www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerki berrizte
Emeterio Arrese
1952

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Olerki berrizte, Emeterio Arrese. Itxaropena, 1952

 

aurrekoa hurrengoa

Patxi Begibakarra ta Joxe Konkor

 

Patxi'k lengo batean

Konkor ikusirik

oso goiz, egun txintaz,

irtetzen etxetik

onela esan zion

zirikatu nairik:

«Aizak, Konkor, ez al dek

nekean bildurrik?;

kargapean asteko

goiztxo dek oraindik».

Ta Konkor'ek «bai noski,

goiz izan bear dik,

oso goiz, bada, Patxi,

ez dekanean ik

idiki ganbarako

leyo bat besterik».

 

aurrekoa hurrengoa