www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biblia (3)
Jose Antonio Uriarte
1858-1859, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

SAN PABLO APOSTOLUAREN
KARTA FILIPOSKOAI

 

LENBIZIKO KAPITULUA

        1. Pablo eta Timoteo, Jesukristoren sebitzariak, Santu guztiai Jesukristogan, zeñak dauden Filiposen Obispo, eta diakonuakin.

        2. Gure Aita Jaungoikoaren, eta Jesukristo gure Jaunaren grazia eta pakea zuekin izan bitez.

        3. Nik ematen diozkat eskerrak nere Jaungoikoari, zuekin oroitzen naizan aldi bakoitzean,

        4. Erregututzen izan dedala beti bozkarioarekin zuek guziok gatik, nere orazio guztietan.

        5. Ikusirik nolako lanetan ari zeraten Kristoren Ebanjelioan, lenbiziko egunetik orainarteraño,

        6. Zeren nik itxedopen sendo bat daukat, asi duenak zuekgan zuen salbazioko lan ona, bukatuko du, aurrera eramaten duela Jesukristoren etorrerako eguneraño.

        7. Gauza justoa dan bezela, nik zuek guziokgatik ala uste izatea, bada nere biotzean itsatsia daukat, zuek guziok zeratela nere bozkarioko lagunak nere kateetan, eta Ebanjelioa zaitu ta sendotzean.

        8. Jaungoikoa zat neri testigu, nolako samurtasunarekin maitatzen zaituztedan guztiok Jesukristoren erraietan.

        9. Eta eskatzen dedana da, zuen karidadea geiago, eta geiago azi dedilla ezagueran eta zentzu guztian,

        10. Jakin dezazuten ezagutzen obeagoa, eta iraun dezazuten garbi, eta beaztoporikan gabe Kristoren eguneraño,

        11. Justiziako frutuz beterik Jesukristogatik, Jaungoikoaren gloria ta alabantzarako.

        12. Bitartean, o nere anaiak, nai det jakin dezazuten, gertatu zizkidan gauzak Ebanjelioaren aurrerapen geiagorako,

        13. Alako moduan, non, nere kateak Kristogatik etorri dira ezagutuak izatera Enperadorearen jauregikoak, eta an bizi ziraden beste guztiak.

        14. Eta Jaunagan anaiak diradenetatik asko, nere kateetan itxedotzen zutela, alaitasun geiagorekin azartzen dira, predikatzen beldurrik gabe Jaungoikoaren itza.

        15. Egia da badiradela batzuek, Kristo predikatzen dutenak ondamuz eta temaz bezela, beste batzuek gogo onarekin egiten duten artean,

        16. Batzuek karidadeagatik, jakinik Ebanjelioa zaitzeko jarria nagoala,

        17. Beste batzuek zeloak eta temagatik nere kontra, adiraztzen dute Kristo gogo gaiztoarekin, uste dutela, nere kateen pisua astundutzea.

        18. Baña, zer dago orrekin? Kristo adirazia izan ezkero, naiz aitzakiaren batekin izan dedilla, naiz zelo egiazko batekin; onetan bozkariotzen naiz, eta bozkariotuko naiz beti.

        19. Zeren dakidan, au nere onera biurtuko dala zuen orazioen bitartez, eta Jesukristoren espirituaren laguntasunarekin,

        20. Nere guraen, eta daukadan itxedopenaren araura, iñolaere ez naizala lotsatua geldituko, baizik itxedopen oso batekin nago, Kristo gloriaz betea izango dala nere gorputzean, naiz izan dedilla nere bizitzagatik, naiz izan dedilla nere eriotzagatik.

        21. Zeren neretzat bizitzea, guztia da Kristo serbitzeko, eta iltzea irabazia.

        22. Baña baldin gorputz ilkor onetan denbora geiagoan gelditzearekin, frutu geiago atera al banezake nere lanetik, egiaz zer autu ez dakit.

        23. Aldamen bietatik bada estutua arkitzen naiz. Gurak dauzkat, gorputz onen lokarrietatik askatua ikusteko nere burua. Au litzate obeago neretzat.

        24. Baña bestetik bizitza onetan gelditzea, zuentzat premiazkoa da.

        25. Ezaguturik au, badakit oraindikan geldituko naizala, eta iraungo dedala zuekin guztiokin, zuen onerako, eta zuen fedearen bozkariorako,

        26. Azi dedin zuen gozotasuna, eta ongi egina eman zaiozute Jesukristori, bigarren aldiz zuekgana nere etorreragatik.

        27. Bakarrik esaten dizutet orain, zuen bizitza modua izan dedilla, Kristoren Ebanjelioaren diña dana, naiz zuekgana joan nadilla; naiz zuekgandik berezitua egon nadilla, zuekgatik aditu dezadala, irautzen dezutela azkar ta sendo espiritu bat batean, lanean ari zeratela guziok elkarrekin Ebanjelioko fedeagatik.

