www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerki berrizte
Emeterio Arrese
1952

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Olerki berrizte, Emeterio Arrese. Itxaropena, 1952

 

aurrekoa hurrengoa

Lore-jai

 

Nere gelako leyatillan gaur

argi-jai dute liliak

ta jai eder au osatzearren

txuriz ta gorriz jantziak

irabioka or dabiltz beste

ega-lili dantxariak.

 

Lili-gañean erle bat orain

ego txabalez jarririk

eztigai ona miazten dago

aren barne xamurretik;

iñork al daki maita badira

berengaiz ezaguturik?

 

Gora ta bera jai adirazle

lilien aizpa sorgiñak

une bat ere gelditzerik ez

beren jolas egariñak.

Begiko zaizkit txiribili ain

margoztuen jira-birak.

 

Pinpirin-panpox irradariak,

biotz-biotzez ain bero

jai ontan zuen etorrera nik

abestu detan ezkero

nere gelako leyatillara

erdu zaitezte goizero!

 

aurrekoa hurrengoa