www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu izpirituala
Joanes Haraneder
1750, 1827

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gudu izpirituala, Ioannes Haraneder (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

V. KAPITULUA

 

Nola enganatzen diren haiñitz presuna, zeiñek gogo urritasuna hartzen baitute bertute batentzat.

 

        Enganio komun bat da oraiño bekhatu egiñ ondoan sentitzen den beldurtasun eta truble hori, bertute bat dela uste izatea. Ezen bekhatuari ondotik daraion khexagunea, nolazpaitere dolore eta damu zenbeitekiñ yuntatua den arren, ez da halarik ere sortzen urguilleriaren eta hantpurutasun gorde baten funtsetik baizen, zeñaren kausa baita, gure indarren gaiñean dugun, fidantzia sobraniazkoa. Noiz eta ere beraz, bertutean fiñkatua dela uste izanez, norbeitek tentazioneak mespresatzen baiditu, eta ezagutzen baitu experientziaz, bertzeak bezala, hutskorra eta bekhatorea dela; berehala bere bekhatuaz, gauza espantagarri batez bezala, suprenitzen da; eta nola bere sustengu guziak, erran nahi da, bere indarrak, iharrosiak eta egotziak ikhusten baitditu, orduan abandonatzen dio bere burua xagriñari, eta galtzen ditu esparantza guziak.

        Ez zaiote ordean behiñere ondiko edo malhur hau gerthatzen, bere buruaz hantpurutzen, eta Jaiñkoa baitan baizen, fidatzen ez diren Arima onei eta humillei. Ezen bekhatu egiten dutenean ez dire, ez suprenitzen, ez eta trublatzen; zeren Egiaren klaritateaz argituak, ikhusten baitute, bere inkonstanziaren eta bere flakotasunaren efetu bat arribatu zaiela.

 

aurrekoa hurrengoa