www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu izpirituala
Joanes Haraneder
1750, 1827

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gudu izpirituala, Ioannes Haraneder (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

X. KAPITULUA

 

Borondatearen edo bihotzaren mobimenduez eta akzionez, eta zer xedez egin behar ditugun gure obra barnekoak eta kanpokoak.

 

        Izpirituko bizioetarik korreyitu garen ondoan, nezesario da korreyi gaitezen bihotzekoetarik, gure borondatea, bere pendura edo inklinazione propialari ukho egiñik, osoki molda edo konforma dadintzat Jaiñkoaren borondatearen gaiñean.

        Beraz gardia emozu, ez dela aski, Jaiñkoari gehienik agradatzen zaioena nahi izatea, ez eta hura egitea ere; baiñan oraino, hunelako gauzak ere nahi eta egiñ behar direla. Graziaren mobimenduz, eta Jaiñkoari plazer egiteko lehiaz. Huntan dugu bereziki gudukatzeko naturalezaren kontra, zeiñak bere nahiak haiñ borthizki billatzen baitditu, non gauza guzietan, eta zenbeit aldiz Jaiñkozkoetan bertzetan baiño are gehiago, bere plazera billhatzen baitu: eta hanbatenaz eskrupula edo kontzienziako har gutiagorekiñ, bere kontentamendua hautan aurkhitzen du, zenbatenaz ikhusten baitu, gaizkirik gabeak direla. Hortik heldu da, zenbeit obra oni lotzeaz kestione denean, berehala prest baitgare; ez Jaiñkoa obeditzeko xede bakharra gatik, baiñan Jainkoak manatzen dituen gauzak egitean, batzuetan hartzen dugun plazer zenbeit dela kausa.

        Enganio hau hanbatenaz da sotillagoa eta perillosagoa, zenbatenaz gure afekzionearen eta gure gutizien objeta, hobeagoa baita. Nork sinhets lezake; amodio propialak, bera guzia phozoatua eta biziotsua den arren, engatzen gaituela Jaiñkoarekin gure buruak yuntatu nahi izatera? eta Jaiñkoaz gozatzea desiratzen dugun denboran, maiz gure intresak billhatzenago ditugula, haren gloria eta haren nahia, plazera, edo borondatea baino? Bizkitartean Jaiñkoa maitatzen, Jaiñkoa billhatzen, Jaiñkoaren legea, haltoki eta ageriki gardatzen dutenek, bere akzionetan ez dute bertze xederik batere izan behar, haren Gloria eta haren Borondate saiñdua konpli dadin baizen. Galtoki haiñ perillosetik urhun ibiltzeko, eta Izpiritu Dibinoaren araberako gauzarik baizen ez nahi izateko eta ez egiteko, eta hauk ere bertze xederik gabe, baizen ohoratzeko Majestate Soberanoa, zeiñan gure akzione guzien hastapena bezala, guzien azken fina ere izan nahi baitu. Hortarakotz huna zeri gardia eman behar zaioen.

        Zenbeit obra on egiteko okasionea agertzen zaikunean, ez diozogula gure bihotzari permeti hura desiratzea, hari afekzionez lotzea; non ez dugun aiñtziñetik gure izpiritua Jaiñkoa gana altxatzen; yakitekotzat, beti nahi duen hura egiñ dezagun; eta ikhustekotzat, ea xoillki, zeren den Jaiñkoari agradatzen zaioena, desiratzen dugun. Eta horra nola gure borondatea, Jaiñkoaren borondatea aiñtziñean eta erregelatzat harturik, lehiatuko den maitatzera hark berak maitatzen duena, xede xoill huntaz: haren Borondatea osoki konpli, eta haren Gloria handi edo berreth dadiñtzat. Orobat egiñ behar da, Jaiñkoak nahi ez dituen gauzetan ere: ezen hunelakoak arbuiatu eta utzi baiño lehen, gisa berean gure izpiritua haren gana alxatu behar dugu; haren nahia ezagutzeko, eta nolazpaitere segur izateko, hek arbuiatzean, Jaiñkoari plazer egiten diogula.

        On da ordean yakitea, gaitz dela deskobritzea gure naturaleza gaxtoaren artheak; zeren hunek, aitzekia edo estakuru ederren azpian, ez baitu behinere bere nahia baizen billhatzen, sinhets-arazten baitdaroku, ez dugula bertze xederik, gure akzione guzietan Jaiñkoari plazer egiñ diozeken zerbeit, egitea baizen. Hortik heldu da gure buruak kontentatzeko deseiñu xoillarekiñ maitatzen, edo higuiñtzen dugun gauza bat, uste baitugu maitatzen, edo higuiñtzen dugula, Jaiñkoari agradagarri izanen zaioelako desiraz, edo hari pena eta damu egiñen dioelako beldurrez. Gaitz hunen erremedio segurena eta nezesarioena da bihotza garbi atxikitzea. Hau da, Gudu izpiritualean engaiatzen direnek, xedetzat eta motibotzat bere buruei proposatu behar diotena, Gizon zaharraz (bekhatuaz) billuzirik, Gizon berriaz (inozenziaz) bestitzekotzat.

        Huna gure buruei haiñ erremedio soberanoa aplikatzeko moldea: Gure akzioneak hasten ditugunean, entsaiatu behar dugu, naturalezak eta gizakeriak hartan sar-araz dezaken xede guziak apartatzera eta khentzera, eta deus ez maitatzera, deus ez higuiñtzera, Jaiñkoaren orhoitzapen xoilla gatik baizen. Baldiñetaria ez badugu sentitzen, bethi ordu berean, xede hau badugula, egiten ditugun obretan, bereziki bihotzeko mobimendu eta akzione berehalakoetan, entsaia gaitezen, nolazpaitere aurkhi-araztera guzietan, eta kontserba zagun gure arimaren barrenean Jaiñko xoillari plazer egiteko deseiñu egiazko bat. Baiñan luze irauten duten akzioneetan, ez da aski gure intenzionea xede huntaz alxatzea, oraño xede bera maiz erreberritu behar da eta entretenitu edo xut atxik-arazi bere garbitasunean eta bere berotasunean. Hori gabe, hirrisku handitan giñtezke, amodio propialaz gure buruak itsutzera uzteko, zeiñak, Kreatzaillearen gainean kreaturari gauza guzietan hautua emanik, komunzki llilluratzen baigaitu; halako gisaz non, denbora laburrik artean eta hurren sentitu gabe, ganbiatzen baitugu intenzionea eta objeta.

        Gizon galant batek, ordean bere gardien gaiñean egoteko artharik aski ez duen batek, hasiko du gehieñean bere akzionea, Jaiñkoari plazer egiteko baizen, bertze xederik gabe; baiñan segidan, baratxe-baratxe eta pensatu gabe, uzten dio bere burua gloria banoari hartzera. Eta horra nola, lehentxeago xedetzat zuen, Jaiñkoaren borondatea ahanztera utzirik, estekatzen zaion akzionean hartzen duen, plazer xoillari, eta ez dioen behatzen bere lanari, handik heldu zaion probetxuaren eta gloriaren partetik baizen.

        Baldiñetaria, noizere uste baitu bere obra hobekienik akhabatzera dohala, Jaiñkoak trabatzen badu hasi duena kontinoatzetik, nahiz zenbeit eritasun egorririk, edo permetiturik norbeitek lan hura utz-araz diozan; orduan guzia miñtzen eta inkietatzen da, marmaratzerañokoan, orai hunen kontra, gero haren kontra, eta batzuetan Jaiñkoa beraren kontra ere. Hortik ageri da klarki, haren intenzionea ez zela behar bezalakoa, eta funts gaxtotik ilkhitzen zela, Ezen Graziaren mobibenduz, eta Jaiñko xoillari plazer egiteko deseiñuz dohanak, ez du lan batentzat amarra edo afekzione gehiago bertze batentzat baiño; eta baldiñ zerbeit desiratzen badu, ez du pretenitzen hura izatea, Jainkoak nahi duen moldean eta hark nahi duen denboran baizen, bethi da haren Probidienziaren ordenei sumetitua, bethi kontent eta deskansuan, nolanahi burutara dakizkon bere deseiñuak; zeren gauza bat baizen ezbaitu billhatzen, zeiña baita: Konpli dadilla Jaiñkoaren Borondatea.

        Sar bedi beraz bakhotxa bere baitan, eta izan beza artha bere akzione guziak bihurtzeko xede haiñ noblearen eta haiñ perfetaren aldera. Eta baldiñ batzuetan bihotzak hunela galdetzenez, sentitzen baditugu gure buruak obra onak egitera ekharriak Ifernuko penei ihes egiteko edo Zeruko gloria merezitzeko motiboz; haukietan ere, har dezakegu, gure azken xedetzat, Jaiñkoari obeditzea: ezen Jaiñkoak nahi du Zerua irabaz dezagun eta Ifernuari ihes egiñ diozogun. Eziñ sinhetsi bezain handia da motibo edo intenzione hunen bertutea; zeren gure obra xumeenek, likhitsenak balire ere, phuruki Jaiñkoa gatik egiñak direnean, haiñitzez gehiago balio baitute, ezen ez bertze xedez egiten diren akzione haiñitz merezimendu handitakoek eta hobeagoek. Arrazoin hau dela kausa, Amoiña xume bat, Jaiñkoaren Gloria xoillagatik pobre bati emana, Majestate Dibinoari, konparazionerik gabe, agradagarriago zaio, ezen ez, bertze zenbeit motiboz, uzten eta abandonatzen bagiñtu gure on eta ontasun guziak: hau egiten bagindu ere Zeruko dohatsutasunaren esparantza dela kausa; motibo hau den arren bere baitan laudagarria, eta hunek merezi duen arren, nork bere buruari proposa diozon.

        Xede huntaz, erran nahi da, phuruki Jaiñkoari plazer egitekotzat, gure akzione guziak egiteko usantza saiñdu hau, lehenbizian aphur bat gaitza idurituko zaiku; baiñan denborarekiñ errex, eta gozo ere, errendatuko dugu, baldiñ gure bihotz guziaz Jaiñkoa billhatzeko usantza hartzen badugu; baldiñ bethi eta bethi suspiraz egoten bagare, haren gana beharrez, gure ontasun bakharraren eta soberanoaren gana bezala, zeiñak, bere baitarik, merezitzen baitu, gauza guzien gaiñetik, kreatura guziez billhatua, prezatua, eta maitatua izatea. Zenbatenaz yarriko baitgare konsideratzen, zeiñ handia eta gozoa den gure Jaiñkoa, hanbatenaz gure bihotzeko afekzioneak objet dibino harentzat izanen dire husuagoak eta amulsuagoak edo amodio handiagokoak. Manera hortan errexkiago eta lausterrago ardietsiko dugu, haren gloria gatik, gure akzione guziak egiteko usantza egunorozkoa.

        Orai arterañoko moienei yuntatzen diotet azkeneko moien bat, xede guziz exselent eta yaiñkozko hunekiñ baizen deus ez egiteko: eta moien hau da, Jaiñko berari grazia hau, othoitz humillez eta khartsuez galdetzea; eta maiz konsideratzea haren, gure alderako, ungi egiñ nonbre gabekoak, eta momento guziez, amodio phuru eta osoki desintresatu batez, oraiño egiten darozkigunak.

 

aurrekoa hurrengoa