astirik izatea.

 

aurrekoa hurrengoa