www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerki berrizte
Emeterio Arrese
1952

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Olerki berrizte, Emeterio Arrese. Itxaropena, 1952

 

aurrekoa hurrengoa

Gainbera

 

Larogei urte gaur bete ditut,

zartzez alderoka nabil,

nai ta nai arren iñolaz ere

pausorik zuzendu ezin;

ankak elbarri, burua motel,

ario mindu, erretxin,

urteen sitzaz joa nago-ta

aje guziak nerekin.

 

Naspil-irudi gaiztoa dakust

zartzaroko ikuspegian,

burutik egin ala zer ote...?

Ez nago nere onian.

Gaztea nintzan garai artako

bizitz-iturri garbian

pittin bat edan al baneza gaur

eritasunik ez nigan.

 

Basaburuan toki naro bat,

bertan urjaiotz gardena,

onen ixuriz maizki ase zan

nere biotz egarbera.

Ots-egiten dit, ots eme, kutun,

lengoxe deya ber-bera.

Malkarrik ez dun oroimen- bidez

noán iturri maitera.

 

                * * *

 

Bizkorraldia!... Bat-batez orain

urrats arin, gogo txosper,

ain txingar sortu zaidan kemenak

zut-zutik narabil, gallen.

Gero amilduko banaiz ere

txapalda loretsu baten

babesa orain arki detanez

nere barru jairik onen!

 

                        1949'gko Epailla'ren 3'an

 

aurrekoa hurrengoa