www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biblia (3)
Jose Antonio Uriarte
1858-1859, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

SAN PABLO APOSTOLUAREN
KARTA TITORI

 

LENBIZIKO KAPITULUA

        1. Pablo, Jaungoikoaren serbitzariak, eta Jesukristoren Apostoluak, Jaungoikoaren autuai fedean, eta ontasunaren araurakoa dan egiaren ezagueran, erakutsiak emateko,

        2. Eta betiko bizitzaren itxedopena ematen duenak, zeñ Jaungoiko gezurrik esan ez dezakeanak eskeñi duen, gizaldi guztiak baño lenagotik.

        3. Ikusi erazirik bere denboran bere itzaren betetasuna Ebanjelioaren predikazioan, zeñ emana izan zatan neri, Jaungoiko gure Salbatzallearen aginduz.

        4. Tito nere seme maiteari, elkarrena degun fedearen araura, grazia eta pakea Aita Jaungoiko eta Jesukristo gure Salbatzalleagandik.

        5. Nik Kretan utzi zindudan, zuzendu ziñitzan ez dauden gauzak, eta ipiñi ziñitzan apaizak erri bakoitzean, nik erakutsi nizun bezela.

        6. Aututzen dituzula aitzakia gabeak, bein bakarrik ezkonduak, seme leialak dauzkatenak, ez lujuriarekin fama ona galdutakoak, ez obeditu nai ez dutenak.

        7. Zeren premiazko gauza da, Obispo bat izan dedilla aitzakia gabea, dalako Jaungoikoaren ondasunen partitzallea, ez urgullutsua, ez aserrekorra, ez ardora emana, ez burrukaria, ez irabazi bidegabekoen gurak dauzkana.

        8. Baizik eskaleai ostatua ematen zalea, biguña, izkuntza gozoka, jan edanean begiratua, justoa, santua, garbia,

        9. Fedeko egietara itsatsia, berari erakutsi dioten moduan; gai izan dedin erakutsiak emateko dotrina onean; eta kontra egiten diotenai, argudioak ipintzeko.

        10. Bada oraindikan badirade asko obeditzen ez dutenak, berritsuak, eta engañalariak, batezere zirkunzidatuetatikoak.

        11. Zeñai aoa tapatu bear zaien; familia osoak nastutzen dituztenak, bear ez direan gauzak erakusten dituztela, irabazi gaizto batgatik.

        12. Esan zuen beretatiko batek, zeñ zan beren profeta: Kretakoak beti dira gezurtiak, pisti gaiztoak, sabel alperrak.

        13. Testigantza au egiazkoa da. Argatik errierta gogorrak egin zaieztezu, fedean sendo iraun dezaten,

        14. Eta ez dizaien aditzerik eman Juduen ipuiai, ez gizonen aginte, egiagandik alde erazitzen dutenai.

        15. Garbientzat gauza guztiak garbiak dira; kutsutuentzat berriz, eta federik ez daukatenentzat, ez dago ezerere garbirik; baizik beren anima, eta beren konzienzia, bekatuakin kutsutuak dauzkate.

        16. Aitortzen dute Jaungoikoa ezagutzen dutela, obrakin ordea ukatzen dute, izanik, diraden bezela, nazkagarriak, eta tematiak, eta obra on guzirako ezertarako gaiezak.

 

BIGARREN KAPITULUA

        1. Baña zuk erakutsiko dituzu bakarrik dotrina onaren arauko gauzak.

        2. Gizaseme zarrak izan ditezela jan edanean begiratuak, modu onekoak, zentzu andikoak, eta garbiak fedean, karidadean, pazienzian.

        3. Orobat emakume zarrak izan ditezela beren obra guztietan begiratuak, ez ditezela izan gezur asmatzalleak, ez ardo askoren edaleak, erakutsi onak eman ditzatela.

        4. Erakusten diela garbitasuna zaitzen, neskaitz gazteai; beren senarrak maitatu ditzatela, eta zaitu ditzatela beren semeak.

        5. Izan ditezela modu onekoak, garbiak, begiratuak, etxea ongi zaitu dezatela, paketsuak, senarren mendean egon ditezela, Jaungoikoaren itzagatik gaizki esan ez dedin.

        6. Orobat mutil gazteai ere adirazi zaiezu, begiratuak izan ditezela.

        7. Obra onen irudi ta ispillua bezela agertu ta erakutsi zaite gauza guztietan, dotrinan, oituren garbitasunean lotsa onean.

