www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biblia (3)
Jose Antonio Uriarte
1858-1859, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

SAN PABLO APOSTOLUAREN
LENBIZIKO KARTA KORINTIOARRAI

 

LENBIZIKO KAPITULUA

        1. Pablo, Kristoren Apostoluak, Jaungoikoak ots egin ziolako, eta bere borondateagatik; eta Sostenes gure anaiak,

        2. Korintion dagoan Jaungoikoaren Elizari, Jesukristok santututako kristauai, beren fedeagatik santuak ots egiten zaienai, eta edozeñere tokitan dala, Jesukristo gure Jaun, beren, eta gure Jaunaren izenari ots egiten dioten guztiai.

        3. Grazia zuei, ta pakea, gure Aita Jaungoiko, eta Jesukristo gure Jaunaren izenean.

        4. Beti eta beñere aspertu gabetanik nago ni, zuekgatik Jaungoikoari eskerrak ematen, Jaungoikoaren grazia, Jesukristogan emana izan zatzutenagatik,

        5. Zeren beragan aberastuak izan zeraten, animako ondasun mota guztiakin; eta itzeko eta jakinduriako doaiai dagozkiten guztiakin.

        6. Ala Jesukritoren testigantza zuekgan egiztatzen dala;

        7. Alako moduan, non, ez dakizutela ezertxoere, grazia batetik ere faltatu, zuei, Jesukristo gure Jaunaren agerketa itxedotzen zaudetenai,

        8. Zeñak sendotuko ere zaituzten atzeneraño, Jesukristo gure Jaunaren etorrerako egunean, obenikan gabe arkituak izan zaitezten.

        9. Zeren Jaungoikoa, zeñak ots egin dizuten, bere seme Jesukristo gure Jaunaren lagunak izatera, bere eskeñtzetan leiala da.

        10. Berriz txit gogotik erregututzen dizutet, nere anaiak, Jesukristo gure Jaunaren izenagatik, guztiok izketa bat iduki dezazutela, eta ez dedilla zuekgan arkitu erriertarik, ez ezbairik, baizik bizi zaiteztela txit elkartuak, iritzi batean, eta uste batean;

        11. Zeren adirazi didate, nere anaiak, Kloeren familiaren bitartez, zuen artean erriertak daudela.

        12. Esan nai det, zuetatiko bakoitzak esaten duela: Ni naiz Pablorena, ni Apolorena, ni Zefasena, ni Kristorena.

        13. Zer bada? Kristo zatitua al dago? Eta, Pablo zuekgatik gurutziltzatua izan al da? Edo, Pabloren izenean bataiatuak izan al zerate?

        14. Orain au dakidanean, Jaungoikoari eskerrak ematen diozkat, zuetatiko bat ere ez dedalako nik nerez bataiatu, Krispo ta Kaio baizik.

        15. Iñork ere esan ez dezakean, nere izenean bataiatuak izan zeratela.

        16. Egia da, Estefanasen familia ere bataiatu nuela, gañerakoan ez naiz oroitzen, nik dakidanik besterik batere bataiatu dedala.

        17. Zeren Kristok ez ninduen bialdu bataiatzera, baizik Ebanjelioa predikatzera, eta Ebanjelioa predikatzera, ez itz ederrakin, Jesukristoren gurutzea utsean gelditu ez dedin.

        18. Egiaz gurutzearen predikazioa da zorakeria bat, galtzen diradenen begientzat, baña salbatzen diradenentzat, au da, guretzat, Jaungoikoaren bertute eta eskubidea da.

        19. Ala eskribitua dago: «Galduko det jakintsuen jakinduria: eta aurtikiko det zentzudunen zentzua».

        20. Non dira jakintsuak? Non Eskribak? Non orrako munduko gauzaen esaminatzalleak? Ez al da egia, Jaungoikoak munduko jakinduria erotu duela?

        21. Zeren munduak Jaungoikoaren jakinduriaren obrak ikusita ere, etzuen ezkero Jaungoikoa ezagutu, munduko jakinduriaren bitartez, nai izan zituen Jaungoikoak salbatu, beragan sinistzen zutenak, Jaungoiko gurutziltzatu baten predikazioaren zorakeriaren bitartez.

        22. Ala Juduak mirariak eskatzen dituzte, eta Grieguak jakinduria billatzen dute.

        23. Guk berriz, Kristo gurutziltzatua predikatzen degu, Juduentzat eskandalua, eta Jentillentzat zorakeria.

        24. Fedea artzera ots egin zaiotenentzat berriz, ala Juduentzat, nola Grieguentzat, Kristo Jaungoikoaren berturtea, eta Jaungoikoaren jakinduria da.

        25. Zeren Jaungoikoaren misterioetan zorakeria bat dirudiana, gizon guztiena baño jakinduria andiagoa da, eta Jaungoikoagan argaltasuna dirudiana, gizonen sendotasun guztia baño sendoagoa da.

        26. Bestela, ikusi ezazute, nere anaiak, zeñ diran zuen artetik federa ots egin zaienak, nola etzeraten asko jakintsuak aragiaren aldamenetik, ez asko almentsuak, eta ez ere asko odol argitsukoak,

        27. Baizik Jaungoikoak autu ditu ezjakinak munduaren araura, jakintsuak lotsatzeko, eta Jaungoikoak autu ditu munduko erkiak, sendoak lotsatuak jartzeko.

        28. Eta munduko gauza zatar, eta mezpreziagarriak, eta ezerere etziradenak, irudian andiak diradenak desegitzeko.

        29. Gizasemerik batere, bere aurrean ez dedin urgulleriaz gozatu.

        30. Eta Jaungoikoaren beraren egiera au gatik, zaudete zuek Jesukristogan, zeñ Jaungoikoak jarri zuen guretzat jakinduriako iturritzat, eta justiziatzat, eta santutueratzat, eta gure erredenziotzat.

        31. Eskribatua dagoan bezela: Gozatzen dana, Jaunagan gozatu bedi.

 

BIGARREN KAPITULUA

        1. Ni bada, nere anaiak, zuekgana joan nintzanean Jesukristoren testigantza predikatzera, ez nintzan joan izketa goratuakin, ez munduko jakinduria andiarekin,

        2. Uste izan dedan ezkero, zuen artean ez dakidala beste gauzarik, baizik Jesukristo, eta au gurutziltzatua.

        3. Eta egon nintzan artean or zuekin, beti egon nintzan txit eroria, beldur askorekin, eta ikara askorekin.

        4. Eta nere izketa eta nere predikazioa etzan izan munduko jakinduriako itz bizi, eta eragillakin; baña bai Jaungoikoaren espiritu eta bertutearen ezagungarri argiakin,

        5. Zuen fedea egon ez dedin gizonen jakindurian, baizik Jaungoikoaren eskubidean.

        6. Alaere jakinduria erakusten degu perfektoen artean, baña ez gizaldi onetako jakinduria, ez gizaldi onetako prinzipeena, zeñak desegiten diraden,

        7. Baizik Jaungoikoaren jakinduria predikatzen degu, enkarnazioko misterioan; jakinduria ezkutatua, zeñ Jaungoikoak lendanaz prestatu zuen, gizaldiak baño lenagotik bere gloriarako,

        8. Jakinduria bat, gizaldi onetako prinzipe batek ere aditu ez duena, zeren aditu balute, gloriako Jauna beñere etzuten gurutziltzatuko,

        9. Eta zeñgatik eskribitua dagoan: «Ez begik ikusi du, ez belarrik aditu du, ez gizasemen gogoraziotik irago da, nolako gauzak dauzkan Jaungoikoak prestatuak, bera maitatzen dutenentzat.

        10. Guri alaere agertzen digu Jaungoikoak bere espirituaren bitartez, bada Jaungoikoaren espirituak gauza guztiak dakizki, Jaungoikoarekin itsasienak daudenak ere.

        11. Zeren, zeñ gizonek dakizki gizonaren gauzak, bere barrenen dagoan gizonaren espirituak baizik? Ala Jaungoikoaren gauzak iñork ere ez ditu ezagutu, Jaungoikoaren Espirituak baizik.

        12. Guk bada ez degu artu mundu onetako espiritua, Jaungoikoarena dan Espiritua baizik, ezagutu ditzagun Jaungoikoak agertu dizkigun gauzak.

        13. Zeñak argatik tratatzen ditugun, ez munduko jakinduriako itz apainduakin, baizik Jaungoikoaren espirituak erakusten digun bezela, espirituko gauzak espiritukoakin iduritzen ditugula.

        14. Zeren gizon abereak ez dituen ezagutzen, Jaungoikoaren Espirituarenak diran gauzak, bada beretzat guztia da erokeria bat, eta ezin aditu ditu, espirituko argi batekin ezagutu bear diradelako.

        15. Espiritua daukanak, guztia juzgatzen du; eta bera iñork ere ez dezake juzgatu.

        16. Zeren, Jaunaren adimena nork ezagutu du, berari erakustiak emateko? Baña guk Kristoren Espiritua daukagu.

 

IRUGARREN KAPITULUA

        1. Eta nik, nere anaiak, ezin itz egin dizutet espirituzko gizonai bezela, baizik oraindik aragizkoai bezela. Eta argatik, Jesukristogan aur batzuei bezela.

        2. Bazkatu zaituztet eznearekin, eta ez janari sendoakin, zeren oraindikan, beren diñak etziñaten, eta orain ere etzerate, bada oraindikan aragizkoak zerate.

        3. Egiaz, baldin zuen artean erriertak eta zeloak badaude, ez al da gauza argia, oraindikan aragizkoak zeratela, eta gizonak bezela bizi zeratela?

        4. Zeren batek esaten badu: Ni Pablorena naiz, eta besteak, ni Apolorena naiz, ez al dezute erakusten, oraindik gizon aragizkoak zeratela? Zer da bada Apolo? Zer da bada Pablo?

