www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerki berrizte
Emeterio Arrese
1952

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Olerki berrizte, Emeterio Arrese. Itxaropena, 1952

 

aurrekoa  

Kattalin

 

Bide luzean aisa jasorik

otar aundi bat —garau-saskiya—

goizero dator neska gelgarri

mirabe txairo, musu-gorriya.

Oiñ, gerri, kolko, lepo ta buru,

erabat bikaiñ, ikusgarriya,

edertasunez bera dan bezin

ederrik iñor ez alegiya.

 

Al dakizute nungo ta zein dan

orlako neska eder-gaindua?

Ez al dezute iñoiz ikusi

izar orretxen goi-leñurua?

—Ezetz...? jakingo zendueke, bai,

nor dan Kattalin Berrobikua

zuek artu izan bazendue gaur

neri eman didan masallekua.

aurrekoa