www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesusen amore-nekeei dagozten zenbait otoitzgai (I)
Sebastian Mendiburu
1759, 1904

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesusen amore-nekeei dagozten zenbait otoitz-gai, Sebastian Mendiburu (Patrizio Antonio Orkaiztegiren edizioa). Eusebio Lopezen etxean, 1904.

 

 

aurrekoa hurrengoa

JESUS BIOTZ MAITEAREN
KONGREGAZIOKO ERREGLA LABURTUAK

 

 

§. I

Nolakoak izan bear duten
Kongregazio onetan sartzen diranak

 

        Kongregazio onetakoak amorez ta damuz erantzun bear diote Aldareko Sakramentuan Jesusek agertzen digun, bere Biotzeko amoreari, ta guri ongi naiak emen eramarazten diozkan gaistoen bidegabeei; baña erantzun bear diote gañerako kristioak, edo kristauak, baño zuzenago ta obeki. Orregatik:

        1. Izan bear dute kongreganteak bizitza garbikoak, eta erran-biderik ematen ez dutenak:

        2. Izan bear dute Jesusen Biotzeko eskolatik ateratzen ez diranak, edo ango umillera ta mansotasuna ikasten dabiltzanak:

        3. Izan bear dute Kongregazioneko gauzak zuzen egiten dituztenak; naiz Jesus berari dagozkanak izan, naiz lagun urkoari dagozkanak; naiz beren animako ongiari dagozkanak.

 

 

§. II.

Kongreganteak egin bear dutena

 

URTEORO:

        1. Kongregazioan sartzen diranean, ta gero urteoro, eginen dute beren konfesione jenerala; baña aldian aldikoa, edo ongien dagokiena:

        2. Igaroko dute, alik ongiena, Jesusen biotzeko fest-eguna. Fest onetan egiten dira Erregla luzeak bereisten dituzten gauzak.

        3. Ez dute gelditu bear ejerzizioetara bage oriek dirauten egunetan.

        4. Egiñen dute urteoro Jesusen Biotzaren bederatzurruna.

 

ILLORO:

        Konfesatu, ta komuniatuko dira illoro gutienean; baita Konfesari onak bereisten diezten egunetan ere.

        Elizan arkituko dira Jesus sakramentatua agertzen zaien arratsaldeetan; ta an egoin dira Erregeen Errege andiarekin daudenak bezala.

 

ASTEORO:

        1. Igandeak dira Jauugoikoaren egun bereziak, eta egun Jesusen Biotzaren kongreganteak elizan ta gauz onetan eraman bear dituztenak. Bere bat egin bear dute jai osoetan.

        2. Aisa bizi diranak, eta osasun ona dutenak atera dezakee barauren bat edo beste; ta kongregante guziak egin dezakee ostiralean edo beste egunen batean jan-edan labor, ildura, edo nekezko zerbait beste gauza.

 

EGUNORO:

        1. Jaiki orduko ziñatu, Jaungoikoari eskerrak eman ordurañoko bere ontarte guziakgatik; eskeñi egun guziko beren gauzak eta nekeak eta eskatu, guzirako bear duten bere laguntza ta grazia, Aita Gurea ta Abe Maria erraten diotela. Beste bat eta irur Abe Maria Jesusen Amari, ar ditzaten egun guziko onek, Aingeruak, eta betela Santuak beren kontura.

        Entzun bear dute beren meza, al dutenak.

        2. Aldareetako otoitzak egitea, ta errosarioa elizan, etxekoekin, edo bakarrik erratea kongregante onen egunoroko egitekoa da.

        3. Egunoro, al badute, edo al duten egunetan irakurri bear dute libruren batean zerbait denbora-zatiz.

        4. Elizara ditezkenak bidoaz au Jesus ekustera, mezarik ez den orduren batean bada ere.

        5. Ezin joan diranak billa bezate, gogoz bada ere, beren Jesus sakramentatua; ta etxetik, menditik, bidetik, edo dauden tokitik argana beren Biotza zuzentzen dutela, erran bezate bortz aldiz goizetik arratseraño: Alabaña izan dedilla Aldareko Sakramentua, ta Sakramentu artan arkitzen den Jesusen Biotz maitagarria; ta gero Aitagure bat eta Abe Maria.

        6. Ziña bitez itxetik ateratzean, lanean asitzean, ta edozein beren perelletan; aldi orietan, ta ordua aditzen dutenetan, erraten dutela Abe Maria.

        7. Etzin baño len ekus bitzate egin dituzten lan on ta gaisto guziak; gaistoez damuturik, egiteko beren onez-damu edo kontrizionea; ta egin bezate goizetarako berezi den otoitza.

        8. Elizakoekin arkitzen den kongregante eriaren alde erran bezate errosario bana. Iltzen denean, beste bana, ta orduan entzun bear dute meza bana; ta egin bear dute bortz aldareetako otoitza.

        Kongregazioko kargudunak, eta itxeko karguarekin arkitzen diranak ekus bitzate Jesusen Biotzaren debozioko libruan arkitzen diran Erregla luzeak.

 

 

Jesus agertu ondoan erraten diran Otoitzak:

 

        KARGUD. Alabatua izan dedilla Aldarean dagoen Jesusen Biotz maitagarria.

        GUZIAK. Orain ta beti.

        K. Baita bekatuaren loirik ekusi etzuen Jesusen Ama ere,

        G. Alaber.

        K. Jesus gurea: galduak izan ez gaitezen,

        G. Gorde gaitzatzu zere Biotzaren erdian.

        K. Gugatik gizon egin ziñan, bizi guzian neke izerdia baizik ekusi etzenuena, ta odola zeriezula gurutze batean josirik gelditu ziñan Jesus maitagarria: galduak izan ez gaitezen,

        G. Gorde gaitzatzu zere Biotzaren erdian.

        K. Gugana aserre dagoen Aita palakatzeko, ta gure bekatuakgatik zor diogunaren alde, Aldare orretan gelditu zaran Jesus maitagarria: galduak izan ez gaitezen,

        G. Gorde gaitzatzu zere Biotzaren erdian.

        K. Gure biotzak, zureari dariozkan graziazko argiz, ta amorezko suz bete naiez zauden Jesus maitagarria: galduak izan ez gaitezen,

        G. Gorde gaitzatzu zere Biotzaren erdian.

        K. Gure bekatuen gurutzeak eta kulpen arantza gogorrak zure Biotzari eman zioten neke ta estutasunaren damua eskatzen dezun Jesus maitagarria: galduak izan ez gaitezen,

        G. Gorde gaitzatzu zere Biotzaren erdian.

        K. Indartsuen janaritzat, eta anima eriei indarrak emateko, Aldarean gelditu zaran Jesus maitagarria: galduak izan ez gaitezen,

        G. Gorde gaitzatzu zere Biotzaren erdian.

        K. Artu nai zaituztenentzat Aingeruen ogi, ta edaten dutenak Birjin egiten dituen ardo egiñik Mai orretan zauden Jesus maitagarria: galduak izan ez gaitezen,

        G. Gorde gaitzatzu zere Biotzaren erdian.

        K. Amorezko labe ta sutegi egiñik zere biotza dadukazuna; ta gurearen amodioa eskatzen dezun Jesus maitagarria: galduak izan ez gaitezen,

        G. Gorde gaitzatzu zere Biotzaren erdian.

        K. Itsasoak are adiña bekatu dituen gaistoarentzat, eta atsegin guziak or arkituko dituen onarentzat Biotza zabaidua dadukazun Jesus maitagarria: galduak izan ez gaitezen,

        G. Gorde gaitzatzu zere Biotzaren erdian.

        K. Birtute guziak, eta lenenik beratx izatea ta umiltasuna zere biotzean erakusten dezun Jesus maitagarria: galduak izan ez gaitezen,

        G. Gorde gaitzatzu zere Biotzaren erdian.

        K. Eriotzak lurretik bota nai gaituenean, zeruko ostaturako bear dugun ondasuna ta grazia Biotz orretan dakartzula, gugana etorzeko zauden Jesus maitagarria: galduak izan gaitezen,

        G. Gorde gaitzatzu zere Biotzaren erdian.

        K. Sakramentu andi orretan munduaren bizitza, bizitzako arbola, gaistoen bitarteko, onen biztura ta sekulako bizitza zaran Jesus maitagarria: emendik ateratzen garanean sekulako galduak izan ez gaitezen,

        G. Gorde gaitzatzu zere Biotzaren erdian.

        AÑA. Improperium expectavit cor meum, et miseriam et substinui qui simul contristaretur, et non fuit, et qui consolaretur, et non inveni.

        V. Discite á me quia mitis sum et humillis corde.

        R. Et invenietis requiem animabus vestris.

 

OREMUS

        Domine Jesu, qui ineffabiles Cordis tui divitias Ecclesiae Sponsae tuae singulari dilectionis beneficio aperire dignatus es, concede propitius, ut gratias coelestibus ex hoc dulcissimo fonte manantibus corda nostra ditari ac recreari mereantur. Qui vivis, et regnas in saeculi saeculorum. Amen.

        Nere Jesukristo erran ondoan, erran bear den

 

OTOITZA

        Jesusen Anima, birtutez bete nazazu.— Jesusen Biotza, amorez erre nazazu.— Jesusen gorputza, salba nazazu.— Jesusen odola, amorez zora nazazu.— Jesusen Biotzeko ura, garbi nazazu.— Jesusen Izerdia, graziazko biziz bete nazazu.— Jesusen Pasionea, indartsu egin nazazu.— Nere Jesus ona, adi nazazu.—Zure llagetan, zure Biotzaren erdian gorde nazazu.— Ez nadilla ni etsaien eskuetan erori.— Nere eriotzeko orduan dei nazazu.— Zeregana eraman nazazu.— Zure Santuekin alaba zaitzadan beti sekula guzian.

        Bai arren, bai!

 

 

ZEIN GAUZ ERRAZA DEN,
TA ZEIN ONDASUNA,
GOGOZKO OTOITZA

 

 

A.

Gauz erraza da gogosko otoitza

 

        Anitzek uste dute, ez dela guzientzat gogozko otoitza; ta, gizon jakintsuak eta birtutetsu zenbaitek ezpada, ezin dagikeela, ongi beintzat, otoitzera an; ta gañerakoak Aita gure ta Abe Mari zenbait erran ezkero, egin dutela beren egitekoa, edo beren otoitz guzia. Baña uste orretan daude gaisoak, jakin bagez zer den ta zein erraza gogozko otoitza, ta zein andiak diran otoitz onetatik datozen ondasunak: bada, au guzia balekite, besterik errain lukee, ta pozik saiatuko lirake otoitz erraz-ondasundun au zuzen egitera. Artara ditezen uskaldun onak, erakustera noakie, otoitzgaiak zabaltzen asi baño len, egiteko onetan jakin bear dutena; ta lenenik otoitz onen erraztasuna.

        Zer dala deritzazu gogozko otoitza? Urrutiko gauz errebes-gaitz gogorren bat? Ez bada: bada san Juan Damaszenok dionaz (ta berebat diote gañerakoak) gogozko otoitza da «Gogoz ta biotzez» gure Jangoikoari begiratzea. Eta ekusten dezu ez dala gauza gaitza begiratzea, egiten bada beintzat begiratzen duenaren onerako; ta otoitzgilearen onerako da, ta on andirako, ekusiko dugun bezala, onek Jaunari egiten dion begiratzea, edo onen gogozko otoitza.

        Nai dezu ekusi zein aisa dagikezun gogozko otoitz edo zere Jaunari begiratze au? Aski da orretarako ikastea zenbat aldetara, ta zer eran, egiten den. Anitz aldetarakoa dagogozko otoitza, edo anitz aldetara begira dakioke gogoz ta biotzez gure Jangoikoari; bada begira dakioke, gure egilleari bezala; begira dakioke, gugatik gizon egin ta gurutze batean ill zenari bezala; begira dakioke gure emalleari bezala, gure erakusleari bezala, gure barkalariari bezala, gure sustengarriari bezala; baita gure Jaun ezinobeari, ezin urrikaltsuagoari, ta ezin maitagarriagoari bezala, ta onelako beste anitz aldetara ere: ta, orrelakoari bezala, Jangoikoari gogoz ta biotzez begiratzea, besterik ez da, baizik era artan zugandik arrek eskatzen duena astiz ekustea; ta eskatzen duena, naiez ta biotzez zuk egiten, edo egin-asmoa bertatik artzea. Ara nola:

        Begiratu nai diozu Jangoikoari zere egille onari bezala? Ekartzu bada zere gogora nor den zu ezer-ezetik atera zinduen zure Jangoikoa: ta ekusiko dezu au dela guzia dakien, guzia dagiken, ta, ongi baizik, gauzak ezin egin ditzaken Jaun asierarik, bukaerarik eta bazterrik bageko bat. Zoaz atziña, ta ekartzu gogora zergatik egin ote zinduen za zere Jangoikoak? Eta ekusiko dezu egin zinduela ongi nai ustez, ta bat ere zure bearrik etzuela; bada izandu zuea zure Jangoikoak, zu bage, leneko bere eternidade guzian: bazuen zu egin zinduenean, ta izain zuen zu ez eginagatik sekula guzian izan al adina on, ondasun ta atsegin. Ori ekusi ondoan, ekartzu gogora zertako egin zinduen zu, zure bearrik bage, zure Jaun andiak; eta ekusiko dezu egin zinduela zere onerako, edo bizitz on batekin irabaz zenezan eternidade guziko atsegin-kontentua, ta zeruko gloria.

