www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesusen amore-nekeei dagozten zenbait otoitzgai (I)
Sebastian Mendiburu
1759, 1904

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesusen amore-nekeei dagozten zenbait otoitz-gai, Sebastian Mendiburu (Patrizio Antonio Orkaiztegiren edizioa). Eusebio Lopezen etxean, 1904.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXII.garren OTOITZ-GAIA

ERREGEEN EGUNEAN GURE JESUSEK
ERAKUTSI ZIGUNA

 

        Salbatzallearen izena zen Aita Eternoak bere Seme Jesus maitagarriari eman izandu zion izena; ta erregeen eguna baño len, ta bere jait-ordutik ere, asi zen Jesus Salbatzallearen lanak egiten; bada bere jait-ordu berean, igorri zuen Aingeru bat, artzaien eske; ta, anitz luzatu gabe, deitu zien izar berri batez urrutiko erregeei, ta gañerako jendeei ere. Oraingo gure egitekoa da Jesusen erregeekiko egitekoa; ta, Jesusek deitu zituen artzaiak utzirik, ekusi bear dugu gaur errege deituak egin izandu zutena.

        Zer egin ote zuten errege oriek, ekusi zutenean deitzen zituen Jaungoikoaren izar ederra? Jesusen billan joateko asmoak artu: beren biderako gauzak bildu, ta billan asi: arkitu zutenean, agur andiak, eta presentak egin Jesus maitagarriari, ta, onek adirazi zien bidez itzuli gero beren etxeetara.

        Orra erregeak, Jesusen izar au ekusi zutenetik, egin zutena; ta orra guri gaur Jesusek bere gogargi onez, adirazten digunarekin eragin nai diguna. Zorionekoak gu, au guk egiten badugu, irur erregeak beren lan andia egin izandu zuten bezain laster ta zuzen. Ala dagigun, goazen ekustera astiz, ta banaka, erregeak egiñikako lan bakoitza, ta bakoitzarekin Jesusek guri eragin nai diguna.

 

 

A.

Erregeei Jesusek eragin ziena,
ta guri ere eragin nai digun lenbiziko gauza,
da berak nai duen guzirako gu prest egotea

 

VIDIMUS STELLAM EJUS IN ORIENTE.— Matth. 2. 2.

 

        Gure Jesusek ezagutzen gaitu gu guziok; eta geienean, nori bere eran, adirazten digu eragin nai diguna. Israeldarrak oituak zeuden Aingeruak ekustera; ta, beregana erakartzeko Jesusen Belengo mendian edo bazterrean arkitzen ziran israeldar artzai batzuek, igorri zien, jaio-zelako berriarekin, Aingeru bat. Goiztarrak, edo eguzkia agertzen den alde artako jendeak, oituak zeuden izarretara; ta orien deiez etzuen Jaungoiko-gizonak Aingerurik bidaldu; bidaldu zuen izar berri eder-eder bat.

        Bazekiten alde artako jendeak Balaanen profezia, ta Iraeldarrak uste zutela Jakoben odoletik etortzekoa zen Mesias beren Erregea. Errege oni eman ziozkan Balaanek zenbait izen, ta orien artean Izarrarena: orietur Stella ex Jacob. Num. 24. 17. eta, izar berri au ekusi zutenean, Jaunak denbora berean barrendik argi egiten ziela, ezagutu zuten erran nai ziena, edo ezagutu zuten jaioa zela juduen Errege Jaungoiko-gizon Mesias.

        Au ezezik, ezagutu zuten geiago ere; bada ezagutu zuten, Errege jaio berriak deitzen zituela bera ekustera, edo beregana. Zer egin zuten, dei au aditu zuten Goiztarrak? Irurek beintzat baietz erantzun; eta erantzun, artuko zutela lenbaitlen beraganako bidea.

        Zer diozue errege Magu, gizon jakintsuak, zer diozue? Errain zien anitzek, aditu zutenean oriek zuten asmoa ta gogoa. Zer egin zaitzue zeren jakiundea, edo nora dira zuen buruak? Zeren agertu den emen gure Er-aldean izar txar berri bat, utzi nai dituzue zuek zeren umeak, zeren itxeak, zeren ondasunak, eta zeren atsegin ta gusto guziak; eta artu nai dezue zer eratakoa, ta norañokoa den ez dakizuen bide bat? Ez dezue len zuek ekusi izandu izar berririk bein ere? Ez dakizue zuek, laster galdu, edo gorde oi dirala era orretako izar berriak? Ori bera gertatzen bazaio agertuberriari? Eta gertatzen bazaio, zuek urrutiko toki errebesen batean sarturazi, ta ondoan? Orra; orduan galduak zuek, galduak zuen aideak, eta galduak zuen baster oitako jendeak! Utzazue, utzazue zeren asmo galgarri ori, ta zaudezte geldirik zeren etxe ta jauregi galantetan: amesak dira, bai, orain zuen buruetan dabitzan asmoak eta gogoetak. Orra Erregeei errain zietena beren erritar askok, edo beintzat zenbaitek.

        Baña zer diote, erausi au aditzen duten Erregeak? Zer? Izar au, diote, ez da beste zenbait, agertu oi diranak, bezalakoa: berariaz eginerazia da, ta gizonegin den Jaungoikoak bidaldua. Bidaldu du, beraganako bidea, argana joan nai dutenei, erakustera. Gu beintzat onetan gaude: ta, galdu bear dugula bageneki ere, ez genuke utziko guk arako asmoa; obe da alabaña gu gerok galtzea, ezen ez, ots egiten digun geren Jaungoikoari guk ez erantzutea.

        Ongi diozue, gizon andiak; gizon jakintsu ta jaungoikotiarrak, ongi diozue. Ori da lenbizikorik egin bear dutena, Jesus arkitu ta zerura nai dutenak: Jesusek ots egiten dieneko, beren bearriak erne idukitzea, ta, adirazten dien edozein gauzetarako gogoz ta biotzez prest arkitzea. Presta zatzue lenbaitlen, ta ordu bat ere galtzen ez dezutela, zeren biderako nai dituzuen gauzak; eta zoazte, deiez dagokizuen Jaungoikoaren ekustera. Ez du, ez, deus galduko zuen erregetasunak, erregeen Erregeagatik artzera zoazten oraingo bidean. Bide orretako zuen pausuak, Jaungoiko beragatik artuko dituzuen pausuak dira; ta pausuera orietan dabiltzanak, erregeen lanetan ta egitekoetan dabiltza. Servire Deo regnare est.

        Zoazte, bada, errege jaunak; eta zoazte lenbaitlen; izain dituzte, bai, beren denboran, zuek artzera zoazten bide orretako pausuak, eta neke guziak dagozten esker ederrak, eta ondasun andiak. Zoazte; baña joan bear dezue, al ditezken present guziak zeren eskutartean dituzuela. Anitz oriek, eta andiak izan arren, anitz andiagoak eta agitz geiago izain dira an zuek Jaun beragandik artuko dituzuenak; bada lurreko presentak izain dira zuen present guziak, eta zeruko present-ondasunak dira, zuek deitzen zaituzten Jaungoikoaren ontasun-presentak. Deitzen etzaituzte, ez, dezuten onra zuei kentzera: ondra berri andiak zuei eman naiez da, izar berri ederrez gaur, bera arkitzen den bazterrera zuek deitzea. Deitzen zaituzte, bai, bere Apostoluen, edo bere predikari onen, ta martire andien artean zuek sarrerazi naiez. Ots, bada, ots, goiztar erregeak; eta, beldur-izutze guziak aldebat emen uzten dituzuela, joan zaitezte alik lasterrena, deiez dagoen zuen Jaunaren oñetara; ta ara orduko, egiozue dagokan agur, eskumuñ, ta adorazione guzi-guzia.

        Atozea, au diozun gizatxarra, edo emakumea; ta ez dezu zuk ere noiz edo noiz ekusi zere Jaungoiko onak igortzen zizun izar, edo gogargiren bat, edo beste? Zuretzat zure Jaungoikoaren izarrak ziran, zure gurasoen, zarragoen, konfesarien, predikarien, edo beste orrelakoen itzak edo erranak. Atozea bada; ta zenbat aldiz deitu dizu zere Jaungoiko maitagarriak, bein izar oitatik bataz, bein besteaz? Zenbat aldiz adirazi dizu gurasoen itz-erranez, utz ditzatzula onelako ta alako zere lagun, ta jostatze txarrak? Joan zaitezela maiz elizara, an mezak enzutera, konfesa-komekatzera, ta ango debozionezko, ta beste gauz onetan denbora zati on batzuek badaere ongi igarotzera? Atozea, zenbat alditan erran izandu dizute zere konfesariak, aditzen zenituen predikariak, edo, irakurtzen zenituen libruak, zure deiez zegoela zure Jaungoiko maitagarria; joan zenkizkiola lenbaitlen, zere naikunde txarrak garaiturik, zere gogoeta makurrak lertzen zenituela, ta zere antuste arroaren erakeriei begiratu ere bage? Zenbat, eta zenbat aldiz erakutsi izandu dizu zere Jaungoiko berak, nola egin egiteko, ta lan eder au, agertzen zizkitzula zere begietara zure lagun onak egiten zituzten era bereko gauzak? Zenbat bider izutu izandu zaitu zere auzokoaren eriotzarekin, etxeko neke-malur-miñekin, sulezerako beldur-gogorrarekin, ta nork daki zenbat beste aldetara?

        Ongi: ta deitze orietatik edozein, ta denbora berean, ta bertze zenbait aldiz zuk izan oi zenituen zere barrengo dardarak, beldurrak, ondunaiak, edo obetzeko gogoak etziran zeruko izar berriak, edo zu zere Jaunagana deizen zinduzten izarrak? Baña kontuz ta astiz begiratu izandu diezu zuk oriei guziei, edo orietatik bakoitzari? Artu izandu dezu zuk, oriek ekustearekin, zere Jauna lenbailen billatzeko gogoa?

        Ai ene! Ori nik egitera, edo egin izandu banu nik oraindañokoan, ez nengoen gaur, ez, nagoen eran, edo arkitzen nazan bezain estado txarrean! Egoin nintzan, bai, bekaturik bage, ta graziaz ta birtutez ongi apaindu-betea! Egoin nintzan, bai, Jesusen alde-aldean, edo Jaunari amorez ta ongi naiez lagun egiten niola! Eta egoin nintzan, nork daki, zenbat irabazirekin, ta zeruko atsegin andien begira! Baña batzuetan begiratu ere ez diet izar oriei; ta begiratu nienetan ere, askotan beintzat, ez begiratu bezala zen; bada, zer zioten aditu gabe, lurreko gauzetara eraman oi nituen nik nere asmo ta gogo guziak. Orregatik daude, dauden bezala, gaur nere azturak, nere pasioneen suak, nere naikunde txarrak, eta nere gogoeta makurrak! Onela utzi bear diet nik onenbat nere etsairi, nai dutena nitaz egiten? Ez baldinbere! Garaituko ditut? Bai aleginean! Nola? Jaunaren izarrak, edo gogargiak eta inspirazioneak adiratzen didatena adituz, predikariak, eta gañerako guziak, nere onerako erraten didatena ontzat artuz; ta prestatzen nazala, manatzen ta adiratzen didaten guzi-guzia zuzen egiteko. Ala gerta dedilla, nere Jesus maitagarria; bai arren, bai!

 

 

Ducam eam in solitudinem, et loquar ad cor eius.

Oseae 2. 14.

 

        Deituko diot nik, ongi ta zuzen ibilli nai duen animari (zion bein, Oseas profetaren ezpañez, gure Jaungoiko maitagarriak); eta ater-eraziko dut munduan izan oi diran, itz-onzikerien, edo lurreko eskanbillen artetik; eta, nere bazterrean, edo bere bakartasunean arkitzen dudan aldietan itz eginen diot, oi dudan bezala, edo eme-emeki, ta berari ongien dagokan eran; ta ark ordutik artzera, nere itzketa on emeak adirazten dion egitekoa edo ibil-bidea, nik neronek emain diot, nerekin bat egiñilk bizitzeko eskatu nai didan nere grazia, ta laguntza guzia.

        Zorioneko anima, Jesus maitagarriaren dei eme au, ta dei onekin ibilli oi diran itzketak, graziak, eta laguntzak ardura, ta maiz, edo askotan izan oi dituen anima! Izan oi ditut nik ere, edo aditzen ditut, Jesus onaren deitze ta itzketa ondasundun, era onetakoak? Ez, beintzat nere Jaun onak nai adiñetan! Zergatik, uste dezu? Zeren ibilli oi nazan ni, nere Jaun onaren igesi bezala, ta nere gogara. Zeren ibilli oi nazan ni, jolas ariñen, jostatze galgarrien, eta era bereko beste zenbait egiteko txar, ta gauza pitsen ondoren; ta zeren, era onetan dabillenaren bearriak arkitzen ez diran, Jaungoikoaren itz leun eme ederrak adi ditzakeen eran.

        A nere, zorigaistozko ibillera ero, ta ikusketa galduak! Utziko al zaituztet nik, isill-geldirik arkitzen nazala, kontuz aditzeko nere Jaunaren itz on leunak; oriek gogoan darabiltzidala goiz-arratsetan, egunaren ordu guzietan, edo noizean bein badere, eraman nazaten, egitera nigandik aldian nere Jaun andiak nai duena! Ala gerta dedilla, nere Jaun maitagarria; bai arren, bai!

 

 

Ecce sto ad ostium, et pulso.

Apoc. 3. 20.

 

        Bearretan arkitzen zaran nere anima, zergatik artzen ez dituzu zere Jesusek, zuri ongi naiez, eskeintzen dizkitzun gauzak? Uste galduak galdurik zaduzka zu, ta ez dezu zuk billatzen, bearren-bearren dituzun gauzetatik, den txikien-txikiena ere! Birtutez jauntzirik arkitzen zarala uste dezu zuk; baña, ustez betea dagoen zure anima utsik arkitzen da, ta birtuterik bage! Zuri au adirazi naiez nago ni anbat denbora da, dio gaur zure Jaungoiko maitagarriak, baña zuk ez didazu niri, orretarako bear zen lekurik eman izandu. Deiez nago ni, bai, aspaldi guzian; ta kroskaka, zuri zere biotz ori idik-erazi naiez; baña loo zautza zu zere utsetan, zere oben-kulpetan, ta zere erakerietan, ta ez-aditu egiten diezu zuk nere kroskada, ta deitze guziei!

        Ez nator ni, ez, zuganatzen nazan aldietan, zu-zure bearrez, edo zuk dituzun gauzak zuri kenzera. Zuri ongi naiez nator, ta niganako bide zuzen ondasundun bat zuri erakusteagatik. Adi zazu bada, orain badere, zure onerako den nere dei ta ots eder au. Au zuk aditzera, idikiko didazu zuk niri zere biotza; ta sartuko naz ni zure gogoan, adiraziko dizut or bertan ongi dagokizuna, ta arreraziko derozkitzut, zure onerako diran bideak, eta neurri guziak.

        A nere Jesus maitagarria, ta zure onegia! Nerea bezain errebes zebillen anima baten ondoren ibilliko ziñan zu, ibilli zaran eran, ta galdua bezala! Zu nere deiez, nere Jesus maitagarria, ta ni ondasunez betetzeko asmoan onenbat aldiz ta denboran; ta ni zure igesi beti, ta gordeka, etsaien bat balerraikit bezala! Asma ziteken, alegin guzia asmaduretan egiñagatik, nere erakeri au bezalako erakeririk?

        Baña zuri eskerrak! Berandu badere, ezagutu dut nik au; ta, egiñaz damuturik; eta, zugandik datozen ondasun andiak bildu naiez, orra non dezun, Jesus maitagarria, orra zabal-idikia, zuk nai dezun guzietan emen sartzeko, nere biotz txar galduegi au! Sar zaitez arren orain bertatik; eta, emendik atera bage, adirazi zadazu, adirazi nai didazun guzia. Guzia nai dut egin, ta zuzen alaere. Lenago ez egiñaz dut damu ta damu; ta barkatu bear didazu nere uts andi au. Bai arren, bai!

 

 

Ecce verbum Domini factum est eis
in opprobrium, et non suscipient illud.

Jerem. 6. 10.

 

        Nori nik itz egiñen diot, dio Jaugoiko maitagarriak, Jeremias profetaz? Non arkituko dut nik, nere itz onak aditzeko dagoen gizonik? Nere itzetara, gortuak zezala daude nere erritar guziak. Gogoak ematen diena bai, baña besterik, ez dute aspaldi guzian oriek bear bezala nigandik aditzen. Zerbait nik erran, edo adirazi orduko, an da orien ista, an da orien irria, edo ez-aditu-naia ta eskanbilla. Ero baten itzak bezala dira orientzat nere itzik zuzenenak ere; ta, aditzen dituzten guzietatik ez dute ontzat artzen bat ere. Orra gure Jaungoikoak orain guri adiratzen digun itzketa. Orra Jaungoikoaren itzketa bat guztiz arrigarria, ta denbora berean guztiz egiazkoa.

        Atozea ezperen; zenbat artu dituzu zuk, aditu dituzun zere Jaungoikoaren itzetatik? Zenbat zure Jaungoikoaren gauz on aditu dituzu zuk etxean, elizan, auzoan, ta, nork-daki, zenbat beste tokitan? Baña, aizearen ots uts batzuek izando balira baño anitz geiago begiratu diezu zuk oriei? Eta ez da au zuk ista ta irri zere Jaunaren itz onez egitea?

        Au egiten dutenak, zer egin uste ote dute? Egungo errege onak beren ibillerarekin erakusten dietena, edo nekez ta bidez Jesus billatzea? Zein guti! Jesus billatzeko gogorik ere artzen ez dutenak, noiz, edo nola, edo non arki dezakee berea Jesus? Eta norako dira Jesus arkitzen, edo billatzen ez dutenak? A nere Jaungoiko maite Jesus jaioberria, ez segurki, ez zeruko atsegin-kontentuetara! Eta atsegin-kontentu oriek galdu bearra ote naz ni ere? Bai, era berean ez-aditu egiten badiet nik nere Jesus maitagarriaren deitze leun-eme, ta itzketa erakusleei!

        Ez, nere Jesus maitea, ez: ez dut, ez, orrelakorik nik gaurgero egin uste! Adituko ditut, bai, belarri erneekin, ta adituko ditut orren, kaltear ez gelditzeagatik, zure itz egite guziak; eta adituko ditut zure itz eme leunak agertzen didaten ongi naiari edo amoreari gogoz, ta lanez erantzuteko asmoan. Itz egizu bada, nere Jaun maitagarria, ta adirazi zadazu zer den nik gaurgero zure izenean egin bear dudana. Prest arkitzen naz ni, zuk laguntzen badidazu, artan asteko; ta, gauza berriak niri zuk agertu artean, alik zuzenena egin-naiez nago zure Lege santuak erakusten didana. Len orretan uts eginaz dut damu; ta, uts onen barkamentua erditsi-naiez, erraten dizut itzez ta biotzez: Nere Jesukristo Jauna, etc.

 

aurrekoa hurrengoa