www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biblia (3)
Jose Antonio Uriarte
1858-1859, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

SAN PABLO APOSTOLUAREN
KARTA ERROMAARRAI

 

LENBIZIKO KAPITULUA

        1. Pablo Jesukristoren serbitzaria, Apostolutzarako zeruak ots egina, Jaungoikoaren Ebanjelioa predikatzeko autua,

        2. Ebanjelio bat, Jaungoikoak berak lendanaz eskeñi zuena bere profetaen bitartez Eskritura Santaetan,

        3. Bere Seme Jesukristo gure Jaunaren gañean, zeñ jaio zitzaion aragiaren araura Dabiden jatorritik,

        4. Eta lendanaz autua izan zana, Jaungoikoaren seme izateko eskubiderik andienarekin, santifikazioko Espirituaren araura, bere biztze berriagatik illen artetik,

        5. Zeñaen bitartez guk artu degun grazia eta Apostolutza, fedearen mendera ekartzeko bere izenaren bertutez Erreñu guztiak,

        6. Zeñaen artean zuek ere kontatuak zeraten, Jesukristok beratara ots egin dizutelako,

        7. Erroman zaudeten guztiai, Jaungoikoak maitatuak eta santuak zeratenai, bokazioagatik, grazia eta pakea gure Aita Jaungoiko, eta Jesukristo gure Jaunagandik.

        8. Aurrena nik nere Jaungoikoari eskerrak ematen diozkat Jesukristo gure Jaunaren bitartez zuek guztiokgatik, zuen fedea mundu guztitik adirazia dalako.

        9. Jaungoikoak, zeñ espiritu guziarekin serbitzen dedan bere Semearen Ebanjelioaren predikazioan, testigantza ematen dit, aspertu gabe zuekin oroitzen naizala;

        10. Eskatzen diodala beti nere orazioetan, bere borondatea baldin bada, eman dizadala era on bat, eta bide egoki bat, zuek ikustera joateko.

        11. Zeren zuek ikusteko gura biziak dauzkat, zuei itsatsitzeko animako graziaren bat, zeñarekin sendotuak izango zeraten.

        12. Au da, zuen artean arkitzen naizala, elkar gozatu gaitezen, zuek, eta nik daukagun fedearen bitartez.

        13. Baña ez det nai, nere anaiak, jakin gabe egon zaitezten, maiz erabaki dedala zuekgana joatea, zuen artean animako fruturen bat ateratzeko, beste erreñuen artean bezela; baña orainartean ezin izan det.

        14. Grieguai, eta Jentillai, eta Jakintsuai, eta Jakinezai zordun natzaie.

        15. Ala (neregan danez) prestatua nago Ebanjelioa predikatzeko, Erroman bizi zeratenai ere.

        16. Ez naiz ni Ebanjelioagatik lotsatzen; izanik bera, dan bezela, Jaungoikoaren birtutea, sinisten duten guziak salbatzeko, aurrena Juduak, eta gero Jentillak.

        17. Eta Ebanjelioan da, non agertu zaigun, Jaungoikoagandik datorren justizia, zeñ fedetik jaiotzen dan, eskribitua dagoan bezela: Justoa fedeagatik bizi da.

        18. Beragan agertzen ere da, Jaungoikoak zerutik aurtikiko duen aserrea, arako gizon, Jaungoikoaren egia bidegabero geldituta daukatenen gaiztakeria eta injustizia guztiaren gañera.

        19. Berak argiro ezagutu duten ezkero, Jaungoikoagatik ezagutu ditekeana, Jaungoikoak agertu dielako.

        20. Egiaz Jaungoikoaren perfekzio ikusieziñak, bere betiko eskubidea, eta bere Jaungoikotasuna ere, gure begien aurrean jarri dira, mundua egina izan zanetik onara berak egindako gauzak ematen diguten beren ezageragatik, eta ala, alako gizonak, aitzakiarik batere ez daukate.

        21. Zeren Jaungoikoa ezagututa ere, etzuten alabatu Jaungoikoa bezela; eta etziozkaten ere eskerrak eman; baizik urgullututzen ziradela, beren gogorazioetan, zorabiatu ziran, eta beren biotz zentzugabea, illuntasunez betea gelditu zan.

        22. Eta berak jakintsu batzuek ziradela esaten zutela, jakinez andi batzuek eginak gelditu ziran;

        23. Allegatzeraño ematera, gizon ustelkor baten, eta egaztien, eta lauoñeko abereen, eta suga batzuen irudiai, Jaungoiko, usteldu ezditekeanari zor zaion onra eta gloria.

        24. Argatik Jaungoikoak utzi zituen beren biotz gaiztoaren, eta beren gura zikinen mendean, alako moduan, non, berak beren gorputzak lotsariz bete zituzten.

        25. Berak, Jaungoikoaren egiaren lekuan gezurra jarri zutenak; adoratzen eta serbitzen zituztela Jaungoikoak egindako gauzak, serbitu bearrean beren Egillea, zeñ bakarrik dan, bedeikatua izateko diña gizaldien gizaldietan. Amen.

        26. Argatik jarri zituen Jaungoikoak gura lotsagarrien mendean. Zeren beren emazteak berak, utzirik berezko legeak agintzen zuten modua, artu zuten, naturalezaren kontrakoa dan usadioa.

        27. Era berean gizasemeak ere, utzirik berezkoa dan emakumeagazko berezko elkartzerai, izeki ziran abereen gisako amorioetan, egiten zituztela zikinkeriarik lotsagarrienak, gizasemeak gizasemeakin, artzen zutela berak berakgan, beren biotzeko gogortasuna diña zan ordaña.

        28. Zeren, nola etzuten nai Jaungoikoa ezagutu, Jaungoikoak jarri zituen, berak madarikatutako iritzi baten mendean, alako moduan, non, gizon baten diñak ez diraden gauzak egin zituzten.

        29. Gelditzen ziradela beteak gaiztakeria guziakin, okerreriakin, fornikazioakin, zikoiztasunakin, dongakeriakin, ondamuzkoz, erallaz, pake txarrekoz, engañalariz, biurriz, erriertariz,

        30. Gezurasmatzallez, Jaungoikoaren etsaiz, iraintzalle urgullutsuz, arrokeriaz betetakoz, oitura gaiztoen biltzallez, beren gurasoen menpetasun gabekoz,

        31. Arrazoi gabekoz, aiyarialariz, amoriogabekoz, leialtasun gabekoz, urrikaltasun gabekoz,

        32. Zeñak Jaungoikoaren justizia ezagutzen zutela, etzuten alaere ezagutu, alako gauzak egiten dituztenak, betiko eriotzaren diñak diradela: eta ez bakarrik egiten dituztenak; baitaere egiten dituztenai, ontzat ematen dieztenak.

 

BIGARREN KAPITULUA

        1. Argatik ez daukazu iñundik ere aitzakiarik, o gizon, zerana zerala, besteak gaiztotzat juzgatzen dituzuna. Zeren besteagatik juzgu gaiztoa egiten badezu, onetan beronetan zu zerori kondenatzen zera, egiten dituzula zuk, o Judua, gaiztotzat ematen dituzun gauzak berak.

        2. Badakigu Jaungoikoak kondenatzen dituela, bere egiaren araura, alako gauzak egiten dituztenak.

        3. Zuk bada, o gizon, alako gauzak egiten dituztenakgatik juzgu gaiztoak egiten dituzuna; eta alaere zuk zerorrek gauza aiek berak egiten dituzuna, uste al dezu Jaungoikoaren juiziotik iges egin dezakezula?

        4. Ala mezpreziatzen al dituzu bere ontasunaren, eta bere pazienziaren, eta bere sufrimendu luzearen aberastasunak?

        5. Zu, kontrara, zure gogortasunarekin, eta zure biotz penitenziaren gorrotokoarekin zoaz montoituaz aserrea, eta aserre geiago, bengantzako egunerako, eta Jaungoikoaren juizio zuzenaren agertuerarako,

        6. Zeñak ordaña emango dion bakoitzari bere egiteen araura,

        7. Ematen diela betiko bizitza, obra onak egiten daukaten iraupenaren bitartez, gloria, onra, eta betiko irauna gogotik billatzen dutenai:

        8. Eta isurtzen duela bere sumintasun eta aserrea espiritu tematien gañera, zeñak ez dioten egiari oben egiten, baizik bidegabetasunarekin laztantzen dirade.

        9. Ala bada, atsekabeak eta antsiak itxedotzen die, nai ,ta nai ez, obra gaiztoak egiten dituen gizon guztiaren animari, aurrena Juduenari, eta gero Griegenari.

        10. Baña gloria, onra, eta pakea izango dira, obra onak egiten dituen guztiari, herenziaz etorriko zaizkanak, aurrena Juduari, eta gero Grieguari.

        11. Zeren Jaungoikoak, zeñ zelakoa dan ez duen begiratzen.

        12. Eta ala legerik eskribituta iduki gabe, bekatu egin zutenak, galduko dira, legeak juzgatuak izan gabe, baña legea zeukatela bekatu egin zuten guztiak, legeak juzgatuak izango dirade.

        13. Jaungoikoaren aurrean ez dirade justoak, legea aditzen dutenak; baizik legea kunplitzen dutenak, oiek justotuak izango dirade.

        14. Egiaz Jentillak lege eskribiturik iduki gabe, berenez daukaten arrazoiarekin, legeak agintzen dutena egiten dutenean; onelakoak legerik iduki gabetanik, berentzat lege bizia dirade.

        15. Eta berak adiraztzen dute, legeak agintzen duena, beren biotzetan eskribitua dagoala, beren konzienziak testigantza ematen dien bezela, eta an beren barrenetan dauzkaten gogorazioak zenbait alditan salatzen dituztenean; beste zenbait alditan berriz, beren alde jartzen diradenean,

        16. Ikusiko dan bezela egun artan, zeñean Jaungoikoak gizonen gauza ezkutuak juzgatuko dituen; Jesukristoren bitartez, nere Ebanjeliko dotrinaren araura.

