www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerki berrizte
Emeterio Arrese
1952

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Olerki berrizte, Emeterio Arrese. Itxaropena, 1952

 

aurrekoa hurrengoa

Oarketak

 

Beiñ eta berriz biziro

leikor esaten didate:

«Gaizki abil, oso gaizki

ain bakar. Ez al det gure

billera goxoa maita,

ez al gaituk adizkide?»

Galdera oiek jum..., usai

leunegia dariote.

Erantzunik onen, beraz,

zalantza-ziñu orixe.

 

Gizon burutsu batek au

esan zidan bein batean:

«Aizazu, gezurrez ari

geran aldi bakoitzean

punpullu bat aterako

balitzaigu kopetean,

aitortzen det, asko xamar

izain lirake nerean;

baña... bai ugari, ¡zenbat

punpullu besterenean!».

 

Orrela gezur-punpulluz

nabaro baldin bageunde

talkalari amorratu

zallak izango giñake,

elkarren etsai jo ta jo

atsedenik ez beñere.

Baña naiz gezur-zulo izan,

naiz bentsu, egi esale,

mundu'tar geranok zenbat

ixtillu ta buruauste...!

 

Bakartasunaren deyak

mendira pozik narama,

an arki baitet pakezko

egoite bigun laztana,

kezka ta miñ-erre guzik

baretutzen dizkidana.

Antxe lilluraz, gozaro...,

an arin zait urte-zama.

Biotz-biotzez maita det

mendiko ixillaren ama!

 

aurrekoa hurrengoa