www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biblia (3)
Jose Antonio Uriarte
1858-1859, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

SAN PABLO APOSTOLUAREN
KARTA FILEMONI

 

        1. Pablo, lotua dagoanak Jesukristoren amorioagatik, eta bere anaia Timoteok, Filemon gure maite, gure lagunari lanetan,

        2. Eta gure arreba Appia, bere emazte, txit gure gogokoari, eta Argipo gure lagunari gudaetan, eta zure etxean bildua dagoan Elizari.

        3. Grazia eta pakea zuei, gure Aita Jaungoiko, eta Jesukristo gure Jaunaren izenean.

        4. Oroitzen naizala beti zurekin nere orazioetan, o Filemon maitea, nere Jaungoikoari eskerrak ematen diozkat,

        5. Aditurik Jesukristo gure Jaunagan daukazun fedea, eta zure karidadea santu guztiakganako,

        6. Eta nola zure esku ugaritasunak, zeñ datorren zure fedetik, argi egiten duen mundu guztiaren begietan, agirian jartzen dala, zure etxean Jesukristoren amorioagatik egiten diran obra on guztiakgatik.

        7. Ala da nik atsegin ta gozotasun andiak iduki ditudala zure karidadeko obraetan, ikusirik nolako poza artu duten zure ontasunetik, nere anaia, santuen biotzak.

        8. Argatik agindu al banizuke ere Jesukristogan daukadan itxedopenagatik, egin bear dezun gauza bat:

        9. Alaere dizudan amorio andiagatik, naiago det erregututzea, banaiz ere naizana zuganako, au da, ni banaiz ere Pablo Apostolua, onezkero zarra, eta gañera orain kateaz lotua dagoana Jesukristoren amorioagatik.

        10. Erregututzen dizut bada nere seme Onesimogatik, zeñ kateen artean sortu dedan,

        11. Onesimo, zeñ denbora batean zan zuretzat ezerere balio etzuena; orain berriz zuretzat, eta neretzat da mesedegarria,

        12. Zeñ berriz bialtzen dizudan. zuk zure aldamenetik artu ezazu nere erraiak bezela.

        13. Nik uste izan nuen nerekin idukitzea, zure ordez serbitu nizan, Ebanjelioagatik lotua nagoan arteko denboran:

        14. Baña ezerere ez det egin nai izan zure borondate gabetanik, zure mesedea izan ez zedin, gogorrean egina bezelakoa, baizik borondatezkoa.

        15. Noaski berak utzi zaitu denboratsu batean, artu zenezan betiko;

        16. Ez onezkero mendeko bat bezela, baizik etorri dana bezela izatera, bataioaren bitartez, len mendekoa zana, anai txit maite bat, berariaz nerea, baña zenbat geiago zurea, bada munduaren araura ta Jaunaren araura, zuri dagokizu?

        17. Orain bada, zure lagun maitea bezela banaukazu, ni nerau bezela artu ezazu.

        18. Eta baldin kalteren bat egin badizu; edo zerbait zor badizu, ipiñi ezazu nere kontura.

        19. Nik, Pablok, nere eskuz eskribitu dizut; nik pagatuko det, ez zuri esatearren, zu guziori neri zor zatzatala, nik federa ekarri zindudan ezkero.

        20. Alaxe da nere anaia. Artu dezadala nik zugandik gozotasun au Jaunagan. Nere biotzari Jaunaren izenean atsegin au eman zaiozu.

        21. Itxedotzen dedala zure obendienzian, eskribitzen dizut, jakinik, esaten dedana baño, oraindik asko geiago egingo dezula.

        22. Eta batean, ostatua ere prestatu zadazu, bada itxedotzen det zuen orazioakgatik, itzulia izango natzatzutela.

        23. Epafras nerekin batean lotua dagoanak, Jesukristoren amorioz, eskumuñak ematen dizkitzu,

        24. Markosekin, Aristarkorekin, Demasekin, eta Lukasekin, zeñak laguntzen didaten.

        25. Jesukristo gure Jaunaren grazia zuen espirituarekin izan bedi. Ala izan dedilla.

 

aurrekoa hurrengoa