www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu izpirituala
Joanes Haraneder
1750, 1827

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gudu izpirituala, Ioannes Haraneder (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXII. KAPITULUA

 

Sensuez ikhusten eta sentitzen ditugun gauzek, nola lagun gaitzaketen Meditazionea egiten, Jesus Kristoren Biziaren eta Pasioneko Misterioen gaiñean.

 

        Irakhatsi darotzut, nola altxa ahal zaitezken, kreaturak konsideratzean, Jainkoaren Handitasunaren kontenplazionera: Ikhas azu orai, salbatzaillearen Bizia eta Pasioneko Misterio sakratuak izpiritura erakhartzeko, kreatura hetaz berez baliatzen. Ez da deus zeruaren azpian, haren orhoitzapena zure gogoan erreberritzeko, gai ez denik.

        Konsidera zazu beraz xoillki, Jainkoa dela, erran dugun bezala, gauza guzien hastapena edo prinzipioa; hark eman diotela kreaturei, nobleeni ere, izatea, edertasuna, eta dituzten perfekzione guziak. Yar zaite gero espanturekin konsideratzen Munduaren Nausi soberano hunen Ontasun eta Miserikordia neurri gabekoak; jautsi eta beheratu nahi izan duenaz geroz, Gizon egiteraiño, eta Heriotze laidotsu bat, gu salbatzea gatik, pairatzeraño; hortakotz permetitu duela, berak kreatu dituen gizon eskergabeak yunta eta bat egiñ zaitezen Kreatzaille beraren kontra, hura Gurutzefikatzekotzat. Baiñan nahi baduzu xeheki sartu Jesusen sofrikarien konsideratzen, zein nahi den aldetara beha dezazun, guzietan ikhusiko ditutzu sofrikari heien figurak eta orhoitzapenak.

        Baldiñ, konpazionera, ikhusten baditutzu armak, azoteak sokak edo khordak, aranzeak edo elhorriak, seskak, itzeak, martiluak; gogora erakharriko ditutzu haren Heriotzean eta Pasionean zerbitzatu ziren hunelako errementak. Etxola batek orhoit araziren zaitu hura sortu zen Establiaz eta Manyateraz. Zerutik erortzen, eta lurraren gainean hedatzen den uriak, begien aintziñean emanen darozkitzu Odolezko ibaiak, zeiñetaz Olibeteko Baratzea busti eta trenpatu baitzuen. Harri eta arroka guziak, haren Heriotzean arraillatu ziren harrien eta arroken hanbat imayina bezala, baliatuko zaikitzu. Iguzkiari edo Lurrari begiratzean, pensatuko duzu, Jesus hill zenean, lurra ikharatu eta Iguzkia illundu zela. Ura ikhustean, orhoitu zare haren Saihets sakratutik ilkhi zen Uraz: eta gisa hortan bertze milla gauza, zure begiei presentatuko zaiztenez.

        Baldin edaten hari bazare arnoa edo bertze zenbait edari; zure buruari proposatuko diozu, Salbatzaille amulsu huni, Burrebuek edatera eman zioten, biñagrea eta khelderra. Zenbait urguenturen urriñ onak plazer sobra egiten baderautzu; Salbatzailleak, Kalbarioko Mendiaren gaiñean, sentitu zituen gorphutz urkhatu ustelduen usaiñ gaxtoa gogora erakhar zazu. Bestitzen zarenean; konsidera zazu, Jaiñkoaren Semea zen arren, Jesus gure haragiaz estali dela; bere Jaiñkotasunaz gu bestitzekotzat. Billuzten zarenean, imayina zaite Jesus ikhusten duzula billuzia eta larru haso burrebuen eskuetan, zure amorea gatik azotatua eta Gurutze bati itzatua izateko menean. Zenbait abarrots handi eta mulzutikako aditzen duzunean, uste izan zazu aditzen ditutzula, yende ozte edo tropela muthiritu batek orduan egin izan zituen, deihadar izigarriak; ziotsotelarik: Khen! Khen! Gurutzefika zazu gurutzefika zazu.

        Orenak yotzen duen aldi guziez, orhoit zaite Jesusek Baratzean sentitu zuen bihotzeko olha hartaz, noiz eta ere izatu baizen hillzeko ikhara batez sasitua, ikhusteaz, preparatzen ziotzoten tormenten iraupena eta krudelitatea: Edo ezperen orhoit zaite, Jesus Gurutzeari itzatzean, Soldaduek eman zituzten martillu kolpez. Fiñean zer nahi den sofrikari, zer nahi den dolore yasan dezazun, eta bertzek yasaten dituztela ikhus dezazun; yakin zazu segur dela, ez direla eredura deus, zure Salbatzailleak, bere pasioneko denbora guzian, nahiz gorphutzean, nahiz ariman, paraitu dituen tormenten aldean.

 

aurrekoa hurrengoa