        5. Zuek beragan sinistu dezutenaren ministro batzuek, eta ez geiago; eta ori, Jaungoikoak bakoitzari eman dion doaiaren araura.

        6. Nik ipiñi nuen zuen artean Ebanjelioko landarea, Apolok erregatu zuen; baña Jaungoikoa da, azitzea eman diona.

        7. Eta ala, ipintzen duena, deus ez da, erregatzen duena ere ez, baizik Jaungoikoa, zeñak azi, eta frutuak emanerazitzen diozkan.

        8. Landara ipintzen duena, nola erregatzen duena, gauza bat bera izatera datoz. Baña bakoitzak bere ordaña bere lanaren araura artuko du.

        9. Zeren gu, Jaungoikoari lanean laguntzen diogun batzuek gera; zuek, Jaungoikoak landutzen duen kanpoa zerate, Jaungoikoak gure eskuz egiten duen etxea zerate.

        10. Nik, Jaungoikoak eman didan graziaren araura, jarri nituen zuekgan, Etxegille jakintsua bezela, espirituko etxearen zimenduak. Beste batek egiten du etxea aien gañean. Baña bakoitzak ongi begiratu beza, erakusten duen dotrinaren etxea, nola jasotzen duen.

        11. Zeren iñork ere ez dezake beste zimendurik jarri, ipiñiak daudenak baizik, zeñ dan Jesukristo.

        12. Eta alako zimenduen gañean iñork ere jartzen baditu etxea egiteko gaitzat urrea, zillarra, arri baliotsuak, edo zurak, belar luzea, orbela,

        13. Jakin beza, bakoitzaren obra agertua izango dala, zeren Jaunaren egunak desestaliko du; dan bezelako moduan dala, suaren bitartez agertuko da, eta suak erakutsiko du, bakoitzaren obra zeñ dan.

        14. Bataren obra gañean jarririk, erre gabe badago, ordaña artuko du.

        15. Beste baten obra erretzen bada, kaltea berea izango da. Alaere bera salbatuko da, sutatik iragotzen dana bezela izango bada ere.

        16. Ez al dakizute zuek, Jaungoikoaren tenploak zeratela, eta Jaungoikoaren Espiritua zuekgan egotez dagoala?

        17. Baldin bada norbaitek Jaungoikoaren tenploa kutsutuko balu, Jaungoikoak bera galduko du. Zeren Jaungoikoaren tenploa, zeñ zuek zeraten, Santua dan.

        18. Iñork ere ez beza bere burua engañatu. Zuetatikoren batek badauka bere burua jakintsutzat munduaren araura, egin bedi ezjakiña munduaren begietan, Jaungoikoarenetan jakintsua izateko.

        19. Zeren mundu onetako jakinduria, Jaungoikoaren aurrean ezerere ez jakitea dan. Zeren eskribitua dagoan: «Nik jakintsuak, beren astruzian arrapatuko ditut».

        20. Eta beste toki batean: «Jaunak ezagutzen ditu jakintsuen asmazioak, eta daki, utsa balio dutela».

        21. Argatik, iñor ere gizonakgan ez gloriatu.

        22. Zeren gauza guztiak zuenak diraden, naiz dala Pablo, naiz Apolo, nais Zefas, mundua, bizitza, eriotza, oraingoa, gerokoa, gauza guztiak zuenak dirade.

        23. Zuek berriz Kristorenak zerate, Kristo Jaungoikoarena.

 

LAUGARREN KAPITULUA

        1. Guri bada begiratu bear digute gizonak, Kristoren ministro batzuei, eta Jaungoikoaren misterioen partitzalle batzuei bezela.

        2. Oiek ala izanik, partitzalleetan bear dana, leialak arkituak izan ditezela beren langintzan.

        3. Nigan danez, pelat bat ez dit, zuek, edo gizonen edozeñere juiziotan juzgatua izatea, zeren ni nigatik ere ez naiz ausartzen juiziorik egiten.

        4. Zeren ez badaukat ere nere konzienzian kezkarikan batere. Alaere nere burua argatik ez daukat justotua, zeren juzgatuko nauena Jaungoikoa dan.

        5. Argatik ez ezazute sentenzia eman denbora baño lenago, Jauna etorri dedin artean, zeñak argi osotara aterako dituen, illuntasunetako toki ezkutuetan daudenak; eta agertuko ditu biotzetako asmazioak; eta orduan bakoitza Jaungoikoak alabatua izango da.

        6. Gañerakoan, nere anaiak, orain esan dedan guztia, aurrean jarri dizutet, nere eta Apoloren izenean zuen amorioagatik, iñor ere izendatu gabe, gure bitartez ikasi dezazuten, ez aizetzen bata bestearen kontra, irugarren baten alde, eskribitua dijoana baño arontzago,

        7. Zeren, nork jartzen zaitu besteen gañean? Edo, zer gauza daukazu, Jaungoikoagandik artu ez dezunik? Eta guztia beragandik artua badaukazu, zergatik audiakatzen zera, artu ez baziñitu bezela?

        8. Ona emen non zuek asetuak zaudeten; ona emen non aberastuak zaudeten, gu gabe erreinatzen dezute; eta Jaungoikoari nai izan dakiola, zuek erreinatu dezazutela, ala guk ere zuekin batean erreinatu dezagun.

        9. Bada nik neretzat daukat, Jaungoikoak gu Apostoluok tratatzen gaituala gizonik zitalenak bezela; eriotzara kondenatuak daudenak bezela: jartzen gaituala, munduaren, Aingeruen, eta gizonen irria eginik.

        10. Gu gera idukiak barbull batzuek bezelakoak, Jesukristoren amorioagatik: zuek berriz Jesukristogan zentzu andikoak zerate, gu erkiak, zuek sendoak, zuek bizi zerate onratuak; guri begiratzen digute zatar eta mezpreziatuai bezela.

        11. Ordu onetaraño gabiltza gosez, egarriz, larrugorrian, ematen dizkigute masallakoak, eta non bizi ere ez daukagu.

        12. Eta arazo andietan gabiltza, gure eskuakin lanean ari gerala. Biraoak aurtikitzen dizkigute, eta guk bedeikatzen ditugu; persekuzioa padezitzen degu, eta alaituak daramagu.

        13. Irainez betetzen gaituzte, eta guk berakgatik erreguak egiten ditugu, atzenean oraindaño tratatuak gera zimaurra, eta munduko kutsuak, eta guztien satsa bezela.

        14. Ez dizkizutet gauza oiek eskribitzen, zuek lotsatzeko; baizik, nere seme txit maiteak bezela, kontuan ipintzen zaituztet.

        15. Zeren millaka zaiak badauzkazute ere Jesukristogan, asko guraso ez daukazute. Bada ni naiz, Jesukristogan Ebanjelioaren bitartez sortu zaituztedana.

        16. Argatik erregututzen dizutet, nere imitatzalleak izan zaiteztela, ni Kristorena izandu nintzan bezela.

        17. Argatik bialdu det zuekgana Timoteo, zeñ dan nere seme maitea, eta leiala Jaunagan; berak esan dizazuten, nolakoa dan nere bizitzeko modua Jesukristogan, nik toki guzietan, Eliza guzietan erakusten dedan bezela.

        18. Badakit, batzuek txit urgullutsuak daudela, beñere zuekgana berriz etorriko ez banintza bezela.

        19. Baña txit laister etorriko naiz zuekgana, Jaungoikoak nai badu, eta esaminatuko det, ez, ala dabiltzanen izketa, baizik beren bertutea.

        20. Zeren Jaungoikoaren erreñua ez dago itzetan, birtutean baizik.

        21. Zer nai dezute? Zuekgana joan nadilla zigorrarekin, ala amorioarekin, eta biguñtasuneko espirituarekin?

 

BOSGARREN KAPITULUA

        1. Onezkero jende guztiak zuen artean esaten duena da, zuen artean zikinkeriak egiten dirala, eta alakoak, nolakoak jentillen artean ere egiten ez diran; bere aitaren emaztea norbaitek idukitzeraño.

        2. Eta alaere zuek ugulluz arrotuak zaudete, eta kontrara ez dezute negarrik egin zuen artetik aurtikia izan zedin, alako gaiztakeria egin duena.

        3. Nigan danez, gorputzarekin or ez banago ere, biltzen dala zuekin nere espiritua, nik eman det or banengo bezela, sentenzia au, alako bekatua egin zuenaren kontra.

        4. Jesukristo gure Jaunaren izenean, nere espiritua zuekin elkartzen dala, Jesukristo gure Jaunagandik artu dedan eskubidearekin.

        5. Orrelakoa egin duena, izan bedi Satanasen mendean jarria, bere bekatuen kastigurako, bere anima salbatu dedin, Jesukristo gure Jaunaren egunean.

        6. Ez daukazute bada zertan gozatu. Ez al dakizute legami piska batek samintzen duela ore guztia?

        7. Aurtiki ezazute kanpora legami zarra, ore berri bat izan zaitezten, ogi garbiak eta legami gabeak zeraten ezkero. Zeren Jesukristo, zeñ dan gure Pazkoako Bildotsa, izan da gugatik illa, eta eskeñia.

        8. Ala bada, jan dezagun, ez legami zarrarekin, ez gaiztakeriako eta usteltasuneko legamiarekin; baizik tolesgabetasuneko eta egiaren ogi legamigabeakin.

        9. Karta batean eskribitu nizuten: «Etzaiteztela ibilli lujuriosuakin».

        10. Jakina da, ez dedala au aditzen, mundu onetako deshonestoakin, edo zikoitzakin, edo lapurretan gogorrean egiten dutenakin; edo idoloak adoratzen dituztenakin, bestela mundu onetatik irten bearko ziñaten.

        11. Eskribitu nizutenean, alakoakin etzenetzatela artuemanik iduki, esan nai nuen, baldin zuen anaien artekoa dana, lujuriotsua, edo zikoiztasunera emana balitza, edo idoloak adoratuko balitu, edo gaizki esalea, edo moskortzen dana; edo gauza indarrez ostuakin bizi bada, onelakoarekin ez janaririk ere artu.

        12. Nola bada ni sartu ninteke, Elizatik kanpora daudenak juzgatzen? Ez al dirade bere barrenen daudenak, zeñak juzgatzeko eskua daukazuten?

        13. Kanpokoak, Jaungoikoak juzgatuko ditu. Zuek alaere gizon gaizto orri, zuen artetik alde erazi zaiozute.

 

SEIGARREN KAPITULUA

        1. Nola arkituko da bat bederik zuen artean, zeñak idukirik erriertaren bat bere anaiarekin, nai duen juzgatu ditzatela juez gaiztoak, eta ez santuak?

        2. Ez al dakizute, santuak egunen batean mundu au juzgatuko dutela? Baldin bada mundua zuek juzgatua izango bada, onelako gauzak juzgatzeko diñak ez al zerate izango?

        3. Ez al dakizute Aingeruak juzgatuko ditugula? Zenbat geiago munduko gauzak?

        4. Munduko gauzaen gañean bada auziren batzuek idukiko baziñituzte, artu itzatzute jueztzat, jentillak baño lenago, Elizako beeratuenak.

        5. Zuen lotsarirako esaten det: Nola izan diteke, ez egotea zuen artean gizon jakintsu ta argitsu bat, anaien arteko juez izan ditekeana?

        6. Baizik, anaia bat bestearekin auzitan ibilliko dala, eta au jentillen tribunaletan?

        7. Onezkero badakizute, utsegite bat dala zuekgan, batzuek besteen kontra auzitan aritzea. Zergatik ez dezute, eman dizuten atsekabea sufritzen? Zergatik ez dezute nai lenago, ostu dizuten gauza gabetanik gelditzea?

        8. Baña zuetatiko batzuek zerate atsekabeak ematen dituzutenak; eta lapurretak egiten dituzutenak, eta oiek egiten dieztezute zuen anaiai.

        9. Ez al dakizute, gaiztoak ez diradela zeruetako erreñuaren jabeak izango? Ez ezazute utsik egin. Ez lujuriotsuak, ez idoloak adoratzen dituztenak, ez adulteroak,

        10. Ez emetuak, ez sodomatarren bekatugilleak, ez lapurrak, ez zikoitzak, ez moskorrak artzen dituztenak, ez gaizkiesaleak, ez besteen gauzaen arrapariak ez dirade Jaungoikoaren erreñuaren jabeak izango.

        11. Zuetatiko batzuek, beste denbora batean, oiek bezelakoak izan ziñaten; baña garbituak izan zerate, baña santutuak izan zerate, baña justotuak izan zerate, Jesukristo gure Jaunaren, eta gure Jaungoikoaren Espirituaren izenean.

        12. Baldin guztia zillegi bazait ere, guztia bearra etzait. Guztia zillegi zait, baña ez naiz ni iñoren mendean jarriko.

        13. Janariak sabelarentzat dirade,eta sabela janarientzat, baña Jaungoikoak, au eta aiek desegingo ditu, gorputza alaere ez da fornikaziorako, Jaunaren gloriarako baizik, Jauna gorputzarentzat dan bezela.

        14. Nola bada Jaungoikoak Jauna berriz biztu zuen, ala gu ere, bere bertutearekin, berriz biztuko gaitu.

        15. Ez al dakizute, zuen gorputzak, gure buru Kristoren zati, eta aldamenak diradela? Eta, nik arturik Kristoren gorputzeko zati eta aldamenak, bordion batenak egingo ditut? Ez dezala Jaungoikoak alakorik nai izan.

        16. Edo, ez al dakizute, bordion batekin itsatsitzen dana, berarekin gorputz bat egiten dala? Zeren biak, (Eskriturak esaten du) aragi bat izango dirade.

        17. Kontrara, Jaunari itsatsia dagoana, berarekin Espiritu bat da.

        18. Fornikaziotik iges ezazute. Gizonak egiten duen beste edozeñere bekatu, gorputzetik kanpora dago; baña fornikatzen duenak, bere gorputzaren kontra bekatu egiten du.

        19. Ez al dakizute zuen gorputzak diradela Espiritu Santuaren tenploak, zeñ zuekgan bizi dan, zeñ Jaungoikoagandik artu dezuten, eta onezkero etzeratela zuenak,

        20. Garesti izan zeraten ezkero erosiak? Alabatu ezazute bada Jaungoikoa, eta zuen gorputzean beti eraman ezazute.

 

ZAZPIGARREN KAPITULUA

        1. Eskribitu ziñiskidaten gauzaen gañean erantzuten det, gauza alabagarria dala gizonagan,emakumeri ez ukiturik egitea.

        2. Alaere fornikazioan ez erortzeagatik, senar bakoitzak bere emaztea iduki dezala, eta emazte bakoitzak bere senarra.

        3. Senarrak emazteari zorra pagatu bizaio, eta berdin emazteak senarrari.

        4. Emazteak bere gorputzaren eskubiderik ez dauka, baizik senarrak. Eta orobat, senarrak bere gorputzaren eskubiderik ez dauka, baizik emazteak.

        5. Etzaiozute bada elkarri ukatu daukazuten eskubidea, denboratsuren batean ez izanenean, eta biok nai dezutela, orazio egiteko, eta gero itzuli zaitezte elkarrekin bizitzera, Satanasek, zuen aragiaren gurakgatik, tentatu etzaitzaten.

        6. Au esaten det zuen gurai oben egiteagatik; baña ez det agintzen.

        7. Egiaz, naiko nuke, zuek guziok ni bezelakoak izatea, baña bakoitzak Jaungoikoagandik bere doaia dauka, batak onela, besteak ala.

        8. Eta ezkondugabeai eta alargunai esaten diet, on dala berentzat, ala irautzea, nik ere irautzen dedan bezala.

        9. Baña baldin garbitasuneko doaia ez badaukate, ezkondu bitez. Zeren oba dan ezkondutzea, erretzea baño.

        10. Ezkonduta daudenai berriz agintzen die, ez nik baizik Jaunak, emazteak senarragandik ez dezala alderik egin.

        11. Eta alde egiten badu, ezkondu gabe egon bear du, edo bere senarrarekin paketu. Eta senarrak emaztea ez beza utzi.

        12. Beste ezkonduai berriz nik esaten diet, ez die Jaunak agintzen: Anaiaren batek badauka emaztetzat andre jentillen bat, eta onek arekin bizi nai badu, ez dezala utzi.

        13. Eta andre kristauren batek badauka senartzat gizaseme jentillen bat, eta onek arekin bizi nai badu, ez beza emazteak senarra utzi.

        14. Zeren senar jentil bat, andre kristauak santututzen du, eta emazte jentilla, senar kristauak santututzen du, bestela zuen semeak kutsutuak izango litezke; orain berriz santuak dirade.

        15. Baña jentillak alde egiten badu, alde egin dezala, zeren onelako gertakarietan, ez gure anaiak, ez gure arrebak egon bear dute menderatuak. Zeren Jaungoikoak pake santu batera ots egin digun.

        16. Zeren, badakizu zuk, o emakumea, zure senarra onera ekarriko ote dezun, salbatu dedin? Eta zuk, senarra, badakizu, emaztea salbatuko ote dezun?

        17. Jarraitu bizaio bakoitzak bizitzeari Jaungoikoak eman dion doaiaren araura, eta Jaungoikoak fede santura ots egin zionean arkitzen zan estaduaren araura, eta Eliza guztietan ala erakusten det.

        18. Norbait izan al zan ots egina zirkunzidatua zala? Ez bedi ibilli zirkunzidatu gabea iduritzen. Beste bat ots egina izan zan zirkunzidatu gabe zegoala? Ez bedi zirkunzidatua izan.

        19. Ez du ezerere balio orain zirkunzidatua izateak; eta ez izateak ere ez. Balio diena Juduai eta Jentillai, da Jaungoikoaren aginteak gordetzea.

        20. Bakoitzak bada jarraitu beza, Jaungoikoak ots egin zionean zeukan estaduan.

        21. Ots egina izan ziñan mendekoa ziñala? Etzaite estutu, baizik artatik beratatik atera itatzu onerak, zure aukera ta jaubetasunean jarri bazintezke ere.

        22. Zeren norbait mendekoa zala, Jaunaren serbitzora ots egin badiote, Jaunaren askatua egiten da, eta orobat, askatua zegoala ots egiten diotena, Jesukristoren mendeko egina jartzen da.

        23. Garesti erosiak izan zerate, gizonen mendeko eginik etzaitezte jarri.

        24. Bakoitzak, ene anaiak, iraun beza Jaungoikoaganako ots egina izan zan munduaren aldeko estaduan.

        25. Birjiñen gañean berriz, Jaungoikoaren aginterik ez daukat nik. Ematen det, bai, konsejua, Jaungoikoagandik bere ministro leiala izateko urrikaltasuna iritxi duenak bezela.

        26. Uste det bada, estadu au egokiago dala, bizitza onetako atsekabeakgatik; egokiago, diot, zaiola gizonari, ez ezkondutea.

        27. Andrearekin lotua zaude? Etzaite ibilli askatua izatearen billan. Emazte gabe zaude? Etzaite ibilli ezkontzaren billan.

        28. Ezkontzen bazera, ez dezu argatik bekaturik egiten, eta donzella bat ezkontzen bada ere, ez du bekaturik egiten, baña onelakoak beren aragian estutasunak, eta lanak sufrituko dituzte. Nik berriz barkatzen dizutet.

        29. Eta nik, nere anaiak, esaten dedana da, denbora laburra dala, eta ala balio duena da, emaztea daukatenak bizi ditezela, ez baleukate bezela,

        30. Eta negar egiten dutenak, negarrik egingo ez balute bezela, eta bozkariotzen diradenak, bozkariotuko ez balirade bezela, eta erosten dutenak, ezeren ere jabe ez balirade bezela.

        31. Eta gozatzen diradenak munduaz, gozatuko ez balirade bezela, zeren mundu onen irudia badijoa.

        32. Nai det berriz zuek arazo gabe egon zaiteztela. Emazterikan gabe dagoanak, bakarrik begiratzen du Jaunaren gauzakgatik; nola Jaungoikoaren borondate santua egingo duen.

        33. Emaztearekin dagoenak berriz, munduko gauzakgatik begiratu bear du, nola emaztearen gogokoa izango dan, eta ala zatitua dago.

        34. Orobat ezkondu gabe dagoan emakume batek, edo birjinak, Jaungoikoaren gauzak gogoan darabiltzki, gorputz, eta anima santa izateko. Baña andre ezkonduak, munduko gauzak gogoan darabiltzki, eta nola senarren gogokoa izango dan.

        35. Gañerakoan, nik gauza oiek zuen onerako esaten ditut; ez lazorik zuei ipintzeko, baizik ekartzeko zuek gauza alabagarriago bat danera, eta eskubidea ematen duenera eragozketa gabe Jaungoikoa serbitzeko.

        36. Baña baldin norbaiti baleritza, lotsari bat dala, bere alabak edadeko lora ezkondu gabe iragotzea, eta uste balu ezkondu bear duela; nai duena egin beza; ez du bekaturik egiten, bera ezkontzen bada.

        37. Baitaere erabaki duenak bere barrenen gogo sendoarekin, bere alaba birjina idukitzea, ez idukirik beste era, ta modutara obratzeko premiarik, baizik onetan bere borondatea egin dezakeala, eta bere biotzean ala erabaki badu, onelakoak ongi egiten du.

        38. Itz batean, bere alaba ezkontzeko ematen duenak, ongi egiten du, eta ematen ez duenak, obekiago egiten du.

        39. Andrea legeak lotua dago, bere senarra bizi dan artean, baña baldin bere senarra iltzen bada, askatua gelditzen da, nai duenarekin ezkondu diteke, baldin Jaunaren borondate santuaren araura bada.

        40. Baña txit doaitsuago izango da, alarguntzan irautzen badu, nere konsejuaren araura, eta uste det, onetan ere Jaungoikoaren espiritua daukadala.

 

ZORTZIGARREN KAPITULUA

        1. Idoloai eskeñtzen zaiesten gauzaen gañean, badakigu guk guztiok jakinduriarik asko daukagula. Baña jakinduriak bakarrik urgullututzen du; karidadea da ongitzen duena.

        2. Baldin iñork uste badu, zerbait badakiala, eta au ez badaki; oraindikan ez du aditu, nola jakin bear duen.

        3. Baña Jaungoikoa maitatzen duena, au da berak ezagutua.

        4. Idoloai eskeñitako janarien gañean berriz, badakigu, idoloa munduan ezerere ez dala; eta Jaungoiko bat bakarra baizik ez dagoala.

        5. Zeren baldin badaude ere batzuek, Jaungoikoaren izena ematen zaienak, bai zeruan eta bai lurrean, (eta ala Jainko asko eta jaun asko kontatzen dirala).

        6. Alaere guretzat ez dago Jaungoiko bat baizik, zeñ dan Aita, zeñgandik daukaten izatea gauza guztiak, eta zeñak gu beretzat egin gaituan, eta ez dago Jaun bat baizik, zeñ dan Jesukristo, zeñak gauza guztiak egin dituen; eta beragatik gera, geran guztiok.

        7. Baña jakinduria au ez da guzietan arkitzen, baizik badirade oraindikan batzuek, sinisturik idoloa zerbait badala, jaten dituzte sinistamen onekin, eskeñiak izan zaizten janariak, ala oien konzienzia erkia dalako, gelditzen da kutsutua.

        8. Gauza ziertoa da, alako janariak jateak ez gaituela Jaungoikoaren gogokoak egiten. Zeren jaten baditugu ere, ez degu bere aurrean irabazirikan batere egingo, eta jaten ez baditugu ere, ez degu ezerere galduko.

        9. Baña kontu iduki ezazute, daukazuten aukera eta eskubide au, ez dedilla erkientzat beaztopo gaia izan.

        10. Zeren baldin oietatikoren batek ikusten badu besteren bat, jakintsuenetatikoa, maiean eseria, idoloai konsagratutako tokiren batean; ez al da gauza ziertoa, konzienzia erkia daukanari etorriko zaioloa gogoa, jateko berak ere, idoloai eskeñitako janari aiek, zeñak kutsutuak diradela uste duen?

        11. Eta, zure jakinduria bidegabero usatzeagatik, galduko dala anai eri ori, zeñaen amorioz Kristo il zan!

        12. Ala gertatzen da, bekatu eginik anaien kontra, eta beren konzienzia indar gutxikoa zauriturik, zatoz Jesukristoren kontra bekatu egitera.

        13. Argatik nik jaten dedanak, nere anaia eskandalizatzen badu, nere bizian ez det aragirikan batere jango, bakarrik nere anaia ez eskandalizatzeagatik.

 

BEDERATZIGARREN KAPITULUA

        1. Ez al naiz ni nere aukera ta eskubidea daukadana? Ez al naiz ni Apostolua? Ez al det nik Jesukristo gure Jauna ikusi? Ez al zerate zuek nere obra Jaunagan?

        2. Besteentzat ez banaiz ere Apostolua, zuentzat bederik banaiz; izanik zuek, zeraten bezela, nere Apostolutzako sillua Jaunagan.

        3. Ona emen nere erantzuna, nere bizimodua esaminatzen sartzen diradenentzat.

        4. Ez al daukagu eskubidea jateko, ta edateko?

        5. Ez al daukagu ere eskubidea, eramateko ibillietan emakume arrebaren bat, zaitu gaitzan, beste Apostoluak egiten duten bezela, eta Jaunaren anaiak, eta Zefasek?

        6. Ala bakarrik nik, eta Bernabek onelakorik egin ez genzake?

        7. Zeñ dabil beñere soldautzan bere kontura? Nork ipintzen du masti bat, eta bere frutua ez du jaten? Nork artalde bat bazkatzen du, eta abereen eznea ez du artzen?

        8. Eta esaten dedan au, gizasemeen arrazoeren bat bakarrik al da? Edo, legeak au bera ez al du esaten?

        9. Baitaere Moisesen legean eskribitua dago: Traillatzen duen idiari, etzaiozu moisalik ipiñi. Jaungoikoak idiak zaitzen al ditu?

        10. Ez al du au batezere gugatik esaten? Bai ziertoro, gugatik gauza oiek eskribituak izan dira, zeren itxedopenak goldeatu erazitzen dio, goldeatzen ari danari, eta traillatzen duenak, ordaña artzeko itxedopenarekin egiten du.

        11. Guk bada zuen artean espirituko gauza onak erein baditugu; gauza andia izango al da, zuen lurreko ondasunetatik, piskatxoren bat biltzen badegu?

        12. Beste batzuek partale badirade zuen eskubide onetan, zergatik ez gera gu izango obekiago? Baña alaere, ez gera gu eskubide onekin baliatu; baizik guztia sufritzen degu Jesukristoren Ebanjelioari eragozketarik batere ez ipintzeagatik.

        13. Ez al dakizute, Tenploa serbitzen dutenak, Tenplokoa danetik jaten dutela; eta aldarea serbitzen dutenak, eskeñtzetan partale diradela?

        14. Ala Jaunak ere aginduta utzi zuen, Ebanjelioa predikatzen dutenak, Ebanjeliotik bizi ditezela.

        15. Baña ni gauza oietatik batekin ere ez naiz baliatu. Eta orain ere ez ditut oiek eskribitzen, nerekin ala egin dedin. Zeren obeagotzat daukadan iltzea, norbaitek gloria au galduerazi dizadala baño.

        16. Ebanjelioa predikatzeagatik gloriarik ez badaukat ere, zeren premiak artara beartua nagoan, eta ai! nere doakabea, Ebanjelioa predikatzen ez badet!

        17. Argatik borondate onarekin egiten badet, itxedotzen det ordaña; baña indarrez beartua egiten badet, orduan ez det besterik egiten, baizik eman zadan agintea kunplitu.

        18. Oiek onela diradela bada, nere ordaña non da? Dago Ebanjelioa predikatzean doan, kasturikan batere iñori ere eginerazi gabe, ez iñori bidegatasunik eginik, Ebanjelioa predikatzeagatik daukadan eskubidearekin.

        19. Egiaz egonik iñoren lokarri gabe, guztien mendeko egin naiz, anima geiago irabazteko.

        20. Eta ala, Juduakin Judua bezela bizi izan naiz, Juduak irabazteko.

        21. Legearen mendean zeudenakin bizi izan naiz, ni ere legearen mendean arkituko banintza bezela, (legearen mendean arkitzen ez nintzala) bakarrik, irabazteko legearen mendean zeudenak, nola Moisesen legearen mendean etzeudenakin, bizi izan naiz, ni ere legearen mendean arkituko ez banintza bezela, (nik Jaungoikoaganako beste lege bat baneukan ere, Jesukristorena idukirik) legerik etzeukatenak irabazteagatik.

        22. Erkiakin erki egin nintzan, erkiak irabazteko. Guzti au guztientzat egin nintzan, guztiak irabaztzeko.

        23. Eta guzti au Ebanjelioaren amorioagatik egiten det, bere eskeñtzen partale egina izateko.

        24. Ez al dakizute korritokian korrika dabiltzanak, guztiak dijoazela korrika, baña batek bakarrik saria eramaten duela? Zoazte bada korrika, alako moduan, non, saria irabaziko dezuten.

        25. Gudatokian gudatzen diran guztiak, gauza guztiaz jabetzen dirade; eta ez bestetarako, baizik koroa galdukor bat iritxitzeko; guk berriz betiko koroa bat itxedotzen degu.

        26. Ala bada ni korrika noa; ez badezpadan korrika dijoana bezela, gudan ari naiz, ez otsak aizeari ematen diozkana bezela,

        27. Baizik nere gorputza kastigatzen det, eta jartzen det mendean, besteai predikatzen diedala, ni Jaungoikoak beragandik aurtikia izan ez nadin.

 

AMARGARREN KAPITULUA

        1. Ez det bada nai, nere anaiak, jakin gabe egon zaiteztela, nola gure guraso guztiak odeiaren azpian egon ziraden, eta guztiak itsasoa irago zuten.

        2. Eta guztiak bataiatuak izan ziran Moisesegan odeian, eta itsasoan.

        3. Eta guztiak espirituko janaria bera jan zuten,

        4. Eta espirituko edaria bera edan zuten, zeren berak edaten zuten, arri misteriotsutik irtetzen zan uretik, eta arria berai jarraituaz zijoan, eta arri au Kristo zan.

        5. Baña alaere beretatik geienak, Jaungoikoaren gogotik irten ziran, eta ala eremuan gelditu ziran illak.

        6. Eta gertakari aiek ziraden guri dagokigunaren irudia; gura gaiztorik iduki ez dezagun, berak iduki zituzten bezela.

        7. Etzaitezte idoloen adoratzalleak izan, beretatiko batzuek bezela, eskribitua dagoan bezela: «Eseri zan erria jateko eta edateko, eta jaiki ziran jostaketan aritzeko».

        8. Ez dezagun ere fornikaziorik egin, aietatiko batzuek fornikatu zuten bezela, eta egun batean ogeita iru milla il ziran.

        9. Ez dezagun ere Kristo tentatu, beretatiko batzuek egin zuten bezela, zeñak sugeak utsikiak izanda, il ziran.

        10. Ez ezazute ere murmuratu, beretatiko batzuek murmuratu zuten bezela, eta Aingeru ondatzalleak illak izan ziran.

        11. Gertatzen zitzaiezten gauza guzti oiek irudi batzuek ziraden, eta eskribituak daude, kontuan ipintzeko gu, gizaldien atzenean arkitzen geradenok.

        12. Uste duenak fedean sendo dagoala, begiratu beza erori ez dedin.

        13. Oraindaño ez dezute iduki gizatentazioak baizik, baña Jaungoikoa leiala da, eta ez du utziko, zuen indarrez gañetik tentatuak izan zaiteztela; baizik egingo du tentaziotik beratatik onerak atera ditzatzutela, iraun al dezakezuten.

        14. Argatik, nere txit maiteak, idoloak adoratzetik iges egin ezazute.

        15. Lagun adituakin itz egiten dedan ezkero, zuek zerok juzgatu ezazute, esatera noanaren gañean.

        16. Bedeikazioko kaliza bedeikatzen deguna, Kristoren odolaren komunioa ez al da? Eta partitzen degun ogiak, ez al gaitu Jaunaren gorputzaren partale egiten?

        17. Zeren ogi batean partale geran guztiok, asko izan arren, ogi bakar bat, gorputz bakar bat gatoz izatera.

        18. Ikusi itzatzute Israeltarrak aragiaren aldamenetik. Beren artean jaten dituztenak idoloai eskeñitako gauzak, ez al da egia, aldarean partale diradela?

        19. Baña, zer? Esaten al det nik, idoloai eskeñitako gauzak bertuteren bat daukatela? Edo idoloa zerbait badala?

        20. Ez: baizik jentillak eskeñtzen dituzten gauzak, demonioai eskeñtzen diezte, eta ez Jaungoikoari. Eta ez det nik nai laguntasunik batere demonioakin iduki dezazutela, Jaunaren kaliza, eta demonioen kaliza ez dezakezute edan.

        21. Jaunaren maiean, eta demonioen maiean etziñatezke partale izan.

        22. Zeloakin Jaunari aserretuerazi nai al diogu? Bera baño sendoagoak al gera? Guzia zait zillegi; baña guztiak ez dira bearrak.

        23. Onik dago, guztia zillegi izan dakidala; baña ez da guztia onbidea emateko.

        24. Karidadeak esaten du, iñork ere bere gozotasuna ez dezala billatu, projimuaren ona baizik.

        25. Gañerakoan plazan saltzen dan guzia jan ezazute, konzienziagatik galdeetan ibilli gabe.

        26. Zeren lurra, eta bertan dagoan guztia, Jaunarena da.

        27. Jentillen batek konbidatzen bazaitu jatera, eta joan nai bazera, jan ezazute, aurrean ipintzen dizuten guzitik, konzienziagatik galderik egin gabe.

        28. Baña norbaitek esango balizute: Au idoloai sakrifikatua izan da, ez ezazute jan; berak zuei eta zuen konzienziai adirazi dielako.

        29. Konzienziari, esaten det, ez zureari, baizik bestearenari. Zeren, zergatik, esango dezu, irriskuan jarriko naiz beste baten konzienziak kondenatzeko, guztitik jateko daukadan aukera ta eskubide au?

        30. Nik eskerrak emanda artzen badet jaten dedana, zergatik emango diot beste bati, nigatik gaizki esateko bidea, gauza batgatik, zeñgatik Jaungoikoari eskerrak ematen diozkadan?

        31. Ala bada, naiz jan dezazutela, naiz edan dezazutela, edo beste edozeñere gauza egin dezazutela, guzia Jaungoikoaren gloriarako egin ezazute.

        32. Etzaiezute ofenditzeko biderik eman, ez Juduai, ez Jentillai, ez Jaungoikoaren Elizari,

        33. Nola nik ere gauza guztietan egiten dedan alegiña, guztiai nai dutena egiteko, ez dedala billatzen neretzat ona dana, baizik beste guzien gogokoa dana, salbatu ditezen.

 

AMAIKAGARREN KAPITULUA

        1. Nere imitatzalleak bada izan zaitezte, ni Kristorena naizan bezela.

        2. Eta alabatzen zaituztet nere aldetik, zuek nere anaiak, gauza guztietan nerekin oroitzen zeratelako, eta nere erakutsiak zaitzen dituzutelako, adirazi nizuten bezela.

        3. Baña nai ere det jakin dezazuten, gizon guztiaren burua Kristo dala; emakumearen burua berriz gizona, eta Jesukristorena Jaungoikoa.

        4. Gizon guztiak, orazio egin, edo profetizatzen duenak, burua estalia daukala, bere burua desonratzen du.

        5. Kontrara, emakume guztiak, orazio egin, edo profetizatzen duenak burua estali gabe, bere burua desonratzen du, izanik au, burua moistuko baliote bezela.

        6. Baldin emakumeak estalitzen ez badu burua belo batekin, burua moistu ere dakiola. Nola emakume batentzat gauza itxusia dan, buruko illea ebakitzea, edo kaska motza idukitzea, argatik bere burua estali beza.

        7. Gizonak bada ez du bere burua estali bear, zeren bera Jaungoikoaren irudi ta gloria da; emakumea berriz, gizonaren gloria da.

        8. Etzan gizona emakumeagandik formatua izan, baizik kontra, emakumea gizonagandik.

        9. Eta gizona etzan ere formatua izan emakumearentzat, baizik emakumea gizonarentzat.

        10. Argatik emakumeak ekarri bear du buruaren gañean, mendetasuneko ezagungarria, baita Aingeruakgatik ere.

        11. Egia da, Jaunaren legeagatik, gizona ez litekeala izan emakume gabe, ezta emakumea ere gizona gabe.

        12. Bada nola asieran emakumea gizonagandik formatua izan zan; ala orain gizasemea emakumeagandik jaiotzen da, eta guztia Jaungoikoak ala erabaki duelako.

        13. Zuek zerok juzgatu ezazute: ongi dirudi emakume batek toki agirian, belo gabe Jaungoikoari orazio egitea?

        14. Ez al da egia, izateak berak erakusten duela, gizonak beti illeari azitzen utzitzea, beretzat lotsaria dala?

        15. Kontrara, emakumearentzat gloria da, illeari azitzen utzitzea, zeren illeak emanak izan zaiozka beloaren gisara, bera estalitzeko.

        16. Baña alaere baldin norbaitek tematu nai badu, esango diogu, guk alako oiturarik ez daukagula, ez Jaungoikoaren Elizak ere.

        17. Zuen biltzarren gañean berriz, nik esaten dizutet, etzintezkedala alabatu, zeren berak zuentzat mesedegarriak izan bearrean, zuentzat kaltegarriak dirade.

        18. Lenbizi aditzen det, Elizan biltzen zeratenean erriertak daudela, eta zerbait sinistzen det.

        19. Izanik bada premiazkoa herejiak ere izatea, agertu ditezen zuen artean, zeñ diran bertute probatukoak.

        20. Orain bada, zuek Agapeetarako biltzen zeratenak ez da Jaunaren afaria zelebratzeko.

        21. Zeren an bakoitzak jaten du, afariteko eraman duena, besteai begiratu gabe. Eta ala gertatzen da, batzuek ez daukatela ezerere zer janik, besteak geiegi jaten dutenean.

        22. Etxeak ez al dauzkazute jateko, eta edateko? Edo Jaungoikoaren Eliza kutsutzera al zatozte, eta ezerere ez daukatenak lotsatzera? Onen gañean zer esango ote dizutet? Alabatuko ote zaituztet? Onetan etziñitzaket alabatu.

        23. Zeren nik ikasi nuen Jaunagandik, zuei ere erakutsi nizutena; eta da Jaun Jesusek, etsaien eskuetan jarri izango zan gau artan beratan,artu zuen ogia,

        24. Eta eskerrak emanik, partitu zuen, eta bere ikasleai esan zien: «Artu eta jan ezazute. Au da nere gorputz, zuekgatik eriotzarako emana izango dana. Au nere oroipenean egin ezazute».

        25. Eta era berean kaliza artu zuen, afalduta gero, esaten zuela: «Kaliza au, nere odolean, nere testamentua da. Egin ezazute au, egiten dezuten aldi guztietan, nere oroipenean».

        26. Zeren ogi au jan, eta kaliza au edaten dezuten aldi guztietan, Jaunaren eriotza adiraziko dezute, etorri dedin artean.

        27. Ala bada ogi au jan, eta Jaunaren odol au edaten duena, diña ez dan egoera ta estaduan, Jaunaren gorputz, eta odolaren obendun izango da.

        28. Argatik probatu beza gizonak bere burua; eta onela ogi artatik jan, eta kaliza artatik edan beza.

        29. Zeren jaten duenak, edo edaten duenak, diña ez dan estaduan, iretsi eta edaten du bere kondenazioa, ez duelako begiratzen, beste janarietatik Kristoren gorputzera dagoan desberdintasuna.

        30. Emendik dator, zuen artean asko eri ta erki arkitzea, eta asko iltzea.

        31. Gu gerokin sartuko bagiñate kontuetan, ziertoro ez giñatezke Jaungoikoak ala juzgatuak izango.

        32. Eta ala juzgatuak geranean, Jaunak semeak bezela kastigatzen gaitu, mundu onekin batean kondenatuak izan ez gaitezen.

        33. Argatik, nere anaiak, orrelako jateketetarako biltzen zeratenean, elkarri itxedon zaiozute.

        34. Iñor gose baldin bada, etxean jan beza, zuen biltzea, zuen kondenaziorako izan ez dedin. Gañerako gauzak, orrara noanean erabakiko ditut.

 

AMABIGARREN KAPITULUA

        1. Espirituko doaien gañean berriz, ez det nai, nere anaiak, beren berri gabe egon zaitezten.

        2. Ongi dakizute zuek, Jentillak ziñatenean, idolo mutuen ondoren joan oi ziñatela, eramanak ziñaten eran.

        3. Orain bada nik jakinerazitzen dizutet, Profeta egiazko batek ere, Jaungoikoaren argitasunarekin itz egiten duen batek ere, esaten ez duela: Eskomikatua Jesus. Eta iñork ere ez dezake esan Jesus Jauna dala, Espiritu Santuagatik baizik.

        4. Badirade, bai, espirituko doai desberdinak, baña Espiritua bat bakarra da.

        5. Badirade ere langintza desberdinak, baña Jauna bat bakarra da.

        6. Badirade ere izatez gañetiko obratzeko era desberdinak; baña Jaungoikoa bera da guztietan gauza guztiak obratzen dituena.

        7. Baña Espiritu Santuaren doai agiriak bakoitzari ematen zaiozka, onerako.

        8. Ala batek Espiritu Santuagandik artzen du, jakinduria andiarekin itz egiteko doaia. Beste batek artzen du Espiritu Santuagandik beragandik, argitasun andiarekin itz egiteko doaia.

        9. Oni ematen dio Espiritu Santuak berak, fede txit sendo bat, besteari Espiritu berarekin eriak sendatzeko grazia.

        10. Beste bati, mirariak egiteko doaia; besteari profeziako doaia, oni espirituen bereziera; ari izkuntza askotan mintzatzeko doaia, bati itzak azaldatzekoa.

        11. Baña gauza guzi oiek obratzen ditu, Espiritu berezitu ezinak berak, bakoitzari partitzen diola, nai duen erara.

        12. Zeren nola gorputza bat dan, eta bizikai asko daukan, eta bizikai guztiak asko izan arren, gorputz bat bakarra dan, ala Kristo ere.

        13. Onetarako gu guziok bataiatuak gera Espiritu bat batean, gorputz bat egiteko, naiz izan gaitezela Juduak, naiz Jentillak, naiz mendekoak, naiz askatuak, eta guztiok Espiritu bat batetik edan degu.

        14. Eta gorputza ere ez da bizikai bakarra, baizik guztien biltzarrea.

        15. Oñak esango balu, ni ez naiz eskua, ez naiz gorputzarena, zergatik gorputzekoa ez al da izango?

        16. Belarriak esango balu: ez naiz ni begia, ez naiz gorputzarena. Argatik gorputzarena ez al da izango?

        17. Gorputz guztia begia balitza, belarria non egongo liteke? Eta guztia balitza belarria, usaikiña non egongo liteke?

        18. Baña orain Jaungoikoak gorputzean asko bizikai ipiñi ditu, eta beratan jarri ditu, berak nai izan zuen moduan.

        19. Guztiak bizikai bakarra balirade, gorputza non egongo liteke?

        20. Argatik orain, bizikaiak asko izan arren ere, gorputza bat da.

        21. Eta begiak eskuari ez dizaioke esan: Ez det zure laguntasunik bear, ezta ere buruak oñai, ez daukat zuen bearrik.

        22. Baizik gorputzeko bizikai, erkiagoak diruditen aiek, premiazkoagoak dirade,

        23. Eta gorputzeko bizikai, ez dirala ain garbiak uste degunak, oiek apainduria geiagorekin ingurututzen ditugu, eta onestasun gutxiago daukaten gure bizikaiak, onestasun geiagorekin zaitzen ditugu.

        24. Eta gure bizikai onestak, ez daukate ezeren ere premiarik, eta Jaungoikoak alako moduan gorputza ipiñi du, non, honra geiago ematen zaio, gutxiagoren diña danari.

        25. Gorputzean erriertarik ez dedin, baizik bizikaiak elkargatik begiratu dezaten.

        26. Eta baldin bizikai bat gaizki badago, beste bizikaiak berarekin urrikaltzen dirade, eta bizikai bat bozkarioz badago, beste guztiak ere bozkariotzen dirade.

        27. Zuek bada zerate Kristoren gorputza, eta bizikai batzuek, beste bizikai batzuei itsatsiak.

        28. Eta ala Jaungoikoak Elizan ipiñi ditu, batzuek lendabiziko tokian Apostoluak; bigarren tokian profetak; irugarrenean jakintsu, erakusleak; gero mirariak egiteko doaia daukatenak; gero eriak sendatzeko grazia daukatenak; atzenik projimua sokorritzeko, gobernatzeko, izkuntza mota guzietan mintzatzeko, eta itzak aditzeko era eramateko doaiak dauzkatenak.

        29. Guztiak Apostoluak al dira? Edo, guztiak profetak? Edo, guztiak Erakusleak?

        30. Guztiak mirariak egiten al dituzte? Eriak sendatzeko grazia, guztiak al daukate? Guztiak izkuntza mota guztietan mintzatzen al dira? Guztiak erakutsiak eta azaldaerak ematen al dituzte?

        31. Zuek berriz doai orien artean, oberenak billatu itzatzute. Ni bada banoa zuei erakustera bide bat, oraindikan asko obeagoa.

 

AMAIRUGARREN KAPITULUA

        1. Gizonen izkuntza guzietan, eta Aingeruenetan mintzatuko banintza ere, baña ez banu karidaderik idukiko, ots egiten duen menast bat, edo dunduriatzen dan eskilla bat izango nintzateke.

        2. Eta idukiko banu profeziako doaia; eta misterio guztiak ezagutuko banitu; eta jakinduria guztiakin argitua izango banintza; eta fede guzia idukiko banu, alako moduan, non, mendiai toki batetikan bestera alde eraziko banie, eta alaere karidaderik ez baneuka, utsa naiz.

        3. Eta nik partituko banitu nere ondasun guztiak, beartsuai eta eskaleai jaten emateko, eta emango banu nere gorputza suzko garretan erazeki eta erretzeko, eta alaere karidaderik ez baneuka, guziak utsa balio dit.

        4. Karidadea sufritua da; gozoa eta ongigillea da. Karidadeak ez dauka ondamurik, ez du ezerere egiten urduriz, ez ausarkeriarekin, ez da urgullututzen.

        5. Ez da andinaia, ez dabil bere gauzaen billan, ez da aserrekorra, ez du iñorgatik gogorazio gaiztorik egiten.

        6. Gaiztakerian ez da bozkariotzen, egian gozatzen da,

        7. Guztia sufritzen du, projimuaren on guztia sinistzen du, guztia itxedotzen du, eta guztia onean iragotzen du.

        8. Karidadea ez da beñere utsean gelditzen, profeziak berriz bukatuko dira, eta mingañak ixilduko dira; eta jakinduria desegingo da.

        9. Zeren aldamen batetik ezagutzen degu, eta beste aldamen batetik profetizatzen degu.

        10. Etortzen danean berriz onosoa, utsean geldituko da aldamen batekoa dana.

        11. Ala nik, aurra nintzanean, aurrak bezela itz egiten nuen; jostaketan ari oi nintzan aurra bezela; nere iritziak ziran aurrarenak bezelakoak; nere gogorazioak ziran aurrarenak bezelakoak. Baña gizon egin nintzanean, aurraen gauzai utzi nien.

        12. Ez degu orain Jaungoikoa ikusten izpillu batean bezela, eta irudi illunen azpian baizik, baña orduan arpegiz arpegi ikusiko degu. Nik orain ez det ezagutzen aldamen batetik baizik; baña orduan ezagutuko det, ikusketa argi batean, ni ezagutua naizan bezela.

        13. Orain gelditzen dira iru berturte oiek, fedea, itxedopena, eta karidadea. Baña iruen arten andiena, karidadea da.

 

AMALAUGARREN KAPITULUA

        1. Joan zaitezte korrika gogotik karidadea iritxitzeko; eta gero espirituko doaien gurak iduki itzatzute, batezere profeziaenak.

        2. Zeren izkuntzetan mintzatzen dana, esan diran doaiak iduki gabe, ez da gizonentzat mintzatzen, zeren iñork ere ez dion aditzen, baizik Jaungoikoarentzat. Esaten ditu, bai, espirituan gauza misteriotsuak.

        3. Profetaen lana egiten duenak berriz, gizonakin itz egiten du, berai ejenplu ona emateko, berak alaitzeko, eta gozatzeko.

        4. Izkuntzetan mintzatzen danak, bere ongi izateari begiratzen dio, baña profetizatzen duena, Jaungoikoaren Elizaren lanean ari da.

        5. Nik bai nai det, zuek guziok izkuntzen doaia iduki dezazutela, baña txit geiago profeziakoa iduki dezazutela, zeren profetizatzen duena andiago dan, izkuntzetan mintzatzen dana baño, azaldutzen ez baditu Elizak mesedeak artu ditzan.

        6. Egiaz, nere anaiak, ni ibilliko banintza zuei izkuntzetan mintzatzen, zer balioko lizukete, itz egiten ez badizutet, erakutsiak ematen dizkizutedala, edo errebelazioarekin, edo jakinduriarekin, edo profeziarekin edo dotrinarekin?

        7. Anima gabeko gauzaetan ere ikusten degu otsak egiten dituztela, txirolak, edo harpak bezela, baña ots desberdiñak egiten ez badituzte, nola jakingo da zer kantatzen dan, edo zer jotzen dan?

        8. Eta tronpetak berarizko ots egokia jotzen ez badu, baizik nastua, gudarako nor prestatuko da?

        9. Mintzatzen zeraten izkuntza aditzen ez bada, nola jakingo da zer esaten dezuten? Ez diozute aizeari baizik itz egingo.

        10. Egiaz badira munduan izkuntza desberdin mota asko, eta ez dago erririk, berea ez daukanik.

        11. Nik bada ez badakit zer adirazten duten itzak, izango naiz arrotz bat bezela, itz egiten diedanentzat, eta neri itz egiten didana, neretzat arrotza izango da.

        12. Argatik bada zuek, animako doaien zaleak zeraten ezkero, iduki itzatzute, berak ugari idukitzeko gurak elizaren onerako.

        13. Argatik itzkuntza batean mintzatzen danak, orazio egin beza, ongi adiraztzeko esaten duena.

        14. Nik izkuntza batean orazio egiten badet, nere espirituak orazio egiten du, baña nere gogorazioa frutu gabetanik gelditzen da.

        15. Zer egingo det bada? Orazio egingo det espirituarekin, baña orazio egingo ere det adimenarekin, aditua izan nadin, kantatuko det espirituarekin, kantatuko det adimenarekin, aditua izan nadin.

        16. Gañera, zuk Jaungoikoa espirituarekin alabatzen badezu, erri jakinduria gutxikoak nola esango du Amen, zuk eskerrak ematen dituzunean? Zeren ezan aditzen zuk esaten dezuna.

        17. Egia da zuk eskerrak ongi ematen dituzula; baña bestearen onerako ez dira.

        18. Nik nere Jaungoikoari eskerrak ematen diozkat, zuen guzioen izkuntza guzietan mintzatzen naizalako.

        19. Baña elizan naiago det esatea bost itz, aditua izango naizan eran, eta erakutsiak ere emango dieztedan moduan, amar milla itz izkuntza arrotzean baño.

        20. Ene anaiak, etzaitezte aurrak izan arrazoezko gauzak egiten, baña aurrak izan zaitezte, gaiztakerian; zentzuan berriz gizon onosoak izan zaitezte.

        21. Legean eskribitua dago: Nik itz egingo diot erri oni beste izkuntza batean, eta ezpañetako beste era batzuekin, ta alaere ez didate sinistuko, esaten du Jaunak.

        22. Ala bada, izkuntzen doaia da siñale bat, ez kristauentzat, baizik jentillentzat, baña profeziaren doaia, ez da emana izan jentillak konbertitzeko, baizik kristauai erakutsiak emateko.

        23. Orain bada, Eliza guztia toki batean bildua dagoala, eta guztiak ari dirala izkuntza arrotzetan mintzatzen, sartuko balirade jende ezjakinak edo jentillak, ez al luke esango txoratuak zaudetela?

        24. Baña guztiak profetizatzen badute, eta jentillen bat, edo ezjakinen bat sartzen bada, guztiak beren iritzira ekarria, guztiak juzgatua izango da.

        25. Bere biotzeko ezkutuak agirian jarriko dira; eta argatik bere arpegiaren gañean auzpeztuta, Jaungoikoa adoratuko du, aitortzen duela, Jaungoikoa egiaz zuen artean dagoala.

        26. Zer da bada egingo dana, nere anaiak? Ona emen. Biltzen zeratenean, zuetatikoren bat arkitzen bada Jaungoikoak argitua himno bat egiteko; beste bat erakutsiak emateko; au Jaungoikoaren gauzaren bat agertzeko; hura izkuntzetan mintzatzeko; bestea gauzak azaltzeko, guztia sinistzen dutenen onerako, egin bedi.

        27. Izkuntzetan mintzatuko badira, bik bakarrik itz egin bezate, edo geienez iruk, eta ori aldizka, eta batek azaldu dezala esaten dutena.

        28. Eta azaldatutzallerik ez balego, ixillik egon bitez elizan doai au daukatenak; eta berak berakin, eta Jaungoikoarekin itz egin bezate.

        29. Profetaetatik bik, edo iruk itz egin bezate, eta juzgatu bezate besteak.

        30. Eta an eseria dagoan besteren bati, zerbait zerutik agertua izango balitzaio, lenbizia bereala ixildu dedilla.

        31. Ala batak bestearen ondoan, guziok profetizatu zenezakete, guztiak ikasi dezaten, eta onerak atera ditzaten.

        32. Eta profetaen espirituak, profetaen mendean daude.

        33. Zeren Jaungoikoa ez da errierta egillea, pakegillea baizik.

        34. Emakumeak elizan ixillik egon bitez; zeren etzaie zillegi an itz egitea; baizik egon bear dute modu onarekin, legeak ere esaten duen bezela.

        35. Eta zerbait ikasi nai balute, galdetu bizaie beren senarrai, etxean daudenean. Gaizki dirudian gauza da, emakume batek elizan itz egitea.

        36. Jaungoikoaren itzak zuekgandik jatorria iduki al zuen? Edo zuekgana bakarrik allegatu al zan?

        37. Zuetatikoren batek badauka bere burua profetatzat, edo espiritukotzat, ezagutu beza, eskribitzen dizkizutedan gauzak, Jaunaren aginteak diradela.

        38. Ezagutzen ez duena, ezezagutua izango da.

        39. Ala bada, nere anaiak, profeziako doaiaren gurak iduki itzatzute; eta izkuntzak mintzatzea, ez ezazute galerazi.

        40. Baña guztia ondo, ta zuzen egin bedi.

 

AMABOSGARREN KAPITULUA

        1. Nai det orain, nere anaiak, berriztatu zuei, predikatu nizuten Ebanjelioaren oroipena, zeñ zuek artu zenduten, eta zeñatan gogotikan irautzen dezuten,

        2. Eta zeñaen bitartez salbatuak zeraten, ikusi dezazuten, zaitzen ote dezuten, predikatu nizuten bezela; bada bestela alferrik fedean sinistu zenduten.

        3. Lenengo bada erakutsi dizutet, nik ikasi nuena bera Jaunagandik, au da, Kristo il zala gure bekatuakgatik Eskrituraen araura,

        4. Eta izan zala obiratua, eta irugarren egunean biztu zala illen artetik, Eskrituraen beren araura,

        5. Eta agertu zitzaiela lenengo Zefasi, eta gero amaikai.

        6. Geroago ikusi eben batean bosteun anaia baño geiagok, zeñatatik batzuek il badira ere, geienak oraindik bizi dira.

        7. Agertu zitzaion ere Santiagori, eta gero Apostolu guztiai.

        8. Atzenean guztien ondoan, agertu ere zitzadan neri, bertitz bat bezelakoa naizan oni.

        9. Zeren ni naiz Apostoluetatik txikiena, Apostoluaren izenaren diña ere ez naizana, Jaungoikoaren eliza persegitu nuelako.

        10. Baña Jaungoikoaren graziagatik naiz naizana, eta bere grazia ez da nigan utsean egon; bada guztiak baño len geiago egin det, baña ez nik, baizik obekiago, nigan dagoan Jaungoikoaren graziak.

        11. Zeren ala nik, nola berak guziak, au da guziok, geranok predikatzen deguna, eta au zuek sinistzen dezutena.

        12. Orain bada, baldin predikatzen bada Kristo, illen artetik biztua bezela, nola da zuetatiko batzuek dabiltzala esaten, illaen artetik biztutze berririk ez dagoala?

        13. Zeren illaen artetik biztze berririk ez badago aiek esaten duten bezela, Kristo ere etzan berriz biztu.

        14. Baldin berriz Kristo ez bazan biztu, gure predikazioa utsa da, eta zuen fedea ere utsa da,

        15. Eta gañera Jaungoikoaren gezurrezko testiguak arkitzen gera, zeren Jaungoikoaren kontra testigantza eman genduen, esaten genduela, berriz biztu zala Kristo, zeñ ez duen berriz biztu, illak ez badirade berriz biztzen.

        16. Zeren egiaz, illak ez badirade biztzen, Kristo ere etzan biztu.

        17. Eta Kristo berriz biztu ez bazan,utsa da zuen fedea, zeren oraindik zuen bekatuetan zaudete.

        18. Beraz Kristogan sinistuta il ziradenak ere, galdu ziran.

        19. Baldin guk gure bizitza onek irautzen duen artean bakarrik, Kristogan itxedotzen badegu, gizon guztietatik doakabeenak gera.

        20. Baña Kristo, nere anaiak, illaen artetik berriz biztu da, eta illaen lenbiziak bezela etorri da izatera.

        21. Zeren nola gizon batgandik eriotza mundura etorri zan, ala illaen biztutze berriak ere, gizon batgandik etorri bear du.

