www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biblia (3)
Jose Antonio Uriarte
1858-1859, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

SAN PABLO APOSTOLUAREN
BIGARREN KARTA TESLONIKAKOAI

 

LENBIZIKO KAPITULUA

        1. Pablo, eta Silbano, eta Timoteo, Tesalonikarren eliza, Jaungoiko gure Aitaren, eta Jesukristo gure Jaunaren izenean bilduari:

        2. Grazia eta pakea izan dedilla zuekin, Jaungoiko gure Aita, eta Jesukristo gure Jaunagandik.

        3. Aspertu gabe eskerrak eman bear diozkagu Jaungoikoari zuekgatik, o nere anaiak, eta txit ongi da ala egin dezagula, zuen fedea geiago ta geiago geituaz dijoan ezkero, eta elkarrentzat batzuek besteakganako karidadea ugarituaz dijoalako,

        4. Alako moduan, non, gu gerok gozatzen gera zuekgatik Jaungoikoaren elizetan, zuen pazienziagatik eta fedeagatik, padezitzen dituzuten zuen persekuzio, eta atsekabe guzien artean,

        5. Zeñak diraden siñale batzuek, Jaungoikoaren juizio justo, ala garbitzen zaituztenak, erakusten dutenak, egiteko zuek bere erreñuaren diña, zeñgatik padezitzen dezuten, padezitzen dezutena.

        6. Zeren Jaungoikoaren aurrean gauza justoa da, berak atsekabetu ditzala, orain zuek atsekabetzen zaituztenak.

        7. Eta zuei, zeñak orain atsekabetuak zaudeten, gozatu erazi dizazuten gurekin batean; betiko atsedena, Jaun Jesus zerutik jetxitzen danean, eta agertzen danean Aingeruakin, zeñak bere eskubidearen serbitzariak diran,

        8. Etortzen danean suzko garrakin, Jaungoikoa ezagutu etzutenen, eta Jesukristo gure Jaunaren Ebanjelioari obeditzen ez diotenen bengantzan,

        9. Zeñak sufrituko duten betiko galmeneko pena bat, Jaunaren arpegi aserrea ikustearekin, eta bere eskubidearen argitasunarekin nastuak gelditzen diradela.

        10. Datorrenean gloriaz betea izatera bere santuetan, eta agertzera miragarria, beragan sinistu zuten guztietan: bada zuek sinistu dezute gure esana, egun aren gañean.

        11. Argatik aspertu gabe, orazioa ere egiten degu zuekgatik, gure Jaungoikoak egin zaitzaten, berak ots egin dizuten estaduaren diñak; eta kunplitu ditzan, bere ontasunak zuen gañean dauzkan asmazio guztiak, eta egin dezala bere eskubidearekin, zuen fedea ugaritu dedilla obra oneetan, 12. Jesukristo gure Jaunaren izena, gloriaz betea izan dedin zuekgan, eta zuek beragan gure Jaungoikoaren, eta Jesukristo gure Jaunaren graziaz.

 

BIGARREN KAPITULUA

        1. Bitartean, gure anaiak, erregututzen dizugu, Jesukristo gure Jaunaren etorreragatik, eta gu beragana biltzeagatik,

        2. Ez ditzatzutela orain utzi zuen lenbiziko iritziak, eta etzaiteztela ere ikaratu, ez espirituren batgatik, ez izketakgatik, ez guk eskribitutzat ematen diran kartakgatik, Jaunaren eguna txit aldean egongo balitza bezela.

        3. Etzaitzatela iñork ere iñolaere engañatu, zeren ez dan egun au etorriko, fededunetatik geienak fedetik alde egin dezaten, eta agertu dedin baño lenago pekatuko gizona, galmeneko semea.

        4. Zeñ Jaungoikoari aurkeztuko zaio, eta jaikiko da Jaungoikoa dala esaten dan, edo adoratzen dan gauza guztiaren kontra, bere esertokia Jaungoikoaren tenploan ipintzeraño, aditzen ematen duela, Jaungoikoa dala.

        5. Ez al zerate oroitzen, oraindik zuekin nengoala, gauza oiek esaten nizkizutela?

        6. Badakizute zuek, orain zerk gelditzen duen, bere denboran agertua izan dedin,

        7. Zeren gaiztakeriako misterioa egiztatuaz dijoa. bitartean orain sendo dagoana, sendo egon bedi, eragozketa kendua izan dedin arteraño.

        8. Eta orduan agertuko da gaizto hura, zeñ Jaun Jesusek ilko duen bere aoko asnasarekin, eta desegingo du bere etorrerako argitasunarekin,

        9. Arako, Satanasen eskubidearekin etorriko dan gaiztoa, mirari, eta siñale, eta gauza arrigarri mota guziakin,

        10. Eta galduko diran aiek, gaiztakeriara eraman litzakeen asmazio guziakin, ez dutelako artu eta maitatu egia, salbatu zitezen. Argatik Jaungoikoak bialduko die errakuntzako asmazioa, zeñarekin gezurrari sinistuko dioten;

        11. Kondenatuak izan ditezen, egia sinistu etzuten guztiak baizik gaiztakerian gozatu ziradenak.

        12. Baña guk beti eskerrak eman bear diozkagu Jaungoikoari zuekgatik, o gure anaia Jaungoikoak maitatuak, Jaungoikoak autu zaituztelako salbazioko primiziatzat, Mazedonia guztian, espirituko santifikazioaren, eta eman dizuten fede egiazkoaren bitartez.

        13. Zeñatara ots egin ere zizuten gure Ebanjelioaren bitartez, Jesukristo gure Jaunaren gloria zuei iritxi erazitzeko.

        14. Ala bada, nere anaiak, zaudete sendo fedean, eta iraun ezazute, anziñakoetatik artu ziñituzten erakutsietan, zeñak ikasi dituzuten, bai predikakoaren bitartez, eta bai gure kartaren erakutsiakin.

        15. Eta Jesukristo gure Jaunak, eta gure Jaungoiko, eta Aita maitatu ginduenak, eta eman zigunak betiko gozotasuna, eta itxedopen ona graziagatik,

        16. Alaitu ditzala, eta gozatu zuen biotzak, eta obrak, eta itz on guzietan sendotu ditzala.

 

IRUGARREN KAPITULUA

        1. Atzenean, nere anaiak, erregutu ezazute gugatik, Jaungoikoaren itza geiago ta geiago zabaldu dedin, eta arkitua izan dedin mundu guztian, zuen artean ere badan bezela,

        2. Eta gizaseme gogaitgarri, eta gaiztoakgandik, alde eginik egon gaitezen, zeren atzenean ez da guziena fedea iritxitzea.

        3. Baña leiala da Jaungoikoa, zeñak sendotu, eta zaituko zaituzten espiritu gaiztotik.

        4. Eta ala Jaunagan itxedotzen degu, zuek oraindandik egiten dezutela, karta onetan agintzen deguna, eta aurrerakoan ere egingo dezutela.

        5. Bitartean Jaunak zuzendu ditzala zuen biotzak Jaungoikoaren amorioan, eta Kristoren pazienzian.

        6. Argatik adiraztzen dizugu, gure anaiak, Jesukristo gure Jaunaren izenean, alde egin dezazutela, zuen anaien arteko edozeñere gizon, gaizki dabillanagandik, eta ez gugandik artu duen erakutsiaren araura.

        7. Bada zuek zerok ongi dakizute, egin bear dezutena gu imitatzeko, zeren ez giñan zuen artean gaizki ibilli.

        8. Ez genduen ere jan ogia doan, besteren kontura, baizik lan eta nekearekin, gau ta egun lanean ari giñala, zuetatiko batentzat ere pisutsuak izan ez giñaindezen.

        9. Ez, ez gendukalako eskubiderik au egiteko, baizik jartzeko gu zuen begien aurrean imitazioko ejenplutzat.

        10. Eta ala oraindikan zuen artean geundela ere, au esaten giñizuten: lanik egin nai ez duenak, jan ere ez beza.

        11. Zeren aditu degun zuen artean dabiltzala naslari batzuek, ez dutenak besterik egiten, ezerere ez dijoakiten gauzak jakitea baizik.

        12. Oiek bezelakoai bada adiraztzen diegu, eta erregututzen diegu txit gogotik Jesukristo gure Jaunagatik, beren etxeetan ixiltxorikan lanean ari diradela, beren ogia jan dezatela.

        13. Zuek, gure anaiak, on egitez etzaitezte aspertu.

        14. Eta baldin norbaitek ez badio obeditzen gure kartan agintzen degunari, tildatu ezazute alakoa, eta ez ezazute berarekin itzik egin, lotsatu dedin.

        15. Baña alaere etzaiozute, etsaiari bezela begiratu: baizik errierta egin zaiozute amorio ta biguñtasunarekin, anaia bati bezela.

        16. Ala Jaunak berak, eta pakearen egigilleak, pakea toki guzietan eman dizazutela, Jauna zuekin guziokin izan dedilla.

        17. Agurra nere eskuz, Pablo. Au da nere karta guztien ezagungarria, ala eskribitzen det.

        18. Jesukristo gure Jaunaren grazia zuekin guziokin izan bedi. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa