www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biblia (3)
Jose Antonio Uriarte
1858-1859, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

SAN JUAN APOSTOLUAREN
IRUGARREN KARTA

 

        1. Apaizak, nik, asko nai diodan Gaiori, zeñ nik egiaz ta benaz maitatzen dedan.

        2. Nere txit maitea, Jaungoikoari erregututzen diot, gauza guztietan ongi joan dakizula, eta osasuna iduki dezazula, zure animak zorionez daukan bezela.

        3. Nere bozkarioa andia izan da, anaien etorrerarekin, eta zure ontasun zintzoaren gañean ematen duten testigantzagatik, egiaren bideari jarraitzen diozuna bezela.

        4. Ezertan ere ez daukat atseden andiagorik, non, nere semeak egiaren bidetik dabiltzala aditzen dedanean.

        5. Nere txit maitea, kristau on, eta leiala bezela portatzen zera, anaiakin egiten dituzun gauza guztiakin, eta batezere bideanteakin,

        6. Zeñak Elizan agirian, zure karidadearen testigantza eman duten, eta zuk ongi egingo dezu, berai joan erazitzeaz, eta beren ibilleretan laguntzeaz, Jaungoikoari zor zaion lotsa, ta begirunearekin;

        7. Zeren bere izenaren gloriagatik jarri dira bidean Jentillakgandik ezerere artu gabe.

        8. Argatik guk artu bear ditugu alakoak, egia zabaltzen laguntzeko.

        9. Nik Elizari eskribituko nion, baña Diotrefes orrek, zeñak guztien gañean jarri nai duen, ez du gugandik ezerere jakin nai.

        10. Argatik ni ara joaten banaiz, bere obraen kontua artuko diot, ikusi erazitzen diodala, ze gaizki egiten duen, gure kontra itz txarrak esaten ibiltzean, eta au beretzat asko ez balitza bezela, ez bakarrik ez die gure anaiai ostaturik ematen; baizik ematen dienai galerazitzen die, eta elizatik aurtikitzen ditu.

        11. Zuk, nere maitea, ez diozu jarraituko ejenplu gaiztoari, baizik onari. On egiten duena, Jaungoikoarena da; gaizki egiten duenak, ez dio Jaungoikoari begiratzen.

        12. Guztiak ematen dute testigantza Demetrioren alde, eta egiak berak ere, eta guk ere orobat ematen diogu, eta ongi dakizu gure testigantza egiazkoa dala.

        13. Asko gauza neuzkan zuri eskribitzeko; baña tintaz eta plumaz ez det egin nai izan.

        14. Zeren zu aurki ikustea itxedotzen det, eta aoz ao itz egingo degu. Pakea zugan izan dedilla. Adiskideak eskumuñak egiten dizkizute. Zuk gureai, bakoitzari berezian, eskumuñak eman zazkiezu.

 

aurrekoa hurrengoa