www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biblia (3)
Jose Antonio Uriarte
1858-1859, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa  

SAN JUAN APOSTOLUAREN
APOKALIPSISA-2

 

LENBIZIKO KAPITULUA

        1. Jesukristoren Apokalipsisa, eman ziona berari Jaungoikoak, agirian ipintzeko bere serbitzariai aurki egiñak izan bear duten gauzak, eta adirazi zituen bidaldurik bere Aingeruaren bitartez bere serbitzari Juani,

        2. Zeñak eman zion lekukotasuna Jaungoikoaren itzari, eta Jesukristoren lekukotasuna, ikusi zituen gauza guztiai.

        3. Doatsua irakurtzen eta aditzen dituena profezia onen itzak, eta gordetzen dituena bertan eskribaturik dauden gauzak, zeren denbora aldean da.

        4. Juanek Asian dauden zazpi Elizai. Grazia zuei eta pakea argandik, dana gandik, eta zana gandik, eta etorriko dana gandik, eta bere esertokiaren gañean dauden zazpi espirituak gandik.

        5. Eta Jesukristo gandik, zeñ dan lekuko leiala, illetatik lenbizi sortua, eta lurreko erregeen prinzipea, zeñak maitatu ginduen, eta garbitu ginduen gure pekatuetatik bere odolean,

        6. Eta egin gaitu erreñu eta apaiz Jaungoikoarentzat eta bere Aitarentzat; berari gloria eta agintaritzea gizaldien gizaldietan. Ala izan dedilla.

        7. Ona non datorren odoiakin, eta ikusiko dute begi guztiak, eta zulatu zutenak. Eta bularrak joko dituzte bera ikusiaz lurreko tribu guziak. Bai. Ala izango da.

        8. Ni naiz alfa eta omega, asiera eta bukaera, dio Jaun Jaungoikoak, danak, eta zanak, eta etorriko danak, Guzialak.

        9. Ni Juan zuen anaia, eta partilla naigabean, eta erreinuan, eta iragopenean Jesukristogan; izan nintzan Patmos deitzen zaion islan, Jaungoikoaren itza gatik, eta Jesusen lekukotasuna gatik.

        10. Izan nintzan gogoz eramana igande egun batean, eta aditu nuen nere ondoren boz andi bat tronpetarena bezelakoa,

        11. Esaten zuena: ikusten dezuna eskribatu ezazu liburu batean, eta bidaldu zaiezu Asian dauden zazpi Elizai, Efesokoari, eta Esmirnakoari, eta Pergamokoari, eta Tiatirakoari, eta Sardiskoari, eta Filadelfiakoari, eta Laodiziakoari.

        12. Eta itzuli nintzan ikusteko nerekin itz egiten zuen boza. Eta itzuli nintzanean, ikusi nituen zazpi urrezko kandelero.

        13. Eta zazpi urrezko kaldeleroen erdian gizonaren semearen antzeko bat, soñeko luze batekin jantzirik, eta bularrondoak urrezko gerriko batekin loturik.

        14. Aren burua berriz eta illeak zuriak ziran ille zuria bezela, eta elurra bezela, eta aren begiak suzko garra bezelakoak ziran.

        15. Eta aren oñak latoi fiñaren antzekoak ziran, dagoanean labe irazekian, eta aren boza ur askoren otsa bezelakoa.

        16. Eta zeuzkan bere eskuian zazpi izar, eta aren aotik irtetzen zan alde bietatikan zorrozturiko ezpata bat, eta aren arpegiak distiatzen du eguzkiak bere indarrean bezela.

        17. Eta ikusi nuenean, erori nintzan bere oñen aurrean illa bezela. Eta jarri zuen bere eskuia nere gañean, esaten zuela: Etzaite beldur izan, ni naiz lenbizikoa eta atzenengoa.

        18. Eta bizi naizana, eta izandu nintzan illa, eta ona emen non bizi naizan gizaldien gizaldietan eta dauzkat eriotzaren eta infernuko giltzak.

        19. Eskribatu itzatzu bada ikusi dituzunak, eta diranak, eta gertatu bear dutenak oien ondoren.

        20. Ona nere eskuian ikusi dituzun zazpi izarren eta urrezko zazpi kandeleroen misterioa: zazpi izarrak dira zazpi Elizen Aingeruak, eta zazpi kandeleroak, zazpi Elizak dira.

 

BIGARREN KAPITULUA

        1. Eskribatu zaiozu Efesoko Elizaren Aingeruari. Oiek esaten ditu dauzkanak zazpi izar bere eskuian, dabillanak urrezko zazpi kandeleroen erdian:

        2. Badakizkit zure obrak, eta zure nekea, eta iragopena, eta ezin dituzula sufritu gaiztoak, eta tentatu zinduela esaten dutenak Apostoluak dirala, eta ez diranak, eta gezurti arkitu dituzu.

        3. Eta iragopena badezu, eta sufritu dezu nere izena gatik, eta ez dezu ukatu.

        4. Baña badet zertxobait esateko zure kontra, zure lenbiziko karidadea utzi dezula.

        5. Oroitu zaite bada nondik erori zeran, eta egizu penitenzia, eta egin itzatzu lenbiziko obrak, zeren bestela banator zu gana, eta alde eragingo diot zure kandeleroari bere tokitik ez badezu penitenzia egiten.

        6. Baña au dezu, gorroto diezula Nikolaiten egiteai, zeñai nik ere gorroto diedan.

        7. Belarria duenak aditu beza zer dioten Espirituak Elizai: Garaitzen duenari emango diot jaten, nere Jaungoikoaren paradisuan dagoan bizitzako zuaitzetik.

        8. Eta Esmirnako Elizaren Aingeruari eskribatu zaiozu. Oiek esaten ditu lenbizikoak eta atzenengoak, il zanak eta bizi danak:

        9. Badakit zure naigabea, eta zure premia, baña aberatza zera, eta gaizki esaka ari dira zu gatik, Juduak dirala esaten dutenak, eta ez diranak, baizik diranak Satanasen batzarrea.

        10. Ez ezazu iduki igaroko dituzun gauza oien beldurrik. Ona emen non deabruak sartuko dituen zuetako batzuek presondegian, tentatuak izateko, eta izango dezute naigabea amar egunean. Izan zaite leiala eriotzaraño, eta emango dizut bizitzako koroia.

        11. Duenak belarria aditu beza zer esaten dien Espirituak Elizai: Garaitzen duenari, ez dio kalterik egingo bigarren eriotzak.

        12. Eta Pergamoko Elizako aingeruari eskribatu zaiozu. Oiek esaten ditu duenak alde bietatik zorroztutako ezpata.

        13. Badakit non bizi zeran, Satanasen esertokia non dan, eta dezu nere izena, eta etzenduen ukatu nere fedea. Ez eta egun aietan, zeñean Antipas nere aitorgilla leiala illa izan zan zuen artean, non bizi dan Satanas.

        14. Baña baditut zure kontra gauza gutxi batzuek, zeren dituzun or jarraitzen diotenak Balaamen irakatsiari, zeñak irakasten zion Balaaki gaitzbidea ipintzen Israelko semeen aurrean, jan zezaten, eta aragizko pekatuetan erori zitezen.

        15. Onela dituzu zuk ere Nikolaiten irakatsiari jarraitzen diotenak.

        16. Egizu bada penitenzia, bestela etorriko natzatzu laster, eta gudatuko naiz berakin nere aoko ezpatarekin.

        17. Duenak belarria, aditu beza zer esaten dioten Espirituak Elizai: Garaitzen duenari emango diot mana ezkutua, eta emango diot arri zuri bat, eta arrian izen berri bat eskribaturik, iñork ez dakiena artzen duenak baizik.

        18. Eta Tiatirako Elizaren aingeruari eskribatu zaiozu: Oiek esaten ditu Jaungoikoaren semeak, dauzkanak suzko garra bezelako begiak, eta zeñaren oñak diran latoi zuriaren irudikoak.

        19. Badazaudaz zure egiteak, eta zure fedea, eta karidadea, eta zure lantegia eta iragopena, eta zure atzenengo egiteak, lenbizikoak baño geiagoak.

        20. Baña baditut zure kontra gauza gutxi batzuek: Uztzen diozula Jezabel emakume, profeta dala esaten duenari, irakasten, eta nere serbitzariak engañatzen, aragizko pekatuak egiten, eta idolo jakietatik jaten.

        21. Eta denbora eman diot penitenzia egiteko, eta ez du nai damutu bere aragizko pekatuaz.

        22. Eta ona non jarriko dedan oeraturik, eta berarekin pekatu egiten dutenak, ikusiko dirade naigabe txit andian ez badute egiten beren egiteen penitenzia.

        23. Eta beren semeak illko ditut eriotzarekin, eta jakingo dute Eliza guztiak, ni naizela erraiak eta biotzak aztertzen ditudana, eta emango diot zuetako bakoitzari bere egiteen araura. Zuei berriz esaten dizutet.

        24. Eta Tiatiran zaudeten gañerakoai: Erakutsi au ez daukaten guziak, eta ezagutu ez dituztenak Satanasen sakontasunak, esaten duten bezela, ez det jarriko zuen gañean beste kargarik.

        25. Alaere daukazutena gorde ezazute natorren artean.

        26. Eta garaitzen duenari, eta nere azkeneko egiteak gordetzen dituenari, emango diot eskua jendeen gañean.

        27. Eta zuzenduko ditu burnizko zigorrarekin, eta eltzegillearen ontzia bezela izango dirade autsiak.

        28. Nik ere artu nuen bezela nere Aita gandik, eta emango diot egun sentiko izarra.

        29. Belarria duenak, aditu beza zer esaten dien Espirituak Elizai.

 

IRUGARREN KAPITULUA

        1. Eta Sardisko Elizaren aingeruari eskribatu zaiozu: Oiek esaten ditu dauzkanak Jaungoikoaren zazpi espirituak, eta zazpi izarrak. Badakizkit zure egiteak, badezula bizi zeralako izena, eta illik zaude.

        2. Izan zaite ernaia, eta sendatu itzatzu beste iltzera zijoazenak. Zeren ez ditut arkitzen zure egiteak beteak nere Jaungoikoaren aurrean.

        3. Oroitu zaite bada nola artu, eta aditu dezun, eta gorde ezazu, eta egin ezazu penitenzia. Baldin bada ez bazaude ernai, etorriko naiz zu gana lapurra bezela, eta ez dezu jakingo zeñ ordutan etorriko naizen zu gana.

        4. Baña badituzu izen gutxi batzuek Sardisen, beren soñekoak zikindu ez dituztenak, eta ibilliko dirade nerekin zuriz, zeren diñak dirade.

        5. Garaitzen duena, onela izango da jantzia soñeko zuriakin, eta ez det kenduko bere izena bizitzako liburutik, eta aitortuko det bere izena nere Aitaren aurrean, eta bere aingeruen aurrean.

        6. Belarria duenak, aditu beza zer esaten dioten Espirituak Elizai.

        7. Eta eskribatu zaiozu Filadelfiako Elizaren aingeruari: Oiek esaten ditu Santuak eta Egitiak, Dabiden giltza duenak; idikitzen duenak, eta iñork ez duenak itxitzen, itxitzen duenak, eta iñork ez duenak idikitzen.

        8. Badakizkit zure egiteak. Ona non jarri dedan zure aurrean ate idiki, iñork itxi ezin duena; bertute gutxi dezulako, eta gorde dezulako nere itza, eta ez dezulako nere izena ukatu.

        9. Ona emen non emango dizudan Satanasen sinagogatik, Juduak diradela berak esaten duten batzuek, eta ez dirade, baizik gezurra diote. Ona non etorri eragingo diet, eta gurtuko dira zure oñetan, eta jakingo dute maitatu zaitudala.

        10. Gorde zinduelako nere pazienziako itza, nik ere gordeko zaitut, mundu guzira etorriko dan tentazioko orduan probatzeko lurrean bizi diradenak.

        11. Ona non natorren bereala; gorde ezazu dezuna, iñork artu ez dezan zure koroia.

        12. Garaitzen duena, abe bat egingo det nere Jaungoikoaren elizan, eta ez da berriz kanpora irtengo, eta eskribatuko det bere gañean nere Jaungoikoaren izena, eta nere Jaungoikoaren erriaren, Jerusalen berriaren, zerutik nere Jaungoikoa gandik jatxi zanaren izena, eta nere izen berria.

        13. Duenak belarria, aditu beza zer esaten dioten Espirituak Elizai.

        14. Laodizeako Elizaren Aingeruari ere eskribatu zaiozu: Oiek esaten ditu Egiak, lekuko leialak, eta egiazkoak, Jaungoikoaren egikeraren asiera danak.

        15. Badakizkit zure egiteak; ez zerala ez otza, ez beroa; arren bada baziña otza, edo beroa!

        16. Baña zeralako epela eta ez otza, ez beroa, asiko natzatzu gonbitatzen nere aotik.

        17. Esaten dezulako: Aberatza naiz, eta ondasunez betea, eta ez det iñoren premiarik, eta ez dakizu zerala gaxoa, eta urrikigarria, eta beartsua, eta itsua, eta billosa.

        18. Konsejatzen zaitut erosi dagidazula sutan garbitutako urrea aberastu zaitean, eta soñeko zuriz jantzia izan zaitean, agiritu ez dedin zure billostasunaren lotsaria, eta begiurarekin busti itzatzu zure begiak ikusi dezazun.

        19. Nik maite ditudanai errierta egiten diet, eta kastigatzen ditut. Irazeki zaite bada animen salbazioaren guran, eta egizu penitenzia.

        20. Ona non nagoan atean, eta ots egiten det, baldin iñork aditzen badu nere boza, eta idikitzen badit atea, sartuko naiz bera gana, eta apalduko det berarekin, eta berak nerekin.

        21. Garaitzen duenari, eseri eragingo diot nerekin nere esertokian, nik ere garaitu nuen bezela, eta eseri nintzan nere Aitarekin bere esertokian.

        22. Duenak belarria, aditu beza zer esaten dien Espirituak Elizai.

 

LAUGARREN KAPITULUA

        1. Oien ondoren begiratu nuen, eta ona emen ate bat idikia zeruan, eta lenengo aditu nuen boza, nerekin itz egiten zuen tronpetarena bezelakoa, esaten zidala: igo ezazu onera, eta erakutsiko dizut zertzuk egiñak izan bear duten oien ondoren.

        2. Eta bereala izan nintzan gogoz eramana, eta ona emen esertoki bat zegoan ipiñirik Zeruan, eta esertokiaren gañean eseririk.

        3. Eta eseririk zegoana, zan arpegiz arri nabarraren eta gorriaren antzekoa, eta ostrellaka bat zegoan esertokiaren inguruan, kolore berdearen antzekoa.

        4. Eta esertokiaren inguruan ogei ta lau esertoki, eta ogeita lau esertoki goratuen gañean zarrak eseririk, soñeko zuriz jatzirik, eta beren buruetan urrezko koroiak.

        5. Eta esertoki goratutik irtetzen ziran tximistak, eta bozak, eta turmoiak, eta esertoki goratuaren aurrean zazpi argi ontzi pizturik, zeñak diraden Jaungoikoaren zazpi Espirituak.

        6. Eta esertokiaren ikusbegian bideriozko itsasoa bezelakoa kristalaren antzekoa, eta esertokiaren erdian, eta esertokiaren inguruan, lau abere begiz beteak aurretik eta ostetik.

        7. Eta lenbiziko aberea leoiaren antzekoa eta bigarren aberea idiskoaren antzekoa, eta irugarren aberea zuena arpegia gizonarena bezelakoa, eta laugarren aberea arrano egan dabillenaren antzekoa.

        8. Eta lau abereak, beretatiko bakoitzak zituen sei ego, eta inguruan eta barrenean daude begiz beteak, eta etzuten atsedenik gau ta egun, esaten zutela: Santua, Santua, Santua, Jaun Jaungoiko guziala, zana, eta dana, eta etorriko dana.

        9. Eta ematen ziotenean abere aiek gloria, eta ondra, eta bendizioa eseririk zegoenari esertoki goratuaren gañean, bizi zanari gizaldien gizaldietan,

        10. Auzpeztzen ziran ogeita lau zarrak, esertoki goratuan eseririk zegoanaren aurrean, eta adoratzen zuten bizi zana gizaldien gizaldietan, eta botatzen zituzten beren koroiak esertoki goratuaren aurrean, ziotela.

        11. Diña zera Jaun Jaungoiko gurea, artzeko gloria, eta ondra, eta bertutea, zeren zuk egin zinduen gauza guziak, eta zure borondatea gatik ziran, eta izan ziran egiñak.

 

BOSTGARREN KAPITULUA

        1. Eta ikusi nuen esertoki goratuaren gañean eseririk zegoanaren esku eskuian, liburu bat barrendik eta kanpotik eskribaturik zazpi sillurekin silluturik

        2. Eta ikusi nuen Aingeru sendo bat, sendo deadar egiten zuela: Zeñ da diña liburua idikitzeko, eta bere silluak askatzeko?

        3. Eta iñork ezin zuen ez zeruan, ez lurrean, ez lurpean idiki liburua, ez berari ere begiratu.

        4. Eta nik negar asko egiten nuen, etzalako iñor arkitu liburua idikitzeko diña, ez berari begiratzeko.

        5. Eta zarretatik batek esan zidan: Ez ezazu egin negarrik, ona non garaitu duen Judako etxadiko leoiak, Dabiden sustraiak, liburua idikitzeko, eta bere zazpi silluak askatzeko.

        6. Eta begiratu nuen, eta ona esertoki goratuaren, eta lau abereen erdian, eta zarren erdian, bildots bat zutik illa bezela, zeuzkana zazpi adar, eta zazpi begi, zeñak diran Jaungoikoaren zazpi Espirituak, mundu guztira bidalduak.

        7. Eta etorri zan, eta artu zuen liburua esertoki goratuan eseririk zegoanaren esku eskuitik.

        8. Eta idiki zuenean liburua, lau abereak, eta ogei ta lau zarrak auzpeztu ziran bildotsaren aurrean, zituztela bakoitzak, zitarak, eta edanontzi urrezko usai gozoz beteak, zeñak diran santuen erreguak:

        9. Eta kantatzen zuten kanta berri bat, ziotela: Diña zera Jauna, liburua artzeko, eta bere silluak idikitzeko, zeren illa izan ziñan, eta erosi ginduzuzan Jaungoikoarentzat zure odolean etxadi, eta mintzoera, eta erri, eta erreinu guzietatik.

        10. Eta egin ginduzuzan gure Jaungoikoarentzat erreñua, eta apaizak, eta erreinatuko degu lurrean.

        11. Eta ikusi nuen, eta aditu nuen aingeru askoren boza esertoki goratuaren, eta abereen, eta zarren inguruan, eta ziran millaen millak,

        12. Boz andiarekin ziotenak: Diña da, illa izan zan bildotsa, artzeko bertutea, eta jaungoikotasuna, eta jakinduria, eta sendotasuna, eta ondra, eta gloria, eta bendizioa.

        13. Eta zeruan, eta lurraren gañean, eta lurraren azpian dan guziari, eta itsasoan diraden, eta bertan daudenai, guziai aditu nien esaten zutela: Esertoki goratuan eseririk dagoanari eta Bildotsari bendizioa, eta ondra, eta gloria, eta eskubidea gizaldien gizaldietan.

        14. Eta lau abereak esaten zuten: Ala izan dedilla. Eta ogei ta lau zarrak auzpez erori ziran, eta adoratu zuten bizi dana gizaldien gizaldietan.

 

SEIGARREN KAPITULUA

        1. Eta ikusi nuen, Bildotsak idiki zuela zazpi silluetatik bat, eta aditu nion lau abereetatik bati; esaten zuela, turmoiarena bezelako itz batekin: Atoz, eta ikusi ezazu.

        2. Eta begiratu nuen, eta ona emen zaldi zuri bat, eta bere gañean eseririk zegoanak zeukan uztai bat, eta emana izan zaion koroa bat, eta irten zan garailari garaitzeko.

        3. Eta idiki zuenean bigarren sillua, aditu nion bigarren abereari, esaten zuela: Atoz, eta ikusi ezazu.

        4. Eta irten zan beste zaldi origorri bat, eta bere gañean eseririk zegoanari, emana izan zaion pakea lurretik kentzea, eta elkar il zezatela, eta emana izan zaion ezpata andi bat.

        5. Eta idiki zuenean irugarren sillua, aditu nion irugarren abereari, esaten zuela: Atoz, eta ikusi ezazu. Eta ona emen zaldi beltz bat: eta bere gañean eseririk zegoanak zeukan balantza bat bere eskuan.

        6. Eta aditu nuen boza bezelako bat lau abereen erdian esaten zutenenean (sic): Bi libra ogi denario batean, eta lau libra garagar denario batean, eta ardoari eta olioari etzaiozu kalterik egin.

        7. Eta idiki zuenean laugarren sillua, aditu nuen laugarren aberearen itza, esaten zuenarena: Atoz, eta ikusi esazu.

        8. Eta ona emen zaldi zurbil bat, eta bere gañean eseririk zegoanak zuen izena Eriotza, eta jarraitzen zion infernuak, eta eskua emana izan zaion lurreko lau aldamenen gañean, iltzeko ezpatarekin, gosearekin, eta eriotzarekin, eta lurreko pistiakin.

        9. Eta idiki zuenean bosgarren sillua, ikusi nituen aldarearen azpian, Jaungoikoaren itza gatik, eta zeukaten lekukotasuna gatik, illak izan ziradenen animak,

        10. Eta deadar andiak egiten zituzten ziotela: Noiz artean Jauna, santua, eta egiatia, ez dezu juzgatzen, eta ez dezu bengatzen gure odola lurrean bizi diradenen oietatik?

        11. Eta emanak izan zitzaizkioten bakoitzari soñeko zuriak, eta esana izan zitzaioten, itxedon zezatela oraindikan denbora piska batean, betea izan zedin bitartean beren serbitzari lagunen, eta beren anaien aiek bezela illak izango diradenen zenbata.

        12. Eta begiratu nuen idiki zuenean seigarren sillua, eta ona emen non lur dardara andi bat izan zan egiña, eta eguzkia beltz biurtu zan zurdazko eun bat bezela: eta illargia guzia izan zan egiña odola bezela.

        13. Eta zeruko izarrak erori ziran lurraren gañera, pikoak utzitzen dioten bezela erotzen bere pikoai, aize andi batek mugitzen duenean.

        14. Eta zerua bildu zan liburu biribillatua bezela, eta mendi guzia, eta ugarteak beren tokietatikan mugitu ziran.

        15. Eta lurreko erregeak, eta prinzipeak, eta tribunoak, eta aberatsak, eta sendoak, eta menpeko guzia, eta nagusiak, ezkutatu ziran arzuloetan, eta mendietako aitz bitartetan.

        16. Eta esaten diote mendiai, eta aitzai: Erori zaitezte gure gañera, eta ezkutatu gaitzatzute esertoki goratuaren gañean eseririk dagoenaren ikusbegitikan, eta Bildotsaren aserretikan.

        17. Zeren eldu da aien aserrearen egun andia, eta, nor egon lezake zutik?

 

ZAZPIGARREN KAPITULUA

        1. Oien ondoa ikusi nituen lau aingeru zeudenak lurraren lau aldamenetan, zeuzkatela geldirik lurreko lau aizeak, putz ez zezaten lurraren gañean, ez itsasoaren gañean, ez zuaitz batera ere.

        2. Eta ikusi nuen beste aingeru bat igotzen zala eguzkiaren irteeratik, zuena Jainko biziaren seña, eta deadar egin zioten boz andiarekin lau aingeruri, emana izan zitzaiotenai kalte egitea lurrari, eta itsasoari,

        3. Esaten zuela: Etzaiezute kalterik egin lurrari, eta itsasoari, ez zuaitzai, alik eta sillutu ditzagun bitartean gure Jaungoikoaren serbitzariak beren kopetetan.

        4. Eta aditu nuen sillutuen zenbata, eun eta berrogei ta lau milla sillutuak, Israelko semeen etxadi guzitik.

        5. Judaren etxaditik, amabi milla sillutuak; Rubenen etxaditik, amabi milla sillutuak; Gaden etxaditik, amabi milla sillutuak.

        6. Aserren etxaditik, amabi milla sillutuak; Neptaliren etxaditik, amabi milla sillutuak; Manasseren etxaditik, amabi milla sillutuak.

        7. Simeonen etxaditik, amabi milla sillutuak; Lebiren etxaditik, amabi milla sillutuak; Issakarren etxaditik, amabi milla sillutuak.

        8. Zabulonen etxaditik, amabi milla sillutuak; Joseren etxaditik, amabi milla sillutuak; Benjaminen etxaditik, amabi milla sillutuak.

        9. Oien ondoren ikusi nuen talde andi bat, iñork ezin zenbatu zezakeana, erreñu, eta etxadi, eta erri, eta mintzoera guzietatik, zeudenak zuti, esertoki goratuaren aurrean, eta Bildotsaren ikusibegian, estalirik soñeko zuriakin, eta palmak beren eskuetan:

        10. Eta deadar egiten zuten boz andiarekin, esaten zutela: Osasuna gure Jaungoikoari, esertoki goratuaren gañean eseririk dagoanari, eta Bildotsari.

        11. Eta aingeru guziak zeuden zuti esertokiaren eta zarren, eta lau abereen inguruan, eta erori ziran esertokiaren aurrean beren arpegien gañera, eta adoratu zuten Jaungoikoa,

        12. Esaten zutela: Amen. Bendizioa, eta argitasuna, eta jakinduria, eta esker ona, onra, eta bertutea, eta sendotasuna gure Jaungoikoari gizaldien gizaldietan. Amen.

        13. Eta erantzun zidan zarretatik batek, eta esan zidan: Oiek estalirik daudenok soñeko zuriakin, nortzuk dirade? Eta nondik etorri ziran?

        14. Eta esan nion: Nere Jauna, zuk dakizu. Eta esan zidan: Oiek dirade etorri ziradenak naigabe anditik, eta garbitu zituzten beren soñekoak, eta zuritu zituzten Bildotsaren odolean.

        15. Beragatik daude Jaungoikoaren esertokiaren aurrean, eta serbitzen dute gau ta egun bere elizan, eta esertoki goratuan eseririk dagoana, biziko da beren gañean.

        16. Ez dute goserik izango, ez egarririk iñoiz geiago, ta ez da ere eroriko beren gañera eguzkia, ta ez berotasunik batere.

        17. Zeren esertokiaren erdian dagoan Bildotsak, zuzenduko ditu, eta eramango ditu bizitzako uren iturrietara, eta leortuko du Jaungoikoak malko guzia beren begietatik.

 

ZORTZIGARREN KAPITULUA

        1. Eta idiki zuenean zazpigarren sillua, gelditu zan ixillik zerua, ordu erdi tertzioan.

        2. Eta ikusi nituen zazpi aingeru zeudela zuti Jaungoikoaren aurrean, eta emanak izan zitzaiozkaten zazpi tronpeta.

        3. Eta beste aingeru bat etorri zan, eta gelditu zan aldarearen aurrean; zeukala urrezko inzenso ontzia, eta emanak izan zitzaizkion inzenso asko, ipiñi zitzan santu guzien erreguetatik aldarearen gañean, zeña dagoan Jaungoikoaren esertokiaren aurrean.

        4. Eta igo zan inzensoen kea santuen erreguetatik aingeruaren eskutik Jaungoikoaren aurrera.

        5. Eta artu zuen Aingeruak inzensarioa, eta bete zuen aldareko suaz, eta bota zuen lurrera, eta egiñak izan ziran turmoi otsak, eta bozak, eta tximistak, eta lurdardara andia.

        6. Eta zazpi aingeruak, zituztenak zazpi tronpetak, gertutu ziraden tronpetak jotzeko.

        7. Eta lendabiziko aingeruak jo zuen tronpeta, eta egiña izan zan txingorra, eta sua, odolarekin nastua, eta erori zan lurrera, eta lurraren irugarren partea errea izan zan, eta zuaitzen irugarren partea kiskaldua izan zan, eta belar berde guzia errea izan zan.

        8. Eta bigarren aingeruak jo zuen tronpeta, eta botatua izan zan itsasora mendi andia bezelako bat suan irazekirik, eta itsasoaren irugarren partea odol biurtua izan zan.

        9. Eta ill zan, itxasoan animak zeuzkatenen irugarren partea, eta ontzien irugarren partea galdu zan.

        10. Eta irugarren aingeruak jo zuen tronpeta, eta erori zan zerutik izar andi bat, irazekia zuzia bezela, eta erori zan ibaien irugarren partean, eta urezko iturrietan.

        11. Eta izarraren izena esaten da Asensioa, eta uren irugarren partea asensio biurtua izan zan, eta gizon asko il ziraden urak gatik, zeren miñak biurtu ziran.

        12. Eta laugarren aingeruak jo zuen tronpeta, eta zauritua izan zan eguzkiaren irugarren partea, eta illargiaren irugarren partea, eta izarren irugarren partea, alako moduan non illundu zan beren irugarren partea, eta etzuen argirik egiten egunaren irugarren parteak, eta orobat gauarenak.

        13. Eta ikusi, eta aditu nuen zeruaren erditik egan zebillen arrano baten boza, esaten zuenarena boz andiarekin: Ai, ai, ai, lurrean bizi diradenen doakabeak, iru aingeru, tronpetak joko zituztenen beste bozak gatik.

 

BEDERATZI GARRENKAPITULUA

        1. Eta bostgarren aingeruak jo zuen tronpeta: eta ikusi nuen izar bat erori zala zerutik lurrera, eta emana izan zitzaion leizeko putzuko giltza.

        2. Eta idiki zuen leizeko putzua, eta igo zan putzuko kea, labe andi bateko kea bezela, eta illundu zan eguzkia, eta airea putzuko keaz.

        3. Eta putzuko keetik irten ziran langostak lurrera, eta emana izan zitzaioten eskua, nola duten eskua lurreko arrabioak.

        4. Eta agindua izan zitzaioten, ez zaiotela kalterik egin lurreko belarrari, ez gauza berderi, ta ez zuaitz bati ere, baizik bakarrik beren bekokietan Jaungoikoaren seña etzuten gizonai.

        5. Eta emana izan zaioten ez zitzatela ill, baizik oñazetu zitzatela bost illa betean, eta beren oñazeak, arrabioaren oñazek bezela zauritzen duenean gizona.

        6. Eta egun aietan billatuko dute gizonak eriotza, eta ez dute arkituko, eta naiko dute il, eta iges egingo du eriotzak berak gandik.

        7. Eta langosten irudiak, zaldi gudarako gertuen antzekoak, eta beren buruen gañean koroiak bezelakoak urrearen antzekoak, eta beren arpegiak gizonen arpegiak bezelakoak.

        8. Eta zituzten illeak emakumeen illeak bezelakoak. Eta beren ortzak, leoien ortzak bezelakoak ziran.

        9. Eta zituzten loarikak burnizko loarikak bezela, eta beren egoen boza, zaldi askoren, burdien gudara korrika dijoazanen boza bezelakoa.

        10. Eta zituzten buztanak arrabioen antzekoak, eta mistoak zeuden beren buztanetan, eta beren eskubidea kalte egiteko gizonai bost illabetean, eta zuten beren gañean.

        11. Erregetzat leizeko aingerua, zeñaren izena hebreoz Abaddon, grieguz berriz Apollion, latiñez izena duena Exterminans.

        12. Ai bat iragoa da, eta ona emen non datozten oraindikan ai bi oien ondoren.

        13. Eta seigarren aingeruak jo zuen tronpeta, eta aditu nuen boz bat, Jaungoikoaren begien aurrean dagoen urrezko aldarearen lau adarretatik,

        14. Esaten ziola seigarren aingeru, tronpeta zeukanari: Askatu itzatzu, Eufrates ibai andian lotuta dauden lau aingeruak.

        15. Eta askatuak izan ziran lau aingeru, gertuta zeudenak ordurako, eta egunerako, eta illerako, eta urterako, ill zezaten gizonen irugarren partea.

        16. Eta zaldizko martizdiaren zenbata ogei milla bidar amar bidar milla. Eta aditu nuen beren zenbata.

        17. Eta onela ikusi nituen zaldiak ikuskizunean, eta beren gañean eserita zeudenak, zituzten suzko, eta jazinto kolorezko, eta sufrezko loarikak, eta zaldien buruak ziran leoien buruak bezelakoak, eta beren aotik irtetzen zan sua, eta kea, eta sufrea.

        18. Eta iru izurri oiekin illa izan zan gizonen irugarren partea, beren aotik irtetzen zan suaz, eta keaz, eta sufreaz.

        19. Zeren zaldien eskubidea beren aoetan da, eta beren buztanetan. Zeren beren buztanak sugeen, buruak dauzkatenen antzekoak, eta berakin kalte egiten dute.

        20. Eta beste gizonak, illak izan ez ziradenak izurri oiekin, eta beren eskuen egiteen damurik artu ez zutenak, ez adoratzeko demonioak, eta urrezko, eta zidarrezko, eta metalezko, eta arrizko, eta zurezko irudiak, zeiñak ezin duten ikusi, ez aditu, ta ez ibilli.

        21. Eta beren gizon illtzeen, ez beren sorginkerien, ez beren aragizko pekatuaren, ta ez beren lapurreten damurik etzuten artu.

 

AMARGARREN KAPITULUA

        1. Eta ikusi nuen bere aingeru sendo bat jatxitzen zala zerutik, estalirik odeiarekin, eta ostrellaka bere buruan, eta bere arpekia zan eguzkia bezelakoa, eta bere oñak suzko abea bezelakoak.

        2. Eta zeukan beste eskuan liburutxo bat idikirik, eta ipiñi zuen bere eskuiko oña itsasoaren gañean, ezkerrekoa berriz lurraren gañean.

        3. Eta deadar egin zuen boz andiarekin, leoiak orrua egiten duenean bezela. Eta deadar egin zuenean, itz egin zituzten zazpi turmoi otsak beren bozak.

        4. Eta itz egin zituztenean zazpi turmonotsak beren bozak, ni ninjoan eskribatzera, eta aditu nuen boz bat zerutik esaten zidana: Sillutu itzatzu zazpi turmonotsak itz egin dituzten gauzak, eta ez itzatzu eskribatu.

        5. Eta ikusi nuen aingeruak, zegoala itsasoaren gañean, eta lurraren gañean, jaso zuen bere eskua zerura.

        6. Eta juramentu egin zuen bizi zana gatik gizaldien gizaldietan, zeñak egin zuen zerua, eta bertan dauden gauzak, eta lurra, eta bertan dauden gauzak, eta itsasoa, eta bertan dauden gauzak. Ez dala denborarik izango geiago.

        7. Baizik zazpigarren aingeruaren bozaren egunetan, asten danean tronpeta jotzen, bukatuko da Jaungoikoaren ezkutapena, adirazi zuen bezela bere serbitzari profeten bitartez.

        8. Eta aditu nuen boz bat zerutik berriz itz egiten zuena nerekin, eta esaten zidana: Zoaz, eta artu ezazu liburu idikia, aingeruaren, itsasoaren gañean, eta lurraren gañean dagoanaren eskutik.

        9. Eta joan nintzan aingerua gana, esaten niola, eman zadala liburua. Eta esan zidan: Artu ezazu liburua, eta iretsi ezazu, eta samindu eraziko du zure sabela, baña zure aoan izango da gozoa eztia bezela.

        10. Eta artu nuen liburua aingeruaren eskutik, eta iretsi nuen, eta zan nere aoan gozoa eztia bezela, eta iretsi nuenean, samindua izan zan nere sabela.

        11. Eta esan zidan: Profetizatu bear diezu berriz jende, eta erri, eta mintzoera, eta errege askori.

 

AMAIKAGARREN KAPITULUA

        1. Eta emana izan zitzadan kañabera bat zigorraren antzekoa, eta esana izan zitzadan: Jaiki zaite, eta neurtu ezazu Jaungoikoaren eliza, eta aldarea, eta bertan adoratzen dutenak.

        2. Elizaren kanpoan dagoan ataria berriz, bota ezazu kanpora, eta ez ezazu neurtu, zeren emana izan zate jendeai, eta erri santua oñaztuko dute berrogei ta bi illa betean.

        3. Eta emango diet nere bi lekukoai, eta profetizatuko dute milla berreun eta irurogei egunean, soñeko latzakin estalirik.

        4. Oiek dirade bi olibo, eta bi kandeleru, daudenak lurreko Jaunaren aurrean.

        5. Eta iñork nai baliote kalterik egin, sua irtengo da beren aotik, eta iretsiko ditu beren etsaiak, eta iñork nai baldin baliote gaitzik egin, onela izan bear du berak illa.

        6. Oiek dute eskua itxitzeko zerua, euririk egin ez dezan beren profeziako egunetan, eta eskua dute uren gañean odol biurtzeko, eta zauritzeko lurra izurri guziarekin nai duten guzian.

        7. Eta aitzen dutenean bere lekukotasuna, leizetik igotzen duen pisti bat gudan ariko da beren kontra, eta garaituko ditu, eta illko ditu.

        8. Eta beren gorputzak etzanak egongo dirade erri andiko, espirituz Sodoma, eta Ejipto deitzen zaionaren plazetan, non beren Jauna ere gurutziltzatua izan zan.

        9. Eta etxadietakoak, eta errietakoak, eta mintzoeretakoak, eta erreiñuetakoak ikusiko dituzte beren gorputzak iru egun eta erdian, eta ez dute laketuko beren gorputzak ipiñiak izan diteztela obietan.

        10. Eta lurrean bizi diradenak poztuko dirade beren eriotza gatik, eta alegeratuko dirade, eta doañak elkarri bidalduko dizkiote, zeren bi profeta oiek oñazkatu zituzten lurraren gañean bizi ziranak.

        11. Eta iru egun eta erdiren ondoan, bizitzako espiritua Jaungoikoak sartua izan zan beretan. Eta zuti paratu ziran beren oñen gañean, eta beldur andi bat erori zan ikusi zituztenen gañera.

        12. Eta aditu zuten boz andi bat zerutikan, esaten zietena: igo zaitezte onera. Eta igo ziran zerura odeian, eta beren etsaiak ikusi zituzten.

        13. Eta ordu artan egiña izandu zan lur dardara andi bat, eta erriaren amargarren partea erori zan, eta illak izan ziran lur dardarean zazpi milla gizonen izenak, eta gañerakoak beldurtuak izan ziran, eta eman zioten gloria zeruko Jaungoikoari.

        14. Ai bigarrena irago zan, eta ona emen ai irugarrena etorriko da bereala.

        15. Eta zazpigarren aingeruak jo zuen tronpeta, eta egiñak izan ziran boz andiak zeruan esaten zutenak: Egiña izan da mundu onetako erreñua, gure Jaunarena, eta bere Kristorena, eta erregiñatuko du gizaldien gizaldietan. Amen.

        16. Eta ogei ta lau zar eseririk daudenak Jaungoikoaren aurrean beren esertokietan, auzpeztu ziran beren arpegien gañean, eta adoratu zuten Jaungoikoa, esaten zutela:

        17. Eskerrak ematen dizkitzugu, Jaun Jaungoiko guziala, zerana, eta ziñana, eta etorriko zerana, artu zenduelako zure eskubide andia, eta asi zeralako erregiñatzen.

        18. Eta aserratu ziran jendeak, eta allegatu da zure aserrea, eta illak juzgatuak izateko denbora, eta emateko ordaña zure serbitzari profetai, eta santuai, eta zure izenaren beldur diranai, txikitxoai, eta andiai, eta mugetatik kanpora botatzeko, zikindu zutenak lurra.

        19. Eta idikia izan zan Jaungoikoaren eliza zeruan, eta ikusia izan zan bere testamentuko arka bere elizan, eta egiñak izan ziran tximistak, eta bozak, eta lurdardarea, eta arri andia.

 

AMABIGARREN KAPITULUA

        1. Eta ikusgarri andi bat agertu zan zeruan. Emakume bat eguzkiaz estalirik, eta illargia bere oñen azpian, eta bere buruan amabi izarrezko koroia.

        2. Eta izor egonik, deadar egiten zuen erditzen ari zala, eta oñazkatua zan erditzeko.

        3. Eta ikusia izan zan beste ikusgarri bat zeruan, eta ona emen suge andi origorri bat, zeuzkana zazpi buru, eta amar adar, eta bere buruetan zazpi zinta zuri zabal.

        4. Eta bere buztanak zekarren zeruko izarren irugarren partea, eta erori erazi zioten lurrera, eta sugea gelditu zan, erditzeko zegoan andrearen aurrean, erditzen zuenean, iretsitzeko bere semea.

        5. Eta erdi zuen seme arra, zuzenduko zituena jende guziak burnizko zigorrarekin, eta arrapatua izan zan bere semea Jaungoikoarentzat, eta bere esertokiarentzat.

        6. Eta emakumeak iges zuen eremura, non zuen tokia Jaungoikoak prestatua, an bazkatu zitzaten milla berreun eta irurogei egunean.

        7. Eta izan zan guda andi bat zeruan. Migel, eta bere aingeruak gudan ari ziran sugearekin, eta sugea gudan ari zan, eta bere aingeruak.

        8. Eta ezin zuten oiek, eta etzan ere arkitu geiago zeruan beren tokia.

        9. Eta botatua izan zan sugula andi ura, anziñako sugea, deabrua eta Satanas deritzana, engañatzen duena mundu guzia: eta botatua izan zan lurrera, eta bere aingeruak ere berarekin egotziak izan ziraden.

        10. Eta aditu nuen boz andi bat zeruan esaten zuena: Orain betea izan da gure Jaungoikoaren osasuna eta bertutea, eta erreñua, eta bere Kristoaren eskua, botatua izan dalako gure anaien salatzallea, salatzen zituena Jaungoikoaren aurrean gau ta egun.

        11. Eta berak goitu zuten Bildotsaren odola gatik, eta bere lekukotasunaren itza gatik, eta ez zituzten maitatu beren animak eriotzaraño.

        12. Beragaitik poztu zaitezte zeruak, eta bertan bizi zeratenak. Ai lurraren, eta itsasoaren zorigaiztokoak, zeren jatxi zan deabrua zuek gana, aserre andia duela, jakiñik denbora gutxi duela!

        13. Eta ikusi zuenean sugeak, botatua izan zala lurrera, persegitu zuen seme arra erdi zuen andrea.

        14. Eta emanak izan zitzaizkan emakumeari bi ego arrano andiarenak, egaan egiteko eremura bere tokira, non dan zaitua denboran, eta denboretan, eta denboraren erdian, sugearen ikusbegitik.

        15. Eta botatu zuen sugeak bere aotik emakumearen ondotik, ura ibaia bezala, ibaiak erakarria izan zedin.

        16. Eta lagundu zion lurrak emakumeari, eta idiki zuen lurrak bere aoa, eta zurrupatu zuen, sugeak bere aotik botatu zuen ibaia.

        17. Eta aserratu zan sugea emakumearekin, eta joan zan gudatzera bere jatorriko, Jaungoikoaren aginteak gordetzen dituzten, eta Jesukristoren lekukotasuna dutenen gañerakoakin.

        18. Eta gelditu zan itsasoko arearen gañean.

 

AMAIRUGARREN KAPITULUA

        1. Eta ikusi nuen igotzen zala itsasotik pisti bat zituena zazpi buru, eta amar adar, eta bere adarren gañean amar zinta zuri zabal, eta bere buruen gañean izen gaiztoak Jesukristo gatik.

        2. Eta ikusi nuen leoiarrearen antzeko pisti bat eta bere oñak artzaren antzekoak, eta bere aoa leoiaren aoa bezelakoa. Eta sugeak eman zion bere eskubidea, eta indar andia.

        3. Eta ikusi nuen bere buruetatik bat zauritua bezela eriotzako zauriarekin, eta bere zauri illgarria sendatua izan zan. Eta miraritu zan lur guztia pistiaren ondotik.

        4. Eta adoratu zuten pistiari eskubidea eman zion sugea, eta adoratu zuten pistia, esaten zutela: Nor pistiaren antzekoa? Eta nork gudatu dezake berarekin?

        5. Eta emana izan zaion ao bat esaten zituena arrokeriak, eta itz gaiztoak Jaungoikoa gatik: eta emana izan zaion eskubidea egiteko berrogei ta bi illa betean.

        6. Eta idiki zuen bere aoa erneguzko itzakin Jaungoikoa gatik, ernegatzen zuela bere izena gatik, eta bere eleiza gatik, eta zeruan bizi diranak gatik.

        7. Eta emana izan zaion gudatzea Santuakin, eta berak garaitzea. Eta emana izan zaion eskubidea etxadi, eta erri, eta mintzoera, eta erreñu guzian.

        8. Eta adoratu zuten, lurrean bizi ziraden guziak, zeñaen izenak ez dauden eskribatuak Bildotsaren, munduaren asieratikan illa izan zanaren bizitzako liburuan.

        9. Baldin iñork badu belarririk, aditu beza.

        10. Katiberiara daramana, katiberiara joango da; ezpatarekin iltzen duenak, izan bear du ezpatarekin illa; Emen da igaropena, eta Santuen fedea.

        11. Eta ikusi nuen beste pisti bat igotzen zuela lurretik eta zituen adar bi Bildotsaren antzekoak, eta itz egiten zuen sugeak bezela.

        12. Eta egiten zuen lenbiziko pistiaren eskubide guzia bere aurrean, eta egin zuen lurrak eta bertan bizi ziradenak adoratu zezatela lenengo pistia, zeñaren zauri ilgarria sendatua izan zan.

        13. Eta egin zituen miresgarri andiak, alako moduan eze suari ere jatxi erazitzen zion Zerutik lurrera gizonen aurrean.

        14. Eta engañatu zituen lurrean bizi ziranak, pistiaren aurrean egiteko emana izan zitzaizkan miresgarriak gatik, esaten ziotela lurrean bizi ziranai, egin zezatela, ezpataren zauria zuen pistiaren irudia, eta bizitu izan zan.

        15. Eta emana izan zaion, eman zaiola espiritua pistiaren irudiari, eta itz egin zezala pistiaren irudiak, eta egin zezala, illak izan diteztela, pistiaren irudia adoratzen etzuten guztiak.

        16. Eta egingo du, gizon guztiak txikiak, eta andiak, eta aberatsak, eta beartsuak, eta askatuak eta menpekoak iduki dezatela ezagungarria beren eskuiko eskuan, edo beren kopetetan.

        17. Eta iñork ezin dezakeala erosi edo saldu, baizik duenak pistiaren ezagungarria, eta pistiaren izena, edo bere izenaren zenbata.

        18. Emen jakinduria da. Adipena duenak, kontatu beza pistiaren zenbata. Zeren gizonaren zenbata da, eta bere zenbata seireun eta irurogeita sei.

 

AMALAUGARREN KAPITULUA

        1. Eta begiratu nuen, eta ona emen non Bildots bat zegoan Siongo mendiaren gañean, eta berarekin eun eta berrogei ta lau milla, zutenak eskribaturik bere izena, eta bere Aitaren izena beren bekokietan.

        2. Eta aditu nuen boz bat zerutik, ur askoren boza bezelakoa, eta turmon ots andi baten boza bezelakoa; eta aditu nuen boza arpalariena bezelakoa arpak jotzen zituztenen beren arpakin.

        3. Eta kantatzen zuten kanta berria bezelako bat esertokiaren aurrean, eta lau abereen eta zarren aurrean, eta iñork ezin zezakean esan kanta ura, baizik eun eta berrogei ta lau milla aiek, erosiak izan ziradenak lurretik.

        4. Oiek dirade emakumeakin zikindu etziradenak, zeren birjiñak dirade. Oiek darraikiote Bildotsari dijoan edozein tokitara. Oiek izan ziran erosiak gizonetatik lendabiziak Jaungoikoarentzat, eta Bildotsarentzat.

        5. Eta beren aoan etzan arkitu gezurrik, zeren norbanik gabe daude Jaungoikoaren esertoki goiaren aurrean.

        6. Eta ikusi nuen beste aingeru bat egaan zebillela zeruaren erditik, zuela betiko ebanjelioa, predikatzeko lurrean bizi diranai, eta erreñu, eta etxadi, eta mintzoera, eta erri guziari.

        7. Esaten zuela boz andiarekin: izan zaitezte Jaungoikoaren beldur, eta eman zaiozute ondra, zeren dator bere juizioaren ordua, eta adoratu ezazute egin zituena zerua, eta lurra, itsasoa, eta urezko iturriak.

        8. Eta beste aingeru batek jarraitu zion esaten zuela: Erori zan, erori zan Babilonia andi ura; eman ziotena edaten jende guziai bere aserreko aragizko bekatuko ardotikan.

        9. Eta irugarren aingeruak jarraitu zioten, esaten zuela boz andiarekin: Baldin iñork adoratuko balu pistia, edo bere irudia, eta artuko balu ezagungarria bere kopetan, edo bere eskuan.

        10. Onek ere edango du Jaungoikoaren aserrearen ardotik, nasturik dagoanetik utsarekin bere aserrearen edontzian, eta oñazkatua izango da suarekin, eta sufriarekin aingeru santuen aurrean, eta Bildotsaren aurrean.

        11. Eta beren oñazeen keak igoko du gizaldien gizaldietan; ez dute ere atsedenik gau eta egun, adoratu zutenak pistia, eta bere irudia, eta baldin iñork artuko balu bere izenaren ezagungarria.

        12. Emen da santuen igaropena, gordetzen dituztenena Jaungoikoaren aginteak, eta Jesusen fedea.

        13. Eta aditu nuen boz bat zerutik, esaten zidana: Zorionekoak illak Jaunagan illtzen diranak. Oraindandik dio Espirituak, atseden dezatela beren nekeetatik, zeren beren egiteak jarraitzen diete.

        14. Eta begiratu nuen, eta ona emen odei zuri bat, eta odeiaren gañean eseririk gizonaren Semearen antzeko bat, zuena bere buruan urrezko koroia, eta bere eskuan igitai zorrotza.

        15. Eta beste aingeru bat atera zan eleizatik, deadar egiten ziola boz andiarekin eseririk zegoanari odeiaren gañean: iraitzi ezazu zure igitaia, eta itaitu ezazu, zeren etorria da itaitzeko ordua, zergatik leortu da lurreko sega.

        16. Eta eseririk zegoanak odeiaren gañean iraitzi zuen lurrera bere igitaia, eta segatua izandu zan lurra.

        17. Eta beste aingeru bat irten zan zeruan dagoan eleizatik, zuela berak ere igitai zorrotza.

        18. Eta aldaretik irten zan beste aingeru bat, zuena eskubidea suaren gañean, eta deadar egin zion boz andiarekin, igitai zorrotza zuenari, esaten ziola: Sartu ezazu zure igitai zorrotza, eta mendaindu itzatzu lurreko mastiko mordoak: zeren zorituak daude bere matsak.

        19. Eta sartu zuen aingeruak bere igitai zorrotza lurrean, eta mendaindu zuen lurreko mastia, eta bota zuen Jaungoikoaren aserreko ainzira andian.

        20. Eta oñaztua izan zan ainzira erritik kanpora, eta irten zan odola ainziratik zaldien frenuetaraño milla eta seireun bidartean.

 

AMABOSTGARREN KAPITULUA

        1. Eta ikusi nuen beste ezagungarri bat zeruan, andia eta miragarria, zazpi aingeru, zituztenak zazpi izurri atzenekoak, zeren beretan izan da bukatua Jaungoikoaren aserrea.

        2. Eta ikusi nuen bideriozko itsasoa bezelakoa suarekin nastua, eta garaitu zutenak pistia, eta bere irudia, eta bere izenaren zenbata zeudela bideriozko itsasoaren gañean, zituztela Jaungoikoaren arpak.

        3. Eta kantatzen zutela Moisesen Jaungoikoaren serbitzariaren kanta, eta Bildotsaren kanta, esaten zutela: Andiak, eta miragarriak dirade zure egiteak Jaun Jaungoiko Guziala: zuzenak eta egiazkoak dira zure bideak, gizaldien Erregea.

        4. Nor ez da zure beldur izango, Jauna, eta nork ez du goratuko zure izena? Zeren zu bakarrik zera biotz beraa; zergatik jende guziak etorriko dirade, eta adoratuko dute zure aurrean, zeren zure juizioak agiritu dira.

        5. Eta oien ondoan begiratu nuen, eta ona emen non idiki zan zeruan lekukotasuneko bizitokiko eleiza.

        6. Eta irten ziran eleizatik zazpi aingeru, zituztenak zazpi izurri, jantzirik liño garbi eta zuriarekin, eta loturik bularren aldamenak urrezko bandakin.

        7. Eta lau abereetatik batek eman zitzaizkioten zazpi aingeruai zazpi edontzi urrezko, Jaungoikoaren, gizaldien gizaldietan bizi danaren aserrez beteak.

        8. Eta eleiza keez bete zan Jaungoikoaren anditasunez, eta bere bertutez, eta iñor ezin zatekean sartu eleizan, alik eta bukatu zitezten artean zazpi aingeruen zazpi izurriak.

 

AMASEIGARREN KAPITULUA

        1. Eta aditu nuen boz andi bat elizatik, esaten ziotena zazpi aingeruai: Zoazte, eta isuri itzatzute Jaungoikoaren aserrearen zazpi edontziak lurraren gañera.

        2. Eta joan zan lenbizikoa, eta isuri zuen bere edontzia lurraren gañean, eta egin zitzaioten zauri andi eta txit gaizto bat, pistiaren siñalea zeukaten gizonai, eta bere irudia adoratu zutenai.

        3. Eta bigarren aingeruak isuri zuen bere edontzia itsasoaren gañean, eta biurtu zan ill batena bezelako odola, eta anima bizi guzia ill zan itsasoan.

        4. Eta irugarrenak isuri zuen bere edontzia ibaien gañean, eta urezko iturrien gañean, eta odol biurtu ziran.

        5. Eta aditu nion uretako aingeruari esaten zuela: Zuzena zera Jauna, zerana, eta ziñana, Santua, oiek juzgatu dituzuna.

        6. Isuri zutelako santuen, eta profeten odola, eman diezute ere edaten odola, zeren diñak dirade.

        7. Eta aditu nion beste bati aldaretik esaten zuela: Baita, Jaun Jaungoiko Guziala, egiazkoak eta zuzenak dirade zure erabakiak.

        8. Eta laugarren aingeruak isuri zuen bere edontzia eguzkiaren gañean, eta emana izan zitzaion atsekabetutzea gizonak beroarekin eta suarekin.

        9. Eta berotu ziran gizonak bero andiarekin: eta gaizki esaka ari ziran Jaungoikoaren izena gatik, eskua duena gatik izurri oien gañean, eta etziran damutu, emateko berari gloria.

        10. Eta bosgarren aingeruak isuri zuen bere edontzia pistiaren esertokiaren gañean, eta bere erreñua biurtu zan illuna, eta jan zituzten beren miyak oñazez.

        11. Eta gaizki esaka ari ziran zeruko Jaungoikoa gatik, beren oñaze eta zauriak gatik, eta etzuten bere egiteen damurik artu.

        12. Eta seigarren aingeruak isuri zuen bere edontzia Eufrates ibai andi aren gañean, eta leortu zuen bere ura, prestatzeko bidea erregeai eguzkiaren irteeratik.

        13. Eta ikusi nituen irtetzen sugearen aotik, eta pistiaren gezurrezko profetaren aotik iru espiritu zikin igelen gisara.

        14. Zeren dirade demonioen espirituak egiten dituztenak mirariak, eta dijoaz lur guziko erregeak gana biltzeko berak gudarako, Jaungoiko Guzialaren egun andirako.

        15. Ona emen, banator lapurra bezela: Zorionekoa ernai dagoana, eta gordetzen dituena bere soñekoak, billosik ibilli ez dedin, eta ikusi ez dezaten bere ezaintasuna.

        16. Eta bilduko ditu hebreoz Armajedon deitzen zaion toki batean.

        17. Eta zazpigarren aingeruak isuri zuen bere edontzia airean eta irten zan boz andi bat elizatik esertoki goitik, esaten zuena: Au egiña dago.

        18. Eta egiñak izan ziran tximistak, eta bozak, eta turmonotsak, eta lur dardara andi bat egiña izan zan, gizonak lurraren gañean diranetik iñoiz izan etzana bezelakoa: alako lur dardara, ain andirik.

        19. Eta partitua izan zan erri andia iru zatitan, eta jendeen erriak erori ziran, eta Babilon andia etorri zan gogora Jaungoikoaren aurrean, emateko berari bere aserre sumiñeko ardoaren kaliza.

        20. Eta urbitarte guziak iges egin zuen, eta mendiak etziran izan arkituak.

        21. Eta erori zan zerutik gizonen gañera arri andia talentu bat bezelakoa, eta gaizki esaka ari ziran gizonak Jaungoikoagatik arriaren izurria gatik, zeren txit andia izan zan.

 

AMAZAZPIGARREN KAPITULUA

        1. Eta etorri zan zazpi aingeruetatik bat, zituztenetatik zazpi edontzi, eta itz egin zuen nerekin, esaten zidala: Atoz, erakutsiko dizut bordion andiaren, ur askoren gañean eseririk dagoanaren kondenazioa.

        2. Zeñarekin egin zituzten aragizko pekatuak lurreko erregeak, eta orditu ziran lurrean bizi ziranak bere aragizko pekatu agirikoaren ardoarekin.

        3. Eta eraman ninduen espirituan eremura. Eta ikusi nuen emakumea eseririk pisti origorri baten gañean Jaungoikoaren izen gaiztoz betea, zituela zazpi buru, eta amar adar.

        4. Eta emakumea zegoan purpuraz eta eskarlataz inguraturik, eta apaindurik urrez, eta arri baliotsuz, eta perlaz, zuela bere eskuan urrezko edontzi bat, bere aragizko pekatuaren nazkaz eta zikinkeriz betea.

        5. Eta bere kopetan eskribaturik izen bat: Misterioa; Babilonia andia, aragizko pekatuen, eta lurreko nazkaen ama.

        6. Eta ikusi nuen emakumea santuen odolez, eta Jesusen martirien odolez orditurik. Eta ikusi nuenean miraritu nintzan mirari andiarekin.

        7. Eta esan zidan aingeruak: Zergatik miraritzen zera? Nik esango dizut emakumearen, eta bera daraman pistiaren, zazpi buru eta amar adar dituenaren adipena.

        8. Ikusi zenduen pistia, bazan, eta ez da, eta igoko du leizetik, eta eriotzara joango da, eta mirarituko dirade lurrean bizi diradenak, zeiñaen izenak ez dauden eskribaturik bizitzako liburuan munduaren asieratik, ikusirik pistia, zana, eta ez dana.

        9. Eta emen da, jakinduria duen adigarria: zazpi buruak zazpi mendi dira, zeiñaen gañean dagoan eseririk emakumea, eta zazpi errege dira.

        10. Bost ill ziran; bat bada, eta bestea oraindik ez da etorri, eta datorrenean iraun bear du denbora laburrean.

        11. Eta zan, eta ez dan pistia: eta bera zortzigarrena da, eta zazpiretakoa da, eta galdumenera dijoa.

        12. Eta ikusi zenduzan amar adarrak, amar errege dira; oraindikan erreñua artu etzutenak, baña artuko dute eskua erregeak bezala ordu batean pistiaren ondoren.

        13. Oiek asmo bat dute, eta emango diote indarra, eta eskubidea pistiari.

        14. Oiek gudatuko dute Bildotsarekin, eta Bildotsak garaituko ditu, zeren da jaunen Jauna, eta erregeen Erregea: eta berarekin diranak, dira deituak, autatuak, eta leialak.

        15. Eta esan zidan: ikusi zenduzan urak bordiona eseririk dagoan tokian, erriak dirade, eta jendeak, eta mintzoerak.

        16. Eta pistiyan ikusi zenduzan amar adarrak, oiek gorrotatuko dute bordiona, eta ipiñiko dute soilla, eta billosa, eta bere aragiak jango dituzte, eta bera suarekin erreko dute.

        17. Zeren Jaungoikoak ipiñi du beren biotzetan, egin dezatela berak nai duena, eman dizaiotela bere erreñua pistiari alik eta bete ditezen artean Jaungoikoaren itzak.

        18. Eta ikusi zenduen emakumea, da erri andi, agintea duena lurreko erregeen gañean.

 

EMEZORTZIGARREN KAPITULUA

        1. Eta oien ondoren ikusi nuen beste aingeru bat jatxitzen zala zerutik, zuela esku andia, eta lurra izan zan bere gloriak argitua.

        2. Eta sendo deadar egin zuen, esaten zuela: Erori zan, erori zan Babilonia andia, eta egiña izan da demonioen bizitoki, eta espiritu zikin guztiaren igestoki, eta egazti zikin eta nazkagarri guziaren ezkutazulo.

        3. Zeren jende guziak edan zuten bere aragizko pekatuaren aserreko ardotikan, eta lurreko erregeak berarekin aragizko pekatuak egin zituzten, eta lurreko merkatariak aberastu dira bere atsegiñen indarrarekin.

        4. Eta aditu nuen beste boz bat zerutik, esaten zuela: irten zaitezte bertatikan, nere erria, izan etzaitezten bere pekatuen parte, eta artu ez dezazuten bere izurrietatik.

        5. Zeren bere pekatuak igo dute zeruraño, eta oroitu da Jauna bere gaiztakeriakin.

        6. Eman zaiozute berak ere eman dizuten bezela, eta biurtu zaiozute bitan ainbat, bere egiteen araura; edaten eman zizuten edontzian, eman zaiozute bitan ainbat.

        7. Zenbat gozatu dan, eta atsegiñetan bizi izan dan, ainbat oñaze eta negar eman zaiozute, zeren bere biotzean esaten du: Eseririk nago Erregiña, eta ez naiz alarguna, eta negarrik ez det ikusiko.

        8. Beragatik egun batean etorriko dirade bere izurriak, eriotza, eta negarra, eta gosea, eta suan errea izango da, zeren sendoa da juzgatuko duen Jaungoikoa.

        9. Eta negar egingo dute, eta aika ariko dirade bere gañean lurreko erregeak, berarekin aragizko pekatuak egin zituztenak, eta gozotasunetan bizi izan ziranak, ikusten dutenean bere erretzearen kea.

        10. Urrutian daudela bere oñazeen beldurra gatik, esaten dutela: Ai, ai, Babilonia erri andi aren, erri sendo aren doakabea: zeren ordu batean etorri da zure galmena.

        11. Eta lurreko merkatariak negar egingo dute, eta aubenez egongo dirade bere gañean, zeren beren saldu gaiak iñork ez ditu berriz erosiko.

        12. Urrezko, eta zillarrezko, eta arri baliotsuzko, eta perlazko, eta liño txit fiñezko, eta eskarlatazko, eta sedazko, eta granazko salgaiak, eta zur usaitsu guzia, eta marfillezko edontzi guziak, eta arri baliotsuzko, eta kobrezko, eta burnizko, eta marmolezko ontzi guziak,

        13. Eta kanela, eta usaiezko, eta okenduzko, eta inzensozko, eta ardozko, eta oliozko, eta iriñ lorezko, eta garizko, eta zamarizko, eta ardizko, eta zaldizko, eta karrozazko, eta mendekozko, eta gizonen animazkoak.

        14. Eta zure animako gurariaren frutak alde egin zuten zu gandikan, eta gauza gizen eta eder guziak aitu zaizkitzu, eta onezkero ez dituzte berriz arkituko.

        15. Oien merkatari, aberaztu ziradenak, bera gandik urrutian egongo dirade bere oñazen beldurra gatik, negarrez eta aubenez.

        16. Eta esaten dutela: Ai, ai, erri andi aren, liño fiñez, eta eskarlataz, eta granaz estalirik zegoanaren doakabea, eta urreturik zegoanarena urrez, eta arri baliotsuz, eta perlaz.

        17. Zeren ordu batean desegiñak izan ziran aberastasun ain andiak. Eta eraentzalle guzia, eta itsasoan dabillen guzia, eta itsas gizonak, eta itsasoan salerosiak dituztenak, urrutian egon ziran,

        18. Eta ikusi zutenean bera errea zan tokia deadar egin zuten, esaten zutela: Zeñ erri andi onen antzekoa?

        19. Eta ipiñi zuten autsa beren buruen gañean, eta deadar egin zuten negarrez, eta aubenez, esaten zutela: Ai, ai, erri andi aren doakabea, zeñean aberastu ziran, itsasoan ontziak zituzten guziak, bere prezioakin, zeren ordu batean izan da arrasatua.

        20. Poztu zaite beraren gañean, zerua, eta apostolu santuak, eta profetak, zeren juzgatu du Jaungoikoak zuen juizioa beraren aldetik.

        21. Eta jaso zuen Aingeru sendo batek arri bat errota arri andia bezelakoa, eta bota zuen itsasora, esaten zuela; Onelako bulzakadarekin izango da botatua Babiloniko erri andi ura, eta ez da berriz onezkero arkitua izango.

        22. Eta zitararien, eta musikuen boza, eta txilibituaz kantatzen dutenena, eta tronpeta ez da adituko zu gan berriz, eta lantegi guziaren irakaslarik ez da berriz zu gan arkituko, eta errota arriaren otsik ez da onezkero zu gan adituko.

        23. Eta zuziaren argiak ez du geiago zu gan argi egingo, eta ezkonberrien bozik ez da onezkero zu gan adituko: zeren zure merkatariak ziran lurreko prinzipeak, zeren zure sorginkerietan uts egin zuten jende guziak.

        24. Eta beragan izan da arkitua profeten eta santuen odola, eta lurrean illak izan ziradenen guziena.

 

EMERETZIGARREN KAPITULUA

        1. Oien ondoren aditu nuen talde askoren boza bezelakoa Zeruan, esaten zutenena: Aleluia. Osasuna, eta gloria, eta eskua da gure Jaungoikoarentzat.

        2. Zeren egiazkoak, eta zuzenak dirade bere erabakiak, zeñak juzgatu duen bordion andia, gaiztotu zuena lurra bere aragizko pekatuakin, eta bengatu du bere serbitzarien odola aren eskuetatik.

        3. Eta berriz esan zuten: Aleluia. Eta bere keak igotzen du gizaldien gizaldietan.

        4. Eta auzpeztu ziran ogeita lau zarrak, eta lau abereak, eta adoratu zuten Jaungoikoa jargoiaren gañean eseririk zegoana, esaten zutela. Amen. Aleluia.

        5. Eta boz bat irten zan jargoitik, esaten zuela: Alabantza esan zaiozute gure Jaungoikoari bere serbitzari guziak, eta bere beldur zeratenak, txikiak eta andiak.

        6. Eta aditu nuen talde andiaren boza bezelakoa, eta ur askoren boza bezelakoa, eta turmoi andien boza bezelakoa, eta turmoi andien boza bezelakoa, esaten zutenena: Alleluia. zeren erregiñatu zuen gure Jaun Jaungoiko Guzialak.

        7. Poztu, eta gozatu gaitezen, eta eman dizaiogun gloria, zeren etorriak dirade Bildotsaren eztaiak, eta bere ezkongaia gertu da.

        8. Eta emana izan zitzaion, estalia izan dedilla liño txit fin, distiatzalle, eta zuriarekin. Zeren liño fiña santuen bertuteak dirade.

        9. Eta esan zidan: Eskribatu ezazu, Zorionekoak deituak izan ziranak Bildotsaren eztaien aparira, eta esaten dit. Jaungoikoaren itz oiek egiazkoak dira.

        10. Eta erori nintzan bere oñen aurrean, bera adoratzeko. Eta esaten dit: Begira ez dezazula egin, zure serbitzarikidea naiz, eta zure anaiena, Jesusen lekukotasuna dutenena. Jaungoikoa adoratu ezazu. Zeren Jesusen lekukotasuna da profeziako espiritua.

        11. Eta ikusi nuen zerua idikirik, eta ona emen non agertu zan zaldi zuri bat, eta bere gañean eseririk zegoanari deitzen zaion Leiala eta Egitia, eta zuzentasunarekin juzgatzen eta gudatzen du.

        12. Bere begiak berriz suzko garra bezela, eta bere buruan zinta zuri zabal asko, zuela izen bat eskribaturik, iñork ez dakiana berak baizik.

        13. Eta zegoan jantzita odol txipristiñez betetako jantziarekin, eta deitzen zaio bere izena Jaungoikoaren Berboa.

        14. Eta zeruan diran martizdiak jarraitzen zioten zaldi zurietan, liño txit fin zuriz eta garbiz jantzirik.

        15. Eta bere aotik irtetzen zan alde bietatik zorroztutako ezpata bat, berarekin zauritzeko jendeak. Eta berak zuzenduko ditu burnizko zigorrarekin, eta berak zapatzen du Jaungoiko Guzialaren aserre sumiñeko ardoaren dolorea.

        16. Eta dauka bere jantzian, eta bere istarrean eskribaturik, Erregeen Erregea, eta jaunen Jauna.

        17. Eta ikusi nuen aingeru bat zegoala eguzkian, eta deadar egin zuen boz andiarekin, esaten ziotela, zeruaren erditik egaan zebiltzan egazti guziai: Atozte, eta bildu zaitezte Jaungoikoaren apari andira.

        18. Jan ditzatzuten erregeen aragiak, eta tribunoen aragiak, eta sendoen aragiak, eta zaldien aragiak, eta beretan eserienenak, eta guzien aragiak, askatuenak, eta mendekoenak, eta txikienak, eta andienak.

        19. Eta ikusi nituen pistia, eta lurreko erregeak, eta beren martizdiak bildurik gudatzeko, zaldian eseririk zegoanarekin, eta bere martizdiarekin.

        20. Eta arrapatua izan zan pistia, eta berarekin gezurrezko profeta; egin zituena siñaleak bere aurrean, zeiñakin engañatu zituen, pistiaren marka artu zutenak, eta adoratu zutenak bere irudia. Bi oiek bizirik izan ziran botatuak su sufrez irazekizko tokian.

        21. Eta gañerakoak illak izan ziraden, zaldiaren gañean eseririk zegoanaren ezpatarekin, zein ateratzen dan bere aotik: eta egazti guziak ase ziran beren aragiakin.

 

OGEIGARREN KAPITULUA

        1. Eta ikusi nuen aingeru bat jatxitzen zala zerutik, zuela leizeko giltza, eta kate andi bat bere eskuan.

        2. Eta arrapatu zuen sugula, anziñako sugea, zeñ dan deabrua, eta Satanas, eta lotu zuen milla urterako.

        3. Eta sartu zuen leizean, eta itxi zuen, eta sillutu zuen bere gaña, engañatu ez ditzan berriz jendeak, bete ditezen bitartean milla urte; eta oien ondoren askatuak izan bear du denbora gutxi baterako.

        4. Eta ikusi nituen esertokiak, eta eseri ziran beren gañean, eta juizioa emana izan zitzaioten, eta Jesusen lekukotasuna gatik, eta Jainkoaren itza gatik lepogabetuak izan ziradenen animak, eta etzutenak adoratu pistia, ez bere irudia, eta etzutenak artu bere marka kopetetan, edo beren eskuetan, eta bizitu izan ziran, eta erreiñatu zuten Kristorekin milla urtean.

        5. Illen gañerakoak ez ziraden bizi, bete ziran bitartean milla urte. Au da lenbiziko biztuera.

        6. Doatsua eta santua, partill dana lenbiziko biztueran; oietan bigarren eriotzak ez du eskubiderik, baizikan izango dira Jaungoikoaren eta Kristoren apaizak, eta erreiñatuko dute berarekin milla urtean.

        7. Eta bukatuak diranean milla urteak, askatua izango da Satanas bere presondegitik, eta irtengo da, eta engañatuko ditu lurreko lau aldamenen gañean dauden jendeak, Gog, eta Magog, eta bilduko ditu gudarako, zeiñaen zenbata da itsasoko area bezela.

        8. Eta igo zuten lurreko zabaleraren gañera, eta inguratu zituzten santuen gudatokiak, eta erri maitatua.

        9. Eta jatxi zan sua zerutik Jaungoikoa gandik, eta iretsi zituen, eta berak engañatzen zituen deabrua, izan zan sartua suzko eta sufrezko tokian, non pistia ere.

        10. Eta gezurrezko profeta izango dira oñazkatuak gau eta egun gizaldien gizaldietan.

        11. Eta ikusi nuen jargoi andi zuri bat, eta bere gañean eseririk zegoala bat, zeñaren ikusbegitik iges egiten duten lurrak eta zeruak, eta beren tokirik etzan izan arkitua.

        12. Eta ikusi nituen illak, andiak eta txikiak, zeudela zuti jargoiaren aurrean, eta liburuak izan ziran idikiak, eta beste liburu bat izan zan idikia, zeñ dan bizitzakoa, eta juzgatuak izan ziran illak, liburuetan eskribaturik zeuden gauzetatik, beren egiteen araura.

        13. Eta eman zituen itsasoak bere illak, bertan zeudenak, eta eriotzak eta infernuak eman zituzten beren illak, bertan zeudenak, eta bakoitzaren juizioa izan zan egiña beren egiteen araura.

        14. Eta infernua eta eriotza izan ziran botatuak suzko tokira. Au da bigarren eriotza.

        15. Eta arkitu etzana eskribaturik bizitzako liburuan, izan zan botatua suzko tokira.

 

OGEITA BATGARREN KAPITULUA

        1. Eta ikusi nituen zeru berria, eta lur berria. Zeren lenbiziko zerua, eta lenbiziko lurra joan ziran, eta itsasoa ez da onezkero.

        2. Eta nik, Juan, ikusi nuen Jerusalen berria jatxitzen zala zerutik Jaungoikoa gandik, gertua, ezkonberria bere senarrarentzat bezala.

        3. Eta aditu nuen boz andi bat jartoki goitik esaten zuena: Ona emen Jaungoikoaren bizitokia gizonakin, eta biziko da berakin. Eta berak izango dirade bere erria, eta Jaungoikoa bera berakin izango da beren Jaungoikoa.

        4. Eta leortuko du Jaungoikoak malko guzia beren begietatik, eta eriotzarik ez da onezkero izango, ez negarrik, ez deadarrik, ez miñik izango da geiago, zeren lenengoak igaro ziran.

        5. Eta esan zuen eseririk zegoanak esertoki goian: Ona emen non berriak egiten ditudan gauza guziak. Eta esan zidan, eskribatu itzatzu, zeren itz oiek txit leialak dirade, eta egiazkoak.

        6. Eta esan zidan: Egiña da. Ni naiz Alpha eta Omega, asiera eta bukaera. Nik egarri danari emango diot doaiñ bizitzako ureko iturritik.

        7. Garaitzen duenak idukiko ditu oiek, eta izango naitzaio (sic) Jaungoikoa, eta bera izango zat semea.

        8. Koldarrai berriz, eta fedegabeai, eta madarikatuai, eta erallai, eta lasaiai eta sorgiñai, eta idolatrai, eta gezurti guziai, berak partill izango dirade su irazekizko eta sufrezko tokian, zeñ dan bigarren eriotza.

        9. Eta etorri zan zazpi aingeruetatik bat, zituztenetatik edontziak zazpi atzenengo izurriz beteak, eta itz egin zuen nerekin esaten zuela: Atoz, eta erakutsiko dizut ezkongaia Bildotsaren emaztea.

        10. Eta eraman ninduen espirituan mendi andi eta goi batera, eta erakutsi zidan Jerusalengo erri santua jatxitzen zala zerutik Jaungoikoagandik,

        11. Zuela Jaungoikoaren argiera, eta bere argia arri baliotsuaren antzekoa, arri nabarra bezelakoa, kristala bezela.

        12. Eta zeukan murru andi eta goi bat, zituena amabi ate, eta ateetan amabi aingeru, eta izenak eskribaturik, zeiñak diran Israelko semeen amabi etxadien izenak.

        13. Sortaldetik iru ate, eta ifarraldetik iru ate, eta egoealdetik iru ate, eta sartaldetik iru ate.

        14. Eta erriko murruak zituen amabi zimendu, eta amabi oietan Bildotsaren amabi apostoluen izenak.

        15. Eta nerekin itz egiten zuenak zeukan urrezko kañaberazko neurri bat, neurtzeko erria, eta bere ateak, eta murrua.

        16. Eta erria ipiñirik zegoan laukian, eta bere luzeera ainbat da zabalera ere, eta neurtu zuen erria urrezko kañaberarekin eta zituen amabi milla estadu, eta bere luzeera, eta altuera, eta zabalera berdiñak dirade.

        17. Eta neurtu zuen bere murrua eta zituen eun eta berrogei ta lau beso, gizonaren neurrikoa zeñ dan aingeruarena.

        18. Eta bere murruaren gaia zan arri nabarrezkoa, erria bera berriz urre garbia, biderio garbiaren antzekoa.

        19. Eta erriaren murruko zimenduak, arri baliotsu guziz apainduak. Lenbiziko zimendua, nabarria; bigarrena zeru arria; irugarrena arri urdiña; laugarrena arriberdiska.

        20. Bostgarrena arrigorria; seigarrena arri zuriska; zazpigarrena arri oriberdea; zortzigarrena arri berde argia; bederatzigarrena arri berde oria; amargarrena arri berde illuna; amaikagarrena arri berde zuria; amabi garrena arri moraua.

        21. Eta amabi ateak amabi perla dirade, bakoitzean bat, eta ate bakoitza zan perla batekoa, eta erriko plaza urre utsa, biderio txit argia bezelakoa.

        22. Eta elizarik ez nuen ikusi bertan, zeren Jaun Jaungoiko Guziala da bere eliza, eta Bildotsa.

        23. Eta erriak ez du eguzkiaren, ez illargiaren premiarik, argi egin dezaten bertan, zeren Jaungoikoaren argitasunak argitu zuen, eta bere argiontzia Bildotsa da.

        24. Eta jendeak ibilliko dirade bere argitasunean, eta lurreko erregeak eramango dute bertara beren gloria eta ondra.

        25. Eta bere ateak ez dira izango itxiak egunaz, zeren gaurik ez da izango an.

        26. Eta eramango dute bertara jendeen gloria eta ondra.

        27. Ez da an sartuko gauza zikindurik, ez gauza gaiztoa egiten duenik, ez gezurra esaten duenik, baizik Bildotsaren bizitzako liburuan eskribaturik daudenak.

 

OGEITA BIGARREN KAPITULUA

        1. Eta erakutsi zidan bizitzako ureko ibaia, argitsua kristala bezela, irtetzen zana Jaungoikoaren eta Bildotsaren esertokitik.

        2. Bere plazaren erdian, eta ibaiaren aldamen bakoitzetik bizitzako zuaitza, ematen dituena amabi frutu, ill bakoitzean bere frutua, eta zuaitzaren ostoak jendeen osasunerako.

        3. Eta ez da an berriz izango madarikaziorik, baizik Jaungoikoaren eta Bildotsaren esertokiak egongo dirade an, eta bere serbitzariak serbituko dute.

        4. Eta ikusiko dute bere arpegia, eta bere izena beren bekokietan.

        5. Eta gaurik ez da berriz izango, eta ez dute idukiko zuziaren eta ez eguzkiaren argiaren premiarik, zeren Jaun Jaungoikoak argi egingo diete, eta erregiñatuko dute gizaldien gizaldietan.

        6. Eta esan zidan: itz oiek txit leialak eta egiazkoak dira. Eta profeten espirituen Jaun Jaungoikoak bidaldu zuen bere aingerua erakustera bere serbitzariai, bereala egiñak izan bear duten gauzak.

        7. Eta ona emen banator arin. Doatsua gordetzen dituena liburu onen profeziako itzak.

        8. Eta ni Juan, oiek aditu eta ikusi nituena. Eta oiek aditu eta ikusi ondoren, auzpeztu nintzan, oiek erakusten ziztan aingeruaren oñetan, bera adoratzeko.

        9. Eta esan zidan: Begira ez dezazula egin, zeren zure serbitzari laguna naiz, eta zure anaia profetena, eta liburu onen profeziako itzak gordetzen dituztenena. Jaungoikoa adoratu ezazu.

        10. Eta esaten dit: Ez itzatzu sillutu liburu onen profeziako itzak, zeren denbora aldean da.

        11. Kalte egiten duenak, kalte egin beza oraindikan, eta zikinkerietan dagoana, zikindu bedi oraindikan, eta justua dana, justutu bedi oraindikan, eta santua, santutu bedi oraindikan.

        12. Ona emen banator laister, eta nere saria nerekin da, emateko bakoitzari bere egiteen araura.

        13. Ni naiz Alpha eta Omega, lendabizikoa eta atzenekoa, asiera eta bukaera.

        14. Zorionekoak garbitzen dituztenak beren soñekoak Bildotsaren odolean, berak partill izan ditezten bizitzako zuaitzean, eta ateetatikan sartu ditezten errian.

        15. Kanpora txakurrak, eta sorgiñak, eta lasaiak, eta erallak, eta idoloak serbitzen dituztenak, eta gezurra maitatu, eta egiten duen guzia.

        16. Nik, Jesus, bidaldu det nere aingerua, ematera zuei oien lekukotasuna Elizetan. Ni naiz sustraia, eta Dabiden etorkia, izar argia eta goizekoa.

        17. Eta Espirituak eta Lagunak diote: Atoz. Eta aditzen duenak esan beza: Atoz. Eta egarri dana, betor; eta nai duenak, artu beza bizitzako ura doan.

        18. Zeren adirazten diot liburu onen profeziako itzak aditzen dituen guziari: Baldin iñork irasten badiete ezer oiei, ipiñiko ditu Jaungoikoak bere gañean liburu onetan eskribaturik dauden izurriak.

        19. Eta baldin iñork gutxitzen baditu liburu onen profeziako itzak, kenduko du Jaungoikoak bere partiltasuna bizitzako liburutikan, eta erri santutikan, eta liburu onetan eskribaturik dauden gauzetatikan.

        20. Esaten du ematen duenak oien lekukotasuna. Egiazki banator bereala. Amen. Atoz, Jaun Jesus.

        21. Jesukristo gure Jaunaren grazia zuek guziokin. Amen.

 

aurrekoa