        8. Dotrina onaren predikazioan, eta izan zaite aitzakia gabea: zure kontrakoa dana lotsatu dedin, gugatik gauza gaiztorik batere zer esan ez idukirik.

        9. Adirazi zaiezu serbitzariai, beren nagusiai obeditu dizaiela, al duten guztian aien gogoko gauzak egiten dituztela; ez dizaiela iñoizere kontrarik egin,

        10. Ez dizaiela ezerere ostu; baizik gauza guztietan leialtasun oso bat erakutsi dezatela, beren biziera onak Jaungoiko gure Salbatzallearen dotrinari lotsa onarekin begiratu erazi dizaion.

        11. Zeren Jaungoiko gure Salbatzallearen graziak gizon guztiak argitu dituen,

        12. Erakusten digula, utzitzen ditugula gaiztakeria, eta munduko gurak, bizi gaitezen mundu onetan kontuz, ongi, eta errelijioaren araura.

        13. Gaudela emen, itxedotzen degun zoriontasunaren zai, eta Jaungoiko andi, eta gure Salbatzalle Jesukristoren etorrera gloriaz betea:

        14. Zeñ eman zan bera gugatik, bekatu guzitik gu erredimitzeko, gu garbitzeko, eta egiteko gurekin erri bat, berarizko gogokoa, obra onen jarraitzallea.

        15. Au da erakutsi, ta adiraziko dezuna, eta eskubide osoarekin erriertan egin ezazu. Alako moduan portatu zaite, non, etzaitzala iñork ere mezpreziatu.

 

IRUGARREN KAPITULUA

        1. Adirazi zaiezu, bizi ditezela Prinzipe eta Agintarien mendean; beren aginteai obeditu dizaiela, eta obra on guztirako prestatuak egon ditezela:

        2. Iñorgatik ere ez dezatela gaizkirik esan, ez ditezela izan auzilariak, ez erriertariak; baizik modu onekoak, tratatzen dituztela gizon guztiak, al duten gozotasun guztiarekin.

        3. Zeren gu ere izan giñan denbora batean zentzugabeak, sinisgogorrak, alde eginik genbiltzanak; gura ta atsegin gaizto neurrigabeko baten mendekoak; gaiztakeriaz ta ondamuz beteak geunden; giñan gorrotogarriak, eta elkarri gorroto geuntzan.

        4. Baña Jaungoiko, gure Salbatzalleak agertu duenean bere biguñtasuna, ta gizonakganako amorioa;

        5. Salbatu gaitu, ez egin ditugun justiziako obrakgatik, baizik bere urrikaltasunagatik, bataioaren bitartez berriz jaioerazitzen zigula, eta berriztatzen ginduela Espiritu Santuaren bitartez,

        6. Zeñ berak isuri zuen gure gañera txit ugari Jesukristo gure Salbatzalleagatik.

        7. Beronen graziagatik justotuak izanik, etorri gaitezen izatera betiko bizitzako primu, daukagun itxedopenaren araura.

        8. Erakutsi au txit ziertoa da, eta nai det ongi sartu dezazula, Jaungoikoagan sinistzen dutenen adimenetan, besteak baño aurrerago jarri ditezen obra onak egitean. Gauza oiek, alabagarriak, eta gizonentzat mesedegarriak dirade.

        9. Baña ezbai zentzugabeak, eta jatorrien gañekoak, eta erriertak,eta itzezko gudak, utzi itzatzu, zeren alperrak, eta ezerere balio ez dutenak diran.

        10. Alde egin ezazu gizon herejeagandik, bein, edo bi alditan bere errakuntzak zuzendu ezkero,

        11. Jakinik onelako gizona gaiztoturik dagoala, eta dala bekataria, bere konzienziak kondenatua izanik.

        12. Nik bialtzen dizudanean zuri Artemas, edo Tikiko, bereala agudo ibilli zaite nigana etortzeko Nikopolira, zeren erabaki dedan, an negua iragotzea.

        13. Bialdu ezazu aurretik onra guztiarekin Zenas legearen erakuslea Apolorekin, eta egin ezazu alegina, ezeren ere premiarik iduki ez dezaten.

        14. Ikasi ere bezate gureak aurrenak izaten gertatu litezkean premietan, soillak eta fruta gabeak izan ez ditezen.

        15. Nerekin dauden guziak diosalak egiten dizkizute, eskumuñak eman zaieztezu zuk legearen araura maitatzen gaituztenai. Jaungoikoaren grazia zuekin guziokin izan bedi. Ala izan dedilla.

 

aurrekoa hurrengoa