www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biblia (3)
Jose Antonio Uriarte
1858-1859, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

SAN JUDAS APOSTOLUAREN
KARTA KATOLIKA

 

        1. Judas, Jesukristoren serbitzariak, eta Santiagoren anaiak, Aita Jaungoikoak maitatuai, Jesukristok federa ots egin eta irauneraziai.

        2. Urrikaltasuna, eta pakea, eta karidadea, gañez egiteraño arkitu bitez.

        3. Nere txit maiteak, gura biziak baneuzkan ere orain baño lenagotik zuei eskribitzeko zuen guzioen osasunaren gañean; orain au egiteko premian arkitzen naiz, esateko zuei gogotik, sendoki gudatu zaiteztela, santuai bein erakutsia izan zaien fedeagatik.

        4. Zeren sartu diran somaz gizon gaizto batzuek (zeñakgatik nik txit lendanaz adirazia neukan juizio onetan eroriko ziradela) gure Jaungoikoaren grazia lujuriara itzultzen dutenak; eta Jesukristo gure Errege bakarra, eta Jauna, ukatzen dutela.

        5. Onen gañean oroitu nai dizutet, aditu ziñituzten ezkero bein gauza guzi oiek, Jesukristok aterarik Hebreoko erria Egiptoko lurretik, desegin zituen gero sinisgogorrak izan ziradenak.

        6. Eta Aingeruak, zeñak beren lenbiziko diñadean etzuten iraun, baizik beren bizitokia utzi zutenak, egun andiko juiziorako, lize illunean, betiko kateakin zaitu zituen.

        7. Nola Sodoma, eta Gomorra, eta inguruetako erriak ere, erori ziradenak lujuriako bekatu aietan beretan, eta esan ez litekean bekatuan sarturik bizi ziranak, besteen oroipengarri, eta irrigarri etorri ziran izatera, betiko suzko pena sufritzen zutela.

        8. Era berean zikitzen dute oiek beren aragia ere; agintaritza mezpreziatzen dute, eta blasfematzen dute anditasunagatik.

        9. San Migel Arkanjelua deabruarekin itzez elean ari zanean, ezbaia zeukaten Moisesen gorputzaren gañean; alaere etzan aizartu, bere kontra madarikazioko sentenziarik ematen, baizik bakarrik esan zion: Jaungoikoak agindu dizazula.

        10. Oiek berriz kontrara, ezagutzen ez duten guztiagatik blasfematzen dute, eta berezko arrazoiarekin ezagutzen dituzten gauza guzti aiek, abere zentzugabeak bezela gaizki erabiltzen dituzte.

        11. Beren zorigaiztokoak, Kainen bideari jarraitu ziotenenak, eta galduak Balaam bezela ordañ utsa balioko baten guragatik, bridagetu ziran, eta jarraiturik Koreri kontra jaikitzean galduko dirade.

        12. Oiek dira kutsutu eta desonratzen dituztenak zuen karidadeko jateketak, beretara lotsarikan batere gabe joan oi diradenean, berak bazkatzen dirala, odei ur gabeak, aizeak onara ta ara darabiltzkitenak, udazkeneko zuaitzak, frutugabeak, bi alditan illak, sustrai gabekoak.

        13. Itsaso, baga aztinak, beren gaiztakeriako aparra aurtikitzen dutenak, izar kolokak, zeñaentzat gordea dagoan ekaitz txit illun, beti iraungo duen bat.

        14. Enok-ek ere, zeñ dan zazpigarrena, Adangandik kontatuta, profetizatu zuen oien gañean, esaten zuela: Begiratu ezazute, Jauna badatorrela bere santuen milla askorekin,

        15. Gizon guziak juzgatzera, eta kontuak garratz artzera gaizto guztiai, beren gaiztakeriako obra guztien, ala gaizki egin zituztenen gañean; eta bekatari gaiztoak Jaungoikoaren kontra esan zituzten itz iraintsu guztien gañean.

        16. Oiek dirade murmuratzalle kejakor batzuek, beren gura gaiztoen erara dabiltzanak; eta beren aoak esaten ditu itz urgullutsuak, zeñak agertzen diran lagun batzuen miraritzalleak, beren gauzaen onerako erara datoztenean.

        17. Zuek berriz, nere maiteak, oroitu zaitezte, len Jesukristo gure Jaunaren Apostoluak esan zizkizuten itzakin,

        18. Zeñakin esaten zizuten atzeneko denboretan etorriko ziradela engañatzalle batzuek, beren gura, gaiztakeriaz beteai jarraituko zienak.

        19. Oiek dirade, berak berezitzen diranak Jesukristoren artaldetik; gizon abere, Jaungoikoaren Espiriturik ez daukatenak.

        20. Zuek kontrara, nere txit maiteak, jasotzen zeratela zuek zerok espirituko etxe bat bezela, zuen fede txit santuko zimenduaren gañean, Espiritu Santuagan orazio egiten dezutela,

        21. Zaudete sendo Jaungoikoaren amorioan, Jesukristo gure Jaunaren urrikaltasuna itxedotzen dezutela betiko bizitza iritxitzeko.

        22. Eta gogortuai, eta juzgatuai, errierta garratz egin zaiezute.

        23. Batzuek salbatu itzatzute, garren artetik ateratzen dituzutela; besteakin berriz urrikaldu zaitezte, zuek zerokgatik beldurtzen zeratela, gorrotoz begiratzen diozutela arroparañokoari ere, zeñ aragiaren usteltasunarekin kutsutua dagoan.

        24. Atzenean, almentsua danari, zuei bekatu gabetanik iraun eraziteko, eta eramateko zuek orbanikan gabe, eta bozkarioz beteak, bere gloriako esertokiaren aurrera, Jesukristo gure Jaunaren etorreran.

        25. Jaungoiko bakar, gure Salbatzalleari, Jesukristo gure Jaunagatik, emana izan dakiola gloria ta anditasuna, agintaritza, ta eskubidea, mende guziak baño lenagotik, eta orain, eta mendeen mende guztietan. Ala izan dedilla.

 

aurrekoa hurrengoa