www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerki berrizte
Emeterio Arrese
1952

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Olerki berrizte, Emeterio Arrese. Itxaropena, 1952

 

aurrekoa hurrengoa

Irurogei ta amasei urtez

 

Arpegi zital antzo,

igar, me, zurbilla,

ezur eta azal utsez

dirudi egiña.

Garai bateko nere

musu biribilla

nork egitetsi orain...?

Antzalda sorgiña!,

kokotza nabari zait

sudurraren billa.

 

Egi orrek argiro

beste au ondoren:

nere bizitz-ibaya

itxasora laister.

Kezka txarrik ez baña;

noizik-bein pozaren

arrai pintarratu bat

yauzika baitager.

Ardo-ttanttaz giro-ta

bixkortze ain eder.

 

Neurtitz-metagan txindor

—ene ames-txori—

papar arro abesten

ari zait biziki;

oraindik ezpaitiok

bertso-metaga'ri

biltze-lan ondoreko

potorik ipiñi.

Gogotxindor luzaro

jardun-zale izaki.

 

Agertuko balitzait

egazti beltzen bat

uxatuko nuke ta

urrundarazi ¡txak!.

Jai det, jai aundia gaur

atsegiñ erabat,

urte asko izan arren

illunik ez beintzat.

Nere poza oyuka

erakutsi bezat.

 

                        1945'gko Epailla'ren 3'an

 

aurrekoa hurrengoa