www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biblia (3)
Jose Antonio Uriarte
1858-1859, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

SAN PABLO APOSTOLUAREN
LENBIZIKO KARTA TESALONIKARRAI

 

LENBIZIKO KAPITULUA

        1. Pablo, eta Silbano, eta Timoteok, Tesalonikarren elizari, Aita Jaungoikoagan eta Jesukristo gure Jaunagan,

        2. Grazia eta pakea izan bedi zuekin. Aspertu gabe ematen diozkagu eskerrak Jaungoikoari zuek guztiokgatik, gure orazioetan beti zuen oroipena egiten degula,

        3. Oroitzen gerala gure Jaungoiko eta Aitaren aurrean, zuen fedearen obrakin, zuen karidadearen naigabeakin, eta zuen itxedopenaren sendotasunarekin Jesukristo gure Jaunagan,

        4. Jakinik, nere anaiak, zuen elekzioa Jaungoikoarena dala.

        5. Zeren gure Ebanjelioa etzatzuten zuei adirazia izan itzakin bakarrik, baitaere mirariakin eta Espiritu Santuaren doaiakin ere, eta osotasun askoan; zeren badakizute nolakoak izan giñan gu zuen artean zuei on egiteko.

        6. Zuek zuen aldamenetik egin ziñaten gure eta Jaunaren imitatzalleak, artzen zendutela bere itza atsekaba askoren erdian, Espiritu Santuren bozkarioarekin,

        7. Alako moduan, non, egin zerate Mazedonian eta Akaian, sinistu duten guztien irudia.

        8. Zeren zuekgandik zabaldu zan Jaunaren itza, ez bakarrik Mazedoniatik eta Akaiatik, baitaere aldamen guztietatik irten da alako moduan, Jaungoikoagan daukazuten fedea, non, onen gañen ezerere esateko, ez daukagu premiarik.

        9. Zergatik eze, sinisleak berak adiraztzen dute, zuekgana nolako sarrera iduki genduen, eta nola itzuli ziñaten Jaungoikoagana, utzirik idoloak, Jaungoiko bizi ta egiazkoa serbitzera.

        10. Eta zerutik itxedotzeko bere seme Jesus (zeñ illaen artetik biztu zuen) zeñak, etorriko zan aserretik, atera ginduen.

 

BIGARREN KAPITULUA

        1. Zeren zuek badakizute, nere anaiak, gure sarrera zuekgana, etzala alperrikakoa izan.

        2. Baizik, izanik len gaizki tratatuak, eta isekaz beteak (badakizuten bezela) Filiposen, gure Jaungoikoagan itxedopena jarririk, joan giñan alaikiro, Jaungoikoaren Ebanjelioa zuei predikatzera, eragozketa askoren erdian.

        3. Zeren ez dizugute predikatu gezurrezko, ez zikinkeriako erakutsirik, ez engañatzeko asmazioarekin;

        4. Baizik Jaungoikoak aprobatuak izan giñan modu berean, fiatzeko guri Ebanjelioa. Ala itz egiten degu, ez gizonai gogoa betetzeko, baizik Jaungoikoari, zeñak gure biotzak argiro ikusten dituen.

        5. Zeren beñere ez degu egin lausengako izketarik, badakizuten bezela, ez zikoizkeriako aitzakiarik batere: Jaungoikoa testigu da.

        6. Ez degu ere billatzen gizonen gloriarik, ez zuenik, ez besterenik.

        7. Izan bagenezakean ere zuentzat zama, Kristoren Apostoluak bezela; egin gera zuen artean aurrak, ama batek aurrak zaitzen dituen bezela.

        8. Alako gura onak genduzkan guk zuekganako, non, nai genduen ansiarekin ematea zuei, ez bakarrik Jaungoikoaren Ebanjelioa, baita gure bizia ere, zeren gure txit maiteak eginak izan ziñaten.

        9. Zeren oroitzen zerate, nere anaiak, gure lan, eta nekearekin, nola lanean aritzen giñan gau ta egun zuek kasturik iduki etzenezaten, guk gerok irabazten genduela bear genduena, eta alaere Jaungoikoaren Ebanjelioa or predikatzen genduen.

        10. Zuek testiguak zerate, baita Jaungoikoa ere, zer santua, justoa eta kejarik gabekoa izan zan, gu zuen artean, fedea artu dezutenen artean, egon giñan denbora.

        11. Jakinik, dakizuten bezela, zuektatiko bakoitzarekin portatu gerala, (aita bat semeakin bezela)

        12. Adiraztzen dizugula, gozatzen zaitugula, eta erreguz esaten dizugula, egin dezazutela bizitza bat, Jaungoikoaren diña dana, zeñak bere erreñura ta gloriara ots egin dizuten.

        13. Argatik aspertu gabe Jaungoikoari eskerrak ematen diozkagu, zeren artu zendutenean Jaungoikoaren itza guri adituta, artu zenduten, ez gizonen itza bezela, zeñak frutua ematen duen zuekgan bere moduan, baizik artu zenduten (egiaz dan bezela) Jaungoikoaren itza bezela, zeñak frutua ematen duen zuekgan, sinistu dituzutenokgan.

        14. Zeren zuek, nere anaiak, imitatu dituzute, Judean Jesukristogan bilduta dauden Jaungoikoaren Elizak, zeren alako persekuzioak sufritu dituzute zuen erritarrakgandik, nolakoak aiek Juduakgandik.

        15. Zeñak il ere zituzten Jaun Jesus eta profetak, eta gu ere persegitu gaituzte, eta Jaungoikoaren gogokoak ez dira, eta dira gizon guztien etsaiak.

        16. Galerazitzen digutela jentillai predikatzea, salbatu ditezen; onela joateko berak beti, beren bekatuen neurria kunplituaz. Argatik Jaungoikoaren aserrea beren buruen gañera erori da, eta atzeneraño iraungo du.

        17. Gugan danez berriz, nere anaiak, nola egon garean denbora piska batean zuekgandik berezituak gorputzean, ez biotzean, asko arinago etorri gera zuen arpegiak ikustera, gura andiakin.

        18. Argatik nai genduen zuekgana etortzea, eta batezere nik Pablok, bein eta bigarren aldiz, baña Satanasek galerazi digu.

        19. Egiaz, zeñ da gure itxedopena, gure gozotasuna, edo gure gloriako koroea? Ez al zerate zuek, Jesukristo gure Jaunaren aurrean bere etorrerako egunerako?

        20. Bai, zuek gure gloria, eta gure gozotasuna zerate.

 

IRUGARREN KAPITULUA

        1. Argatik ezin geiago sufriturik zuen berririk gabe egotea, ontzat iduki genduen, Atenasen bakarrik gelditzea.

        2. Eta bialdu genduen Timoteo gure anaia eta Jaungoikoaren ministroa Jesukristoren Ebanjelioaren predikazioan, zuek zuen fedean alaitzera eta sendotzera.

        3. Iñor ere atsekabe oiekgatik ez dedin zalantzan jarri, bada zuek ere badakizute, onetarako gaudela.

        4. Zeren zuekin geundenean, lendanaz esaten giñizun, naigabeak iragoko giñituela, gertatu dan bezela, eta zuek ere badakizute.

        5. Beragatik bada, ezin geiago sufriturik, bialdu nuen zuen fedearen berriak jakitera, beldur izanik, tentalariak tentatu izango zenduztela, eta gure lana galduko zala.

        6. Baña orain itzulirik Timoteo zuekgandik onara ekarri dizkigu, zuen fede eta karidadearen berriak, eta nola daukazuten gure oroipen ona, ikusi nai gaituzutela, guk ere, zuek ikustea nai gendukean bezela.

        7. Orrekin, gure anaiak, atsegin andia iduki degu, ikusirik zuen fedea, gure premia ta atsekabe guztien artean.

        8. Zeren orain esan genezake bizi gerala, zuek Jaunagan sendo zaudeten ezkero.

        9. Eta egiaz, nolako esker, duiñak izango diranak, eman dizaiozkaguke Jaungoikoari zuekgatik, daukagun gozotasun andiagatik, zuekgatik gure Jaungoikoaren aurrean?

        10. Au da berari erregutu erazitzen diguna gau ta egun gogorik bizienarekin, utzi digula zuek ikustera joaten, eta ematen, zuen fedeak oraindikan bear dituen erakutsiak.

        11. O, Jaungoiko ta gure Aitak, eta Jesukristo gure Jaunak, zuekganontz gure bidea zuzendu dezala!

        12. Bitartean Jaungoikoak ugaritu zaitzatela, eta geitu dezala zuen karidadea elkarganako, eta guztiakganako, gurea zuentzat nolakoa dan.

        13. Sendotzeko zuen biotzak santutasunean, eta izateko aitzakia gabeak Jaungoiko eta gure Aitaren aurrean, datorreneko Jesukristo gure Jauna bere santu guztiakin. Amen.

 

LAUGARREN KAPITULUA

        1. Gañerakoan, nere anaiak, erregututzen dizugu, eta txit gogotik eskatzen dizugu Jesus Jaunagatik, gugandik ikasi zenduten bezela, nola portatu bear ziñaten, eta Jaungoikoaren gogokoak izan, ala ibilli zaiteztela Jaunaren bidean geiago ta geiago aurreratzeko.

        2. Zeren badakizute nolako aginteak eman dizkizutedan Jaun Jesusen izenean.

        3. Zeren au dan Jaungoikoaren borondatea, zuek santututzea, ez dezazutela fornikaziorik egin,

        4. Jakin dezala zuetatiko bakoitzak bere gorputza erabiltzen santutasunean eta onezkiro.

        5. Ez aragizko guraetan, Jaungoikorik ezagutzen ez duten jentillak egiten duten bezela.

        6. Eta iñork ere ez dezala estutu bere anaia, eta ez dezala ezertan ere engañatu, Jaungoikoa gauza guzti oien bengatzallea dan ezkero, len esan eta ziertotzat adirazi dizugun bezela,

        7. Zeren ez digu Jaungoikoak ots egin zikinkeriara, santutasunera baizik.

        8. Ala aginte oiek mezpreziatzen dituenak, ez du mezpreziatzen gizasemerik, baizik Jaungoikoa, zeñ dan beren egillea, eta zeñak bere Espiritu Santua ere eman digun.

        9. Anaien arteko karidadearen gañean berriz, ez daukagu zuei eskribitu bearrik, bada zuek zerok Jaungoikoagandik ikasi zenduten elkar maitatzen.

        10. Eta Mazedonia guztian dauden anaia guziakin ala egiten dezute. Baña erregututzen dizugu, nere anaiak, amorio onetan geiago ta geiago azi zaiteztela:

        11. Eta alegina egin dezazutela, geldirik biziteko, eta begiratu dezazutela egin bear dezutenera; eta zuen eskuakin lanean ari zaiteztela, agindua dizutegun bezela, eta elizatik kanpora daudenakin onezkero portatu zaiteztela, eta iñoren gauzaren gura gaiztorik, ez dezazutela iduki.

        12. Illen gañean berriz, ezjakiñean etzaitugu utzi nai, tristetu etzaitezten, betiko bizitzaren itxedopenik ez daukaten beste gizonak egiten duten bezela.

        13. Zeren baldin sinistzen badegu, Jesus gure burua il, eta biztu zala, sinistu ere bear degu, Jaungoikoak biztuko dituela, eta Jesusekin gloriara eramango dituela, Jesusen fede ta amorioan il diranak.

        14. Argatik Jaunaren itzaren gañean esaten dizugu, guk, bizi geranok, edo Jaunaren etorrerara artean gelditzen geranok, ez diegula aurrea artuko len il ziradenai.

        15. Zeren Jauna bera Aingeruaren agindura, eta esanera, eta Jaungoikoaren tronpetaren otsera, zerutik jetxiko da, eta Kristogan il ziranak aurrena biztuko dirade.

        16. Gero, gu biziak gelditu geranok, berakin batean arrapatuak eta eramanak izango gera, odeien gañean, airean, Kristori bidera irtetzera, eta ala beti Jaungoikoarekin egongo gera.

        17. Itz oiekin bada, elkar bozkariotu ezazute.

 

BOSGARREN KAPITULUA

        1. Jesukristoren bigarren etorreraren denbora, eta instanteen gañean berriz, ez daukazute, nere anaiak, nik eskribituaren premiarik.

        2. Zeren zuek txit ongi dakizuten, lapurra gauaz bezela, Jaunaren eguna ala etorriko dala.

        3. Bada gaiztoak daudenean esaten, pakea daukagu, ezeren beldur gabe gaude, orduan batbatean etorriko da beren gañera galmena, sabelean daukan emakumeari, aurregiteko oñazeak bezela, eta igesik egin ezingo du.

        4. Zuek berriz, nere anaiak, etzaudete illuntasunetan, egun ark, lapurrak bezela, arrapatu zaitzaten.

        5. Zeren zuek guztiok, argiaren semeak, eta egunaren semeak zerate; ez gera gauarenak, ez illuntasunarenak ere.

        6. Ez gaitezen bada, besteak bezela, lotan egon: baizik egon gaitezen beillan, eta begiratuak izan gaitezen.

        7. Zeren lo egiten dutenak, gauaz lo egiten dute, eta moskortzen diranak, gauaz moskortzen dira.

        8. Gu ordea egunaren semeak geradenok, begiratuak izan gaitezen, fedeko eta karidadeko loarikaz jantziten geradela, eta osasuneko itxedopena kapelatzat daukagula.

        9. Zeren ez gaituen ipiñi Jaungoikoak bere aserrea gugana aurtikitzeko, baizik osasuna arrapatzeko Jesukristo gure Jaunaren bitartez,

        10. Zeñ gugatik il zan, naiz esnatuak egon gaitezela, naiz lotan gaudela, berarekin batean bizi gaitezen.

        11. Argatik elkar gozatu ezazute, eta batzuek besteai onbidea eman zaiezute, egiten dezuten bezela.

        12. Orobat, nere anaiak, erregututzen dizugute, berarizko ezagera, esker on, eta begirunea iduki dizaiezutela, zuen artean lanean ari diradenai, eta Jaungoikoagan agintzen dizutenai, eta erakutsiak ematen dizkizutenai,

        13. Ematen dieztezutela karidadearen ezagungarri andiagoak, beren lanakgatik, berakin pakean egon zaitezte.

        14. Erregututzen ere dizugute, nere anaiak, errierta egin dizaiezutela geldirik ez daudenai, bozkariotu ditzatzutela beldurtiak, sendotu ditzatzutela erkiak, eta guztiakin sufrituak izan zaiteztela.

        15. Begiratu ezazute gaitzagatik gaitza iñork ere besteri itzuli ez dizaiola, baizik beti on egin zaiozute elkarri, eta mundu guztiari.

        16. Beti bozkarioz bizi zaitezte.

        17. Aspertu gabe orazioan egon zaitezte.

        18. Gauza guztiakgatik Jaunari eskerrak eman zaiozkazute, zeren au da Jaungoikoak nai duena zuek guztiok egitea Jesukristoren izenean.

        19. Jaungoikoaren espiritua ez ezazute itzali.

        20. Ez itzatzute mezpreziatu profeziak.

        21. Esaminatu itzatzute, bai, gauza guztiak, eta egin itzatzute gauza onak.

        22. Gauza gaiztoaren irudi guztitik ere, alde egin ezazute.

        23. Eta pakeko Jaungoikoak, gauza guztietan santuak egin zaitzatela, zuen espirituak oso osorik, gorputz eta anima iraun dezan obenikan gabe, Jesukristo gure Jauna datorreneko.

        24. Leiala da ots egin zizutena, eta eskeñi zuen bezela, ala egingo du.

        25. Nere anaiak, gugatik erregutu ezazute.

        26. Anaia guztiai diosal egin zaiezute, laztan santuarekin.

        27. Txit gogotik erregututzen dizutet Jaunagatik, karta au anaia santu guztiai irakurria izan dizaiela.

        28. Jesukristo gure Jaunaren grazia zuekin izan bedi. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa