www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biblia (3)
Jose Antonio Uriarte
1858-1859, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

SAN PABLO APOSTOLUAREN
KARTA KOLOSSESTARRAI

 

LENBIZIKO KAPITULUA

        1. Pablo Jesukristoren Apostoluak Jaungoikoaren borondatez, eta Timoteo bere anaiak,

        2. Jesukristogan anaia santu ta leial, Kolossesen daudenai.

        3. Grazia eta pakea zuekin izan bedi, gure Aita Jaungoiko, eta Jesukristo gure Jaunaren izenean. Eskerrak ematen diozkagu Jaungoiko eta Jesukristo gure Jaunaren Aitari, zuekgatik beti orazioan gaudela.

        4. Aditzean zuen fedea Kristo Jesusgan, eta santu guziai diezuten amorioa,

        5. Zeruetan zuentzat gordea dagoan itxedopenagatik itxedopen bat, irabazi zendutena, Ebanjelioko dotrina egiazkoa adirazia izan zazutenean.

        6. Ebanjelio au zabalduaz dijoa zuen artean, nola mundu guztian ere, alako moduan, non, frutuak ematen dituen, eta aziaz dijoa, zuen artean egin duen bezela, aditu zenduten egun artatik, eta ezagutu zendutenetik Jaungoikoaren grazia, egiaren araura,

        7. Ikasi zenduten bezela gure txit maite Epafrasgandik, zeñ dan gure laguna Jaungoikoaren serbitzoan, eta Jesukristoren langille leial bat zuekganako,

        8. Zeñak ere agertu zigun, zuek guganako zeunkaten amorio, guztia espiritukoa.

        9. Argatik guk ere, jakin genduen egunetik, aspertu gabe orazio egiten degu zuekgatik, eta eskatzen diogu Jaungoikoari, iritxi dezazutela bere borondatearen ezaguera osoa, espirituko jakinduria, eta aditza guztiarekin,

        10. Ibilli zaitezten Jaungoikoaren diña dan moduan, gauza guztietan bere borondatea egiten dezutela, ematen dituzutela frutuak obra on mota guztietan, eta Jaungoikoaren jakindurian aurreratzen zeratela.

        11. Indarturik sendotasun mota guzian bere graziaren eskubide gloriaz betearekin, pazienzia oso bat beti idukitzeko, eta biotz andia bozkarioarekin batean,

        12. Ematen diozkagula eskerrak Aita Jaungoikoari, zeñak diña egin gaituen partale izateko santuen tokamen eta herenzian, Ebanjelioko argiarekin argitutzen gaituztela,

        13. Zeñak atera gaituzten illuntasunen eskubidetik, eta alde erazi digun bere seme txit maitearen erreñura,

        14. Zeñaen odolak erredimituak izan geran, eta beragatik bekatuen barkazioa artu degu,

        15. Zeñ dan Jaungoiko, ikusi ez litekeanaren irudia, beste guztiak baño lenago sortua.

        16. Zeren bere bitartez eginak izan ziran gauza guztiak zeruetan eta lurrean, ikusten diranak, eta ikusi ez litezkeanak, naiz izan Tronuak, naiz dominazioak, naiz prinzipaduak, naiz potestadeak. Gauza guztiak izan ziran berak eginak, eta beragatik eginak.

        17. Eta ala berak dauka izatea gauza guztiak baño lenago, eta guztiak beragatik irautzen dute.

        18. Eta Elizako gorputzaren burua bera da, eta biztze berriaren asiera; aurrena, illen artetik berriz biztzen gauza guztietan bera aurrena izan dedin.

        19. Bada Aitak, izate guztiaren osotasuna beragan jarri nai izan zuen,

        20. Eta bere bitartez gauza guztiak berarekin adiskidetu, berriz jartzen zuela pakea eginik zeruaren eta lurraren artean, gurutzean isuri zuen odolaren bitartez.

        21. Orobat zuek, len Jaungoikoagandik alde egin zendutenak, eta bere etsaiak biotzez ziñatenak zuen obra gaiztoagatik.

        22. Orain berriz adiskidetu zaituzte bere aragiaren gorputz ilkorrean, irago duen eriotzagatik, agertu zaitezten santuak, orbanik gabe, eta erriertaren diñak etzeratenak bere aurrean glorian,

        23. Irautzen badezute zimendatuak fedean, eta sendo, eta mugimendu gabe, aditu zenduten Ebanjelioaren itxedopenean, zeñ aditu zenduten, eta zeñ izan dan predikatua, zeruaren azpian dauden erreñu guzietan, zeñaen langillea ni Pablo egina izan naizan.

        24. Ni orain gozatzen naizan au, zuekgatik padezitzen dedanarekin, eta nago nere aragian kunplitzen, oraindik Kristok padezitzeko bere gorputzeko zatietan, penak iragotzen dituela bere gorputz miraritsuen alde, zeñ eliza dan.

        25. Zeñaen ministroa egina izan naiz ni, Jaungoikoaren erabakiaren araura, lantegi bat, emana izan zatana zuen jentillen gañean Jaungoikoaren itzaren predikazioko lana kunplitzeko.

        26. Adiraztzen dizutedala misterio bat, mendeai, eta irago diran gizaldiai estalia, eta orain, bere santuai agertua izan zaiena,

        27. Zeñai Jaungoikoak agertu nai izan diezten gloriako misterio onen aberastasunak erreñuen artean, zeñ ez dan beste gauzarik, baizik Kristo, eginik fedeagatik zuen gloriako itxedopena.

        28. Au da guk predikatzen deguna, adiraztzen diegula gizon guztiai, eta ematen dieztegula erakutsiak guztiai jakinduria mota guzian, egin guztiok on osoak Jesukristogan.

        29. Onetara zuzentzen ditut nik nere alegin guztiak, gudan ari naizala, Jaunak bere indar almentsuarekin zuzentzen nauen arau ta erara.

 

BIGARREN KAPITULUA

        1. Zeren nai det jakin dezazuten, nolako estutasuna daukadan zuekgatik, eta Laodizean daudenakgatik, eta aiekgatik ere, zeñak ez duten nere arpegia aragian ikusi.

        2. Beren biotzak bozkariotuak izan ditezten, eta egonik ongi elkartuak karidadearekin, izan bitez aditza oso baten ondasun guztiakin beteak, Aita Jaungoikoaren eta Jesukristoren misterioa ezagutzeko,

        3. Zeñgan dauden ezkutatuak, jakinduria, eta aditzaren ugaritasun guztiak.

        4. Eta au esaten dizutet: iñork ere etzaitzaten llilluratu izketa goratuakin.

        5. Bada gorputzarekin zuekgandik berezitua banago ere, alaere espirituarekin zuekin nago, bozkariotzen naiz ala, ikusirik zuen modu ona gauzaetan, eta zuen fedearen sendotasuna Kristogan.

        6. Jesukristo bada Jauntzat artu dezuten ezkero, beragan ibilli zaitezte,

        7. Itsatsirik berari, zuen sustraiari bezela, eta eginak izanik bere gañean zuen fundamentua bezela; eta sendoturik erakutsia izan zazuten fedean, azitzen zeratela geiago ta geiago beratan, aspertu gabe eskerrak ematen dituzutela:

        8. Begiratu ezazute iñork ere etzaitzatela engañatu filosofia alper eta uts batekin, eta asmazio bidegabeko, munduaren erakutsien erakoakin, eta ez Jesukristoren dotrinaren erakoakin,

        9. Zeren Jesukristo dago Jaungoikotasunaren betetasun guztia duela gorputzkiro.

        10. Eta guztia daukazute beragan, zeñ dan prinzipadu eta potestade guztien burua,

        11. Zeñgan zuek ere izan ziñaten zirkunzidatuak, ez zirkunzisio eskuz egindako, berezitzen duenarekin aragia gorputzetik, baizik Kristoren zirkunzisioarekin,

        12. Izanik obituak berarekin bataioagatik, eta berarekin berriz biztuak, Jaungoikoaren eskubidearen gañean daukazuten fedeagatik, zeñak eriotzatik biztu zuen.

        13. Eta zuek illak zeundenean zuen bekatuakgatik, eta zuen aragia zirkunzidatu gabe idukitzeagatik, orduan egin zizuten berriz berarekin biztutzea, bekatu guztiak doan barkatzen zizkizutela,

        14. Borratzen zuela gure kontra firmatua zegoan dekretoa, zeñ zan gure kontrakoa, kendu zuen arras, gurutzean tinkatzen zuela.

        15. Eta ezerere gabe utzitzen zituela onenbesterekin infernuko prinzipaduak, eta potestadeak, atera zituen sendo eta erruz agirira, eta bere aurrera eraman zituen, oiek garaitzen zituela berak beragan.

        16. Iñork ere bada etzaitzatela kondenatu janariagatik, edo edariagatik, edo jaiegunen gañean, edo illargiberrien, edo larunbaten gañean,

        17. Zeñak ziraden, etorriko ziraden gauzaen itzalak; gorputza berriz Kristo da.

        18. Iñork ere bide zuzenetik ez dizazutela alde erazi, umiltasun azaletiko batekin, nastutzen zaituztela aingeruen adorazio batekin, esaten dituztela, ikusi ez dituzten gauzak, urgulluturik alperkiro beren zentzu aragizkoarekin,

        19. Eta ez egonik elkarturik buruarekin, zeñ dan Jesukristo, zeñgandik gorputz guztia bazkaturik eta zuzendurik nerbioen eta junturen bitartez, dijoa aziaz, geitzen dala, zeñ dan Jaungoikoarena.

        20. Il bazerate bada Jesukristorekin, munduko erakutsi, lenengo eta bearrenentzat, zergatik iduki nai dituzute oraindikan zuen legetzat, munduaren denbora artan bizi baziñate bezela?

        21. Ez ezazute jan, esaten zazute, ez ezazute probatu au, edo hura; oni edo ari etzaiozute ukitu.

        22. Gauza guzti oiek badirade ere gizonen agindu ta erakutsiak, egia da berak egiteko oiturarekin, utsean gelditzen dirala,

        23. Baña beretan dago egiaz, kristau jakinduria mota bat, berak gordetzean borondatez, eta umiltasunak laguntzen diola, kastigatzean gorputza, eta gure aragiari ez begiratzean.

 

IRUGARREN KAPITULUA

        1. Orain bada, Jesukristorekin biztu bazerate, billatu itzatzute goikoak diran gauzak, non Kristo eseria dagoan, Jaungoikoaren eskuieko aldamenean.

        2. Gozatu zaitezte zeruko gauzaetan, ez lurraren gañekoetan.

        3. Zeren onezkero illak zaudete, eta zuen bizitza berria Kristorekin Jaungoikoagan ezkutatua dago.

        4. Baña agertzen danean Kristo, zeñ dan zuen bizia, orduan zuek ere, gloriaz beteak agertuko zerate.

        5. Illerazi itzatzute bada zuekgan dauden lurreko gizonaren gorputzeko aragizko gura bidegabeak: fornikazioa, zikinkeria, eraspen nabarmenak, eta zikoiztasuna, zeñ guztia datorren idolatria bat izatera:

        6. Zeñakgatik datorren Jaunaren aserrea sinisgogorren gañera,

        7. Eta zeñatan ibilli ziñaten zuek ere beste denbora batean, beretan bizi ziñatenean.

        8. Orain berriz, utzi itzatzute zuek gauza guzi oiek: aserrea, sumintasuna, gaiztakeria, gaizki esatea, eta urrutian zuen aotik itz zikin guztia.

        9. Etzaiezute elkarri gezurrik esan, itz batean, billostu zaitezte gizon zarretik bere egiteakin,

        10. Eta gizon berriaz jantzi zaitezte, arekin, zeñ fedearen ezagueragatik berriztatzen dan, egin zuen Jaunaren irudiaren araura,

        11. Zeñganako ez dagoan desberdintasunik Jentillagandik Juduagana; zirkunzidatuagandik zirkunzidatugabeagana, Barbaroagandik Eszitagana; mendekoagandik askatuagana; baizik Kristo da on guztia, eta guztiakgan dago.

        12. Nola bada zeraten Jaungoikoaren autuak, santuak, ta maitatuak, iduki itzatzute urrikaltasuneko erraiak, biguñtasuna, umiltasuna, moduona, pazienzia:

        13. Sufritzen diozutela elkarri, ta barkatzen diozutela batzuek besteai, iñork ere bestearen kontra kejarik badauka, nola Jaunak barkatu dizuten, zuek ere ala egingo dezute.

        14. Baña beste guztien gañetik, iduki ezazute karidadea, zeñ dan perfekzioaren lokarria.

        15. Eta Kristoren pakea garai egon bedi zuen biotzetan, zeñatara ots eginak izan ziñaten, gorputz bat egiteko, eta esker onekoak izan zaitezte.

        16. Kristoren itzak ugaritasunarekin iduki beza bere bizilekua zuen artean, jakinduria guztiarekin, elkarri erakutsiak ematen dieztezutela, eta batzuek besteak sendotzen dituzutela salmoakin, himnoakin, eta espirituko kantatxoakin, biotzez kantatzen dituzutela graziarekin Jaungoikoaren alabantzak.

        17. Egiten dezuten guztia itzez, edo obraz, guztia egin ezazute Jesukristo gure Jaunaren izenean, bere bitartez Aita Jaungoikoari eskerrak ematen diozkazutela.

        18. Emazteak senarren agindura egon zaitezte, bear bezela, Jaunaren araura diran gauzaetan.

        19. Senarrak maitatu itzatzute zuen emazteak, eta etzaitezte berentzat saminak izan.

        20. Semeak obeditu zaiezute gurasoai gauza guztietan, zeren au Jaunaren gogoko gauza dan.

        21. Gurasoak, etzaiezute aserretu erazi zuen semeai, beldurtiak izan ez ditezten.

        22. Mendekoak, obeditu zaiezute zuen nagusi aragizkoai, ez dituzutela bakarrik serbitzen, zuei begira daudenean, ez bazenezakete bezela beste gauzarik nai, baizik gizonen gauzak egitea; ez orrela, baizik biotzeko tolesgabetasunarekin, eta Jaungoikoaren beldurrarekin.

        23. Egiten dezuten guztia, gogotik egin ezazute, Jaungoikoa serbitzen duenak bezela, eta ez gizonak,

        24. Jakinik Jaungoikoagandik artuko dezutela herenzia ordañtzat, Kristo Jauna serbitu ezazute.

        25. Zeren gaizki egiten duenak, artuko du bere gaiztakeriaren saria, zeren Jaungoikoak zeñ zeñ dan ez du begiratzen.

 

LAUGARREN KAPITULUA

        1. Nagusiak, justo eta ongi dana eman zaiezute mirabeai, jakinik zuek ere Zeruan Nagusia daukazutela.

        2. Iraun ezazute orazioan, bertan beillan egoten zeratela, eta eskerrakin laguntzen diozutela.

        3. Batean orazio egiten dezutela gugatik, Jaungoikoak idiki dezagun predikazioko atea, adiraztzeko gizonen erredenzioko misterio, Jesukristok egiztatua (gauza huragatik oraindikan lotua nago),

        4. Eta nik erakutsi dezadan, bere gañean itz egin bear dedan modu gogorrean.

        5. Portatu zaitezte jakintsuro, kanpoan daudenakin, denbora erredimitzen dezutela.

        6. Zuen izketa beti izan bedi gatzarekin sasoitua, jakin dezazuten, bakoitzari nola erantzun bear diozuten.

        7. Nere gauza guztien berriak emango dizkizute, Tikiko nere anaiak txit maite, eta langille leial, eta Jaunaren serbitzari lagunak,

        8. Zeñ berariaz zuekgana bialdu dedan, zuen gauzaen berriak jakin ditzan, eta gozatu ditzan zuen biotzak,

        9. Nere anaia txit maite, eta leial Onesimorekin batean, zeñ zuen erritarra dan. Berak esango dizkizute, emen egiten diran gauzak.

        10. Eskumuñak egiten dizkizute, Aristarko, nere lagunak karzelan; eta Markos Bernaberen lengusuak, zeñaen gañean mandatuak artu zenduzten. Zuekgana joango balitza, ongi artu ezazute.

        11. Eskumuñak egiten ere dizkizute Jesus, izengoitiz Justoak. Oiek dira zirkunzidatuetatikoak, eta berak bakarrik dira Jaungoikoaren erreñua adiraztzen, laguntzen didatenak, eta ematen didatenak atsegiña.

        12. Eskumuñak egiten dizkizute Epafrasek, zeñ dan zuetatikoa, Jesukristoren serbitzaria, beti ajolatsua erregututzen zuekgatik bere orazioetan, osoz onak izan zaitezten, eta Jaungoikoak nai duen guztia ongi ezagutu dezazuten.

        13. Bada nik testigantza ematen diot, nola asko lan daukan zuekgatik, eta Laodizian, eta Hierapolisen daudenakgatik.

        14. Eskumuñak egiten dizkizute Lukas, sendagille txit maiteak, eta Damasek.

        15. Zuek eskumuñak egin zaiozkazute Laodizeako anaiai, eta Ninfasi, eta bere etxean daukan Elizari.

        16. Eta karta au irakurtzen dezutenean zuen artean, egin ezazute irakurri ere dedilla Laodizeako elizan, eta Laodizearrena, zuek irakurri ezazute.

        17. Eta Arkippori esan zaiozute: Begiratu ezazu, Jaunaren izenean artu dezun lantegia, ongi kunplitu dezazun.

        18. Nere agurra nere eskuz egina dijoa. Pablo. Grazia zue

 

aurrekoa hurrengoa