www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerki berrizte
Emeterio Arrese
1952

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Olerki berrizte, Emeterio Arrese. Itxaropena, 1952

 

aurrekoa hurrengoa

Seaskatik il-obira

 

Amets igeskor zoroak dira

mundu'ko pozkai geyenak,

txingarrak baño iraupen geigo

ez du-ta gure bizmenak.

 

Atsegiñaren ibargi-zale

abitu nintzan goizean

nere gogoak poz-irudi bat

ipiñi zidan aurrean;

 

ustez eroso, bañan ikuskin

arenganako bidea

aintzindu gabe goazenentzat

sasi ta zuloz betea.

 

Giza geyenak dirutu bear,

gose asekaitz, lerzori;

etsai gogorra iñolaz ere

eziñ ase makur ori.

 

Ta... zeñek erru...? Alperrik dabil

gure gogotzar alena,

dirukoikeriz erne dan pozak

ondoren beti galena.

 

Bear genduken bezela zuzen

jardungo baldin bagiña

ez litzake gaur izango noski

bizitz au orren samiña.

 

Zertarako da, zergatik maita

ondore txar dun irritsa?

Egizko pozen iturburuan

edan nai ezik gabiltza.

 

Elkarren aurka buru-belarri

gabiltzanok ain setatsu

zer ote geran galdezka nago:

zeken, dollor, ala kaiku?

 

Geiegizko dan diru-gosea,

goseti beraren kaltez;

zillarra ibaika jardetsi nai-ta

zorunik iñorentzat ez

 

        * * *

 

Amets igeskor zoroak dira

mundu'ko pozkai geyenak,

txingarrak baño iraupen geigo

ez du-ta gure bizmenak.

 

aurrekoa hurrengoa