www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerki berrizte
Emeterio Arrese
1952

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Olerki berrizte, Emeterio Arrese. Itxaropena, 1952

 

aurrekoa hurrengoa

Gogotxindor

 

Ene txoriño maitea,

orren ixilik zer dezu?,

zer naigabe latz-illunak

ikaraz ipiñi zaitu?...

Txindor gaxoa!, ez beintzat

zure kabitik urrundu,

zapelatz gaiztoen poza

ori egingo bazendu.

 

Zaude, maite, zaude bertan,

ez izan toki-aldakor,

nere zartzaroan ez det

zu beste lagunik iñor.

Berriro jardun zaite, ba,

len bezin alai t'adikor,

yoranez abesten asi,

Gogotxindor, Gogotxindor!

 

aurrekoa hurrengoa