www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerki berrizte
Emeterio Arrese
1952

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Olerki berrizte, Emeterio Arrese. Itxaropena, 1952

 

aurrekoa hurrengoa

Igarondo

 

Zumardi Aundi, garai batean

zure kerizpe laztana

arturik emen egon oi nitzan

ordu goxoei emana.

Len bezelaxe zeundelakoan

etorri naiz gaur zugana,

ta, zer ikuspen begitara zait...?

Ustegabeko antzalda!

 

Beste zuaitzak zure tokian,

zumar-itzalik ez emen,

iparrak bere soñu biguna

ez dakit nun jo lezaken,

zuaitz berritan iñoiz ezpaitu

eresgai onik arkitzen.

Zu ziñan lenez lillura-baso

berezietan ederren!

 

Erreka polit marmariñe bat

zijoakizun urbizi,

ur jator, arraiz aberatsa ta

ziaro garbiya beti.

Ikuskai onik ez dezu orain,

ez kerizpe t'ez ur garbi...

Leno ziñana gogamenean

erabil zaitut, Zumardi.

 

Banun andregai zoragarri bat,

biyok maiz onera bide,

iñun ez emen ainbat atsegin

t'amets aiñ ederrik ere.

Garai artako zumardian nik

zenbat egotaldi maite...!

Bai bizitz eder urte yoanak

itzuli al balitezke!

 

                        Tolosa'n 1946'garren urtean

 

aurrekoa hurrengoa