www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerki berrizte
Emeterio Arrese
1952

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Olerki berrizte, Emeterio Arrese. Itxaropena, 1952

 

aurrekoa hurrengoa

Iñar mingotzak

 

Irudimena len bizkor neukan,

argi ta zabal gogoa;

orain ezer ez onik buruan,

baizik... alperrikakoa!:

errauts, aize ta geldoa.

 

Oraindio ni zergatik nagon

ain bakar mutilzarturik?:

txoriyak iñoiz ez du egiten

elur-gañean kabirik,

orlegi batean baizik.

 

Erle zuri ta leyari batek

ikutu zidan barrena.

Ene!, bai zorrotz erle txuri ark

ixilpean zekarrena!:

listor beltzaren eztena.

 

Aldegin bear ez nun garayan

utzirik babes-tokia

zorigaiztoan urrundu nintzan...

Angoxe nere aldia

samin, latz, izugarria.

 

Ama gaxoa nere galdezka;

erbestean urruti ni...

Aren begiak itxi dira ta

nereak malkoz estali;

negar darie lerzori.

 

Argiro neuzkan poz-bide guzik

batezbat illundu dira;

itxuen eraz argatik nabil

zeru alderuntz begira,

ama dagoan tokira.

 

aurrekoa hurrengoa