        28. Eta etzaituzte beldurtu bear etsaien aleginak, bada zuentzat kontra egiten duten au, zeñ dan beren galmenaren gaia, zuentzat salbazioko gaia da, eta au Jaungoikoak erabaki du.

        29. Zeren Kristoren irabaziagatik emana izan zatzute grazia, ez bakarrik beragan sinistzeko, baitaere bere amorioz padezitzeko.

        30. Guda hura bera idukirik, nolakoa nigan ere ikusi zenduten erri onetan, orain ere neri aditu didazute.

 

BIGARREN KAPITULUA

        1. Argatik baldin badago neretzat gozotasunen bat Kristogan zuen aldamenetik; atseginen bat, zuen karidadearen aldamenetik; espirituko elkartasunen bat; urrikaltasuneko errairen batzuek katigu oneganako,

        2. Osotu ezazute nere gozotasuna, izanik guztiok iritzi batekoak; karidade bat bera, espiritu bat bera, gogorazio batzuk berak idukirik,

        3. Ez dezutela ezerere egiten temaz, ez gloria alferragatik, baizik bakoitzak humiltasunarekin, besteai nagusiai bezela begiratu bizaie.

        4. Bakoitzak begiratzen diola, ez bakarrik gauza ona danari, baizik projimuaren onerako danari.

        5. Zeren zuen biotzetan idukiko dituzute, Jesukristok berean iduki zituen gurak berak,

        6. Zeñak idukirik Jaungoikoaren izatea, ez zan gauza arrapatua, baizik berez zan Jaungoikoarekin berdiña bere izatea.

        7. Eta alaere ezerereztu zan bera, mendeko baten irudia artzen zuela, eginik beste gizonen antzekoa, eta gizonaren izate modura biurtua.

        8. Humillatu zan bera, eginik obeditzalle eriotzaraño, eta gurutzeko eriotzaraño.

        9. Argatik Jaungoikoak ere goratu zuen gauza guztien gañera, eta izen guztiez gañetiko izen bat eman zion.

        10. Jesusen izenera belaunikotu dedilla belaun guztia zeruan, lurrean, eta infernuan;

        11. Eta mingaiñ guziak aitortu beza, Jaun Jesukristo, Aita Jaungoikoaren glorian dagoala.

        12. Argatik, nere txit maiteak, (beti obeditu dezuten bezela) ez bakarrik ni zuen aurrean banengo bezela, baizik asko geiago, orain zuekgandik berezitua nagoanean, beldur eta ikararekin zuen salbazioko lanean ari zaitezte.

        13. Bada Jaungoikoak bere borondate on uts batgatik egiten du zuekgan, ez bakarrik nai izatea, baita egitea ere.

        14. Egin itzatzute bada gauza guztiak, murmurazio gabe, ta zalanza gabe.

        15. Izan zaitezten erriertaren premiagabeak, eta tolesgabeak, Jaungoikoaren semeak bezela, aitzakia gabeak, erreñu gaizto eta biurri baten erdian, non argi egiten dezuten munduko argiak bezela.

        16. Iraunerazitzen diozutela, bizitzako itz, nik predikatu dizutedanari gozatu nadin ni Kristoren egunean, ez naizala alperrik korrika ibilli, eta ez naizala ere alperrik lanean ari.

        17. Bada nere odola isuriko banu ere, libazioaren gisara zuen fedearen doañ, eta eskeñtzaren gañean, gozatzen naiz eta bozkariotzen naiz zuekin guziokin.

        18. Eta beragatik zuek bozkariotu bear zerate, eta neri ongi izatea eman.

        19. Nik Jaun Jesusgan itxedotzen det, bialduko dizutedala Timoteo, ni ere gozatu nadin zuen gauzak jakiteaz,

        20. Zeren ez daukadan iñor ere, nerekin biotzez, eta espirituz alako moduan bildua, bera bezela, ez zuen onagatik gogo obeagoarekin begiratzen duenik.

        21. Ikusirik, esaterako, guztiak, billatzen dituztela berenak diraden gauzak ez Jesukristorenak,

        22. Zeren badakizute zuek, ongi dakidala, nolakoa dan, ikusiaren gañera, serbitu nauelako Ebanjelioaren predikazioan, seme batek bere aitaren aldamenean bezela.

        23. Ala bada, bera uste det zuekgana bialtzea, ikusten dedanean, nere inguruko gauzak zuzenduak daudela.

        24. Baitaere itxedotzen det Jaunagan, ni nerau ere denbora gutxiren buruan, joango naizala zuek ikustera.

        25. Bitartean premiazko gauza dala uste izan det bialtzea zuekgana Epafrodito nere anaia, eta laguntzallea nere lanetan, eta adiskidea gudaetan zuen Apostolu, edo bialdua, eta nere premietan ni serbitu nauena.

        26. Zeren egiaz berak zeukan ansia andia zuek guztiok ikusteko, eta atsekabetua zegoan, zuek jakin zenduelako eririk zegoala.

        27. Egia da eririk egon dala iltzeko zorian; baña Jaungoikoak berarekin urrikaltasuna iduki zuen, eta ez bakarrik berarekin, baita nerekin ere, nik tristeza tristezaren gañean sufritu ez nezan.

        28. Argatik agudoago bialdu det, bera ikusita, berriz gozatu zaitezten, eta ala ni pena gabe egon nadin.

        29. Artu ezazute bada bozkario guztiz andi batekin Jaunagan, eta alako lagun andiai eman bear zaien onrarekin.

        30. Jesukristoren serbitzoagatik eriotzako ateetan egon dalako, bere bizia irriskuan jarriaz, egiten zuela zuek ortikan egin etziñitzatekena neri laguntzen ziñidatela.

 

IRUGARREN KAPITULUA

        1. Atzenean, nere anaiak, Jaunagan poztu zaitezte. Neretzat ez da gauza gogaikarria, zuei lengo gauzak berak eskribitzea, eta zuentzat premiazkoa da.

        2. Iges egin ezazute bada, berriz ere esaten dizutet, txakurretatik; iges egin ezazute langille gaiztoetatik; iges egin ezazute, gezurrezko zirkunzidatuetatik.

        3. Zeren zirkunzidatu egiazkoak gera gu, Jaungoikoa espirituan serbitzen degunok, eta Jesukristogan gozatzen geranok, aragian itxedopena jarri gabetanik.

        4. Egia da ni ere aragian gozatu nitekeala. Baldin bada iñork uste balu, aragiaren aldamenetik aurrea artuko didala, jakin beza, nik geiago dezakedala.

        5. Bada zortzigarren egunean zirkunzidatua izan nintzan, Israelko jatorrikoa naiz, Benjaminen tribukoa, Hebreotarra, Hebreotarren semea, Fariseoa legea zaitzeko moduan.

        6. Juduen fedeagatik zelotsua, Jaungoikoaren eliza persegitzeraño; eta justiziaren gañean, zeñ dagoan legean, nere bizitza aitzakia gabea izan da.

        7. Baña gauza oiek, zeñai nik len begiratzen nien nere irabazi batzuei bezela, galmenak iduritu izan zazkit, Jesukristogan begiak ipintzean.

        8. Eta egiaz guztia daukat galmentzat, Jesukristo nere Jaunaren ezaguera goratuarekin berdindu ezkero, zeñaen amorioagatik utzi ditut eta galdu gauza guztiak, eta zimaurrari bezela begiratzen diet, Kristo irabazteagatik,

        9. Eta beragan arkitu nadilla, ez nere justizia daukadala, zeñ dan legetik datorrena; baizik Jesukristoren fedetik jaiotzen dan hura; Jaungoikoagandik fedearen bitartez datorren justizia.

        10. Bera ezagutzeko, au da, Kristo, eta bere biztze berriaren indarra, eta bere penaen partale izateko; bere eriotzari iruditzen natzaiola,

        11. Alako moduan, non, atzenean illaen biztze gloriaz betearen diña izatera allegatu nadilla.

        12. Ez oraindikan guztia iritxi dedalako; ezta ere Kristo, iruditzeko perfekziora allegatu naizalako, baña alaere, bideari jarraitzen diot, ikusteko iritxitzen ote dedan arako gauza, zeñatarako Jesukristok ots egin zidan.

        13. Nik, nere anaiak, ez det uste, nere bidearen atzeneraño allegatu naizala. Nik bakarrik begiratzen dedana da, azturik lengo gauzakin, eta gerokoetara begiraturik bakarrik,

        14. Joan korrika billatzen dedan iturontz, irabazteko ordaña, zeñatarako Jaungoikoak goietatik ots egiten duen Jesukristoren bitartez.

        15. Onelako iritziak iduki ditzagun bada, osoz onak geraden guziok, eta zuek beste iritzirik badaukazute, uste det Jaungoikoak orretan ere argituko zaituztela.

        16. Fedeko egiaen gañean onezkero allegatu geran ezageraen gañean berriz, uste ta iritzi aiek berak iduki ditzagun, eta erregela artan beratan iraun dezagun.

        17. O nere anaiak! nere imitatzalleak izan zaitezte, eta begiak jarri itzatzute gure irudi, zuek daukazutenaren araura bizi diraden aietan.

        18. Zeren asko dabiltza ortik, maiz esaten nizuten bezela, (eta orain ere negarrez esaten det) Kristoren gurutzearen etsaiak bezela bizi diradenak.

        19. Zeñaen atzena galmena dan, zeñaen Jaungoikoa sabela dan: eta beren gloria ipintzen dutenak beren lotsarian, lurreko gauzaetara txit itsatsiak daudela.

        20. Gure izketa ordea zeruetan dago, nondik ere Jesukristo gure Jauna, Salbatzallea, itxedotzen degun,

        21. Zeñak aldatuko duen gure gorputz beeratua, eta egingo duen bere antzeko gloriaz betea, indar arekin berarekin, zeñarekin gauza guztiak bere mendean jarri litzakean.

 

LAUGARREN KAPITULUA

        1. Beragatik bada, nere anaia txit maiteak, eta gogokoak, nee gozotasuna, eta nere koroa, iraun ezazute ala azkar ta sendo Jaunagan.

        2. Nik erregututzen diot Ebodiari, eta Sintigesi eskatzen diot gogotik, iritzi batekoak izan ditezela Jaunagan.

        3. Zuri ere eskatzen dizut, o nere lagun leiala, lagundu dizaiezula emakume oriei, zeñak nerekin lanean ari diran Ebanjelioagatik, Klemente eta beste nere laguntzalleakin batean, zeñaen izenak bizitzako liburuan dauden.

        4. Bozkariotu zaitezte beti Jaunagan. Berriz esaten dizutet, bozkariotu zaitezte Jaunagan.

        5. Zuen modu ona gizon guztiak ezagutua izan bedi, zeren Jauna aldean dagoan.

        6. Etzaitezte ezeren ere arduratan egon, baizik gauza guztietan eraman itzatzute zuen eskariak Jaungoikoaren aurrera, orazioen eta erreguen bitartez, eskerrak emateak laguntzen diela.

        7. Eta Jaungoikoaren pake, adimen guziez gañetikoa dana, zuen biotzen, eta zuen iritzien gordetzallea izan dedilla, Jesukristogan.

        8. Gañerakoan, nere anaiak, egiaren araukoa dan guztia, garbia dan guztia, justoa dan guztia, santua dan guztia, maitagarri egiten zaituzten guztia, izen onerako serbitzen duen guztia, bertute guztia, oitura alabagarri guztia, oien gañean iduki itzatzute zuen gogorazio guztiak.

        9. Nigandik ikasi dezutena, eta artu dezutena, eta aditu dezutena, eta nigan ikusi dezutena, oiek egingo dituzute, eta pakeko Jaungoikoa zuekin izango da.

        10. Ni, nigan danez, txit bozkariotu nintzan Jaunagan atzenean ere loretu dalako zeukaten gura ona, beti iduki dezute zuen biotzetan; baña agertzeko erarik etzenduten arkitzen.

        11. Ez det esaten nere premiagatik: zeren ikasi dedan daukadanarekin aspertzen.

        12. Badakit biziten premian, eta badakit biziten ugaritasunean (guzia irago det, eta oitua nago), aserik egoten, eta gosea iragotzen; ugari idukitzen eta urri idukitzen.

        13. Sendotzen nauen argan guztia dezaket.

        14. Alaere obra on bat egin dezute, nere atsekabean neri lagundutzea.

        15. Bestela berriz, ongi dakizute zuek, o Filipostarrak, zuei Ebanjelioa predikatu, ta gero, bereala Mazedoniatik atera nintzanean, beste eliza batek ere etzidala lagundu bere ondasunakin, baizik zuenak bakarrik,

        16. Bada bein eta bi alditan bialdu ziñidaten Tesalonikara, nere premietarako bear nuena.

        17. Ez da au esatea, ni doañen guraz nagoela, baizik nai dedana da, Jaungoikoaren aurrean zuen konturako andik etorriko dan onera ta mesedea.

        18. Orain guztia daukat, eta ugaritasunarekin: ondasunez txit betea nago, artu dedanean Epafroditorekin bialdu didazutena; eta zeñ artu dedan usai txit gozoko eskeñtza bat bezela; doañ bat bezela, Jaungoikoarentzat gogokoa ta onirizgarria.

        19. Nere Jaungoikoak bada kunplitu bitza zuen gura guztiak, bere ondasunen araura, Jesukristogan ematen dezuten gloriarekin.

        20. Jaungoiko eta gure Aitari, gloria emana izan bizaio mendez mende. Amen.

        21. Diosalak egin zaieztezute santu guztiai Kristo Jesusgan.

        22. Nerekin dauden anaiak, eskumuñak egiten dizkizute. Agurrak egiten dizkizute santu guztiak, eta batezere Zesarren etxekoak diradenak.

        23. Jesukristo gure Jaunaren grazia zuen espirituarekin izan bedi. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa