www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu izpirituala
Joanes Haraneder
1750, 1827

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gudu izpirituala, Ioannes Haraneder (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XVI. KAPITULUA

 

Goiz-goizetik gonbatara preparatu behar du Kristoren Soldaduak.

 

        Iratzarri zaren bezain sarri, egiñ behar duzun lehenbiziko gauza da, zure Arimako begien idekitzea, eta zure burua konsideratzea, batailla bat ematera dohan, kanpo handi batean baziñe bezala zure etsaia aiñtziñean; eta bortxatua, edo gonbatatzera, edo sekulakotz galdua izatera. Har zazu beraz begien aintziñean etsai hura, zeiña ez baita deus bertzerik, bizio bat baizen, pasione deserregelatu bat baizen, aspaldion zure gañik khendu nahi ziñdukena. Presenta diozozu, diot, zure izpirituari Monstro furios hura, zure iresteko, bere astaparrak zure gainean landatzeko menean dagoena. Presenta diozozu denbora berean zure burua zure izpirituari, Jesus-Kristo zure Kapitaiñ ezin garaituzkoaren eskuñean baziñe bezala, konpaiñian dituela Biryina Maria eta Ioseph saindua, Aiñgeru eta Dohatsuezko tropela handiak, eta beregainki Jon Doni Mikhel Arkanyelu gloriosa; eta zure ezkerrean duzula Luzifer, bere Lagun eta ministre gaxtoekiñ: hauk deliberatuak, gudukatzeko duzun bizio edo pasione hura zure baitan finkatzera, eta bere ahal guziak obretan ematera zu hartan eror-araztekotzat.

        Arte hortan imayina zaite, zure bihotzaren barrenean aditzen duzula zure Aingeru Gardianoaren boza, hunelaxe mintzo zaitzuna: Bai! egun egin behar ditutzu azken efortak garaitzeko etsai hori, eta bertze etsai, zure kontra altxatu diren, guziak: Duzun, arren, kuraie on: ez dezazula utz bihotza erortzera izialdura funts gabeko batez, ez eta bertze zein nahi den arrozoinez; zeren Jesus, zure Kapitaiña, hor baituzu aldean, Zeruko Armada handi batekiñ, gerla egiten darotzuten guzien kontra, zu defendatzeko deseiñuarekin ethorriak, eta behiñere ez permetitzeko, ez bortxaz, ez amorez, hekiñ menera eror zaitezen. Zaude fermu: eta zer nahi den paira dezazun, bortxa egiozu zure buruari; zure bihotzaren barne-barnetik oihu egiozu Jaiñkoari; errekeri-tzatzu kontino Jesus eta Maria: othoitz-tzatzu Saindu guziak, alde dakizkitzula. Hori egiñ ondoan, ez dezazula batere duda, bitoria ez duzula eramanen.

        Nahi den bezanbat flako izan zaitezen, nahi den bezaiñ ikharagarriak iduri dakizkitzun zure etsaiak, eta bere nonbrean, eta bere indarretan; ez halere izi batere: ezen zure laguntzera Zerutik yausten diren tropela sainduak, Ifernuak Graziaren bizia arrapatzeko egortzen darozkitzunak baiño nonbre handiagoan dire. Zu kreatu eta erresketatu zaituen Jaiñkoa, Bothere guziak dituena da. Maite zaitu; defendatzen eta laguntzen zaitu; eta desira edo lehia, konparazionerik gabe, gehiago du, zu salbatzeko, Deabruak duen baiño, zu gal-arazitzeko.

        Borroka hari zaite beraz kuraioski: ez zaitezela behinere unha zueure burua mortifikatzen; zeren zure inklinazione gaxtoei, zure usantza biziotsuei bethi gerla egiñik, azkenean bitoria eramanen baituzu, eta bide hortaz sarthuko baitzare Zeruko Erresuman, zure Arima Jaiñkoarekiñ, eternitate guzian, yuntatua egonen den Lekhuan. Has zaite orai beretik Jaunaren izenean gudukatzen; ezpatatzat eta erredola edo bukliertzat harturik, zure buruazko mezfidantzia, Jaiñkoa baitango fidantzia, Othoitza, eta zure Arimako eta zure izpirituko ahal eta puxantza guzien enplegu saiñdua.

        Arma haukiekiñ, atakatuko duzu zure etsaia, erran nahi da, zure pasione nausiena edo dominanta: hura bentzutzeaz egizu, edo yeneroski hura mesprezaturik, edo hari fiñki kontra-egiñik, edo hari oposatzen zaioen bertutearen obrak, husu eta maiz, eginik, eta fiñean Zeruak inspiratuko eta fornituko darozkitzun moienez, hura zure bihotzetik urhun apartaturik eta suntsiturik. Non ez duzun osoki garaitua ikhusten, ez zaitezela pausa: zure konstanziaz merezituko duzu Khoroa errezibitzea Yuie soberanoaren eskutik, zeiña Zeruko Gorthe guziarekiñ, zure gonbatari beha egonen baitzaio.

        Berriz ere oraiño erraten darotzut: gerla huntan ez duzu behiñere fastikatu behar. Konsidera zazu xoilki, gizon guziak Jaiñkoa zerbitzatzera, eta hari plazer egitera obligatuak direla: bertze alde, nahi edo ez, gudukatu behar dela; ihesi goaten dena kolpatua izateko, eta bizia galtzeko ere hirriskuan denaz geroz; eta guzien ondoan, nahi bagiñdu ere, Jaiñkoaren kontra erreboltatu, eta munduaren partida besarkatu, gure buruak plazer-pean igerika erabilli nahi bagiñtu ere, ez giñtezke guziarekiñ penarik gabe, bethi, nahi edo ez, balitekenaz geroz, hainitz sofritzeko eta gorphutzean eta ariman, gure sensuen gutizien eta gure anbizionearen kontentatzekotzat. Othe da erhokeria, hauxe baiño, handiagorik: Mundu huntan ez gaituzte izitzen pena eta nekhe dorphenek, zeiñen ondoreak izanen baitire suplizio eta tormenta eternalak; eta ikharatzen gare, kestione denean zenbait mortifikazione eta pena ariñez, zeiñek gidatuko baitgaituzte zorionezko Eternitate batera, eta Jainkoaz, menderen mende, gozatuko garen errepausu perfetera.

 

aurrekoa hurrengoa