        17. Baña zuk Juduaren izenarekin bozkariotzen zerana, eta legean zure itxedopena ipiñia daukazuna, eta Jaungoikoak adoratzena gozatzen zerana,

        18. Eta bere borondatea ezagutzen dezuna, eta legetik erakutsiak arturik, zeñ dan obeago dakizuna,

        19. Zuk urgulleriaz uste dezu zerala itsuen zuzentzallea, eta illuntasunetan daudenen argia,

        20. Ezjakinen erakuslea, aurren maesua, Moisesen legean, jakinduriaren, eta egiaren irudi ta ispillua daukana bezela.

        21. Eta alaere zuk, besteari erakutsiak ematen diozkazunak; zuretzat erakutsi oiek ez dituzu artzen. Zuk, predikatzen dezun orrek, ez dala lapurretarik egin bear, zerorrek lapurretak egiten dituzu.

        22. Zu, esaten dezuna, ez dala adulterioko bekaturik egin bear, adulterioko bekatuan erortzen zera. Zu, idoloakgatik gaizki esaten dezuna, idolo orien adoratzalle sakrilego bat zera.

        23. Zuk, legean gozatzen zeranak, ausitzen dezula legea, Jaungoikoa desonratzen dezu.

        24. (Zuekgatik Juduakgatik, eskribitua dagoan bezela, Jentillen artean, Jaungoikoaren izenagatik blasfemiak esaten dira.)

        25. Gañera, zirkunzizioa da mesedegarria, legea zaitzen badezu; baña legearen auslea bazera, zirkunzidatua egon arren, Jaungoikoaren aurrean zera, gizon zirkunzidatu gabeko bat bezelakoa.

        26. Kontrara, zirkunzidatu gabeko batek legeko aginteak zaitzen baditu, zirkunzidatu gabe egon arren, ez al da zirkunzidatua balitza bezela idukia izango?

        27. Eta berez zirkunzidatu gabekoa danak, legea ongi zaitzen badu, ez al zaitu kondenatuko, zu, idukirik legearen letra eta zirkunzisioa, lege auslea zerana?

        28. Zeren Judua izatea ez dago kanpotikoan, eta aragian egiten dan zirkunzisioa, ez da egiazkoa,

        29. Baizik Judu egiazkoa da, bere barrenen alakoa dana, nola zirkunzisio egiazkoa ere dan, biotzekoa, egiten dana espirituaren araura, eta ez legearen letraren araura; eta Judu egiazko onek artzen du bere alabantza, ez gizonakgandik, baizik Jaungoikoagandik.

 

IRUGARREN KAPITULUA

        1. Zertan bada dira Juduak jentillak baño geiago? Edo, zer onera ateratzen da erri zirkunzidatua izatearekin?

        2. Asko, aldamen guztietatik. Eta batezere Jaungoikoaren itzak izan zitzaieztelako beren kontura utziak.

        3. Eta zer dago beretatik batzuek sinistu ez bazuten? Beren sinisgogortasunak, Jaungoikoaren leialtasuna utsean utziko al du? Ez iñola ere.

        4. Izanik Jaungoikoa dan bezela, egiatia, eta gizon guztiak gezurtiak, Dabidek Jaungoikoari esan zionaren araura, Zu zure itzetan leiala zerala ezagutua izan zaitezen, eta garailari irten zaitezen, zugatik egiten diran erabakietan,

        5. Eta baldin gure gaiztakeriak goratzen badu Jaungoikoaren justizia, zer esango degu? Ez al da Jaungoikoa izango (gizona bezela itz egiten det) bidegabea gu kastigatzean?

        6. Ez dago orrelakorik. Bestela, nola Jaungoikoak mundu au juzgatuko du?

        7. Zeren baldin Jaungoikoaren egia, gloriaz beteago agertu bada nere gaistakeriagatik, zergatik oraindikan bekataria bezela naiz ni kondenatua?

        8. Eta, zergatik (gugatik blasfemiaz esaten duten bezela, eta batzuek esaten duten bezela guk esaten degula) zergatik ez degu guk gaitzen bat egingo, emendik onen bat etorri dedin? Au esaten dutenak arrazoiarekin kondenatuak dirade.

        9. Zer bada? Berak baño geiago al gera? iñolaere ez. Zeren adirazi degun ala Juduak, nola Jentillak, guztiak daudela bekatuaren mendean,

        10. Eskribitua dagoan bezela, Justorikan batere ez dago,

        11. Ez dago zentzudunik, ez dago Jaungoikoa billatzen duenik.

        12. Guztiak barreiatu ziran, guztiak gelditu ziran ezertarako ere gaiezak. Ez dago obra onik egiten duenik, ez da bat bakarra ere.

        13. Beren eztarria obi idiki bat da, beren mingañakin baliatu dira naspillak asmatzeko, beren ezpañen barrenen suga lotarien pozoia daukate.

        14. Beren aoa madarikazioz eta mingoiztasunez betea dago.

        15. Beren oñak agudoak dira, odola isuritzera joateko.

        16. Beren pauso guztiak zuzentzen dira, besteak menderatu, eta doakabeak egitera.

        17. Zeren pakeko bidea beñere etzuten ezagutu.

        18. Ez daukate ere beren begien aurrean Jaungoikoaren beldurrik.

        19. Baña badakigu, legeak esaten dituen gauza guztiak, legearen jarraitzallai esaten dieztela, ao guztia mututua gelditu dedin, eta guztiak, ala Juduak, nola Jentillak obenduntzat Jaungoikoaren aurrean ezagutu ditezen,

        20. Bere aurrean iñor ere legeko obra utsakgatik, ez dan ezkero justotua izango. Zeren legeagatik legearen ezagera emana izan zaigu.

        21. Orain Jaungoikoak lege gabe ematen duen justizia agertu zaigunean: legeak eta profetak testigantza emana daukaten bezela.

        22. Eta Jaungoikoak Jesukristoren fedeagatik ematen duen justizia au, da guztientzat, eta beragan sinistzen duten guztien gañerako, bada ez dago desberdintasunik batere Juduaren eta Jentillaren artean,

        23. Zeren guztiak bekatu egin zuten, eta Jaungoikoaren graziaren premia guztiak daukate,

        24. Bere graziarekin doan justotuak izanik, Jesukristogan guztiak daukaten erredenzioaren bitartez,

        25. Zeñ Jaungoikoak jarri zuen, izateko paketzeko doaña bere odolaren bertutez, fedearen bitartez, agertzeko berak ematen duen justizia, lengo bekatuak barkatzen dituela.

        26. Jaungoikoak anbeste pazienziarekin sufrituak, denbora onetan bere justizia agertzeagatik: andikan ikusi dedin, nola beragan justoa dan, eta Jesukristogan fedea daukana justotzen duela.

        27. Orain bada, non dago, o Judua, gozatu eta bozkariotzeko daukazun bide eta gaia? Bertan utzia gelditzen da. Zeñ legeren bitartez? Obraen legearen bitartez, al ote? Ez. Baizik fedearen legearen bitartez.

        28. Zeren uste degun, gizona justotua dala fede bizi batekin, legearen obrak gabe.

        29. Zeren atzenean Jaungoikoa, Juduen Jaungoikoa bakarrik al da? Jentillen Jaungoikoa ere ez al da? Bai ziertoro, Jentillena ere.

        30. Zeren bat da egiaz fedearen bitartez zirkunzidatuak justotzen dituan, eta fede arekin berarekin zirkunzidatu gabeak justotzen dituan Jaungoikoa.

        31. Beraz guk, esango du norbaitek, desegiten degu Moisesen legea, Jesukristogan daukagun fedean? Ez dago orrelakorik; baizik legea sendotzen degu.

 

LAUGARREN KAPITULUA

        1. Zer on, esango degu bada, arkitu zuela gure Aita Abrahamek, aragiaren aldamenetik?

        2. Zeren baldin Abraham justotu bazan kanpotiko obrakin; badu zergatik gozatu, baña ez Jaungoikoagan.

        3. Zeren, Eskriturak zer esaten du? Abrahamek Jaungoikoari sinistu zion, eta au justiziatzat itsatsia izan zitzaion.

        4. Zeren lana egiten duenari, ordaña etzaio ematen mesedez, zorra bezela baizik.

        5. Kontrara, norbaiti legeak agintzen dituen obrak egin gabe, gaiztoa justotzen duenagan sinistuaz, bere fedea justiziara itsastzen bazaio, au da, doako doai bat, Jaungoikoaren graziaren ongi iritziaren araura.

        6. Dabidek ere ots egiten dion bezela doatsua, arako gizonari, zeñ justotzat artu duen Jaungoikoak obra gabe, esaten duela:

        7. Zorionekoak aiek, zeñaen gaiztakeriak barkatuak diran, eta zeñaen bekatuak borratuak dauden.

        8. Doatsua Jaungoikoak obenik ezarri ez dion gizona.

        9. Eta, zoriontasun au, zirkunzidatuentzat bakarrik al da? Ez al da zirkunzidatu gabekoentzat ere? Arestian esan degu, Abrahami fedea justiziagatik itsatsia izan zitzaiola.

        10. Eta noiz itsatsia izan zizaion? Zirkunzidatua izan, da gero, ala zirkunzidatua izan baño lenago? Ez zirkunzidatua izan eta gero, baizik zirkunzidatua izan baño lenago.

        11. Eta ala berak artu zuen zirkunzisioko siñalea, fedearen bitartez irabazi zuen justiziako sillu bat bezela, oraindikan zirkunzidatu gabea zala, izan zedin, zirkunzidatu gabe zeudela, sinisten zuten guztien aita, zeñai ere fedea justiziatzat itsatsiko zitzaien.

        12. Baitaere izateko zirkunzidatuen aita, aiena esaten det, zeñak ez bakarrik artu duten zirkunzisioa, baitaere gure Aita Abrahamek oraindikan zirkunzidatu gabea zala, zeukan fedearen aztarnai jarraitzen dienena.

        13. Eta ala etzan izan legearen bertutez, baizik justiziako fedearen berturtez, Abrahami, edo geroko bere jatorriari egindako eskeñtza, mundua bere herenziatzat idukitzeko.

        14. Zeren baldin Moisesen legeari dagozkiotenak badira primuak, alperra izan zan fedea, eta Jaungoikoaren eskeñtza, bere osotasun gabe gelditzen da.

        15. Zeren legeak agertzen du Jaungoikoaren aserrea, bera ausitzen dutenen kontra; legerik ez dagoan tokian berriz, legea ausitzerik ere ez dago.

        16. Fedea da bada, zeñgatik gu primuak geran, izan gaitezen graziaz, eta Abrahamen seme guztiai egindako eskeñtzak irmoki iraun dezan, ez bakarrik legea artu dutenentzat, baitaere jarraitzen diotenentzat Abrahamen fedeari, zeñ guztien Aita dan.

