www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesusen amore-nekeei dagozten zenbait otoitzgai (I)
Sebastian Mendiburu
1759, 1904

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesusen amore-nekeei dagozten zenbait otoitz-gai, Sebastian Mendiburu (Patrizio Antonio Orkaiztegiren edizioa). Eusebio Lopezen etxean, 1904.

 

 

aurrekoa hurrengoa

VII.garren OTOITZ-GAIA

NORAÑOKOA DEN JAUNGOIKOAREN IZATEA

 

        Zenbat ere andiagoa den ontarte-gillea, anbat geiago balio du aren eskutik artzen den ontarteak: orregatik agitz naiago du batek, zaldun batena baño, Enperadorearena, edo munduan den gizonik andienarena. Ekusteko bada, norañokoak diran Jaungoikoari zor diozkagunak; eta oriek dakazten zorrak, ekusi bear dugu norañokoa den Jaungoiko beraren izatea.

 

 

A.

Ezin neurri ditekena da,
ta ezin andiagoa Jaungoikoaren izatea

 

        Nai bezain astiro, ta nai adiña denboraz ariagatik gu Jauna neurritzen, edo norañokoa den ekusten ta ekusten, pits bat bezala izain da ekusten dugun guzia, ikuskizunaren aldean: ain andia da alabaña, ta ain bazter-bagekoa gure Jaungoiko ongille-maitagarriaren izatea. Eta ekusten duguna ere ekusi bearko dugu, bein Jaungoiko berak egiñikako, ta egin lizakeen, gauzen argiarekin; ta gero fedez ta sinistez. Ar dezagun lenbiziko lekuan Jaunak egiñikako gauzak ematen digutena.

        Andiak dira, dakizun bezala, itsasoaren osiñak eta bazterrak; andiak dira lurreko nabak edo zelaiak, baita aldapak eta mendiak ere: andiak dira aizeko odeiak; andiak izar-eguzkiak eta zeru guziak. Eta Jaungoikoa? Oriek guziak baño andiagoa. Bai, dio Job Santuak: Zeruaren erpiña baño goragokoa da Jaungoikoa; infernuaren ondoa baño ondaragokoa da: garaitzen ditu lurraren neurriak, eta itsasoa baño zabalagoa da. Ekusten dezu, norañokoa den Jaunaren izatea, berak egiñikako gauzak adirazten dutenaz. Bai? Bada zure ekuste ori guzia guztiz laburra da, Jaungoikoak eginkizun daduzkan gauzen ekusteak adiraziko dizunaren aldean. Adi zazu, eta gogoz ekusi, gauz onen gain erratera noana.

        Zeruaren gañean, edo zeruak bukatzen diran lekutik goiti, egin litzake Jaungoikoak toki berriak; eta toki orietan egin litzake, zeruan, lurrean, itsasoan ta baster guzietan arkitzen diranak adiña gauza, ta gauzetatik bakoitza, oraingoak bezain andia, ta oraingoak adiña bazter ta toki dituena. Egiten balitu gauza ta toki oriek guziak, beteko lituke gure Jaungoikoak oraingo tokiak eta gauzak betetzen dituen bezala. Berebat gertatuko lizake oraingo ta orduko mundu, toki, leku ta gauza guziak baño, eun milla milloi aldiz ta asma al adiña bider andiagoak egiten balitu ere, egin litzaken bezala; bada guziak beteko lituke; ta bat ere bete ezpalu bezain betetzallea gelditzen lizala gure Jaungoikoa.

        Au ezaguturik, Baruk deritzan profetak galdetzen du: ta, nork arkituko du, (edo neurrituko) Jaunaren tokia? Niork ere, Jaungoiko berak baizik: bada Jaungoikoaren izatea ez da gañerako gauzak bezala, besoz, begiz, edo gogoz neurri ditekena; ta, gauzak neurritzeko, ez dugu guk oriek beste biderik. Ez da, ez, gure Jaungolkoaren izatea gañerako gauzen izatearen erakoa. Jaungoikoak egiñak dira izarrak; Jaungoikoak egiñak eguzkia ta itsasoa; Jaungoikoak eginak lurra, mundua; baita munduan arkitzen diran gañerako gauzak ere. Eginkizunak, edo Jaungoikoak egin litzakenak, egiten balitu, izain lirake, oraingoen erakoak: bada izain lirake gauz egiñak, eta zein bere neurrian sartuak; eta orregatik izain lirake oraingoak bezain neurrigarriak. Baña Jaungoikoa ez da egiña: egiñak baño lenagokoa da; ta beti ta beti, ta eternidade guzian, berez izandua: ta orregatik da neurri guziak baño andiagoa, luzeagoa, ta zabalagoa. Orrela ez izatera, edo neurrigarria baliz, ez lizake gure Jaungoikoa Jainko; bada Jainkoa da asm-al diteken baño gauz andiago bat; eta neurri ditezken gauzen artean ez da orrelakorik bat ere.

        Ari zaitezke bada nai adiña denboraz Jaungoikoaren izate andi-luze-zabala neurritzen ta neurritzen; baña eun, ta eun milla bider milla urtez orretan zu ariagatik, asi ziñanean bezain berri egoin ziñake zere neurri-kontuetan; zeren ez asierarik duen, ez bukatzerik, eta ez bazterrik gure Jaungoikoaren izateak; eta asierarik, bukaerarik, eta bazterrik bageko gauza, sekula guzian onetan, ari-alak ariagatik, ezin neurri diteken gauza den. Orra norañokoa den gure Jaungoikoa, edo Jaungoikoaren izatea! Ezin andiagoa, ezin neurri ditekena, ta bazterrik bagekoa! Baña, zein ere ona den neurri-bide au, obea da fedezkoa; ta ori bukatu ondoan, goazen emendik ere gure Jaunaren izate berari neur-aldi, edo begiraldi bat egitera.

 

 

B.

Non nai arkitzen da Jaungoikoa,
non nai ta beti gu zentzarazi naiez

 

        Aldebat utzirik ezin atera ditezkeen kontuak, eta Jaungoikoak egin litzakeen lekuak, begira dezogun orain gure Jaunaren izate andiari, egiñik dauden toki edo gauzetan; ta ekus dezagun zertako den orren orko egoera. Begira dezogun, bai: bada zenbat ere gorde-estalia dagoen gure Jaungoikoa, ekus dezakegu fedearen, edo zeruko siñistearen argiarekin. Onela ekusi zuen Moisesek, San Pablok dionaz; ta gisa berean ekusi zuen, beste anitzen artean, errege Dabidek ere. Zoaz bada, argi au arturik: zoaz, oñez ezpadere, gogoz: zoaz, zoaz zerura, zoaz lurpera, zoaz itsasora, zoaz munduaren bazter guzietara: guzietan idiroko dezu, Dabidek bezala, zere Jaungoikoa; ta errazu onekin batean: «zerura banoa, an zaude zu (nere Jaungoiko maitagarria:) infernura jaisten banaz, au arkitzen zaitut; eta egaztia bezala, goizean, egoak arturik joaten banaz itsasoaren urrutieneko bazterrera, antxe arkituko dut nik, niri laguntzeko, prest zure eskua».

        Gero erran dezakezu: ta a! zein bazter gabekoa den, ta zein andia, gure Jaungoikoa! Nabillela nai dudan tokian, ezin nabilke, ezpada Jaungoikoak artua dadukanean: bada Jaungoikoak artuak daduzka leku guziak, eta guzietan egon bear du beti ta beti! Erne dabiltza, ta guztiz oartuak, lurreko erregeen etxean edo gelan dabiltzanak! Bururik gabea bear dut izan nik, ezpanabil ni era berean non-nai, ta beti: bada nagoela ni, edo nabillela; beti arkituko naiz erregeen Errege, nere Jaungoikoak, beretzat artua dadukan tokian, ta gelan!

        Siñisten badut au, ta alere banabil, siñisten ezpanu baño geiago nere Jaungoikoaz oroitu gabe, ta oraindañokoak bezalako txarkeriak egiten ditudala, gure Jaungoikoa Jaungoikotzat artu nai etzuten, zenbat Indietako gaisto baño, agitz gaistoagoa naz ni: bada oriek baño geiago desonratzen dut nik nere Jaungoikoa! Indietar zenbaitek, aditu zutenean arkitzen dela, zeruan ezezik, munduko bazter guzietan ere gure Jaungoikoa, etzutela nai au, erran zuten, beren Jaungoikotako «bada Jainkotzat artu ezkero (zioten) bazter guziak betetzen dituen Jaungoikoa, ez da non egin gezurrezko juramentu bat, non edan bear baño geiseago, edo non artu zillegi ez diran atsegin edo gustoak; eta ez gaude gu gauz oriek eta orrelakoak uzteko asmoan».

        Au zioten Indietar gaistoak. Eta zer ote da zuk zere siñeste guziarekin erraten dezuna? Zuk diozu, nai dezula zere Jaungoikotako bazter ta toki guziai: betetzen dituen zure Jaun andi au: ta: Indietarrak erran zutena bazenio baño geiago begiratzen ez diozu zuk zere Jaun andi oni! Bada, zu zauden lekuan ezpalego bezala, egiten dituzu Jaun oni begitan ematen dioten anitz gauza txar itsusi, ta orregatik zuk au zere Jaungoikotzat artzea da, zere alkegabetasuna obeki erakusteko, ta beren Jaungoikotzat artzen ez dutenak baño gaistoago izateko: zeren gaistoago den, arrotzari baño ezagunari edozein ekarkeri egitea; ta alere gaistoago beste edozeñi baño Jaungoiko berari ori egitea.

        Ala da, nere Jaun andia: ala da, bai! Nere ezaguna ezezik, nere Jaungoiko zera zu; ta nere Jaungoiko serbitzu, agur, ta maitatze guzia zor zaitzuna; ta zutaz, deus zor ezpanizu bezain aztua bizitu naz ni oraindañoko geienean, edo beintzat anitz denboraz! Eta, au guti baliz bezala, egin dizkitzut nik txarkeri anitz, lenagoko nere txarkerien gain; ta izandu naz ni Indietako jentilak, eta alderagoko Turkoak, ere baño gaistoagoa! Au, adimentudun edozein arritzeko den gauza da; baña, onek baño geiago arritzen nau ni orain ekusteak, ekusten dudan eran, egin ditudan adiña gauza gaisto-itsusi egin ondoan, biziaik nadukazula ni zuk!

        Zertako ote nadukazu zuk bizirik ni, nere Jaun andia? Gauza gaistoagoa egiteko lekua niri emateagatik? Ez, baizik ezagu dezadan orain arteko nere erakeri zoratua. A! orain badere sar banendi ni, ain ongi dagokidan ezaguera onetan! Geroz, uste dut ez nukela txarkeri berririk egiñen; ta, txarkeri-lekuan, egiñen nitukela zure lege garbiak eskatzen dituen gauzak. Lenago au egin bageaz dut damu; ta ziñez alere. Barkatu, arren, nere Jaungoiko maitagarria; barkatu niri oraindañoko nere utsak, eta oben-kulpa guziak. Eta indazu, utsak eta kulpak nigandik urrun aienatzeko, nik egin bearrak diran gauza guziak zuzen egiteko, ta zein andi-ona zaran zu gogoan dudala, beti bizitzeko grazia. Bai, arren, bai!

 

 

Magnus est, et non habet finem,
excelsus, et immensus.

Baruch. 3. 25.

 

        Andia zara, bai, ta guztiz alere, nere Jainko maitea; bazterrik gabekoa zara, baita neurri guziak baño luze-zabalagoa. Bazter guziak betetzen ditu zure Jaungoikotasunak; eta non-nai arkituko zaitu, zuzen billatzen zaituenak. Arritzen nau, bai, zure izate ezin andiagoak; eta, izateak ere baño agitz geiago, zor dizudan zure amoreak! Zure amore ta izate andi onegatik eskatzen dizut, non-nai ta beti, zuk nai-eran nik bizitzeko bear dudan zure laguntza ta grazia. Indazu bada, luzatzerik bage; bai arren, nere Jaun andia: bai, bai!

 

 

Ecce Deus magnus, vincens scientiam nostram:
numerus annorum ejus inaestimabilis.

Job. 36. 26.

 

        Zerorrek dakizu, gure Jaungoiko maitea, zein andia den zure izatea; gure jakite guzia ez da araño erdisten. Izatea diñakoa da zure irautea. Urtez ezin neurri ditekena da iraute au: betikoa da ala-baña, ta asierarik bagekoa. Ezin besarka ditzake zure izat-irauteak nere adimentu txar zirtzillak; ez eta biotzak ere. Zer egiñen dut bada, zeretzat egin ninduzun sekulako nere Jaungoiko andia? Begiratuko dizut noizean bein badere; ta begiratuko dizut arrituaren eran, ta alik umilkiena. Maitatuko zaitut alegiñean, edo nere biotz-anima guzi-guziarekin: baña zerorrek artan laguntzen didazula; bada, zuk ez laguntzera, ezin dagiket nik orrelarik, ez eta agitz gutiago ere. Lagun zakizkit bada, nere Jaun andia, nere lan on au zuzen egiten: bai arren, bai!

 

 

Nunc itaque Deus noster Magne...
custodiens pactum, et misericordiam, me avertas
á facie tua omnem laborem, qui invenit nos.

2.— Esdr. 9. 32.

 

        Aitortzen dut nere Jaungoiko maitea, ta pozik alere, izatean ezezik, gañerako gauza guzietan ere andia zarala zu, ta guztiz zuzena. Zuzen gordetzen dezu beti bein eman zenuen zere itza: ta emana dadukazu lagunduko didazula nere lan ta neke guzietan, zuganatzen banaz umilki, ta bear bezala. Ona bada non nazun ni zere oñetan. Urrikaltasuna ta miserikordiada zure eskuetan geienik ekusten dudan egitekoa. Ez dezazula utzi bein ere zere egiteko au zere esku urrikaltietatik. Begira zadazu gaur ta beti zuk zere begi onekin: begira zaiozu nik eraman oi dudan nere nekeari ere; bada nekez betea bizi oi naz ni askotan, dakusazun bezala: nekeak arkitzen ditut etxean, nekeak etxez kanpoan, ta nonnai ere!

        Bada nere neke guzien artean, egitekorik geiena ematen didaten nekeak dira barreneko nere nekeak. Batzuetan beintzat agitz nekatzen naute nere barrengo aztura gaistoak, nere ezinegonak, nere biotzaren erre-egosteak; maiz aski erortzen zaizkidan nere erraien dardariak, eta, bear ez diran gauzen oroitzapen lizun ta sugar gaiztoak. Urrikal zakizkit bada, nere Jaungoiko maitagarria, ta zere izate prestu andiagatik atera nazazu, animako kalterik babe, nere neke ta estutasun guzien artetik. Bai arren, bai: eskatzen dizut, lenaz damuturik eta ziñez erraten dudala: Nere Jesukristo, etc.

 

aurrekoa hurrengoa