www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerki berrizte
Emeterio Arrese
1952

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Olerki berrizte, Emeterio Arrese. Itxaropena, 1952

 

aurrekoa hurrengoa

Aizak

 

                        Buenos Aires'en arki dan lagun bati

 

Umore ona egiz darion

azkenengo ire kartan

zirikoi xamar galdetzen diak

zer bizitza daramatan.

Galdera oni erantzun argi

zuzen bat nik ezin eman,

irudi nasiz bete baitzaidak

nere buru au Habana'n.

 

Mitxirrika bat ega ta ega

argi baten inguruan

ari dan antzez ni ere noiznai

griña zoro setatsuan

ametsen egoz ega-iraulka

larri nebillek munduan.

Ikusten danez pinpilinpauxa

geyegi nere buruan.

 

Errimin-edo biziro maizki

aruntz naraman indarrak

piztu erazten zizkiat lengo

garai ta oitura zarrak.

Entzumenean zeuzkat oraindik

biyok eta Labaur'tarrak

beñola Jose'n upeltegian

egin genitun algarak.

 

Zergatik onuntz etorri naizen...?

Mundu auxe borobilla

ote dan jakin t'arindu nayaz

nere buruko naspilla.

Ta i... bazekiat joan eitzala

—azterle bizkor, abilla—

Iparragirre'k or utzitako

saku-diruaren billa.

 

                        Habana'tik 1907'garren urtean

 

aurrekoa hurrengoa