www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biblia (3)
Jose Antonio Uriarte
1858-1859, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

SAN JUAN APOSTOLUAREN
BIGARREN KARTA

 

        1. Apaizak Elekta Andreari, eta bere semeai, zeñak nik egiaz maitatzen ditudan, eta ez bakarrik nik, baita egia ezagutu duten guztiak ere,

        2. Gurekin dagoan, eta beti gurekin egongo dan egiagatik.

        3. Grazia, urrikaltasuna, ta pakea, izan bitez zuekin egian, eta karidadean, Aita Jaungoikoagandik, eta Jesukristo Aitaren semeagandik.

        4. Txit bozkariotu naiz, zure semeetatik batzuek arkitu ditudalako egiaren bidean, Aitagandik artu genduen agintearen araura.

        5. Argatik, Andrea, orain erregututzen dizut, ez aginte berri bat eskribitzen dizudala, baizik asieratik iduki genduena bera, elkar maitatu dezagula.

        6. Eta karidadea dago, Jaungoikoaren aginteen araura bizitean. Zeren alakoa da, asieratik artu zenduten agintea, eta zeñaen araura ibilli bear zeraten.

        7. Munduan agertu diran ezkero asko engañalari, ez dutenak aitortzen Jesukristo aragian etorri zala; au ukatzea da engañalari bat, edo Antekristo bat izatea.

        8. Zuek kontuan egon zaitezte, zuen lanak ez galtzeko, baizik ordañ osoa artu dezazuten.

        9. Kristoren dotrinan irautzen ez duen guztiak, baizik beragandik alde egiten duen guztiak, ez dauka Jaungoikorik; beratan irautzen duenak, orrek Aita, ta Semea dauzka.

        10. Zuekgana iñor badator, eta dotrina au ekartzen ez badu; ez ezazute etxean artu, ezta diosalik egin ere,

        11. Zeren diosal egiten diona, bere egite gaiztoen partale nolabait egiten da.

        12. Baneuzkan beste asko gauza ere zuei eskribitzeko, ez det egin nai izan paperez eta tintaz; zeren itxedotzen dedan zuekgana joatea,eta aoz ao itz egitea, zuen bozkarioa osoa izan dedin.

        13. Zure arreba Elektaren semeak, eskumuñak ematen dizkizute.

 

aurrekoa hurrengoa