www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesusen amore-nekeei dagozten zenbait otoitzgai (I)
Sebastian Mendiburu
1759, 1904

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesusen amore-nekeei dagozten zenbait otoitz-gai, Sebastian Mendiburu (Patrizio Antonio Orkaiztegiren edizioa). Eusebio Lopezen etxean, 1904.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LENBIZIKO LIBRUA

 

        Guztiz andia da munduko guziek Jesusi zor diogun amorea ta ongi naia; baita ongi nai-amore onek gugatik Jesusi eragin ziona ere. Au guzia guri adirazteko dira ta, adiraziz, guri ar-erarezi naiez Jesus beraganako amore alik andiena ta oni dagozkan gauzak, emen ekusiko dituzun otoitz-gai guziak. Gure zor andi au guk obeki ezagutzeko, ta geren zorraren alde gogoz-ago dagigun al duguna, anitz lagunduko du lenik ekusteak nor garan gu, ta nor den Jesus gure ain maitari maita-garria: orregatik lenbiziko Libru onetako otoitz-gaietan agertuko dugu, bein gure ezer-eza ta txarkeria; ta gero Jesus Jaungoikoaren izate, ta ontasun ezin andiagoa.

 

aurrekoa hurrengoa