www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerki berrizte
Emeterio Arrese
1952

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Olerki berrizte, Emeterio Arrese. Itxaropena, 1952

 

aurrekoa hurrengoa

Ego-aizea

 

Garai batzutan ibili arren

bazter guziak astindu bear

egoak iñoiz ots aundi gabe

ordain baretsu, leuna dakar.

 

Baso-txaretan arratsean lo

zegon aldiko ixiltasuna

utzirik orain egunargitzez

arinki dabil aize biguna.

 

Ozkarbi dago... Mendi-tontorrak

aldakai sorgin batez bezela

ba-dirudite len baño urrego,

gugandik oso bertan daudela.

 

Udazkenean egoak bere

aizegiñez txit jator, nabari,

eskeintzen digu belar, garo ta

sagar elduen usai ugari.

 

Gogo txepeldu ta musiñentzat

eragin ona ego-aizeak.

Iritzi ontan sendo nago ni;

eztabaidaka jardun besteak...!

 

Olerkari ta nere antzeko

txoriburuen aizea dala?...

Zorionean berauren bidez

baldin banaiz gaur txori xamarra!

 

aurrekoa hurrengoa