www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerki berrizte
Emeterio Arrese
1952

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Olerki berrizte, Emeterio Arrese. Itxaropena, 1952

 

aurrekoa hurrengoa

Urgull'en egotalditxo bat

 

Itxaso-mugan suturik ango

oz-alde nabar guziya

geldi-geldiro jeisten ari da

eguzki-litsa gorriya.

 

Ixildu dira erabat emen

kantari zeuden txoriak,

alatsu bean erriko ardail

urduri-ots nabasiak.

 

Kayo batzuek egada nare

aizea bigunki joaz

«Zurriola»-tik beren aterpe

artzuetara dijoaz.

 

Izar urdin bat piztu da goyen

arratsaren aintzindari...

Berandu da-ta luzaro ezin

izan nik emengo aldi.

 

Jeisten abitu naizen garayan

ipar-aize bigunaren

marmari geltsu alakoxe bat

erestiñoka zebillen.

 

Gozatsua zait oxkar-girodun

illunabarreko itzala.

Arratsak gero lo nare baten

unkia eman deiala!

 

aurrekoa hurrengoa