www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerki berrizte
Emeterio Arrese
1952

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Olerki berrizte, Emeterio Arrese. Itxaropena, 1952

 

aurrekoa hurrengoa

Txanpañek eragin

 

                        Apari batean

 

Zartzaroz umetuen

bular bixigarri,

ardorik bikañen au

edatez alai ni.

Kezka-xomorro mintsu

beltxik etzait ari,

beltx erien ordez gaur

berreun ipurtargi,

oztiñeder-begi,

ameskai ugari...

Au bai dala pozaren

goreneko zori!

 

 

        EGARBERA

 

Iñoiz ere ez det edan

onenbeste txanpain

oso bustiya nago

ezur mami ta zain.

Alaz ere pittin bat

bederik lengoz gain

zuen guzion opaz

edango det orain.

Txol garden ontan, ba, nik

biotz, begi t'ezpain.

 

 

        BOR-BOR

 

Zirikatzalle onak

zeraten ezkero

neurtitzez beste zerbait

esan nairik nago.

Nai arren ezin baña.

Izan ere ardo

geiegi edan eta

nere kankar bero,

nere buru eltze au

irakiten dago.

Bertso-bide zallean

zuzen xamar edo

oker aundirik gabe

jardun banaiz leno,

bidegalduta orain

ez dakit nora jo,

itsumustuka nabil,

t'azkenean... poto.

 

 

        BERRIZ?

 

Len poto bat egin det,

orain zer, kaikuba?

Aundi bat laister nere

ganbaran sortuba

eskeñiko dizuet

ederki landuba;

gai onez egiña ta

begiz apainduba

kaikurik aundiyena

neronen buruba.

 

Oarra.— Neurtitz auek ez dira apalorduan egiñak, egunaurrez baizik. Gertu egon bear; apari artan bertso-eske lagun batzuek ni zirikatzeko asmoa zutela banekin-da.

 

aurrekoa hurrengoa