www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerki berrizte
Emeterio Arrese
1952

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Olerki berrizte, Emeterio Arrese. Itxaropena, 1952

 

aurrekoa hurrengoa

Itxasoaren azpegik

 

              I

Eguzkiz bete balitzaio-re

        une gezala

garden, jori ta sotillago ez

        itxas-zabala;

ba-dirudi gaur maitaro bere

        barrengo itzala

dirdir oztiñez ikusteraño

        argitu dala.

 

Alatz urdiña!... Zer jaikun emen,

        zer-nungo zori?

Itxasoaren ederraldia

        ederren, baiki.

Uin ereskitsu t'apar emeñoz

        jolas-irabi

laztan zuri bat ematen dio

        Donostiyari.

 

Arraitz-aldeko bazter-txulotan

        urlo gelgarri,

geyenaz ere noizik-bein palaxt

        otxanez ari.

Orain on, bare; laister agiyan

        ekaitzu, nasi...

¡Nork esan iñoiz aldakor danik

        urdin txau ori?

 

              II

Orduan gogor izugarrizko

        indarrez azun,

tximist, aize ta kemen guziak

        arturik lagun

odoi-mordoen errai beltzetik

        an dator illun,

an dator gainka orro ta txistu,

        durun ta durun.

 

Arkaitza jo ta lertzen danean,

        ostera bere

seta makurrez gero ta geigo

        atzetik beste

ur-mendi-sallak tontorka datoz

        lerkoi, aserre,

leordegira zurrunbilloka

        irauli-zale.

 

aurrekoa hurrengoa