www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerki berrizte
Emeterio Arrese
1952

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Olerki berrizte, Emeterio Arrese. Itxaropena, 1952

 

aurrekoa hurrengoa

Arraunketa

 

Itxasparren'go

inguruetan

berebiziko gizadi

alaya dabil

dei, oyu t'abar

jai baten goraltzigarri.

 

Arraunketa da... Mutil bikañak

zarrena beren lemazai

arturik laister abitutzeko

tankeraz daude txit ernai.

 

...Treñeru biyak ¡rrau! irten dira,

irten oldar bat-batean,

txanpaz jo ta jo apar-erauntsi

arraunkada bakoitzean.

 

Egatu nairik aurreko ertza

biziro gallen jasoaz

balizak dauden zabaldegira

zuzenki t'arin dijoaz.

 

Urruti orain... Baretu dira

pitin bat gure dardarak;

laister baña guk berriro lengo

poz eta biotz-ikarak.

 

Onuntz bira ta zuzen, ederki,

leyaz gero ta areago

egiñalean kementsu datoz

zein baño zeiñ azkarrago.

 

Lurriñ-ontziak turu ta txistu,

lei-otsar guzik batera;

treñeru biyak berdintsu igaro

Gaztelupeko sarrera.

 

Ekin, mutillak! Ori det, ori!,

jo griñaz, jo mugaldera!

Bertan zerate, arraunkada bi...

Yaupa! Bejondeizutela!

 

aurrekoa hurrengoa