www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerki berrizte
Emeterio Arrese
1952

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Olerki berrizte, Emeterio Arrese. Itxaropena, 1952

 

aurrekoa hurrengoa

Laztan bat

 

                        Entzute aundiko eresgille Mokoroa'tar Eduardo'ri

                        bere gorantza-egunean

 

Negu beltzean egoten oi dan

bezela txantxangorriya

otzikaraz ta mutu zegoken

nere barrengo txoriya.

Gaur bat-batean txospertu zaidak,

gaur egun zoragarriya,

lengo ixillaren ordez nik orain

abestaldi bereziya.

 

Goibel-nagirik iñork ez emen,

baizik zorion-uztargi

ta uztargipean gure biotzak

atsegiñaren urbizi.

Erreka denak mingain zetortzik,

bizkor, eretsu ta garbi.

Ta gu guziok zorionezko

ibayan emen igari.

 

Jai eder onek maitasunaren

urrin gozoa zeriok

t'aldi berean sortu zaizkiak

bertsokume dantxariok.

Ire omenaz abeskide gu,

osaro alai guztiok;

izan ere ik gure poza'ri

pozik erantzun baitiok.

 

Nere buruzko epotx ariña

itz-ale gozo mardulik

eskeintzeko gai ezpada ere

naimena bazerabilkik.

Bertsuak baño azkoz geiago

laztan batek esango dik;

laztan au, ba, guk, ziñalpidetzat

beso ta gogo zabalik.

 

aurrekoa hurrengoa