www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerki berrizte
Emeterio Arrese
1952

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Olerki berrizte, Emeterio Arrese. Itxaropena, 1952

 

aurrekoa hurrengoa

Goi-aldi

 

Nere buru au argitu nayaz

Uzturre-mendi-gañean

bekokiari azka egon naiz

gutxinaz ordubetean.

Euri-lanbroa gero susna-ta

jeisten asi naizenean

nor agertuko ta... zu, Zorentxu,

bat-batez nere aurrean.

 

Dirdira bizi zure begiak

zer eskeñi nai didate,

amoriyozko argitasuna?...

Ezpai-aldi onek beste

bat ondorean: Zorentxu, zure

begi urdiñ oien mende

biotzean nik ikara goxo

nasi bat ala zer ote...?

 

Nere galdera mamitsu bati

erantzun diozu benaz,

erantzun alai danik ederren

egi-egizko baietzaz.

Urtez umotu xamar naiz, bañan

gazte gordiñ izakeraz,

urteen gañez kantari nabil;

goibelik ez, baikor beraz.

 

Zorentxu, ez da oraingoxea

olerki onek dun gaya,

len ere berdin ziñaldu nizun

zuganako nere naya.

Elkar-izketaz goretsi degu

gaurkoz egin degun jaya;

laister... itz batez belauniko guk

alkarri ziñaltz-emaya...

 

aurrekoa hurrengoa