www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerki berrizte
Emeterio Arrese
1952

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Olerki berrizte, Emeterio Arrese. Itxaropena, 1952

 

aurrekoa hurrengoa

Ulia

 

Donosti eta bere inguruko

soro, baratz, lilitegi...,

saill eder naro guzien gañez

yayoen Ulia-mendi.

 

Eguzkiaren dizdiz alayak

sarritan musu damaio,

eta muiñ aratz onegaz indar

bero bat osatu zaio.

 

Udazkenaren arnas epela

leunki datorren garaiz

ango aitz biren gañean pozik

amaika bider egon naiz.

 

Ta zenbat aldiz arkitu ere

iturri baten onduan

ta iturri onen aldameneko

piñu-baso gereitsuan!

 

Lertxundi polit, xakon, biguna,

udaran izuma-toki,

bazterrik maiten gelgarriena

lertxundi orixe noski.

 

Ardi batzuek abaroan lo,

ni berriz oroitz-ausnarka,

zorigaitzaren egazti beltzik

iñoiz etzegon eraka.

 

Ulia-mendi, atseden-eske

natorkizunon laguna;

¡bai gozoa zuk ixiltasunez

damaidazun erantzuna!

 

Jainkoz bakarrik, Jainkoz emengo

ixil-abots eztiduna!

 

aurrekoa hurrengoa