        22. Eta nola Adangan guztiak iltzen diran, ala Kristogan guztiak biztutzen dira.

        23. Baña bakoitza bere txandan, eta aurrena Kristo, gero Kristorenak diradenak, eta bere etorreran sinistu dutenak.

        24. Gero bereala izango da munduaren atzena, Jesukristo gure Jaunak bere erreñua bere Jaungoiko eta Aitari ematen dionean, baitabere beste eskubide guztia, erreñatze guztia, ta agintaritza guztia desegiten duenean.

        25. Bitartean erreñatu bear du, aliketa Aitak etsai guztiak bere oñen azpian ipintzen diozkan artean.

        26. Eta eriotza izango da, atzenengo desegingo dan etsaia, zeren Jaungoikoak gauza guztiak bere semearen oñen azpian ipiñi zituen. Baña Eskriturak esaten duenean:

        27. Gauza guztiak bere mendean daude, duda gabe aditzen da, salbu, gauza guztiak bere mendean jarri ziozkana.

        28. Eta gauza guztiak bere mendean daudenean, orduan Semea bera ere, gizona danez, jarriko da, gauza guztiak bere mendean jarri ziozkanaren mendean; onela gauza guztietan, guztia Jaungoikoarena izan dedin.

        29. Bestela, zer egingo dute bataiatzen diradenak illai laguntzeagatik, iñolaere illak biztzen ez badira? Zergatik bada illakgatik bataiatzen dira?

        30. Eta zertarako ordu guztietan anbeste perilletan gu jartzen gera?

        31. Ez dago egunik, ziertotzat iduki ezazute, ene anaiak, ni iltzen ez naizanik, seguratzeko zuen gloria eta nerea ere, zeñ Jesukristo gure Jaunagan dagoan.

        32. Zer balio dit (gizona naizanez) gudatzea Efeson pisti odolgiroen kontra, illak berriz biztzen ez badirade? Oiek ala badirade, ez dezagun beste gogoraziorik iduki jatea eta edatea baizik, zeren biar ilko gera.

        33. Etzaiteztela engañatuak izan. Izketa gaiztoak, oitura onak galtzen dituzte.

        34. Beillan zaudete, o justoak, eta ez ezazute bekaturik egin, zeren gure artean badaude gizonak Jaungoikoa ezagutzen ez dutenak, zuen lotsarirako esaten det.

        35. Baña, illak nola biztuko dira? Esango dit norbaitek. Edo, zeñ gorputzekin etorriko dira?

        36. Txoroa! Zuk ereitzen dezunak, ez du bizitzarik artzen, aurrena iltzen ez bada.

        37. Eta ereitzen dezunean, ez dezu ereitzen gero erneko dan landarearen gorputza, baizik ale uts eta soilla, esaterako, gari alea, edo beste gauzaren batena.

        38. Alaere Jaungoikoak, berak nai duen bezela, ematen dio gorputza; eta azi bakoitzari, berari dagokion gorputza.

        39. Aragi guztia, ez da aragi bat bera; baizik bata da gizonen aragia; beste bat abereena; beste bat egaztiena; beste bat arraiena.

        40. Badira ere zeruko gorputzak, eta lurreko gorputzak, baña bat zerukoen edertasuna, eta beste bat lurrekoena.

        41. Bat da eguzkiaren argitasuna, beste bat illargiaren argitasuna; eta beste bat izarren argitasuna. Eta izarretik izarrera ere badago desberdintasuna argitasunean.

        42. Illaen biztze berrian ere ala gertatuko da. Gorputza, azi baten gisara, ipintzen da lurrean usteltzeko, eta biztuko da berriz usteldu eziña.

        43. Ipintzen da lurrean guztia itsusia, eta biztuko da gloriaz betea. Ipintzen da lurrean mugitu ez ditekean eran, eta biztuko da bizkor.

        44. Ipintzen da lurrean abere baten gorputzaren gisan, eta biztuko da espirituzko gorputz bat bezela. Zeren nola dagoan gorputz aberea, ala gorputz espirituzkoa ere badago; eskribitua dagoan bezela.

        45. Lendabiziko gizona, Adan, izan zan egina anima biziarekin. Atzeneko Adan Jesukristo, espiritu bizitzallez betea izan da.

        46. Baña espirituzko gorputza ez da lenengo egina izan zana, gorputz aberea baizik.

        47. Lenbiziko gizona da lurrezkoa, lurretik egina; ta bigarren gizona da zerukoa, zerutik datorrena.

        48. Nola lenbiziko gizona lurrezkoa izan dan, bere semeak ere, ala lurrezkoak izan dira, eta nola bigarren gizona zerukoa dan, bere semeak ere zerukoak dirade.

        49. Ala bada, nola lurreko gizonaren irudia gugan tinkatua eraman degun, zeruko gizonaren irudia ere, eraman dezagun.

        50. Oiek esaten ditut, nere anaiak; zeren aragia eta odola Jaungoikoaren erreñuaren jabeak ez ditezke izan, eta usteltasuna ere ez da izango, usteldu ez ditekean herenziaren jabe.

        51. Eta ona emen non, nere anaiak, esaten dizutedan misterio bat: Guztiok egiaz berriz biztuko gera; baña ez gera guztiok zeruko gizon izatera itzuliko.

        52. Berealashe batean, begiak itxi idiki batean, atzeneko tronpetaren otsera, zeren tronpetak ots egingo duen, eta illak berriz biztuko dirade, usteldu ez ditezken egoera ta estaduan; eta orduan gu aldatuak izango gera.

        53. Zeren premiazkoa dan, gorputz ustelkor au, usteldu ezin biurtu dedilla, eta gorputz ilkor au, illezin biurtu dedilla.

        54. Gorputz ilkor au illezin biurtu dedinean berriz, orduan kunplituko da, eskribitua dagoan itza: Garaipen batekin eriotza iretsia izan da.

        55. Non dek, eriotza, ire garaipena? Non dek, o eriotza, ire akulloa?

        56. Eriotzaren akulloa bekatua da; bekatuaren indarra berriz, legeak emana da.

        57. Baña eman diozkagun eskerrrak Jaungoikoari, zeñak Jesukristo gure Jaunaren bertutez, eriotzaren kontra garaipena eman digun.

        58. Ala bada, nere anai maiteak, zaudete alaiak eta azkarrak, Jaunaren obran, geroago beti lan geiago, ta geiago egiten dezutela; zeren badakizuten, Jaunaren aurrean zuen lana ordañ gabe ez dala geldituko.

 

AMASEIGARREN KAPITULUA

        1. Santuentzat biltzen diran limosnaen gañean, nik Galaziako elizai agindu nien bezela, zuek ere ala egin ezazute.

        2. Asteko lenbiziko egunean zuetatiko bakoitzak ipiñi beza berezian, eta gorde beza bere borondate onari deritzana. Ni joaten naizanean, orduan limosnaen biltzeak egin ez ditezen.

        3. Eta ni an nagoanean, zuek izendatzen dizkidazuten lagunak nere kartakin bialduko ditut, zuen limosnak Jerusalenera eramatera.

        4. Eta ni joatea premiazkoa balitza, nerekin joango dira.

        5. Mazedonia iragota gero, zuekgana etorriko naiz, zeren Mazedoniako probinziatik irago bear naizan.

        6. Eta noaski zuekin geldituko naiz, eta bear bada negua iragoko det, zuek eraman nazazuten joango naizan edozeñere tokitara.

        7. Zeren oraingo aldian, iraitzean bakarrik etzaituztet ikusi nai; baizik itxedotzen det, zuen artean denboratsu batean gelditzea, Jaunak laketzen badit.

        8. Eta Efeson geldituko naiz Pentekosteseraño, edo Maiatz Pazkoetaraño.

        9. Zeren ate andi eta zabal bat idikia daukat Ebanjelioa predikatzeko, etsaiak anitz badira ere.

        10. Timoteo joaten bada zuek ikustera, egin ezazute alegina, zuen artean beldurrik gabe egon dedin, zeren Jaunaren obran, ni bezela, lanean ari dan.

        11. Argatik iñork ere ez beza mezpreziatu gaztea dalako, eta gero pake onean bialdu ezazute, nerekin ikustera etorri dedin, zeren anaiakin bere zai nago.

        12. Gure anaia Apoloren gañean, jakinerazitzen dizutet, erregu asko egin diozkadala zuekgana joan dedin, gure zenbait anaiakin; baña ez du ongitzat iduki, orain joatea; baña beta daukanean, joango da.

        13. Bitartean beillan egon zaitezte; zaudete azkar fedean, gizonkiro lanean ari zaitezte, eta alaitu zaitezte geiago ta geiago.

        14. Zuen gauza guztiak karidadean egin bitez.

        15. Nere anaiak, Estefanas, Fortunato, eta Akaikoren familia ezagutzen dezute. Badakizute Akaiako lenbiziak diradela, eta santuen serbitzora konsagratu ziradela.

        16. Erregututzen dizutet, ongi artu ditzatzutela oiek, eta oiek bezelakoak; eta Jaungoikoaren obran laguntzen dutenak, eta lan onetan ari diradenak.

        17. Eta txit poztzen naiz, Estefanas,eta Fortunato, eta Akaikoren etorrerarekin, zeren zuek egin etziñizadaketena, berak egin zidaten.

        18. Ala nere espiritua eta zuena gozatu zuten. Alako lagunai bada esker ona erakutsi zaiezute.

        19. Asiako elizak eskumuñak egiten dizkizute. Eskumuñak egiten dizkizute Jaunagan gura txit biziakin Akilak, eta Priszilak, beren etxeko elizarekin, zeñean ni ostatuz nagoan.

        20. Eskumuñak anaia guztiak. Zuek ere elkarri diosal egin zaiezute, karidadeko besarka santuan.

        21. pabloren agurra, nere eskuarekin egina dijoa.

        22. Jesukristo gure Jauna maitatzen ez duena, doakabea izan dedilla; Maran, Atha (au da, betiko) madarikatua.

        23. Jesukristo gure Jaunaren graziak zuekin izan bitez.

        24. Nere karidadea zuekin guztiokin. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa