www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biblia (3)
Jose Antonio Uriarte
1858-1859, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

SAN PABLO APOSTOLUAREN
BIGARREN KARTA KORINTIOARRAI

 

LENBIZIKO KAPITULUA

        1. Pablo Jesukristoren Apostoluak Jaungoikoaren borondatez, eta Timoteo bere anaiak, Jaungoikoaren Eliza Korinton dagoanari, eta Akaia guztian dauden santu guztiai,

        2. Gure Aita Jaungoiko, eta Jesukristo gure Jaunak, grazia eta pakea eman ditzatzutela.

        3. Bedeikatua izan dedilla Jaungoikoa; Jesukristo gure Jaunaren Aita, urrikaltasunen Aita, eta gozotasun guztiaren Jaungoikoa,

        4. Zeñak gure atsekabe guzietan gozatzen gaituan, guk ere gozatu ditzagun, edozeñere estutasunetan arkitzen diradenak, Jaungoikoak gu gozatzen gaituan gozotasun arekin berarekin,

        5. Zeren gugan Kristoren amorioagatik, naigabeak geitzen diraden neurrian, gure gozotasuna ere Kristogatik ugaritzen da.

        6. Atsekabetuak bagera, zuen ejenplo onerako eta osasunerako gera; gozatuak bagera, zuek gozatzeko gera; sendotuak bagera, zuek sendotzeko eta salbatzeko gera, eta obra au osotzen da pazienziarekin, zeñarekin sufritzen dituzuten, guk ere berdin sufritzen ditugun penak berak:

        7. Alako moduan, non, gure itxedopena zuen gañean sendoa da: jakinik, nola zeraten gure lagunak penaetan; gozotasunean ere ala izango zeratela.

        8. Ez det nai bada, nere anaiak, jakin gabe egon zaiteztela, nola atsekabeak irago ginduen Asian; nolako gaitzakin lertuak ikusi giñan, ain geiegiak eta gure indarrez gañetikoak, non, bizitzeko gogorik ere ez geunkan.

        9. Baña baldin an aditu bagenduen, gure barrenetan gure eriotzako sentenzia ematen zala, au izan zan, ez genezan jarri gugan gure itxedopena, baizik illak berriz biztzen dituen Jaungoikoagan,

        10. Zeñak libratu gaituen, eta orain ere libratzen gaituen eriotzako perill andietatik; eta zeñagan itxedotzen degun oraindikan ere libratuko gaituela,

        11. Laguntzen diguzutela zuek ere zuen orazioakin; askok eskerrak eman ditzaten, egin digun mesedeagatik, lagun askoren onerako dan ezkero.

        12. Zeren gure gloria guzti au da, gure konzienziak ematen digun testigantza, bizi izan geralako mundu onetan biotzeko tolesgabetasunean eta zintzotasunean Jaungoikoaren aurrean, ez aragiaren zentzuaren araura, Jaungoikoaren graziaren araura baizik, eta batezere zuen artean.

        13. Ez dizutet nik beste gauzarik eskribitzen, baizik gauza batzuek, zeñaen egia ezagutzen dezuten irakurtzen dituzutenean. Eta itxedotzen det, ezagutuko dituzutela atzeneraño,

        14. Bada onezkero zerbaitean ezagutu dezute, gu zuen gloria gerala, zuek gurea izango zeraten bezela Jesukristo gure Jaunaren egunean.

        15. Eta itxedopen onekin, aurrena zuekgana etorri nai nintzan, bigarren grazia bat artu zenezaten,

        16. Eta zuekgandik Mazedoniara iragotzea, eta berriz Mazedoniatik zuekgana etortzea, eta zuek Judeara eramanak izatea.

        17. Oiek ziran ezkero nik nai nituenak, zalanzan ibilli al naiz? Edo pensatzen ditugan gauzak, aragiaren araura pensatzen al ditut, alako moduan, non, ain laster esaten dedan: Bai, zeñ, ez?

        18. Baña Jaungoiko egiazkoa testigutzat jartzen det, adirazi dizutedan itzean, ez dala egon ezerere Bai-renik, ez Ez-enik.

        19. Zeren Jesukristo gure Jaun, guk predikatzen dizuguna, au da, nik, eta Silbanok, eta Timoteok, ez da alakoa, non, arkitzen diran Baia eta Eza, baizik guztia da aldatzen ez dana, Bai bat, beti irautzen duena.

        20. Jaungoikoak egindako eskeñtza guztiak bada, daukate Bai onetan beren egia, baitaere beragatik guztia nai ta ez kunplitzen da, Jaungoikoaren onra eta gloriarako, eta onek gure lantegiaren gloria ere egiten du.

        21. Ala Jaungoikoa da gu zuekin batean, Kristoren fedean sendotzen gaituena, eta bere olioarekin igortzi gaituena,

        22. Baitaere bere silluarekin markatu gaituena, eta eskeñi dizkigun ondasunen bai eta arratzat, Espiritu Santua gure biotzetan ematen digu.

        23. Neregan danez, Jaungoikoa testigutzat jartzen det, eta nai det kastigatu naizala, egia esaten ez badet, oraindaño Korintora ez iragotzea izan dala, zuekin biguña izateagatik. Ez da au zuen fedearen eskubide ta jabetasuna daukagulako, kontrara, zuen gozotasuna geitzeko al deguna egiten degu, artu zenduten fedean azkar irautzen dezutelako.

 

BIGARREN KAPITULUA

        1. Au da nere artean erabaki dedana, ez berriz zuekgana joatea, tristetu etzaitzadan.

        2. Zeren ni banoa zuek tristetzera, gero nork bozkariotuko nau, zuek au egin bear zendutenak, arkitzen bazerate nik tristetuak?

        3. Eta orregatik eskribitu dizutet, ez idukitzeko allegatzen naizanean tristeza tristezaren gañean, ikusirik aiek berak, zeñak bozkariotu bear ninduten, itxedotzen dedala zuek guztiok zuen gloria nerean arkitzen dezutela.

        4. Egia da orduan eskribitu nizutela txit atsekabetua arkitzen nintzala, eta biotz antsiatu batekin, eta negar malko ugari jarioan, ez zuek tristetzeko, baizik ezagutu erazitzeko zuei, nola berarizko amorioa daukazutedan.

        5. Zuetatikoren bat izan bada tristetu nauena, tristezaren piska bat bakarrik neri allegatu zat. Au esaten dizutet, ez zuei erriertarik egiteko, zeren guztiok atsekabetu zeraten.

        6. Asko du alakoak errierta ori, anaietatik askok egina.

        7. Orain kontrara, berarekin biguñak izan bear zerate, eta gozatu bear dezute; tristeza geiegirekin alakoa etsita, galdu ez dedin.

        8. Argatik erregututzen dizutet, berriz ere karidadez begiratu dizaiozutela.

        9. Eta argatik eskribitu dizutet, ezagutu dezadan egiteakin, gauza guztietan obeditzen ote didazuten.

        10. Zuek biguñtasunarekin ematen diozutena, nik ere bai; zeren nik eman dedana, baldin ezerere eman badet, zuen amorioagatik egiten det, Jesukristogan,

        11. Satanasek ingurutu ta arrapatu ez dezan gutatikorik batere, zeren bere asmazioak badakizkigun.

        12. Ni Troadera etorri nintzanean, Jesukristo gure Jaunaren Ebanjelioa predikatzera, Jaunak onetarako atea idikitzen zidala,

        13. Nere espirituak etzeukan atsedenik, nere anaia Tito ez nuelako arkitu, eta ala berai diosalak eginik, Mazedoniara joan nintzan.

        14. Baña Jaungoikoari eskerrak, zeñak beti egiten duen, Jesukristogan garaipenarekin atera gaitezela; eta gure bitartez toki guzietan, bere izen santuaren ezageraren usai ona isurtzen du.

        15. Zeren gu Jaungoikoaren aurrean Kristoren usai ona geraden, ala salbatzen diradenentzat, nola galtzen diradenentzat.

        16. Batzuentzat usai ilgille eriotza dakarrena; besteentzat berriz usai bizigille, bizitza ematen duena. Eta oietarako, zeñ izango da egokia?

        17. Baña ziertoro ez gera gu Jaungoikoaren itza nastutzen degunak, baizik predikatzen degu zintzotasunarekin, Jaungoikoaren aginduz bezela, Jaungoikoaren aurrean, eta Jesukristoren espirituaren araura.

 

IRUGARREN KAPITULUA

        1. Asiko ote gerade berriz ere, gu gerok alabatzen? Edo, bear al ditugu batzuek errekomendazioko kartak zuentzat, edo zuek besteentzat eman dizazkiguzutela?

        2. Zuek zerok zerate gure karta, gure biotzetan eskribitua, eta gizon guztiok irakurria:

        3. Zuen obrakin agertzen dezutela, zuek zeratela Jesukristoren karta, gure lanen bitartez egina, eta eskribitua, ez tintarekin, baizik Jaungoiko biziaren espirituarekin, ez arrizko oletan, baizik aragizko oletan, zeñ zuen biotzak diraden.

        4. Alako itxedopena daukagu, Jaungoikoagan Kristogatik.

        5. Ez gu gai geralako, gu gurez, gogorazio onen bat ere idukitzeko; baizik gure gaitasuna Jaungoikoagandik dator.

        6. Eta Jaungoikoa bera ere da, Testamentu berriko langilleak izateko egokiak egin gaituena, ez legearen letraren, baizik espirituaren langilleak, zeren letrak bakarrik iltzen duen, espirituak berriz biztzen duen.

        7. Baldin eriotzako lege aren misterioa, arri bien gañean letrakin itsatsi eta tinkatua, izan bazan ain gloriatsua, non, Israelko semeak ezin zuten begiratu ere Moisesen arpegira, bere arpegiko argitasun, iraunkorra etzanagatik,

        8. Nola ez da izango berdinkuntzarikan ere gabe gloriaz beteagoa, Espirituaren lanetan aritzea?

        9. Zeren baldin aritutzea anziñako legeko lanetan, kondenazioko bidea bazan ere, ain gloriaz betea izan bazan; asko gloriaz beteagoa da justiziako legeko lanetan aritzea.

        10. Eta aldamen artatik gloriatsua izan dana ere, ez da gloria egiazko bat izan, Ebanjelioko gloriarekin berdintzen baldin bada.

        11. Zeren utsean gelditzen dana gloriaz betea egon bada; beti irautzen duenak gloriatsuago izan bear du.

        12. Daukagula bada guk alako itxedopena, aukera guztiarekin itz egiten dizugu.

        13. Eta ez degu egiten Moisesek bezela, zeñak belo bat bere arpegiaren gañean ipintzen zuen, Israelko semeak ezin zutelako begiratu bere arpegira argitasun andiagatik, iraunkorrak ez bazuen ere izan bear.

        14. Eta ala beren biotzak gogortuak gelditu dira. Zeren gaurko eguneraño belo au berau daukate beren begien aurrean, beñere jaso gabetanik anziñako Testamentua irakurtzen dutenean (zeren Kristogan bakoitzak daukan fedearen bitartez baizik ez dan kentzen)

        15. Eta ala gaurko eguneraño ere, Moises irakurtzen danean, biotza belo batek estalitzen du.

        16. Baña erri au Jaunagana biurtzen danean, beloa kenduko da.

        17. Zeren Jauna Espiritua dan, eta Jaunaren Espiritua non dagoan, an dago aukera ere.

        18. Eta ala gu guztiok, gogoratzen degula arpegi agertuarekin, izpillu batean bezela Jaunaren gloria, iragoak gera Jesukristoren irudira beratara, aurreratzen gerala argitasunetik argitasunera. Jaunaren Espirituak argituak bezela.

 

LAUGARREN KAPITULUA

        1. Argatik idukirik guk lege berria predikatzeko lantegia, Jaungoikoagandik iritxi degun urrikaltasunaren bitartez, ez gera desalaitzen,

        2. Baizik gugandik urrutira aurtikitzen ditu guezurrezko asmazio ezkutukoak, astruziakin ibilli gabe, eta Jaungoikoaren itza ez degula nastutzen, baizik gure alde ta onean bakarrik esaten degula, beren konzienziaren araura gugatik juzgatzen dutenai, nolako zintzotasunarekin Jaungoikoaren aurrean egia predikatzen degun.

        3. Eta oraindikan gure Ebanjelioa estalia badago, da bakarrik galtzen diradenentzat, zeñaentzat estalia dagoan.

        4. Sinisgogor orientzat, zeñaen adimenak gizaldi onetako Jaungoikoak itsutu dituen, argi egin ez dizaien Kristoren gloriako Ebanjelioak, zeñ dan Jaungoikoaren irudia.

        5. Zeren ez gera predikatzen gu gerok, baizik Jesukristo gure Jauna, Jesusen amorioagatik zuen serbitzari egiten gerala.

        6. Zeren Jaungoikoak, zeñak esan zuen argia illuntasunetatik irten zedilla, berak dist eginerazi dio bere argitasunari gure biotzetan, guk besteak arkitu ditzakegun, Jaungoikoaren gloriaren ezageraren bitartez berak Jesukristogan argi egiten duen bezela.

        7. Baña gordairu au buztiñazko ontzi auskorretan daramagu, ezagutu dedin gugan ikusten dan eskubidearen anditasuna Jaungoikoarena dala, ta ez gurea.

        8. Atsekabe mota guziakin erasoak arkitzen gera; baña argatik ere ez gera desalaitzen; estutasun andietan gaude; baña ez etsiak.

        9. Persegituak gera, baña ez utziak; azpiratuak, baña ez osoz galduak.

        10. Beti dakargu iruditua gure gorputzean aldamen guztietatik Jesusen mortifikazioa, Jesusen bizitza gure gorputzetan ere agertu dedin.

        11. Zeren gu bizi bagera ere, gera aspertu gabe jarriak eriotzaren mendean Jesusen amorioagatik, Jesusen bizitza gure aragi ilkorrean ere agertu dedin.

        12. Ala eriotza bere obraetan beti dago, ta dabil gugan, zuekgan berriz bizitza gozatsuak argi egiten du.

        13. Baña daukagula Dabiden fedearen espiritu hura bera, zeñak, eskribitua dagoan bezela, esaten zuen: «Sinistu nuen, argatik itxedopenarekin itz egin nuen». Guk ere sinistzen degu, eta argatik itz egiten degu.

        14. Ziertotzat daukagula, Jesus berriz biztu zuenak, gu ere Jesusekin bizutko gaituala, eta zuekin batean bere glorian jarriko gaituala.

        15. Zeren gugan iragotzen diran gauza guztiak, zuekgatik egiten dira; grazia ugaritasunarekin zabaldua izan dedin Jaungoikoaren gloria geitzeko, askok emango diozkaten eskerren bitartez.

        16. Argatik ez gera desalaitzen: baizik gugan kanpotiko gizona geldika geldika deseginaz badijoa ere, barrendikoa egunetik egunera berriztatuaz dijoa.

        17. Zeren bizitza onetako atsekabe ain labur, eta arinak, ekartzen digute, gloria goratu eta berdinik gabeko baten pisu betikoa.

        18. Eta ala, ez degu guk begiratzen ikusten ditugun gauzaetara, baizik ikusten ez diradenetara. Zeren ikusten diradenak, iragokorrak diraden; baña ikusten ez diradenak, betikoak.

 

BOSGARREN KAPITULUA

        1. Badakigu ere, lurreko etxe au, zeñatan bizi geran, desegiten bada, Jaungoikoak emango digula zeruan beste etxe bat; etxe bat, ez gizonen eskuz egina, eta beti iraungo duena.

        2. Argatik emen ere suspirioz gaude, gañeko soñekoaren, edo zeruko gure bizilekuaren gurariz.

        3. Arkitzen bagera obra onakin jantziak, eta ez billosik.

        4. Ala da ere arkitzen geran artean gorputz onetan, gudako etzauntzetan bezela, suspirioz gaude, makurtuak bere pisu astunaren azpian, bada ez genduke naiko, bera gabeturik ikusi gaitezela, baizik lenguaren gañetik bezela jantziak izatea, alako moduan, non, betiko bizitzak beraganatu dezala, eta desegin ilkorrak geran aldamenetik gugan dagoana.

        5. Eta estadu onetarako egin ginduena da Jaungoikoa, zeñak bere espiritua prendatzat eman digun.

        6. Argatik beti gaude itxedopenez beteak, eta nola dakigun, gorputz onetan gauden artean, Jaungoikoagandik berezituak, eta gure erritik kanpora gaudela,

        7. (Zeren beraganontz goaz fedearen bitartez, eta oraindikan ez degu argiro ikusten)

        8. Daukagun itxedopen onetan, naiago degu gorputzetik alde egitea, eta Jaunaren aurrean egotea.

        9. Argatik gure alegin guztiak dira, Jaungoikoaren gogokoak egin gaitezela, naiz bizi gaitezela gorputzean, naiz beratatik irten gaitezela Jaungoikoagana joateko.

        10. Zeren gu guztiok agertu bear gera Jesukristoren Tribunalaren aurrean, bakoitzak artu dezan bere obra onak, edo gaiztoakgatik irabazi duen ordaña, gorputzean egon dan artean.

        11. Jakinik bada Jaunari zor zaion beldurra, egiten ditugu eginalak guztiak, gizonen aurrean justotutzeko; baña Jaungoikoak ongi ezagutzen gaitu zer geran. Eta sinistu ere nai det; baita sinistzen det, zuek ere an zuen barrenen ezagutzen gaituzutela.

        12. Ez da au, berriz zuei gure alabantzak adiraztea; baizik ematea bidea zuei gure gauzaetan gozatzeko, zer erantzun iduki dezazuten gozatzen diradenai kanpotik bakarrik agertzen danean.

        13. Zeren guk kontatzen baditugu Jaungoikoaren ikusketak, eta artu ditugun beste doai eta mesedeak, da Jaungoikoaren gloria zuei agertzeko. Beeratutzen bagera, da zuekgatik.

        14. Zeren Kristoren karidadeak estututzen gaitu: uste izanik, bat guztiakgatik il bazan, beraz guztiak il ziran.

        15. Eta Kristo guztiakgatik il zala; onezkero bizi diradenak, berentzat ez ditezen bizi, baizik berakgatik il, eta biztu zanarentzat.

        16. Argatik guk emendik aurrera, ez degu ezagutzen iñor ere aragiaren araura. Eta baldin len Kristo ezagutu bagenduen, orain onezkero ez degu ala ezagutzen.

        17. Argatik baldin iñor Jesukristogan badago, onezkero izate berri bat da. Aitu zan zarra zana, eta guztia da berria; bada guztia berriztatua izan da.

        18. Eta guztia da Jaungoikoaren obra, zeñak adiskidetu gaituen berarekin Jesukristoren bitartez, eta guri bere adiskideak egiteko lantegia eman digu.

        19. Zeren Jaungoikoa zan mundua berarekin adiskidetutzen zuena Jesukristoren bitartez, berai ez itsatsirik beren obenak; eta bera da jarri dituena gure mingañetan, berarekin adiskideak egiteko itzak.

        20. Gu bada gera Jesukristoren izenean gatozan mandatari batzuek, eta Jaungoikoa bera da gure aoz itz egin eta erregututzen dizutena. Esaten dizutegu bada txit gogotik Jesukristoren izenean, Jaungoikoarekin adiskidetu zaiteztela.

        21. Zeñak gure amorioagatik, bekaturik beñere egin etzuena, tratatu du, bekatua bera balitza bezela, gu Jaungoikoaren justiziarekin, beragan justoak izatera etorri gindezen.

 

SEIGARREN KAPITULUA

        1. Eta ala guk, Jaunaren laguntzalleak bezela, gogotik esaten diguzute, Jaungoikoaren grazia alperrik ez dezazutela artu,

        2. Zeren berak esaten duen: Denbora egokian zure erreguak aditu nituen, eta salbazioko egunean lagundu nizun. Ona non allegatua dan orain denbora egokia; salbazioko eguna orain allegatua da.

        3. Guk berriz ez dizaiogun eman iñori ere gaitzerako biderik batere, gure lantegia isekatua izan ez dedin,

        4. Baizik gauza guztietan agertu gaitezen, Jaungoikoaren Ministroak bezelakoak pazienzia askorekin, atsekabeetan, premietan, estutasunetan,

        5. Azoteetan, karzelaetan, iskanbilletan, lanetan, beilletan, barauetan,

        6. Kastidadean, jakindurian, iragopen andian, leuntasunean, Espiritu Santuagan, karidade zintzoarekin,

        7. Itz egiazkoetan, Jaungoikoaren sendotasunarekin, justiziako armakin ezker eskuietara gudan aritzeko,

        8. Onren eta desonren artean, fama txarraren eta onaren artean, gaukazkitela engañalaritzat, egiatiak izanik; ezezaguntzat, txit ezagunak izanik.

        9. Iltzen gaudenak bezela, bizitzaz beteak gu egonik, kastigatuak bezela, baña ez illak.

        10. Malenkoniatsuak bezela, beti bozkarioz egonik, premiatsuak bezela, guk gerok asko aberastutzen degunean, deusik ere ez begeunka bezela, guztiaren jabe geradenean.

        11. Gure aoa, o Korintioarrak, zuekganako idikia dago, eta gure biotza dago zabaldua.

        12. Nere erraiak zuentzat ez daude zarratuak; zuenak bai daudela neretzat.

        13. Amorioa bada amorearen ordañean itzuli zadazute; nere semeai bezela itz egiten dizutet, zuek ere zuen biotza neretzat zabaldu ezazute.

        14. Etzaite infielakin uztartu, zeren justiziak gaiztakeriarekin, zer dauka zer ikusi? Eta argiaren, ta illuntasunaren artean, zer laguntasun egon lezake?

        15. Edo Kristoren eta Belialen artean, zer elkartasun? Edo fielak infielakin, zer ano, ta partaletasun dauka?

        16. Edo zer berdintasun Jaungoikoaren tenplo, eta idoloenaren artean? Zeren zuek Jaungoiko biziaren tenploak zeraten, Jaungoikoak esaten duen bezela: «Beren barrenen bizituko naiz, eta ibilliko naiz beren erdian; eta ni beren Jaungoikoa izango naiz, eta berak nere erria izango dirade.

        17. Argatik irten zaitezte zuek alako jendeen artetik, eta beretatik berezitu zaitezte, Jaunak esaten du, eta zikinkeriari ukiturik ere etzaiozute egin,

        18. Eta nik artuko zaituztet, eta ni zuen Aita izango naiz, eta zuek nere semeak, eta nere alabak izango zerate», Jaun, guzia dezakeanak esaten du.

 

ZAZPIGARREN KAPITULUA

        1. Dauzkagula bada, ene anaia txit maiteak, alako eskeñtzak, aragiko eta espirituko orban guzitik garbitu gaitezen; osotzen degula gure santutuera, Jaungoikoaren beldur santuarekin.

        2. Zuen biotzean tokia eman zaguzute. Guk iñori ere ez diogu gaitzik egin; iñori ere ez diogu gaiztotzeko biderik eman; iñor ere ez degu engañatu ondasunak somaz ta marroz arrapaturik.

        3. Ez det esaten zuek aitzakiatzeko: zeren leenaz esanik dizutet, gure biotzetan zauzkagutela; eta prestatuak gaudela, zuekin batean iltzeko, edo bizitzeko.

        4. Andia da zuekgan daukadan itxedopena; asko gauza dauzkat zuekgan gozatzeko; eta ala bozkarioz bete, eta ondatua nago, eta pozez gañez egiten det, nere atsekabe guztien artean.

        5. Bada Mazedoniara etorri giñaneko, gure aragiak atsedenik batere etzuen iduki, baizik atsekabe mota guztiak sufritu ditut, gudak kanpotik, beldurrak barrendik.

        6. Baña arako Jaungoiko, umillak gozatzen dituenak, gozatu ginduen Titoren etorrerarekin.

        7. Eta ez bakarrik bere etorrerarekin, baitaere berak zuekgandik artu duen gozotasunarekin, zeñaen gura andia ni ikusteko, zuen negarrak aidezko bekatuaren eskandaluagatik, eta niganako daukazuten eraaspen andia, zeñak berak adirazi dizkidan, alako moduan, non, nere bozkarioa txit ugaritu da.

        8. Argatik nere kartarekin tristetu bazinduztedan ere, ez det damu; eta egon banintza ere naigabetua, denbora gutxi batean bederik karta ark tristetu zinduztelako,

        9. Orain bozkarioz nago, ez iduki zenduten tristezagatik; baizik zuen tristezak penitenziara eraman zaituztelako. Alako moduan, non, iduki dezuten tristeza Jaungoikoaren araura izan da, eta ala gaitzik batere ez dizugu egin;

        10. Jaungoikoaren arauko tristezak penitenzia iraunkor bat dakarren ezkero salbaziorako, munduko tristezak berriz eriotza ematen du.

        11. Eta ikusi ezazute bestela, zer egin duen zuekgan, zuekgan sentitu dezuten, Jaungoikoaren arauko tristeza orrek, nolako arreta, nolako ardura zuek justotutzeko; nolako aserrea zuen arteko bekatuagatik; nolako beldurra, nolako gura, gaitza erremediatzeko, nolako zeloa, nolako berotasuna bekatua kastigatzeko! Zuek zuen biziera guztian agertu dezute, gai onetan obengabeak zeratela.

        12. Ala bada, eskribitu banizuten ere karta hura, etzan izan, injuria egin zuenagatik, ez padezitu zuenagatik; baizik adiraztzeko, nolako arretarekin zuekgatik begiratzen degun,

        13. Jaungoikoaren aurrean. Argatik orain gozatu gera. Baña gure bozkario onetan, beste guztien gañetik bozkarioz bete gaitu Titoren bozkarioak, ikusirik zuek guztiok egin dezutela alegina, bere espiritua gozatzeko.

        14. Eta baldin nik eman badiozkat berari, zuei dizutedan berarizko amorioaren ezagungarriren batzuek, ez naiz gezurtatua gelditu; baizik nola gauza guzietan egia esan dizutegun, ala ikusi ere da egia utsa dala, guk Titori zuekgatik eman giñion testigantza ona,

        15. Eta ala egia da, geitzen dala dizuten amorio txit andia, oroitzen dan bakoitzean zuen guzioen obedienziarekin; eta beldur santu eta semeen ikararekin, zeñakin bera artu zenduten.

        16. Bozkariotzen naiz bada, gauza guztietan nigan daukazuten itxedopenagatik.

 

ZORTZIGARREN KAPITULUA

        1. Orain jakinerazi bear dizutet, nere anaiak, Jaungoikoak Mazedoniako Elizetakoai egin dien grazia.

        2. Eta da, gozotasunez beteak izan diradela, irago dituzten atsekabe askoren araura, zeñakin probatuak izan diran; eta beren pobreza txit andiak, eta beren biotz garbiak, ondasunak ugaritasunarekin isuri dituela.

        3. Zeren eman bear diet testigantza, nola berenez, eta beren borondate osoarekin, al zutena eman dutela, eta oraindikan al zutena baño ere geiago,

        4. Erregututzen zigutela eskari andiakin, artu giñizala beren limosnak, eta utzi gintzaieztekela, berak ere partale izan zitezen, santuai ematen zaien laguntasunean.

        5. Eta onetan ez bakarrik egin dute, guk berakgandik itxedotzen genduena, baizik berak ere jarri dira lenengo Jaunaren eskuetan; eta gero gureetan Jaungoikoaren borondatearen bitartez.

        6. Eta au da, zergatik Titori erregutu diogun, asi duen bezela, bukatu ere dezala, eramatea zuek, lan santu onen betetasunera.

        7. Izanik zuek, zeraten bezela, aberatsak gauza guztietan, fedean, itzean, jakindurian, gauza guztietan begiratuak izatean, eta gañera daukadazuten amorioan, grazia mota onetan ere izan zaitezten.

        8. Ez det esaten, lege bat jarriko banizute bezela, baizik zuek mugitzeko, ikusirik nola besteak begiratuak diraden, zuen karidade zintzoaren ezagungarriak ematera.

        9. Zeren ongi dakizute, nolakoa izan dan Jesukristo gure Jaunaren ugaritasuna ematean, zeñ, izanik aberatsa, zuekgatik pobre egin zan; zuek, bere pobrezaren bitartez, aberasturik gelditu zindezten.

        10. Eta ala onetan konseju bat ematen dizutet, bada au zuentzat mesedegarria izango da, ez bakarrik asi ziñaten ezkero egiten, baitaere zuek zerok zuenez asmazioak artu ziñituzten irago dan urtetik, au egiteko:

        11. Bada orain kunplitu ezazute egiteakin. Onela prestatua dagoan bezela zuen gogoa, nai izateko, ala egiztatzen ere izan dedin, daukazutenaren araura.

        12. Zeren gizon batek daukanean borondate andia emateko, Jaungoikoak ontzat artzen du; ez diola berari eskatzen al duena baizik; eta ez, ez dezakeanik.

        13. Ez da billatzen, besteak ugari iduki dezatela, eta zuek egon zaiteztela estutasunean; baizik zuen artean berdintasuna egon dedilla;

        14. Orain zuen ugaritasunarekin suplitu dezazuten besteen premia; orobat beren ugaritasunak animako ondasunetan, zuen premia suplitu dezan, emendik berdintasuna etorri dedin, eskribitua dagoan bezela.

        15. Manna asko biltzen zuena, etzan geiagorekin arkitzen, ezta ere bear zuena gutxiagorekin, gutxi biltzen zuena.

        16. Baña Jaungoikoari eskerrak, nere zelo au bera zuekgatik, Titoren biotzean biztu duelako.

        17. Zeren ez bakarrik nere erreguakgatik mugitu zan, baitaere, mugiturik oraindikan geiago zuekganontz bere borondatez, bere naiz joan zan zuek ikustera.

        18. Bialdu ere dizugu berarekin gure anaia, zeñaen alabantza eliza guzietan otspatsua egin dan Ebanjelioagatik:

        19. Eta zeñ, gañera, elizak autua izan dan, guri gure ibilleretan laguntzeko, eta partale izateko, gure anaiai Jaunaren gloriagatik laguntasun au zuzentzeko daukagun arduran, eta gure borondate prestua agertzeko.

        20. Onela iritxitzen degu, iñork ere ez dezakeala gaizkirik esan gugatik, esku artean darabiltzkigun diru oiek zabaltzearen gañean.

        21. Bada begiratzen degu, gauzak ongi egitea, ez bakarrik Jaungoikoaren aurrean, baita gizonen aurrean ere.

        22. Baitaere bialtzen degu oiekin, beste gure anaia bat, zeñ asko alditan zeloz betea ikusi degun: eta orain berriz oraindikan geiago dagoana, eta itxedopen andi bat daukat ongi artuko dezutela,

        23. Baitaere Tito nere laguna, eta laguntzallea zuen artean; baitaere berari laguntzen dioten beste anaiak; eta dirade Apostoluak, edo Elizak bialduak, eta Kristoren gloria.

        24. Eman zaieztezute bada Elizaen aurrean, zuena berariaz dan karidadearen, eta zuen gañean gozatzeko daukagun arrazoiaren ezagungarriak.

 

BEDERATZIGARREN KAPITULUA

        1. Santuai Jerusalenen ematen zaien laguntasunaren gañean zuei ezerere eskribitzea, neretzat alperrikako lana da,

        2. Zeren zuen gogoaren prestatasuna ongi dakidan, zeñgatik gozatzen naizan Mazedoniarren artean, esaten diedala, Akaiako probinzia igaztik prestatua dagoala limosna au egiteko, eta zuen ejenploak asko mugitu duela lan santu oni jarraitzera.

        3. Alaere anaia oriek ara bialdu ditut, aldamen onetatik zuekgatik alperrik gozatua izan ez nadin, eta prestatuak egon zaitezten, nik esan dedan bezela egon zaiteztela,

        4. Mazedoniarrak nerekin etortzen diranean, eta prestatu gabe, eta ezerere bildu gabe arkitzen zaituztenean, lotsatu ez gaitezen gu, (zuek ez esatearren) gauza onen gañean.

        5. Argatik premiazko gauza dala uste izan det, erregututzea aitatu diran anaiai, aurreratu ditezen, eta agindu dezaten, lendanaz eskeñia dagoan limosna ori, prestatua egon dedilla; alako moduan, non, izan dedilla doai bat, karidadez eskeñia, eta ez zekentasunez arrapatua.

        6. Esaten dedana da, urri ereitzen duenak, urri artuko duela, eta esku beteakin ereitzen duenak, esku beteakin bilduko duela.

        7. Bakoitzak egin beza eskeñia, bere biotzean erabaki zuen bezela, ez gogo gaiztoarekin, edo indarrez bezela, zeren Jaungoikoak bozkarioz ematen duena maitatzen du.

        8. Gañerakoan, almentsua da Jaungoikoa, on guztiakin zuek betetzeko gañez egin arteraño; alako moduan, non, bozkarioz zaudetela beti, gauza guztietan bear dezuten guztia daukazutela, geiyeguian ere iduki dezazuten, zuen projimoakin obra on mota guziak egiteko,

        9. Eskribitua dagoan bezela: «Esku beteakin beartsuai ematen dienaren justiziak, mendez mende irautzen du».

        10. Zeren arako Jaungoiko, ereilleari azia zuzentzen dionak, berak zuei ere ogia jateko emango dizute, eta zuen azitokiak ugarituko ditu, eta zuen justiziako frututuai geiago, ta geiago azieraziko die,

        11. Guztian aberatsak zeratela, egin ditzatzuten karidaderik zintzoenarekin limosna mota guztiak, zeñak egingo duten, gure izenean, Jaungoikoari eskerrak emanak izan dizazkiola.

        12. Zeren bildu bear ditugun eskeñtza oiek, ez bakarrik dira santuen premietarako, baitaere Jaunaren gloria asko goratzen dute, ematen zaiozkan esker andiakgatik,

        13. Bada Santuak artzen dituztenean, zuen esku ugariaren ezagungarri oiek limosna egitean, zuen lantegiaren bitartez, Jaungoikoa gloriaz betetzera mugitzen dira, Jesukristoren Ebanjelioaren mendean jartzeko agertzen dezuten gogoagatik, eta karidade zintzo batekin ematen dezutelako zuen ondasunen zati bat, bai berentzat, bai beste gañerakoentzat,

        14. Eta zuekgatik egiten dituzten orazioakin, ematen dute, zuei dizuten amorioaren testigantza on bat, Jaungoikoagandik artu dezuten grazia txit goratuagatik.

        15. Izan dedilla bada Jaungoikoa alabatua, bere doai, itzez adirazi ezdezakeanagatik.

 

AMARGARREN KAPITULUA

        1. Nik Pablok berriz, arako Pablok, zeñak, nere etsaiak esaten duten bezela, zuen artean nagoanean ain txikia dirudidan; baña zuekin ez nagoanean azartua, eta agindu naia zuentzat naizanak, txit gogotik erregututzen dizutet, Kristoren ontasun eta modu onagatik,

        2. Erregututzen dizutet, diot berriz, zuen artean nagoanean alakoak izan zaiteztela, non ez nadin beartua arkitu, egiteko zuekin ematen didaten ausardiaren araura, lagun batzuekin, zeñak uste duten, nere obrak aragiaren araura eginak izango diradela.

        3. Zeren aragian bizi bagera ere, ez da gure soldadutza aragiaren araurakoa.

        4. Zeren gudan aritzeko dauzkagun armak, ez dira aragizkoak; baizik txit almentsuak dirade Jaungoikoagan gazteluak beera aurtikitzeko, desegitzen ditugula guk berakin gizonen asmazioak,

        5. Eta Jaungoikoaren jakinduriaren kontra jaikitzen dan urgulleria guztia; eta adimen guztia Kristoren obedienziara menderatzen degula.

        6. Eta idukirik gugan eskubidea, desobedienzia guztia bengatzeko; egiten dezuteneko, obedienziak zuen aldetik eskatzen duen guztia.

        7. Ikusi itzatzute gauzak, agertzen diran moduan bederik. Iñork itxarotzen badu Jesukristorena dala, bere artean gogoratu bear du au: Nola bera bera Kristorena dan, ala gu ere bageradela.

        8. Zeren piska bat geiago gozatuko banintza ere ni, Jaunak zuen onerako, eta ez zuen galmenerako eman zigun eskubidearekin, ez det idukiko zergatik lotsatu.

        9. Baña ez det nai onelakorik egin, iruditzeko biderik eman ez dezadan, nere kartakin zuek izutu nai zaituztedala.

        10. Berak esaten ari diran ezkero, kartak bai lotsakoak, eta eragillak dira, baña bera kaskarra da, eta bere izketa mezpreziagarri.

        11. Ala itz egiten duenak, jakin beza, aurrean arkitzen geranean egingo ditugula gure obrak, beste toki batean gaudela, gure kartaetan itz egiten degun modu artan beratan.

        12. Egiaz ez gera ausartatzen jartzen, beren, goratzen diran zenbaiten artean, ez berakin berdintzen, baizik neurtzen gera, gu gerok geradenetik; gu gerokin berdintzen gerala.

        13. Argatik ez gera neurriz gora gozatuko, baizik Jaungoikoak eman digun neurriaren araura, zuekganaraño allegatzen dan neurri bat.

        14. Zeren ez ditugu neurriak igaro, zuekgana allegatuko ez bagiña bezela, bada zuekganaraño allegatu gera, Kristoren Ebanjelioa predikatzen degula.

        15. Eta ez gera ere neurrigabero gozatzen, besteen lanak guretzen ditugula. Itxedotzen degu, bai, zuen fedea geituaz joanaz, egingo ditugula, gure mugetatik irten gabe, aurrerapen andiagoak zuen artean,

        16. Zuek baño arontzago dauden beste zenbait tokietara ere Ebanjelioa eramaten degula; eta ez gera ere gozatuko, beste batzuei izendatutako barrutia landu eta goldeatua egonagatik.

        17. Gañerakoan berriz, gozatzen dana, Jaunagan gozatu bedi,

        18. Zeren ez dan probatua, bakoitzak bere burua ontzat ematen duena, baizik Jaungoikoak ontzat eman, eta alabatzen duena.

 

AMAIKAGARREN KAPITULUA

        1. O, sufrituko bazenezate denbora piska batean nere zentzurik eza! Baña bai, sufritu zadazute:

        2. Zuen zelotsu maitatzalle bat naizan ezkero, eta zelotsua Jaungoikoaren izenean. Zeren desposatuak zauzkatet, esposo bakar onekin, zeñ dan Kristo, bere aurrera eramateko birjiña garbi bat bezela.

        3. Baña beldur naiz, sugeak Heba bere astruziarekin engañatu zuen bezela, ala zuen espirituak gaiztotuak izan ditezten, eta alde egin ez dezaten Kristoren ikasleari berariaz dagokion tolesgabetasunetik.

        4. Egiaz predikatzera dijoatzutenak adirazi balizute, nik predikatu dizutedana baño beste Kristo bat, edo artueraziko balizute beste espiritu, artu dezutena baño obaago bat; edo beste Ebanjelio bat, artu dezutena baño goratuago bat, arrazoiarekin sufritu zenezaiokete, eta berari jarraitu.

        5. Baña beste Apostolurik andienak baño batere gutxiago ez dedala egin, uste det.

        6. Zeren ni izketan polikabea banaiz ere, Kristoren jakindurian ziertoro ez naiz. Dana dala, zuek gauza guztietan ongi ezagutuak gauzkazute.

        7. Utsen bat egin al det, zuek goratzeagatik, ni nerau umillatu banaiz, Jaungoikoaren Ebanjelioa doan predikatzen dizutedala?

        8. Beste eliza batzuek ezereregabetuak utzi ditut, ala esateko, artzen nituela berakgandik bear nituen laguntasunak, zuek serbitzeko.

        9. Eta ni nengoala zuen errian, eta arkituarren premian, iñorentzat ere zama ez nintzan izan, zeren bear nuena, Mazedoniatik etorritako anaiak eman zidaten; eta denbora guztietan irago nintzan, zuentzat zama izan gabe, eta iragoko naiz.

        10. Nigan dagoan Kristoren egiagatik, esaten dizutet, Akaiako alderrietan gloria au nigan ez dala gutxituko.

        11. Eta, zergatik? Maitatzen etzaituztedalako al? Jaungoikoak badaki.

        12. Baña nik au egiten det, eta egingo det oraindik, osotoro ebakitzeko okasioa, gozatzeko, billatzen dutenai, gure antzekoak gauza guztietan iruditzen diradela, onetan gozatzeko, bide ta motibo bat idukitzeko.

        13. Alako Apostolu gezurrezkoak bada, dirade zenbait langille engañalari, Kristoren Apostoluen irudiakin jantzitzen diradenak.

        14. Eta ez da arritzeko gauza, zeren Satanas bera argizko aingeru aldatzen da.

        15. Ala ez da asko, bere morroiak justiziako ministroen irudia artzea, baña beren atzena, beren obraen araukoa izango da.

        16. Berriz esaten det (ez nazala iñork ere zentzugabekotzat iduki, edo gutxienez sufritu nazazute banintza bezela, eta utzi zadazute oraindikan piskatxo bat alabatu nadin)

        17. Esatera noana, andik gozatzeko bidea artzeko, sinistu nazazute, nai badezute, zeren nik ez det Jaungoikoaren araura esaten, baizik nere zentzugabetasun, edo urgulleria mota bat da.

        18. Baña asko aragiaren araura gozatzen diran ezkero: utzi zadazute ni ere gozatu nadin.

        19. Nola zentzudunak zeraten; zentzugabeak naigabe gabe sufritzen dituzuten ezkero,

        20. Zeren zuek sufritzen diezute, mendean jartzen zaituztenai, iretsitzen zaituztenai; zuen ondasunak arrapatzen dizkizutenai, urgulleriarekin tratatzen zaituztenai; arpegian jotzen zaituztenai.

        21. Lotsa naizala, esaten det au, bada gai onetan erkiegitzat iragotzen gera. Baña beste edozeñere gauzatan, zeñatan norbait urgullututzen dan (usteko dezute zentzu gabe itz egiten dedala) ez daukat nik urgullu gutxiago.

        22. Hebreotarrak dira? Ni ere bai. Israeltarrak dira? Ni ere bai. Abrahamen jatorrikoak dira? Ni ere ala naiz.

        23. Kristoren ministroak dira? (Zentzugabekotzat iragotzeko irriskuan jartzen banaiz ere) Berak baño geiago naizala esango det, zeren arkitu naizan atsekabe geiagotan, geiago karzelatan, azoteetan neurririk gabe, maiz eriotzako irriskuetan,

        24. Bost alditan artu nituen Juduakgandik, berrogei azote, bat gutxiago.

        25. Iru aldiz zigorrakin azotatua izandu nintzan; bein arrika egin zidaten; iru alditan itsasora erori nintzan; gau batean, eta egun batean ondatua bezela egon nintzan itsaso zabalean, itsasondora joateko zorian.

        26. Maiz ibilli naiz, eta berriz ere penaz betea arkitu naiz; ibaietako irriskuetan, lapurren irriskuetan, jentillen irriskuetan; irriskuak errietan, irriskuak bakartadeetan, irriskuak itsasoan, irriskuak anaia gezurrezko eta malmutsen artean.

        27. Lan ta naigabe mota guzietan; asko beillatan; gosean ta egarrian; asko barautan; otzean, eta billostasunean.

        28. Kanpoko aldameneko gaitz oiez gañera, daude nere gañean egunoroko gertakariak Eliza guztien ardura, ta arretagatik.

        29. Zeñ da eritzen dana, ni berarekin eritzen ez naizala? Zeñ da eskandalizatua, ni erretzen jarri gabe?

        30. Ezertan ere gozatzea bearra bada; nere argaltasunari dagozkion gauzaetan gozatuko naiz.

        31. Jaungoikoak, zeñ dan Jesukristo gure Jaunaren Aita, eta zeñ dan betiko bedeikatua, daki ez dedala gezurrik esaten.

        32. Eta oraindikan ez det esan, nola Damaskon nengoanean, Aretas erregeak, jarria zegoan probinziako gobernariak, Damaskoarren erria zaitzen zuen, ni arrapatzeko,

        33. Eta leio batetik, zumezka batean izan nintzan desesekia murrutik beera, eta ala bere eskuetatik iges egin nuen.

 

AMABIGARREN KAPITULUA

        1. Gozatzea bearra baldin bada (gozatuta ezerere irabaztzen ez bada ere) etorriko naiz ni Jaunaren ikusketetara eta errebelazioetara.

        2. Nik ezagutzen det Kristogan sinistzen duen gizon bat, zeñ orain amalau urte dirala, (gorputzean, ala gorputzetik kanpora, ez dakit, Jaungoikoak badaki) irugarren zeruraño eramana izan zala.

        3. Eta badakit gizon au berau (ala gorputzean, ala gorputzetik kanpora, nik ez dakit, Jaungoikoak badaki).

        4. Paraisura izan zala eramana; non aditu zituen gizonek ez esan, ez adirazi litzakean itzak.

        5. Onelako gizonagatik itz egiten dedala gozatu nindeke. Nere aldamenetik danez berriz, ezertan ere ez naiz gozatuko, nere argaltasun eta penaetan baizik.

        6. Egia da, gozatu nai banintza, egin nitekeala, barbull bat izan gabe, zeren egia esango nukean; baña ez det onelakorik egiten, iñork ere uste izan ez dezan, nigan ikusten duena, edo neri aditzen didana baño andiagoren bat naizala ni.

        7. Eta zeruko ikuskizunen anditasunak llilluratu ez nazan, emana izan zat, nere aragiaren akullo bat, zeñ dan Satanasen aingeru bat bezelakoa, masallakoka beti ari dizadana.

        8. Onen gañen iru alditan erregutu nion Jaungoikoari, nigandikan aldeerazi zizaiola,

        9. Eta erantzun zidan: «Nere grazia asko zatzu», zeren nere eskubideak argi egiten du, eta iritxitzen du, nai duena argaltasunaren bitartez. Ala bada, bozkarioz gozatuko naiz nere argaltasun eta gaitzetan, Kristoren bertutea neregan egon dedin.

        10. Argatik bozkarioz eta gozotasunez arkitzen naiz ni nere eritasunetan, irrietan, premietan, persekuzioetan, eta Jesukristoren amorioz ikusten naizan ansietan. Zeren erkitua nagoanean, orduan Jaungoikoaren graziarekin sendoago naiz.

        11. Txoro bat bezelakoa egina nago, alako alabantzak nere buruari eman diozkadalako; baña zuek alakoa izatera beartu nazute. Zeren zuei zegokizuten nere alde jartzea, ezertan ere ez naizan ezkero izan beste Apostolurik aurreratuenak baño gutxiago, ni nerez utsa banaiz ere.

        12. Egiaz, nik eman dizkizutet nere Apostolutzako siñale argiak, agertzen dizutedala iragopen ta pazienzia andi bat, mirariakin, gauza arrigarriakin, eta Jaungoikoaren eskubidearen berarizko obrakin.

        13. Egiaz, beste elizak baño zer gutxiako iduki dezute zuek, nik zuei kasturikan batere ez eginerazitzea baño besterik? Egin dizutedan bidegabetasun ori, barkatu zadazute.

        14. Ona emen non irugarren aldiz prestatzen naizan zuek ikustera joateko, eta orain ere ez dezute nigatik kasturikan batere idukiko, zeren ni zuen billa nabillan, ez zuen ondasunen billa. Begiraturik, semeak ez dituztela egin bear diruzko montoiak gurasoentzat, baizik gurasoak semeentzat.

        15. Nik, nigan danez, txit bozkario andiarekin emango det daukadan guztia; eta ni nerau, naizan guzti au ere jarriko naiz besteren mendean, zuen animaen salbazioagatik, baldin iduritzen bazait ere, zenbat geiago maitatzen zaituztedan, zuek ni gutxiago maitatzen nazutela.

        16. Baña, ordu onean, esango dute, ez naizala ni izan zuentzat pisugarria; baña nola nik astruziak dauzkadan, somaz eta marroz arrapatu zaituztedala.

        17. Baña, nik bialdu dizutedanen bitartez, zerbati engañioz arrapatu al dizutet?

        18. Nere erreguz joan zan Tito, eta berarekin nere anaia bat bialdu nuen. Titok ezerere ixillean ostu al dizute? Ez al gabiltza espiritu arekin berarekin? Ez al diegu lorratz aiei berai jarraitzen?

        19. Uste al dezute orain ere oiek esatean, gure gogoa dala, zuen aurrean justotutzea? Jaungoikoaren aurrean, eta Kristoren Espirituaren araura itz egiten degu; eta esaten dizugun guztia, nere txit maiteak, zuen onerako esaten degu.

        20. Beldurtzen nauena da, zuekgana joaten naizanean, etzaituztedala arkituko, nai nukean bezelakoak, eta ni ikusiko nazutela nai ez nukean bezelakoa. Zorigaiztoan arkituko ote diraden zuen artean erriertak, ondamuak, gorrotoak, elkar ikusi ezinak, gaizki esateak, txismeriak, urgulleriak, iskanbillak.

        21. Eta zuekgana joaten naizanean, berriz Jaungoikoak zuen artean umillatu ez nazan, eta negar egiteko premian arkitu ez nadin, len bekatu egin zutenetatik asko kastigatzen ditudala; eta oraindik ez dute egin zikinkeriaren, eta fornikazioaren, eta lujuriaren penitenziarik, zeñatan bizi izan diraden.

 

AMAIRUGARREN KAPITULUA

        1. Ona non irugarren aldiz natorren zuekgana. Bi testigu, edo iruen esanetik, legeak esaten duen bezela, guztia erabakiko da.

        2. Len esan nuen, zuekin arkitzen nintzala, eta orain, zuekgandik berezitua nagoala, berriz esaten det, berriz joaten banaiz, ez diedala barkatuko len bekatu egin zutenai, ez da beste guztiai ere.

        3. Ala ikusi nai al dezute, Jesukristo gure Jaun, nire aoz itz egiten duenaren eskubidea, nolakoa dan, eta zeñgatik badakizuten, ez duela zuen artean erakutsi argaltasunik, eskubidea ta indarra baizik?

        4. Zeren aragiaren araura argala bezela gurutziltzatua izan bazan ere, alaere orain Jaungoikoaren bertutez bizi da. Ala gu ere argalak gera berarekin; baña egongo ere gera bizirik berarekin Jaungoikoaren bertutez, zeñi zuen artean argi egineraziko diogun.

        5. Zuek zerok esaminatu zaitezte, fedean irautzen ote dezuten ikusteko; zuek zerok probatu zaitezte. Zuekgan ez al dezute ezagutzen, Jesukristo zuekgan dagoala? Len ziñanetik erori ez bazerate.

        6. Itxedotzen det nik ezagutuko dezutela, ez gerala gu erori, len giñanetik.

        7. Eta Jaungoikoari erregututzen diogu, gaitzik batere ez dezazutela egin; eta ez kontrara, gu agertu gaitezela, geradenak geradela, gure eskubidea erakutsiaz, baizik obra onak egin ditzatzutela; gu agertuko bagiña ere, geranetik erori gerala.

        8. Zeren egiaren eta justiziaren kontra ezerere ez dezakegu, baizik gure eskubide guztia egiaren alde dala.

        9. Ala da gozatzen gerala, bertutean azkar ta sendo zaudetelako, eta guk erkiak dirudigula, eta berdin Jaungoikoari eskatzen diogu, onosoak eta perfektoak egin zaitzatela.

        10. Argatik gauza oiek eskribitzen dizkizutet, zuekgandik berezitua arkitzen naizala; zuekin nagoanean, gogortasunik zer egin iduki ez dezadan, Jaungoikoak eman didan eskubidearekin baliatzen naizala, zeñ dan zuentzat ona dana egiteko; eta ez desegiteko.

        11. Gañerakoan berriz, nere anaiak, bozkariotu zaitezte, osoz onak izan zaitezte, elkarri onerako itzak esan zaiozkazute; espiritu eta biotz bat batean bildu zaitezte; pakean bizi zaitezte, eta pakeko eta karidadeko Jaungoikoa zuekin izango da.

        12. Elkarri agurrak egin zaiozkazute laztan santuan. Santu guztiak diosalak egiten dizkizute.

        13. Jesukristo gure Jaunaren grazia, eta Aita Jaungoikoaren karidadea, eta Espiritu Santuaren doaien elkartasun eta partaletasuna zuekin guztiokin izan dedilla. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa