www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerki berrizte
Emeterio Arrese
1952

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Olerki berrizte, Emeterio Arrese. Itxaropena, 1952

 

aurrekoa hurrengoa

Bai, ongi dasak

 

                        Lagun zar bati

 

Egi dek emen daudela Tengo

baso gereitsu ta baserriak,

emen ere ibai aundi, urlo ta

erreka bitsu marmalariak.

Egi, or zeudek txikitan gure

jolasketako bazter maitiak:

udare-baratz, igari-leku,

txori-muño ta kilker-tokiak.

Nun dira baña ordungo beste

gauz eta jolas ain bereziak?...

Leor zegotzik, eziñago latz,

«San Blas»-ko bustin-txulo guziak,

ta iñolaz ere zartzez guk ezin

berriztu lengo ekiñaldiak.

Oroimenean bustin-txulo ta

zankiñezkako makil txikiok.

 

aurrekoa hurrengoa