        17. (Eskribitua dagoan bezela: Jende askoren Aitatzat jarria zaukat.) eta ala da Jaungoikoaren aurrean, zeñgan sinistu duen, zeñak illai bizia ematen dien, eta ots egiten dien ez diraden gauzai; ematen dien bezela iraupena, izatea daukatenai.

        18. Berak itxedopenean sinistu zuen, itxedopenaren kontra, etorriko zala jende askoren Aita izatera, esana izan zizaion bezela: Zure jatorriaren etorkia, kontatu ezina izango da.

        19. Eta etzan fedean desalaitu, eta etzion ere begiratu bere gorputz indargabetuari, izanik gutxigatik eun urtekoa, eta Sara ere aurdun gelditzeko legortua zegoala.

        20. Etzuen berak iduki dudaren piskatxorik, eta etzan ere gutxitu bere itxedopena Jaungoikoak egin ziozkan eskeñtzetan; baizik sendotu zan fedean Jaungoikoari gloria ematen ziola:

        21. Jakinik txit ongi, badaukala Jaungoikoak eskua, eskeñita daukan guztia kunplitzeko.

        22. Argatik sinistzea, justiziatzat itsatsia izan zizaion,

        23. Baña justiziatzat berari itsatsia izatea, beretzat bakarrik ez dago eskribitua,

        24. Baizik guretzat ere, zeñai justiziara itsatsia izango zaigun, sinistzea, illaen artetik biztu zan Jesukristo gure Jaunagan.

        25. Zeñ izan zan eriotzara emana gure bekatuakgatik, eta berriz biztu zan gu justoak egiteko.

 

BOSTGARREN KAPITULUA

        1. Justoturik bada jartzen geradela fedearen bitartez, bizi gaitezen pakean Jaungoikoarekin, Jesukristo gure Jaunaren bitartez,

        2. Zeñaen bitartez ere, fedearen bertutez, daukagun tokia grazia onetan, zeñatan irmoki irautzen degun, eta gozatzen geran, Jaungoikoaren semeen gloria itxedotzen degula.

        3. Baña ez bakarrik onetan gozatzen gera, baita atsekabeetan ere, jakinik atsekabeak pazienzia dakarrela.

        4. Pazienziak balio du gure fedea probatzeko, eta probak dakar itxedopena.

        5. Itxedopen bat, utsik ematen ez duena, zeren Jaungoikoaren karidadea isuria izan da gure biotzetan, emana izan zagun Espiritu Santuaren bitartez.

        6. Zeren, nondik dator, geundela gu oraindikan eriak bekatuarekin, denbora izendatuan gaiztoakgatik il zala?

        7. Egiaz nekez arkituko da, justo batgatik il naiko duenik, balitzateke arkitzea norbait, justoagatik bere bizitza emango lukeana.

        8. Baña zerk geiago argitzen duen Jaungoikoaren guganako karidadea, da, bekatariak eta bere etsaiak giñanean, orduan izan zan, noiz denbora izendatuan,

        9. Kristo gugatik il zan. Beraz gauza ziertoa da, orain bere odolarekin justotuak gaudenean, Jaungoikoaren aserretik bere bitartez libratuko gerala.

        10. Baldin Jaungoikoaren etsaiak giñanean, berarekin paketuak izan bagiñan, bere semearen eriotzarekin, asko geiago, berarekin paketuak gaudela, bere bitartez, bera bizirik dagoala, salbatuko gaitu.

        11. Eta ez da ori bakarrik, baitaere gozatzen gera Jaungoikoagan Jesukristo gure Jaunagatik, zeñaen bitartez iritxi degun orain paketuak izatea.

        12. Argatik, nola gizon bat bakarraren bitartez sartu zan munduan bekatua, eta bekatuaren bitartez eriotza, ala eriotza ere zabalduaz zijoan gizon guztietan Adan bakar aregan, zeñgan guztiak bekatu egin zuten.

        13. Ala bada, bekatua beti munduan egon da legearen denboraraño, baña nola orduan lege eskribiturik etzegoan, bekatua etzan itsatsitzen, lege ausleari bezela.

        14. Alaere eriotzak erreinatu zuen Adangandik Moiseseraño, bekaturik egin etzunegakgan ere, ausitzen zutela Jaungoikoaren legea, Adanek egin zuenaren irudira, zeñ zan bigarren Adan, etorriko zanaren irudia.

        15. Baña grazian ez da gertatu bekatuan bezela, zeren baldin bat bakarraren bekatuagatik asko il baziran, ugaritasun txitez andiagoarekin isuri da askoren gañera Jaungoikoaren urrikaltasun, eta doaia, gizon baten graziagatik, zeñ dan Jesukristo.

        16. Ez dira berdiñak, graziako doai onetan iragotzen dana, eta bekatuan iragotzen dala ikusten deguna, zeren bekatu bakar batgatik Jaungoikoaren juizioan kondenatuak izan gera; berriz graziaren bitartez justotuak gera, anitz bekatu eginda gero.

        17. Eta baldin bat bakarraren bekatuagatik eriotzak erreñatu badu gizon bat bakarragatik, zeñ dan Adan, asko geiago artzen dutenak graziaren, eta doaien, eta justiziaren ugaritasuna, erreñatuko dute bizitzan gizon bat bakarragatik, zeñ dan Jesukristo.

        18. Ala bada, nola bat bakarraren gaiztakeriak ekarri zien gizon guztiai eriotzako kondenazioa, ala baten bakarraren justizia ere diña izan da, ekartzeko gizon guztiakgana, animari bizia ematen dion justifikazioa.

        19. Bada nola gizon bat bakarraren desobedienziagatik asko gelditu baziraden bekatari eginik, ala bat bakarraren obedienziagatik ere, asko geldituko dira justotuak.

        20. Egia da, gero legea etorri zala, eta beragatik ugaritu zala bekatua, legea kunplitu etzalako. Baña zenbat geiago ugaritu zan bekatua, anbat geiago ugaritu zan grazia.

 

SEIGARREN KAPITULUA

        1. Zer esango degu bada? Bekatuan iraungo al degu, onela grazia ugariago izan dedin?

        2. Jaungoikoak nai ez dezala. Zeren onezkero bekaturako illak egonik, nola oraindikan beragan egongo gera?

        3. Ez al dakizute, Jesukristogan bataiatuak izan geran guziok, bere eriotzaren irudiarekin eta bertutez izan gerala?

        4. Egiaz, bataioan gelditu gera obiratuak berarekin, bekaturako iltzen gerala, nola Jesukristo eriotzatik bizitzara biztu zan Aitaren gloriarako, gu ere biziera berri batekin ibilli gaitezen.

        5. Baldin izan bagera berarekin txertatuak bere eriotzaren irudiaren bitartez, bere biztze berriarenak ere berdin izango gera.

        6. Dakigula, gure gizon zarra gurutziltzatua izan zala berarekin batean, desegina izan dedin gugan bekatuaren gorputza, eta onezkero ez dezagun berriz bekatua serbitu.

        7. Zeren onela il dana, bekatutik justotua gelditzen da.

        8. Eta baldin gu Jesukristorekin il bagera, sinistzen degu Jesukristorekin biziko ere gerala.

        9. Jakinik Jesukristo illaen artetik bein biztu dan ezkero, ez dala berriz iltzen: eta eriotzak bere gañean ez duela eskubiderik idukiko.

        10. Zeren iltzearen gañean, nola izan zan bekatua desegiteko, bein bakarrik il zan, baña bizitearen gañean, Jaungoikoarentzat bizi da, eta da illeziña.

        11. Ala, ez geiago, ez gutxiago. Zuek ere jakin ezazute, bataioagatik egiaz bekaturako illak zaudetela, eta onezkero Jaungoikoarentzat bizi zeratela, Jesukristo gure Jaunagan.

        12. Ez beza bada bekatuak zuen gorputz ilkorrean erreñatu, alako moduan, non, bere gura gaiztoai obedituko diezuten.

        13. Etzaiezute ere utzi zuen gorputzeko aldamenak bekatuari, gaiztakeriari gaitzat serbitzeko; baizik guztiok eta guztia Jaungoikoari eman zatzakiote, eriotzatik bizitzara biztuak bezela, eta eskeñi zaiozkazute zuen gorputzeko aldamenak Jaungoikoari, justiziaren gaitzat serbitzeko.

        14. Zeren bekatua ez dan onezkero zuekin jabetuko, zuek nai ez badezute, zeren legearen agintaritzaren mendean etzaudeten, baizik graziaren mendean.

        15. Eta, zer? Bekatu egingo degu orain, legearen mendean ez gaudenean, baizik graziaren mendean? Jaungoikoak laketu ez dezala.

        16. Ez al dakizute, eskeñtzen bazerate norbaiten mendekotzat, bere aginteari obeditzeko, obedezitzen diozutenaren mendeko eginik gelditzen zeratela; naiz izan dedilla bekatuaren mendeko eriotza artzeko; naiz izan dedilla fedearen obedienziaren mendeko, justizia, edo animako bizitza artzeko?

        17. Baña, Jaungoikoari eskerrak, zuek bekatuaren mendekoak izan bazerate ere, biotzez obeditu diozute Ebanjelioko dotrinari, zeñaen irudiaren araura, berriz eginak izan zeraten.

        18. Ala irtetzen zeratela bekatuaren mendetik, justiziaren serbitzariak izatera etorri zerate.

        19. Banoa gauza bat esatera, aragizko izate batzuen argaltasunaren araura itz egiten dedala, zuen aragiaren erkitasunari begiraturik; eta da, nola zuen gorputzaren aragiak erabilli dituzuten zikinkeria eta injustizia serbitzen, gaiztakeriak egiteko; ala orain erabilli ditzatzutela justizia serbitzen, zuek santututzeko.

        20. Zeren bekatuaren mendekoak ziñatenean, justiziaren agintaritzaren mendetik ateraak (sic) bezela egon ziñaten.

        21. Eta, zer frutu atera zenduten orduan, orain lotsatzen zaituzten gaiztakeria aietatik? Egiaz eriotza da, berak edozeñ eramaten duten itu eta atzena.

        22. Orain berriz, bekatuaren mendetik irtenik, eta Jaungoikoaren serbitzari eginik zaudetela, artzen dezute frututzat zuen santutasuna, eta atzenean betiko bizitza.

        23. Zeren bekatuaren ordañ ta saria, eriotza dan. Betiko bizitza berriz, da Jaungoikoaren grazia bat, Jesukristo gure Jaunagatik.

 

ZAZPIGARREN KAPITULUA

        1. Ez al dakizute, nere anaiak, (legearen berriak dauzkatenakin itz egiten det) legeak ez daukala gizona mendean, bizi dan artean baizik?

        2. Ala andre ezkondu bat dago senarrari lotua matrimonioko legearekin, senarra bizi dan artean; baña bere senarra iltzen danean, soltatua gelditzen da, senarrarekin lotua zeukan legetik.

        3. Argatik, bere senarra bizi dala, beste gizasemeren batekin biltzen bada, adulteratzat idukia izango da, baña senarra iltzen bada, lokarritik askatua gelditzen da, eta beste batekin ezkondu liteke, adultera izan gabe.

        4. Ala zuek ere, nere anaiak, gelditu ziñaten illak legearentzat, Jesukristo gure Jaunaren gorputzaren eriotzaren bertutez; beste batenak izateko, au da, illaen artetik biztu zanarenak, guk frutuak Jaungoikoarentzat eman ditzagun.

        5. Zeren aragiaren araura bizi giñanean, bekatuen gura gaiztoak mugituak legeagatik gure gorputzeko aldamenetako aragietan, erakusten zuten beren indarra, eman erazitzen zieztela frutuak eriotzarako.

        6. Baña orain askatuak gaude lege onen lokarri, eriotzaren gaia zanetik, zeñak lotuak genduzkan Jaungoikoa serbitu genezan espiritu berriaren araura, eta ez anziñako letraren araura.

        7. Au ala izanik, zer esango degu? Legea, bekatuaren gai ta bidea al da? Ez det onelakorik esaten. Baña bai ez nuela bekatua ezagutu, legearen bitartez baizik, alako moduan, non, ez niekien nik nere gurak bekatuak zirala, legeak esan ez balu: Ez dezu gura gaiztorik idukiko.

        8. Baña bekatuak, galerazitzen duen aginteagatik zirikatuta, biztu zituen nigan, gura gaizto mota guztiak. Zeren lege gabetanik, gura gaiztoko bekatua, illa bezela zegoan.

        9. Ni ere legerikan gabe bizitu izan nintzan denbora batean, esango du beste batek. Baña gero agintea etorri zanean, bekatua berriz biztu zan,

        10. Eta ni illa gelditu nintzan. Argatik aginte hurak, neri bizia emateko serbitu bear zuenak, neri eriotza emateko serbitu du.

        11. Zeren bekatuak, agintetik bidea artuta, engañatu ninduen; eta ala, agintea bera ausitzeagatik, eriotza eman dit.

        12. Ala bada, legea santua da; eta bekatua galerazitzen duen agintea, santua, justoa eta ona.

        13. Baña, zer? Bera beragan ona dana, nere eriotzaren gaia izan al da? Ez iñolaere. Baizik bekatua da, eriotza neri emanik gauza on baten bitartez, zer dan bera agertu duena, alako moduan, non, agintea beragatik, bekatua txit gaiztoa egin da.

        14. Zeren ongi dakigu, legea Espiritukia dala; ni berriz aragikia naiz, saldua bekatuaren mendeko izateko.

        15. Argatik nik neronek ez det aditzen egiten dedana, zeren ez det egiten nai dedan gauza ona; baizik gorrotatzen dedan gauza gaiztoa, ori egiten det.

        16. Baña nai ez dedana egiten dedalako, argatik beragatik ezagutzen det legea ona bezela.

        17. Eta onela ez naiz ni anbeste hura egiten dedana, baizik nigan bizi dan bekatua.

        18. Zeren ongi ezagutzen det, gauza onik batere ez dagoala nigan, esan nai det, nere aragian. Zeren gauza ona egiteko borondatea nigan arkitzen bada ere, nola kunplitu ez dakit.

        19. Argatik ez det egiten nai nukean gauza ona, baizik nai ez nukean gauza gaiztoa, egiten det.

        20. Eta baldin nai ez dedana egiten badet, ez det nik egiten, baizik nigan bizi dan bekatuak:

        21. Eta ala gauza onen bat egin nai dedanean, kontrako lege batekin arkitzen naiz, zeren gauza gaiztoa neri itsatsia dagoan.

        22. Emendik dator, gozatzen naizala Jaungoikoaren legean, barrendiko gizonaren aldamenetik.

        23. Ikusten det nere gorputzeko aragiaren aldamenetan beste lege bat, nere espirituko legeari aurkeztzen zaiona, eta jartzen nau, nere gorputzeko aragiaren aldamenetan dagoan bekatuko legearen mendean.

        24. O ze gizon doakabea naizan ni! Eriotzako gorputz onetatik, nork libratuko nau?

        25. Bakarrik Jaungoikoaren graziak Jesukristo gure Jaunagatik. Ni nerau bada bizi naiz espirituaren aldamenetik Jaungoikoaren legearen mendean; eta aragiaren aldamenetik, bekatuaren legearen mendean.

 

ZORTZIGARREN KAPITULUA

        1. Ala bada, ez dago orain kondenazioaren diña dan gauzarik batere, Jesukristogan berriz sortuak izan diranakgan, eta aragiaren araura ez dabiltzanakgan.

        2. Zeren Jesusegan dagoan bizitzako espirituko legeak, bekatuko eta eriotzako legetik libratu nau.

        3. Legeak egin etzakeana bada, egonik, zegoan bezela, aragiak erkiturik, egin zuen Jaungoikoak, bialdurik bere Semea bekatuaren antzeko aragiarekin, eta eginik bekatuagatik illa izan zedilla, ala bekatua aragian il zuen,

        4. Legearen justifikazioak bere betetasuna gugan iduki zezan, bizi ez geradenok aragiaren araura, baizik espirituaren araura.

        5. Zeren aragiaren araura bizi diradenak, gozatzen dirade aragiarenak diraden gauzaetan; espirituaren araura bizi diradenak berriz, espirituarenak diran gauzaen zaleak dira.

        6. Aragiaren jakinduria, eriotza bat da; espirituko gauzaen jakinduria berriz, da bizitza eta pakea.

        7. Zeren aragiaren jakinduria Jaungoikoaren etsaia dan; Jaungoikoaren legearen mendean ez dagoalako, eta egon ere ez litekealako.

        8. Argatik aragiaren araura bizi diranak, Jaungoikoaren gogokoak ez litezke izan.

        9. Baña zuek etzerate bizi aragiaren araura; baizik espirituaren araura, baldin Jaungoikoaren espiritua zuekin bizi bada. Baldin norbaitek Jesukristoren espiriturik ez badauka, au Jesukristorena ez da.

        10. Baña zuekgan badago, gorputza illa egon arren bekatuagatik, espiritua justifikazioaren bertutez bizi da.

        11. Eta arako Jaungoiko, bere Semea eriotzatik berriz biztu zuenaren Espiritua, zuekgan bizi bada; Jesukristo eriotzatik berriz biztu duenak berak, emango die bizia zuen gorputz ilkorrai ere, zuekgan bizi dan bere Espirituaren bertutez.

        12. Ala bada, nere anaiak, zordunak gera, ez aragiari, aragiaren araura bizitzeko,

        13. Zeren baldin aragiaren araura bizi bazerate, ilko zerate, baña baldin espirituarekin illerazitzen badiezute aragiaren obrai, biziko zerate.

        14. Izanik gauza ziertoa, Jaungoikoaren Espirituarekin zuzentzen diranak, oriek Jaungoikoaren semeak diradela.

        15. Zeren ez dezuten orain artu mendetasuneko espiritua, oraindik beldurrez bakarrik, mendekoak bezela, zuen lanak egiteko; baizik artu dezute semeen adopzioko espiritua, zeñaen bitartez deadar egiten degun itxedopen guztiarekin: Abba, au da, o nere Aita!

        16. Eta arrazoiarekin, zeren Jaungoikoaren espiritua bera dago testigantza ematen gure espirituari, Jaungoikoaren semeak gerala.

        17. Eta semeak izanik, primuak ere bagera, Jaungoikoaren primuak, eta Jesukristoren lagunak primutzan. Alaere berarekin padezitzeko, berarekin gero gozatuak izan gaitezen.

        18. Zeren uste dedan, bizitza onetako penak, ez daukatela zer ikusirikan batere, gugan agertuko dan geroko gloriarekin.

        19. Ala gauza guztiak daude, Jaungoikoaren semeen agerketa itxedotzen ansia andiarekin.

        20. Zeren urgulleriaren mendean ikusten diran, ez borondatez, baizik alako mendetasunean jarri zituenagatik, itxedotzen dutela.

        21. Berak ere usteltasunaren mendetasun orretatik libratuak izango diradela, Jaungoikoaren semeen aukera, eta gloriaren partale izateko.

        22. Zeren badakigun, gauza guztiak daudela suspirioz, eta aurregiteko oñazeetan bezela.

        23. Eta ez bakarrik berak, baita gu gerok ere, Espiritu Santuaren lenbizia dauzkagunok. Gu alaere suspirioetan ari gera, gure biotzaren barrendik, itxedotzen degula Jaungoikoaren semeen adopzioa, gure gorputzaren erredenzioa.

        24. Zeren oraindikan ez gauden salbatuak, itxedopenean baizik. Eta ez da esaten, norbaitek daukala, ikusten duenaren itxedopenik. Zeren batek ikusten duena, nola itxedongo du?

        25. Oraindikan bada, ikusten ez deguna itxedotzen badegu, ziertoro itxedotzen degu pazienziaren bitartez.

        26. Eta gañera, Jaungoikoaren Espirituak gure argaltasunari laguntzen dio, zeren ez jakinik guk gure orazioetan zer eskatuko degun, ez nola orazioa egin bear dan, Espirituak berak egiten diozka Jaungoikoari gure eskariak, suspirio, adirazi ez litezkeanakin.

        27. Baña barrenetako berriak dakizkianak, eta biotzak ikusten dituenak, ongi ezagutzen du, Espirituak zer nai duen, zeñak santuentzat ez duen ezerere eskatzen, Jaungoikoaren gogoko gauza ez danik.

        28. Badakigu ere guk gauza guztiak zuzentzen dirala Jaungoikoa maitatzen dutenen onera, aienera, berak bere erabakien araura, santuak izateko ots egin dienera.

        29. Zeren berak lendanaz berariaz ikusiak zeuzkanai, lendanaz eman ere ziezten bere doai ta graziak, bere semearen irudiarekin berdiñak izan zitezen, alako moduan, non, semea bera anaia askoren artean lenbizisortua izan zedilla.

        30. Eta lendanaz autu dituen oiei, ots egin ere die, eta ots egin dienak justotu ere ditu; eta justotu dituenak gloriaz bete ere ditu.

        31. Zer bada, esango degu, oietara? Jaungoikoa gure alde badago, zeñ gure kontra?

        32. Bere semeari ere barkatu etzionak, baizik gugatik guziokgatik eriotzara eman zuenak, nola berarekin gauza guztiak emango ez dizkigu?

        33. Eta, nork Jaungoikoaren autuak salatu ditzake? Jaungoikoa bera da justotzen dituena,

        34. Zeñ ausartuko da berak kondenatzen? Jesukristo ez bakarrik il zanean gugatik; baitaere berriz biztu zanean; Jaungoikoaren eskuiko aldamenean eseria dagoanean; non gugatik erregutu ere gogotik egiten duenean.

        35. Nork bada alde eraziko digu Kristoren amoriotik? izango al da atsekabea? Ala antsia? Ala gosea? Ala billostasuna? Ala irriskua? Ala persekuzioa? Ala ezpata?

        36. (Eskribatua dagoan bezela: Zugatik, o Jauna, jarriak gera egunoro eriotzaren mendean; ardi, il tokirako daudenak bezela tratatuak gera)

        37. Baña gauza guzi oien erdian, garaipenarekin ateratzen gera, maitatu ginduen aren bitartez.

        38. Argatik ziertoro nago, ez eriotzak, ez bizitzak, ez Aingeruak, ez Prinzipaduak, ez Birtuteak, ez oraingoak, ez gerokoak, ez indarrak,

        39. Ez gauzarik goratuenak, ez zakonenak, ez beste gauzak, iñoizere berezituko al gaituztela Jaungoikoaren amorio, Jesukristo gure Jaunagan dagoanagandik.

 

BEDERATZIGARREN KAPITULUA

        1. Jesukristogan egia esaten dizutet, ez det gezurrik esaten, eta nere konzienziak testigantza ematen du Espiritu Santuagan,

        2. Tristeza andi bat daukadala, eta beti daukadala nere biotza oñaze batean.

        3. Zeren nai nuen, ni nerau Kristok madarikatua izatea nere anaiakgatik, zeñak diraden nere anaiak aragiaren aldamenetik,

        4. Zeñak Israeltarrak diran; zeñaen adopzioa dan semeena, baita gloria, eta elkartasuna, eta bere legeak, eta elizkizunak, eta doañak,

        5. Zeñaen gurasoak diraden Aitaaurrenak, eta zeñatatik daukan jatorria Jesukristo gure Jaunak berak aragiaren aldamenetik, zeñ dan Jaungoikoa, bedeikatua gauza guztien gañean beti eta beti. Amen.

        6. Baña ez da orregatik Jaungoikoaren itza utsean geldituko, zeren Israelko jatorriko guztiak ez dira Israeltar egiazkoak.

        7. Ez Abrahamen jatorrikoak diran guztiak ere, argatik bere semeak dira, zeren Isaakgatik esan zion Jaungoikoak: Zure jatorria kontatuko da.

        8. Au da, aragiaren semeak diradenak, ez dirade oiek Jaungoikoaren semeak; baizik eskeñtzaren semeak diradenak, oriek Abrahamen jatorrikotzat kontatzen dirade.

        9. Zeren eskeñtzaren itzak oiek dirade: Denbora onetan beronetan etorriko naiz, eta Sarak seme bat idukiko du.

        10. Baña ez bakarrik ikusi zan au Saragan, baita Rebekagan ere, zeñ gure Aita Isaakgandik bi semez aurdun gelditu zan.

        11. Zeren oraindik jaio baño lenago, ez gauza onik, ez gaiztorik egin gabe (Jaungoikoaren gogoa aukera guztian kunplitu zedin),

        12. Ez bere obrak ikusita, baizik Jaungoikoaren dei, ta elekzioagatik, esana izan zitzaion:

        13. Andiagoak txikiagoa serbituko du, eskribitua dagoan bezela. Jakob maitatu nuen, Esauri berriz gorroto iduki nion.

        14. Zer esango degu bada onetara? Arkitu al baliteke injustiziarik Jaungoikoagan? Ez dago orrelakorik.

        15. Zeren Moisesi esan zion: Urrikalduko naiz, urrikaldu nai dedanarekin, eta biguña izango naiz, nik nai dedanarekin.

        16. Ala bada, ez da nai duenaren, ez korrika dijoanaren lana; baizik Jaungoiko, urrikaltasuna iduki nai duenarena.

        17. Faraoni ere Eskrituran esaten dio: Jaso zindudan nere eskubidea zugan erakusteko, eta nere izena lur guztian zelebratua izan zedin.

        18. Beraz nai duenarekin urrikaltzen da; eta nai duena gogortzen du.

        19. Baña zuk esango didazu: Nola bada Jaungoikoa aserretzen da? Zeren, zeñ da bere borondateari aurkeztu dizaiokena?

        20. Baña zeñ, zera zu, o gizona, Jaungoikoari kontuak artzeko? Lurrezko ontzi batek esan al lezakeo, egin zuenari, zergatik onela egin nazu?

        21. Ez al dauka eskubidea eltzegilleak lurrezko ore bat batekin egiteko ontzi batzuek lan onratsuetarako, eta beste batzuek lan zatarretarako?

        22. Iñork ezerere ez lezake esan, baldin Jaungoikoak erakutsi nairik batzuekgan bere aserre justoa, eta agertu nairik bere eskubidea, sufritzen baditu, diradenak aserreko ontzi, galmenerako prestatuak,

        23. Bere gloriako aberastasunak agertzeko, diradenetan urrikaltasuneko ontziak, zeñak berak gloriarako prestatu zituen.

        24. Eta ots egin die ara, guri bezela, ez bakarrik Juduen artetik, baita Jentillen artetik ere,

        25. Oseasen aoz esaten duen bezela: «Ots egingo diot nere erria, nere erria etzanari, eta maitatua, maitatua etzanari, eta urrikaltasunaren gaia, urrikaltasunik iritxi etzuenari.

        26. Eta gertatuko da, esana izan zitzaten lekuan: Zuek etzerate nere erria, an Jaungoiko biziaren semeen izena emango zaie».

        27. Eta Isaiasek deadarrez esaten du Israelgatik: Israelko semeak balirade ere itsasoko ondarra eredu, beretatik gutxi batzuek bakarrik salbatuko dirade.

        28. Zeren Jaungoikoak bere justizian erakarriko du bere erria gutxi batzuetara. Jaunak lurraren gañean bere itza laburtuko du txit.

        29. Eta Isaiasen bitartez lendanaz adirazi zuen bezela: Ejerzituen Jaunak jatorria utzi ez baligu, Sodoma eta Gomorraren antzekoak etorriko giñan izatera.

        30. Zer esango degu bada? Justiziari jarraitzen etzioten Jentillak, justiziarekin laztandu dirala; arako justizia fedetik datorrenarekin;

        31. Israeltarrak berriz, justiziako legeari jarraitzen ziotenak, justiziako legera ez dira allegatu,

        32. Eta, zergatik? Zeren etzuten billatu fedeagatik, legearen obra bakarrakgatik baizik. Eta eskandaluko arri batgan bezela, Jesusgan topo egin zuten,

        33. Eskribitua dagoan bezela: «Ona non ni noan ipintzera Sionen beaztopo arri bat, eta eskandaluko arri bat sinisgogorrentzat, baña beragan sinistzen duenik batere ez da lotsatua geldituko».

 

AMARGARREN KAPITULUA

        1. Egia da, nere anaiak, nere biotzean sentitzen dedala berarizko eraspen bat Israelganako; eta txit gogotik eskatzen diot Jaungoikoari bere salbazioa.

        2. Nik aitortzen diet, eta badakit, Jaungoikoaren gauzaen zeloa daukatela; baña ez jakinduriaren araurakoa.

        3. Zeren ez ezaguturik Jaungoikoagandik datorren justizia, eta eginalak egiten zituztela beren justizian jartzeko, ez dirade jarri Jaungoikoaren mendean, beragandik justizia au artzeko.

        4. Zeren legea zuzentzen da Kristogana, beragan sinistzen duten guztiak justotzeko.

        5. Zeren Moisesek eskribituta utzi zuen, legeak agintzen duen justizia kunplitzen duen gizonak, beratan bizitza arkituko duela.

        6. Fedetik irtetzen dan justiziagatik berriz, oiek esaten ditu: Ez ezazu zure biotzean esan: Zeñ da zerura igo alko dana? Au da Jesukristori jetxierazitzeko.

        7. Edo, lizera zeñ jetxiko da? Au da, Kristo illen artetik bizitzara ateratzeko.

        8. Zer da berriz Eskriturak esaten duena? Justifikazioa ematen duen itza zure ondoan dago, zure aoan dago, eta zure biotzean, itz au da, predikatzen degun fedeko itza.

        9. Zeren baldin aitortzen badezu zure aoarekin Jesus Jauna, eta zure biotzean sinistzen badezu, Jaungoikoak illaen artetik berriz biztu duela, salbatuko zera.

        10. Zeren biotzez sinistu bear da justotzeko, eta fedea aitortu itzakin salbatzeko.

        11. Argatik Eskriturak esaten du: Beragan sinistzen dutenetatik batere ez da lotsatua geldituko.

        12. Ez dagoan ezkero desberdintasunik Juduaren, eta Jentillaren artean, zeren bat dan guztien Jauna, aberatsa berari ots egiten dien guztientzat.

        13. Zeren Jaunaren izenari ots egiten dion guztia, salbatua izango da.

        14. Baña, nola ots egingo diote, beragan sinistzen ez badute? Edo, nola beragan sinistuko dute, bere gañean ez badute itzikan ere aditu? Eta, nola bere gañean itz egiten adituko dute, predikatzen ez bazaie?

        15. Eta, nola predikatuko dute, iñork ere bialtzen ez baditu? Eskribitua dagoan bezela: Zer doatsua dan, pakeko Ebanjelioa adiraztzen dutenen, on egiazkoak erakusten dituztenen etorrera!

        16. Egia da, guztiak ez diotela Ebanjelioari obeditzen. Eta argatik Isaiasek esan zuen: O Jauna! Zeñ da, guri predikatzen adituta, sinistu duena?

        17. Beraz fedea dator aditzetik, eta aditzea, Jesukristoren itzaren predikaziotik.

        18. Baña, nik esaten det: Ez al zuten aditu? Bai ziertoro, beren boza lur guztitik zabaldu zan, eta beren itzak munduaren atzeneko mugetarañokoetan adituak izan dirade.

        19. Nik berriz esaten det: izango ote da Israel aditu ez duena? Ez ziertoro. Moises da Jaungoikoaren izenean lenengo esan zuena: Nik ekarriko zaituztet zeloz beteak jartzera erri batgatik, nerea ez dan erri batgatik, eta egingo det, zentzu eta jakinduria gabeko erreñu bati, aserre eta ondamuz begiratu dizaiezutela.

        20. Isaiasek Kristoren izenean jasotzen du boza, eta esaten du: «Arkitu ninduten, billatzen ez nindutenak, argiro agertu nintzaken, nigatik galdetzen etzutenai».

        21. Eta kontrara, Israeli esaten dio: Egun guztian iduki nituen nere eskuak luzatuak, erri sinisgogor, eta kontra egiten zidan orreganontz.

 

AMAIKAGARREN KAPITULUA

        1. Esaten det bada: Jaungoikoak bere erria beragandik aurtikiko al du? Ez ziertoro. Zeren ni ere Israeltarra, Abrahamen jatorrikoa, Benjaminen tribukoa naiz.

        2. Ez du Jaungoikoak beragandik aurtiki bere erria, zeñ lendanaz ezagutu zuen. Ez al dakizute zuek Eliasgatik Eskriturak esaten duena, nolako eran zuzentzen diozkan berak Jaungoikoari bere espa, ta kejak Israelen kontra, esaten duela:

        3. O Jauna! Zure profetak il dituzte, zure aldareak beera aurtiki dituzte, eta ni bakarrik gelditu naiz, eta neri ere bizia kendu nai didate.

        4. Baña, Jaungoikoak zer erantzuten deutsa? Gorde ditut zazpi milla gizon, Baalen idoloaren aurrean belaunikatu ez diradenak.

        5. Alaxe bada denbora onetan ere, salbatu dirade gutxi batzuek, Jaungoikoak bere graziaren aukeraren araura gorde dituenak.

        6. Eta baldin graziaz izan bada, jakiña da obrakgatik izan ez dala, bestela grazia ez liteke grazia izango.

        7. Eta emendik, zer ateratzen da? Israelek, justizia billatzen zuenak, baña ez fedeagatik, ez duela arkitu, baña arkitu dute, Jaungoikoak autuak izan diradenak, gañerako guziak itsutuak gelditzen diradela.

        8. Eskribitua dagoan bezela, Jaungoikoak gaurko eguneraño eman die zentzugabetasuneko espiritu bat, begiak ez ikusteko, eta belarriak ez aditzeko.

        9. Dabidek ere esaten du: Betor izatera berentzat bere maiea lazo bat, beratan arrapatuak geldituko diradena; eta eskandaluko arri bat; eta ori beren kastigu justotzat.

        10. Illundu bitez beren begiak alako moduan, non, ikusi ez dezaten; eta egin ezazu beren bizkarrak geroago makurtuagoak lurrerontz egin ditezela.

        11. Oiek onela dirala, galdetzen det: Juduak eroriak al daude beñere ez jaikitzeko? Ez ziertoro. Baña beren erortzea etorri da izatera jentillentzat salbazioko gai ta bide bat, jentillen ejenpluarekin beren fedea imitatzera mugitu ditezen.

        12. Baldin beren bekatua etorri bada munduko aberastasuna izatera; eta berak gutxituak izatea jentillen ondasunak, zenbat geiago izango da beren osotasuna?

        13. Zuei esaten dizutet, o Jentillak! Jentillen Apostolua naizan ezkero, nere lantegia onratuko det.

        14. Ikusteko ere iñolako moduz ekarri al ditzakedan nere jatorrikoak imitazio santu batera, eta beretatikoren batzuen bederik salbazioa iritxitzen ote dedan.

        15. Zeren baldin beretatik geienak aurtikiak izatea, munduaren elkartasunaren gai ta bidea izan bada, zer izango da beren konbersioa, baizik eriotzatik bizitzara biztutze berria?

        16. Baldin lendabiziak santuak badira, baita orea ere, eta sustraia santua bada, baita ostoak ere.

        17. Eta baldin ostoren batzuek ebakiak izan badira, eta baldin zu, o jentillen erria, baso-olibo bat baño ez baziñan, beren tokian txertatua izan zera, eta oliboaren sustraitik igotzen dan ezadearen partale egina gelditu zera.

        18. Ez daukazu zertan gozatu ostoen kontra. Eta gozatzen bazera; jakin ezazu, etzerala zu sustraiari sendotasuna ematen diozuna, baizik sustraiak zuri ematen dizula.

        19. Baña ostoak, esango dezu zuk, ebakiak izan dira, beren lekuan ni txertatua izateko.

        20. Ongi dago, zure sinisgogortasunagatik ebakiak izan ziran. Baña zu orain zuaitzean irmoki ta sendo zaude, fedearen bitartez; baña etzaite urgullutu, baizik beldurrarekin bizi zaite.

        21. Zeren baldin Jaungoikoak berezko ostoai ez bazien barkatu, beldur izan bear zera, zuri ere ez dizula barkatuko.

        22. Begiratu zaiozu bada Jaungoikoaren ontasun, eta gogortasunari, gogortasuna, erori ziradenak ganako; eta Jaungoikoaren ontasuna zuganako; baldin irautzen badezu bere ontasunak jarri zaituen egoeran; bestela zu ere ebakia izango zera.

        23. Eta oraindik ere berak, sinisgogortasunean irautzen ez badute, beren ondoari berriz itsatsiak izango dira, bada almentsua da Jaungoikoa, berak berriz txertatzeko.

        24. Zeren baldin zu ebakia izan baziñan baso-olibotik, zeñ dan zure berezko ondoa, eta izatearen kontra olibo onean txertatua izan baziñan, zenbat arrazoe andiagoarekin txertatuak izango dira beren zuaitz ondoan, oliboaren beraren berezo ostoak?

        25. Argatik ez det nai, nere anaiak, misterio au jakin gabe egon zaitezten (iduki ez ditzatzuten zuen zeben gogorazio urgullutsuak) eta da, Israelen zati bat itsutasunean erori dala, aliketa Erreñuen betetasuna Elizan sartu dedin artean;

        26. Orduan Israel guztia salbatuko da, eskribitua dagoan bezela. Aterako da Siondik, Jakoben gaiztakeria deserrituko duen Libratzallea.

        27. Eta orduan egiztatuko da, nik berakin egin dedan elkartasuna, nik beren bekatuak kentzen ditudanean.

        28. Egia da Ebanjelioaren gañean Jaungoikoaren etsaiak dirala zuekgatik, baña Jaungoikoaren aukeraren gañean txit maitatuak dirade beren gurasoakgatik.

        29. Zeren Jaungoikoaren doaiak eta deia, damutu ezindakoak diraden.

        30. Zeren nola zuek ere beste denbora batean etzenduten Jaungoikoagan sinistzen, eta orain urrikaltasuna iritxi dezuten ezkero Juduen sinisgogortasunagatik.

        31. Ala orain Juduak ere ondatuak daude sinisgogortasunean, zuek iritxi dezuten elkartasunari tokia emateko, berak ere bere denboran urrikaltasuna iritxi dezaten.

        32. Gertatu zana da, Jaungoikoak utzi zuela, jende guztiak sinisgogortasunean nasturik gelditu zitezela, guztiakin bere urrikaltasuneko lanak egiteko.

        33. O Jaungoikoaren jakinduriaren, eta adimen argitsuaren ondasunen zakontasuna! Zein aditu ezinak diran bere erabakiak, eta bere bideak billatu ezinak!

        34. Zeren, Jaunaren asmazioak nork ezagutu ditu? Edo, bere konsejaria zeñ izan da?

        35. Edo, nork berari lendanaz zerbait eman zion, bere ordaña eskatzeko?

        36. Gauza guztiak dira bereak, eta guztiak dira beragatik, eta guztiak irautzen dute beragan. Beretzat izan bedi gloria beti, eta beti. Amen.

 

AMABIGARREN KAPITULUA

        1. Orain bada, nere anaiak, erregututzen dizutet txit gogotik Jaungoikoaren urrikaltasunagatik, eskeñi dizaiozkazutela zuen gorputzak ostria bizi, santu, eta bere begien gogoko bat bezela, zeiñ dan arrazoezko doañ, eskeñi bear diozutena.

        2. Eta etzaitezte bizi gizaldi onen araura, baizik egin ezazute aldakuntza bat onera, zuen espirituko berriztazio batekin, azertatzeko zer dan Jaungoikoak zuekgandik nai duen gauza ona, bere gogokoa, eta osoa.

        3. Argatik esaten dizutet txit gogotik zuei guztioi, doan emana izan zizadan langintzaren indarrez, zuen jakinduriak etzaitzatela igo, bear dezuten baño toki goragora; baizik egon zaiteztela, arrazoiak jartzen dizkizuten mugaen barrenen, Jaungoikoak bakoitzari eman dion fedeko neurriaren araura.

        4. Zeren nola gorputz bakar batean asko aldamen dauzkagun, eta aldamen guztiak langintza bat ez daukaten,

        5. Ala guk ere, asko izan arren, egiten degu Jesukristogan gorputz bakar bat, izanik guztiok elkarren zatiak.

        6. Argatik doai desberdinak dauzkagu, eman zagun graziaren araura. Argatik profeziako doaia artu duena, ari bedi bere lanean fedearen araura.

        7. Elizako langintzara Jaungoikoak ots egin diona, ari bedi bere langintzan; eta erakutsiak emateko doaia artu duenak, erakutsiak eman bitza.

        8. Besteai erakutsi onak emateko doaia artu duenak, eman bizaiezte; limosna ematen duenak, gogo onarekin eman beza; besteai agintzen dienak, arretarekin agindu bizaie; urrikaltasuneko obrak egiten dituenak, egin bitza biotzez.

        9. Amorioa benetakoa izan bedi. Gorrotatu itzatzute gauza gaiztoak; eta gauza onetara itsatsi zaitezte,

        10. Samurtasunarekin, eta anaien karidadearekin elkar maitatzen dezutela. Batak besteak baño lenago onra, ta abegi onaren ezagungarriak elkarri ematen dieztezutela.

        11. Zuen lanak egiten etzaitezte nagiak izan. Izan zaitezte espiritu berokoak, oroitzen zeratela, Jauna dala serbitzen dezutena.

        12. Bozkariotu zaitezte ordañaren itxedopenarekin, izan zaitezte atsekabean sufrituak, beti orazioan egon zaitezte.

        13. Karidadetsuak, premian arkitzen diran santuai laguntzeko; prestatuak, premiatsuai ostatua emateko.

        14. Bedeikatu itzatzute persegitzen zaituztenak, bedeikatu itzatzute, eta berakgatik ez ezazute itz gaiztorik esan.

        15. Bozkariotu zaitezte, bozkariotzen diradenakin, negar egin ezazute, negar egiten dutenakin.

        16. Iduki itzatzute beti gogorazio batzuek eta gura batzuek. Etzaitezte ari asmazio goratuetan, baizik beeratuakin elkartu zaitezte. Ez ezazute uste izan zuen barrenetan, jakintsu andiren batzuek zeratela.

        17. Iñori ere gaitza gaitzagatik etzaiozute itzuli, eta egin itzatzute obra onak, ez bakarrik Jaungoikoaren aurrean, baita gizon guztien aurrean ere.

        18. Pakean bizi zaitezte, eta zuekgan danez, al baldin bada, gizon guztiakin.

        19. Zuek zerok etzaitezte bengatu, nere maiteak, baizik aserreari tokia eman zaiozute, zeren eskribitua dagoan: «Neri bengantza dagokit; nik justizia egingo det». Jaunak esaten du.

        20. Baizik zure etsaia gose bada, jaten eman zaiozu, egarri bada, edaten eman zaiozu, zeren ori egiten badezu, bere buruaren gañera ikatz erazekiak montoituko dituzu.

        21. Etzaitezela gaitzak garaitua izan; baizik egin ezazu alegina, gaitza onarekin garaitzeko.

 

AMAIRUGARREN KAPITULUA

        1. Lagun guztiak egon bitez nagusiagoen mendean, zeren ez dagoan eskubide ta nagusitasunik, Jaungoikoagandik ez datorrenik, eta munduan dauden guztiak Jaungoikoak ipiñiak dira.

        2. Argatik eskubidea daukanari aurkeztzen zaiona, Jaungoikoaren aginteari aurkeztzen zaio. Eta ala, onelakorik egiten dutenak, berak beren kondenazioa irabazten dute.

        3. Prinzipeen beldurrik berriz ez dago zertan iduki egiten diran obra onakgatik, gaiztoakgatik baizik. Nai dezu eskubidea daukanaren beldurrik batere ez idukitzea? Bada obra onak egin itzatzu; eta beragandik alabantzak idukiko dituzu,

        4. Zeren Prinzipea Jaungoikoaren ministro zure onerako ipiñitako bat da. Baña obra gaiztoak egiten badituzu, ikaratu zaite; zeren ez darabil alperrik gerrian ezpata, izanik, dan bezela, Jaungoikoaren ministroa bere justizia egiteko, obra gaiztoak egiten dituena kastigatzen duela.

        5. Argatik bere mendean egon bear dezute, ez bakarrik kastiguaren beldurrez, baitaere konzienziagatik.

        6. Gauza augatik kotizak pagatzen dieztezute; Jaungoikoaren ministroak diradelako, zeñ onetan beronetan ere serbitzen duten.

        7. Pagatu zaiezute bada guztiai, zor zaiotena: kotiza zor zaionari, kotiza, alkabala zor zaionari, alkabala, beldurra zor zaionari, beldurra, onra zor zaionari, onra.

        8. Ez ezazute iñorekin ere beste zorrik iduki, batak besteari zor diozuten amorioarena baizik, projimua maitatzen duenak, legea kunplitua daukan ezkero.

        9. Zeren Jaungoikoaren agindu oiek: «Ez dezu adulterioko bekaturik egingo, ez dezu iñor ere ilko, ez dezu ezerere ostuko, gezurrezko testimoniorik ez dezu eregiko, zure projimoaren ondasunen gura bidebagakorik ez dezu idukiko, eta besterik balego ere, guztiak daude itz oietan sartuak: «Maitatuko dezu zure projimua zu zerori bezela».

        10. Projimua maitatzen duenak, ez dio gaitzik egiten, eta ala legearen betetasuna, amorioa da.

        11. Kunplitu dezagun bada bera; eta anbat geiago, badakigulako denbora gutxi daukagula, eta denbora dala onezkero, gure lozorrotik esnatzeko, zeren gure salbazioa alderatuago daukagun, fedea artu genduanean baño.

        12. Gauza txit aurreratua dago, eta alderatuaz dijoa, betiko irauneko eguna. Utzi ditzagun illuntasuneko obrak, eta argiaren armakin jantzi gaitezen.

        13. Modu onarekin ibilli gaitezen, egunaz ibilli oi dan bezela, ez jateketetan, eta ordikerietan; ez zikinkerietan, eta nabarmenkerietan; ez burrukaetan, ez ondamenetan.

        14. Baizik Jesukristo gure Jaunarekin jantzi gaitezen; eta etzaitezte ajolaz ibilli, nola zuen gorputzaren gurak ase, ta beteko ote dituzuten.

 

AMALAUGARREN KAPITULUA

        1. Tratatu ezazute karidadearekin, oraindikan fedean erkia dana, berarekin iritzien gañean ezbaietan ibilli gabe.

        2. Zeren bada bat uste duena, guztia jatea zillegi dala, eta bitartean argalak ez ditu barazkiak baño jango.

        3. Guztitik jaten duenak ez beza mezpreziatu, guztitik jaten ausartzen ez dana, eta guztitik jaten ez duena, ez bedi sartu, guztitik jaten duena juzgatzen.

        4. Zeñ zera zu, beste baten mendekoa dana juzgatzeko? Erortzen bada, edo zutik sendo badago, au bere nagusiari dagokio: baña zutik egongo da, zeren Jaungoikoa almentsua dan bera sendo idukitzeko.

        5. Baitaere batarentzat ez da egun bata bestea bezelakoa, eta beste batek egun guztiak berdintzat dauzka. Bakoitzak egin beza ongien deritzana.

        6. Egunak desberdintzat dauzkanak Jaunaren borondatea kunplitzeko egiten du, eta guztitik jaten duenak, Jaunak ala nai duelako egiten du, bada Jaungoikoari eskerrak ematen diozka. Eta janari batzuek jan nai ez dituenak, Jaungoikoagatik egiten du; eta ala, Jaungoikoari eskerrak ematen diozka.

        7. Dana dala, gutatiko bat ere ez da beretzat bizi; eta gutatiko bat ere ez da beretzat iltzen.

        8. Nola Jaungoikoarenak geran, bizi bagera Jaungoikoarentzat bizi gera; eta iltzen bagera, Jaungoikoarentzat iltzen gera. Ala bada, naiz bizi gaitezela, naiz il gaitezela, Jaunarenak gera.

        9. Zeren onetarako Kristo il zan, eta berriz biztu zan gu erredimitzeko; eta idukitzeko eskubide oso bat bizien eta illaen gañean.

        10. Orain bada; zergatik zuk, oraindik legeari jarraitzen diozunak, zure anaia kondenatzen dezu? Zergatik zuk jarraitzen ez diozunak, mezpreziatzen dezu zure anaia oraindik gordetzen duena? Ez ezazu juzgatu, zeren guztiok Jesukristoren tribunalaren aurrean agertuko gera.

        11. Zeren eskribitua dagoan: Nik neraugatik juramentu egiten det, esaten du Jaunak, nere aurrean belaun guztia tolestuko dala, eta mingañ guztiak, ni Jaungoikoa naizala aitortuko duela.

        12. Eta ala gutatik bakoitzak, bere kontua Jaungoikoari emango dio.

        13. Ez dezagun bada onezkero batak bestea juzgatu, baizik gogoratu ezazute, eta arreta andi bat ipiñi anaiari beaztoporik, eta eskandalurik ez jartzeko.

        14. Nik badakit eta ziertotzat daukat, Jaun Jesusen dotrinaren araura, gauzarik batere ez dala berez zikina, baizik dala zikina alakotzat daukanarentzat.

        15. Baña baldin jaten dezunagatik zure anaia tristetzen bada, eta eskandalizatu; zuk egiten dezuna ez da karidadearekin elkartzen. Zure janariagatik ez ezazu galdu, beragatik Kristo il zana.

        16. Ez bedi bada biderik eman, gure anaiakgatik blasfematzeko.

        17. Zeren Jaungoikoaren erreñua ez dagoan au, edo hura jatean, edo edatean; baizik justizian, pakean, eta Espiritu Santuaren gozotasunean.

        18. Bada onela Kristo serbitzen duenak, Jaungoikoaren gogoko dana egiten du, eta gizonak ontzat ematen diote.

        19. Egin ditzagun bada, pakea idukitzeko laguntzen duten gauzak, eta zaitu ditzagun, elkarri onerako bidea emateko serbitu ditzakenak.

        20. Janari batgatik ez ezazu Jaungoikoren obra desegin. Egia da janari guztiak garbiak diradela; baña gaizki egiten du gizonak, besteen gaitzerako bidearekin jaten badu.

        21. Eta kontrara, ongi egiten du aragirik ez jatean, eta ardorik ez edatean, eta ez beste gauzarik ezartean, zeñgatik bere anaia ofenditzen dan, edo eskandalizatzen dan, edo fedean argaltzen dan.

        22. Fede argitu bat al daukazu? iduki ezazu zuretzat Jaungoikoaren aurrerako, eta bere erara bizi zaite. Doatsua, erabakitzen duen gauzan konzienziak kondenatzen ez duena.

        23. Baña janariak desberdintzat dauzkanak, bere konzienziaren kontra jaten badu, berak kondenatua da. Eta fedearen, edo konzienziaren iritziaren araukoa ez dan guztia, bekatu da.

 

AMABOSGARREN KAPITULUA

        1. Eta guk fedean sendoago geranok, sufritu bear ditugu, sendotasun gutxiago daukatenen argaltasunak,eta ez egin guri gogoak ematen diguna.

        2. Kontrara, zuetatiko bakoitzak egin bitza aleginak projimoari gusto emateko gauza onean, eta bera obatu dezakeanean.

        3. Zeren Kristok etzituen egin bere gogoko gauzak, baizik, eskribitua dagoan bezela, bere Aitari esaten zion: «Zuri iseka egiten zizutenen lotsariak, nere gañera erori ziraden».

        4. Zeren liburu santuetan eskribituak izan diran gauza guztiak, guri erakutsiak emateko eskribituak izan dira, pazienziaren, eta Eskrituretako gozotasunen bitartez, itxedopenean iraun dezagun.

        5. Pazienziako eta gozotasuneko Jaungoikoari nai izan dizaiola, zuei grazia ematea, egotea beti zuen artean elkarturik iritzi eta guraetan, Jesukristoren espirituaren araura,

        6. Ez idukirik biotz bat, eta ao bat baizik, alabatu dezazuten elkartuta Jaungoikoa, Jesukristo gure Jaunaren Aita.

        7. Argatik elkarri sufritu zaiozute, Kristok sufritu zizuten bezela, eta artu zinduzten amorioarekin Jaungoikoaren gloriarako.

        8. Esaten det bada, Jesukristo izan zala zirkunzidatuentzat ministroa, Jaungoikoa egiatia dala ezagutua izan zedin, onela berak gurasoai egindako eskeñtzak betetzeko.

        9. Jentillak berriz alabatu bear dute Jaungoikoa, bere urrikaltasunagatik, eskribitua dagoan bezela: «Argatik zabalduko ditut, o Jauna, erreñuen artean zure alabantzak; eta zure izenaren gloriari salmoak kantatuko diozkat».

        10. Eta beste toki batean: «Bozkariotu zaitezte erreñuak, bere erria diran Juduak lagun dituzutelako».

        11. Eta leku batean: «Alabatu ezazute jende guztiak Jauna, eta erri guztiak goratu ezazute».

        12. Eta Isaiasek ere esaten du: «Jeseren jatorritik jaioko da, erreñuak gobernatuko dituena, eta erreñuak beragan ihedongo dute».

        13. Gure itxedopeneko Jaungoikoak bete zaitzatela gañez egin arteraño, gozotasun mota guziz, eta pakez zuen sinistean, zuen itxedopena beti geiago ta geiago azi dedin Espiritu Santuaren bertutez.

        14. Nigan danez, uste osoa daukat, nere anaiak, karidadez beteak zaudetela, eta bear dituzuten argitasun guztiak dauzkazutela, elkarri erakutsiak emateko.

        15. Alaere oiek eskribitu dizkizutet, o anaiak, ta bear bada, ausartasun piska bat geiagorekin, oroituerazitzeko zuei, lendikan ere badakizutena, Jaungoikoak egin didan graziaren araura.

        16. Izateko Jesukristoren ministroa erreñuen artean Jaungoikoaren apaiztzako lanetan aritzeko bere gogokoa izan dedin Jentillen eskeñtza, Espiritua santutua egon ezkero.

        17. Arrazoiarekin bada gozatu niteke Jesukristogan Jaungoikoaren obra ongi irten dalako.

        18. Zeren ez naizan ausartatuko ezertxoere itz egiten, baizik Jesukristok nere bitartez egin duena, bere obedienziara jentillak ekartzeko, itzarekin eta obrakin;

        19. Mirarien eta gauza arrigarrien indarrez, eta Espiritu Santuaren bertutearekin, alako moduan, non, Jerusalendik asita, jiran ibillirik aldamen guztietatik Illirikoraño Jesukristoren Ebanjelioz bete det.

        20. Gañerakoan, nere lantegia kunplitzean, begiratu det ajolaz, ez predikatzeko Ebanjelioa, Jesukristoren izena ezagutua zan tokietan; beste baten zimenduaren gañean etxea egin ez nezan, egiztatzen dala, Eskriturak onela esaten duena.

        21. Bere berririk etzeukatenak, ikusiko dute, eta aditu etziotenak, adituko diote.

        22. Onek galerazi dit asko alditan, zuek bisitatzera joatzea: eta au da orainarteraño gelditu nauena.

        23. Baña orain, nola ez daukadan alderri oietan gelditu bearrik; eta asko urte izanik zuek ikusteko gurak dauzkadala;

        24. Asitzen dedanean Españiarako bidea, itxedotzen det, iragokiñaz, eta bidebatez zuek bisitatzera iragotzea, eta zuek lur artara zuzenduak izatea, egonik zuekin denboratsu batean.

        25. Orain bada banoa Jerusalenera, santuak serbitzera.

        26. Zeren Mazedoniak eta Akaiak ontzat iduki dute zerbait biltzea, Jerusalengo santuen arteko beartsuai emateko.

        27. Ala uste izan dute, eta egiaz beren zorkideak dirade. Zeren baldin Jentillak Juduen animaetako ondasunen partaleak eginak izan badirade; aiek ere egin bear dituzte oiek, beren lurreko ondasunen partaleak.

        28. Kunplitzen dedanean bada eginkizun au, eta karidadeko frutu au, berai emanik; zuen artetik Españiara joango naiz.

        29. Eta badakit ziertoro, zuekgana allegatzen naizanean, nere etorrera Jesukristoren Ebanjelioaren bendizio ugari batekin lagundua izango dala.

        30. Bitartean, nere anaiak, erregututzen dizutet Jesukristo gure Jaunagatik, eta Espiritu Santuaren karidadeagatik, lagundu dizadazutela, nigatik Jaungoikoari egiten diozkazuten orazioetan,

        31. Judean dauden Judu sinisgogorrakgandik libratua izan nadin, eta nere langintzako eskeñtza, Jerusalengo santuak ongi artua izan dedilla.

        32. Onela zuek ikustera bozkarioz joan nadin, eta gozatu nadin zuekin batean, Jaungoikoak nai badu.

        33. Bitartean pakeko Jaungoikoa zuekin guztiokin izan dedilla. Amen.

 

AMASEIGARREN KAPITULUA

        1. Erregututzen dizutet, begiratu dezazutela Febe gure arrebagatik, zeñ ari dan Zenkreako elizako lanetan,

        2. Artu dezazuten Jaunaren amorioagatik santuak artu bear diran bezela; eta lagundu dizaiozuten, zuen premian arkitzen dan edozeñere gauzatan; zeren berak ere askorekin, eta batezere nerekin ala egin du.

        3. Eskumuñak eman zaiozkazute Priska eta Agilari, zeñak Jesukristoren serbitzoan nerekin lanean ari ziraden.

        4. (Zeñak neri bizia gordetzeagatik makurtu zituzten beren buruak. Argatik eskerrak ematen dieztet; ez bakarrik nik, baita jentillen eliza guztiak ere).

        5. Eta berakin batean eskumuñak eman zaiozkazute beren etxeko elizari. Eskumuñak Epeneto, nere maiteari, Asian Kristoren lenbiziari.

        6. Eskumuñak Mariari, zeñak zuen artean, asko lan egin duen.

        7. Eskumuñak Androniko, eta Junia, nere aide, ta karzelako lagunai, zeñak Apostoluen artean argitsuak diraden; eta zeñak nik baño lenago sinistu zuten.

        8. Gorantziak eman zaiozkazute Anpliatori, zeñ txit gogotik Jaunagan maitatzen dedan.

        9. Gorantziak Urbano, Jesukristogan gure lanetako lagunari, eta Estakis nere maiteari.

        10. Eskumuñak Apeles, Jesukristoren serbitzari probatu ta leialari.

        11. Eskumuñak Aristoboliren familiakoai. Eskumuñak Herodion nere aideari. Eskumuñak Narzisoren etxeko, Jaunagan sinistzen dutenai.

        12. Eskumuñak Trifena, eta Trifosari, zeñak ari diran lanean Jaungoikoaren serbitzoan. Eskumuñak Persida gure txit maiteari, zeñak ere Jaunagatik lan txit asko egin duen.

        13. Eskumuñak Rufo, Jaunaren autuari, eta bere amari, zeñ nerea ere dan.

        14. Eskumuñak Asinkritori, Flegonteri, Hermasi, Patrobasi, Hermesi, eta berakin bizi diran anaiai.

        15. Eskumuñak Filologori, eta Juliari, ta Nereori, eta bere arrebari, eta Olinpiaderi, eta berakin dauden Santu guztiai.

        16. Agurrak egin zaiozkazute batzuek besteai karidadeko musu santuarekin. Zuei Kristoren Eliza guztiak agurrak egiten dieztezute.

        17. Eta erregututzen dizutet, nere anaiak; alde egin dezazutela, zuen artean erriertak ta eskandaloak ipintzen dituztenakgandik, zuek ikasi dezuten dotrinaren kontrako erakutsiak ematen dituztela, eta beren lagunak etzaitezte izan:

        18. Zeren onelakoak ez duten serbitzen Jesukristo gure Jauna, bakoitzak bere sabela baizik, eta itz labañakin ta losengakin, biotz tolesgabeak engañatzen dituzte.

        19. Zuen obedienzia fedeari, aldamen guztietatik otspatsua egin da. Argatik bozkariotzen naiz ni zuekin. Baña nai det, jakintsuak izan zaiteztela onerako, eta tolesgabeak txarrerako.

        20. Pakeko Jaungoikoak, bereala zeatu dezala Satanas zuen oñazpietan. Jesukristo gure Jaunaren grazia zuekin izan dedilla.

        21. Eskumuñak ematen dizkizute Timoteo, lanean nere lagunak, eta Luzio, eta Jason, eta Sosipatro nere aideak.

        22. Diosal egiten dizutet Jaunagan, nik Terzio, karta au eskribitu dedanak.

        23. Agur egiten dizute Kaio nere ostatariak eta Eliza guztiak. Agur egiten dizute Erasto, erriko dirugordetzalleak, eta gure anaia Quartok.

        24. Jesukristo gure Jaunaren grazia zuekin guziokin izan dedilla. Amen.

        25. Gloria, almentsua danari zuek sendotzeko nere Ebanjelioan, eta Jesukristoren dotrina, nik predikatzen dedanean, erredenzioko misterioko errebelazioaren araura, misterio bat, irago diraden gizaldi guztietan ezkutatua egonik,

        26. Orain izan dana agertua profetaen eskrituretatik, Jaungoiko betikoaren erabakiaren araura, eta erri guztietara berri au etorri da, fedeari obeditu dizaien.

        27. Jaungoikoari, esaten det, zeñ bakarrik dan jakintsua, berari onra eta gloria Jesukristogatik mendez mende. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa