www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerki berrizte
Emeterio Arrese
1952

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Olerki berrizte, Emeterio Arrese. Itxaropena, 1952

 

aurrekoa hurrengoa

Basatiaren oyua

 

Auñamendi-ko erpiñ-inguru

pagoz ta aritzez betea

nere biztoki. Ni naiz emengo

jaun bakar eta jabea.

Txakur kementsu begi-zoli bat

arrotzei ekin zalea

da nere lagun itzar, zaindari,

aizkora berriz legea.

 

Emen jayoa naiz. Nik

emen osabide,

gogo ta soin basaundi

onen izakide.

Neronen arauz, beste

iñorenik gabe

emen bizi naiz eta

emen ilko ere.

 

Eguna egun, illunabarra

lotaratzeko egiña

garaiz bildu ta loak besotan

goizarte nauka etziña.

Ibai-aldean geyenak loger,

goxagirotu eziña.

Noski; zaiñ erre gaizto baitira...

Bakoitzak berezko griña!

 

Goizen, egunargitzez,

irrintzi ta oyu,

nere diadar-otsa

mendiyak maite du.

Emen ez da beñere,

iñoiz ez ¡ujuju!...,

ekaitzaren indarra

besterik garaitu.

 

Mendigaiñ ontan egundaño ez

an bean ainbat azari,

ez ere ziraun, arrubiyo ta

bestalako gauz itxusi...

Neguburuak naiz-eta berdin

elurrez garbiro jantzi,

elur au bean loi biurtzen da

goi ontan berriz iturri.

 

Uritarra sartuko

balitz mugaz gora,

txakur salatiya ta

ni gauden basora,

tximista bezin azkar

an luke lepora

jaso ta eskuan zorrotz

daukatan aizkora.

 

Sakostan gezur, ixtillu t'abar

dabillen etsai-taldea

iñoiz ere ezin izan liteke

basaundi onen jabea.

Ango gizatxar asaldariak

jakin bezate nerea

izango dala, beste iñoren ez,

baseder ixil maitea!

 

aurrekoa hurrengoa