        Begira zazu gero zer ote den zuk zere Jangoikoari zor diozuna, zeren eman zizun dezun izatea; ta eman zizun, dezunerako; ta ikusiko dezu Jangoikoarena zarala zu, zaran guzia, ta zor diozkatzula begiz, gogoz, itzez ta alde guzietara dagizketzun gauza guziak; eta beartua arkitzen zarala, zere zorrari eranzun nai badiozu, guziak ongi ta zuzen egitera: ta ori ezagutu orduko, asiko zara biotzez apa ta muñ egiten Jaun beraren esku egilleari, ta eskerrak ematen, eman dizun izateagatik, eta zeren eman dizun zerua irabazteko: asiko zara bera maitatzen, egite onetan agertzen dizun bere amore andiagatik; eta zere zorren alde, ta glorian beti bera maitatzen dezula egon naiez, emanen diozu itza, bizi zaraño zere gauzak zuzen egiteko; ta eskatuko diozu lenago ori ez eginaz barkamentua; ta, bertatik egiten asteko, bear dezun laguntza ta grazia. Orra, zuk, eta nornaik dagiken gauza; ta orra gogozko otoitza.

        Era berean egin dezakezu beste edozein aldetara begiratzen diozunetan. Barkatzalleari bezala begiratzen badiozu, ekusi bear dezu bein nor zaran zu, bekatugille txarra, ta nor den zuk zere bekatuekin aserretu dezun zere Jainkoa. Ekusi bear dezu gero zein gauz itsusia den, zu bezain gauza txar batek, eta bere izate ta gauza guziak Jangoikoari zor diozkanak, Jangoikoa bezalako bati bekatuz erantzutea, ta txarkeri arrigarriz begitan ematea. Ekusiko dezu azkenean, bekatu bakoitzarekin galdu dituzula grazia, animako edertasuna, ta zeruko gloria; ta irabazi dezula betiko sulezea, ta an erretzen sekula guzian egon bearra ere.

        Onelako ekusteak, arrizkoa ezpada, beratuko du zure biotza, ta beteko du beldurrez ta ikaraz; ta eramain zaitu Jaunaren oñetara, an umilki zere gaizki izugarriak aitortzera; an ari eskerrak ematera, zeren bota etzaituen sekulako sutara, zure gaizkiak eskatzen zuten bezala; ta zeren, ori egin lekuan, ara etzindezen, egin zen bera gizon; ta anitz neke gogorren buruan ill zen Gurutze batean; ta damuz beterik zere lengo egiñaz, eskatuko diozu gaizki guzien barkamentua; emain diozu (ta zinki ala ere) gaizkirik berriz ez egiteko, ta gaizkibide guziak uzteko itz osoa; ta eskatuko diozu, orretarako ta zere gauzak zuzen egiteko, bear dezun bere laguntza ta grazia.

        Au egiten badezu, egiten dezu gogozko otoitza; ta otoitz ederra Eta badagikezu, dakusazun bezala, ais-aski, edo anitz nekatzen etzarala; bada au guzia besterik ez da, baizik gogoz ta adimentuz astiro ekustea zere zorrak eta bearra; ortik atera zaitzaken zere Jainkoagana, animako oñak zuzentzeko, ta biotzez humilki, len beragandik artuen eskerrak eman ondoan, eskatzeko bear dezuna, bidenabar erraten diozkatzula zere izenean, ta nai dezunen alde, ume onak, maite duen gurasoari erran oi diozkan gauzen erako gauzak.

        A! baña (errain dezu noski), nik ez asmatuko ekuste orietarako bear diran gauzak; eta, gogozko otoitza egiten asiagatik, bereala iges eginen niri nere gogoak etxeko bearretara, edo bear ez diran beste gauzetara. Balitzake ori ere; ta orregatik moldatu ditut Libru oietako otoitz-gaiak. Oriek adituz (irakurtzen ezpadakizu) kongregazioneko egunetan ta beste zenbaitetan, naiz elizan dela ta naiz itxean, ikasiko dituzu orretarako bear diran gauzak; eta egin dezakezu zere gogozko otoitza.

        Au errazago dagizun, artaratzen zaranean, belaunikatu orduko eginen diozu, bertan dezun zere Jaungoikoari, buruz ta biotzez agur andi bat. Eskatuko diozu bere argia, ekusi nai dituzun gauzak garbiro ekusteko; baita bere laguntza ere, ongi ta bear bezala, zere gogozko otoitza egiteko. Asiko zara gero, begiak bildurik, gozoz ta adimentuz ekusten ekusi bear dezuna: ta, ekusi bear badezu urruti gertaturikako gauzaren bat, naiz dela Jesusen itz egitea, Jesusen mirakullua, Jesusen nekea edo beste edozein, begiratutako diozu bertan, edo zu zauden tokian, gertatzen baliz bezala; bada orrela begiratzeak anitz laguntzen dio biotzari Jaunaren amorearen sua artzen, ta egin bear dituen gauzak egiten.

        Gauza ongi ekusi orduko, asiko zara zere Jaungoikoari biotzez itz egiten, ta eramazu orretan otoitz-denborako zatirik andiena: orretarako da alabaña lenagoko ekustea. Zerbait eskatzean, obeki erdisteko zere Jaunagandik, eska zagozu batzuetan bere ontasunagatik, bere urrikaltasun andiagatik, edo erakutsi dizun bere amore bazterrik ez duenagatik. Eska zaiozu besteetan Jesus maitagarriaren neke ta tormentuakgatik, edo Jesusek gure guzien alde egin, ta eraman zuenagatik; eta nai dezunean, eska zaiozu Jesusen Amaren izenean, edo zere Aingeruaren, zere Santuaren, edo zere debozioko edozeinen izenean: ta eska zaiozu, emain dizulako uste osoarekin. Buka zazu zere otoitza, emeki mintzatzen zarela zere Jainkoarekin; ta mintza zakiotza, batzuetan ume ona Aita maiteari bezala, besteetan beartsua emalle onari bezala, ta besteetan zorduna artzekodunari bezala, gaistagiña Juez beratxari bezala, edo otoitzgaiak dakarren eran.

        Otoitza bukatzean ekusiko dezu: zer izandu den geienik zure biotza berotu duen gauza; ta noizean bein ekarriko dezu gero eginaz, berriz ta berriz zere gogora, sendor dedin, ark ar erazi dizun asmoa; ta lagun dagizun zere gauzak zuzen egiten, ta, Jaunari emanikako itz onak ateratzen, edo betetzen. Ori da, baratzetik ateratzean, lore eder bat artu, ta ari usai egiten zaiola eguna ederki eramate bat bezala. Bidenabar ekusiko dezu kontuz egin dezun, edo nagi ta lasai, zere gogozko otoitza; egin dezazun, urrengo artaratzen zarenean, orrelako utsik bage edo ziñez, eme, ta bear bezala.

        Irakurzen badakizu, ta gogoak iges egiten badizu beste gauzetara zere otoitz denboran, ar dezakezu librua; ta zoaz andik ekusiz, ekusi nai dezuna. Arkitzen dezunean biotza ukitzen dizun gauzaren bat, utzazu librua; ta, begiak bildurik, adi zazu Jainkoak adiratzen dizuna, ta errazu, erak dakarren biotzezko on guzia. Zabal zazu gero librua, ta zoaz irakurriz geldi-geldi biotza beratzen dizun zerbait arkitu artean. Au arkitzean, egizu len adirazi duguna, ta era berean gañerakoa; ta egizu beti, biotzez erraten dezula, begiak libruan ekustea ta irakurtzen dutena. Orrela zuk, edo librurik bage, otoitz au egitea gauz erraz bat egitea da, dakusuzun bezala; ta egitea gauz ekustera zoazen bezain ondasunduna.

 

 

B.

Gauz ondasunduna da gogozko otoitza

 

        Bai, gauz ondasunduna; bada ongi ta maiz zuk otoitz egitera, maiz berrituko dituzu zeruko sinisteak, zeruko itxedateak, usteak, edo esperantzak; baita Jaunaren maitatzeak ere. Berritze bakoitzean irabaziko dituzu Jaunaren graziaren zati berriak, eta zeruko glori-gaiak. Oriek berritzean, berrituko da zure biotzean Jaunaren beldurtasuna, edo bekaturatzeko, Jauna aserretzeko, ta sulezea irabazteko beldurra. Oriek berritzearekin, oituko zara bear orduan zere Jauna billatzera; ta, bekatu-bide bat ekusi orduko, arganako zara, beldurtze den aurra amagana bezala; ta artuko zaitu zere Jainkoak, bere etsaiaren igesi doakion ume maitea bezala; ta, zuk nai dezuia, berekin idukiko zaitu andik etsaiak iges egin artean; ta etzaitu utziko, grazia ta laguntza berririk bage.

        Oriek berritzean, sartuko zaizkitzu ondu, edo obetu-nai berriak, era orretarako bear diran gauzak egiteko gogoa edo asmoa; ta gauzak egitean, aziko dira zure birtuteak, zure irabaziak, zure Animako ondasunak eta edertasuna; ta egunoro egin ditzaketzu irabazi andiagoak eta andiagoak; eta egunoro neke gutiagorekin: bada zenbat bat gogozko otoitzera geiago oitzen den, anbat arintzen zaio bere Legeko karga, ta anbat aisago egiten ditu zeruko bideko gauzak; eta ibilliaren eran, azitzen dira ibillerako irabaziak.

        Eta, beste alde, otoitz onetara oitzen ezpazera, gertatuko zaitzu gertatu oi dena, edo Profetak diona. Zer? Lur, maneatzen ez denari, gertatzen zaiona, edo bekatuen osinez, laarrez, kardo galduz, belar gaiztoz, ta sasiz zure biotza betetzea: bai, dio Jeremias profetak: bai, galduak daude lurrekoak, zeren sartzen ez diran beren barrunbean, gogoz ekustera ekusi bear lituzkeen bideak eta gauzak; eta biotzez eskatzera beren Jangoikoari bear dutena, bizitz on bat egiteko, ta, ongi dabiltzala, zeruan sartzeko.

        Ekusi zazu bada, onen kaltear ez gelditzeagatik; eta, kaltear gelditu lekuan, adirazi ditugun ondasun guziak irabazteagatik, oitu nai dezun gogozko otoitz on-erraz onetara. Artara zaitez, arren, Jesusi zor diozun amoreagatik, eta gal ez ditzazun ortik datozen ondasunak, ordu laurdentxo batez bada ere, egunoro. Ez da anitz, ez, anima gaisoari orrenbat ematea, egun guzia gorputzari, ta oni dagozkan gauzei ematen diezun ezkero. Badagikezu zere egunoroko otoitza elizan, etxean, edo al dezun lekuan; ta bestela ezin dezunean, bidez zabiltzanean gelditxo zabiltzala ta begi alik bilduenekin. Jai egunetan, edo asti geiago dezunean, bazaudezke zerbait geiseago zere gogozko otoitzean: zuretzat izain da orretan egiten dezuna; ta aldian badagikezu, Indietako urre, zillar, diamante ta perla guziak baño geiago balio duen gauza bat. Ekusi zazu zein ero-galgarria zu, ori dagikezula, egiten ezpadezu.

        Lasterrago oi zaitezen gogozko otoitz ondasundun-erraz onetara, badaramakezu, mezara zoazenean, libru txikietatik bata edo bestea, beintzat azkenekoetatik; eta mezakoan bazaudeke artan ixilik irakurtzen, ta adirazi dudan eran zere gogozko otoitza egiten; bada meza da Jesusek gugatik egin ta eraman zuenaren berritzea, ta bere betiko, ta orain ere, digun amorearen agertzea: ta librutxoetan arkitzen diran gauza guziak dira Jesusen amore-nekeei dagoztenak; eta bere amore-nekeakgatik Jesusi zor diogunari erautzunbideak; eta orregatik dira mezarako ere bear bezalako gauzak. Azkenekoan arkituko dezu meza berari dagokan otoitz-gaia; baita mezaren entzunbide labur erraz bat ere.

        Jesusen Biotzaren debozionea da gu elizara zuzenerazteko, au mezak entzunez, askotan komuniatuz, ta biotzeko ta gogozko otoitzak egiten ditugula, ager dezagun maite dugula, gure amoreakgatik eliz berean gau ta egun dagoen gure Jesus maitea; ta damu dugula, gugatik len ekusi zuenaz, baita amore-toki berean orain ere ekusten dituen txarkeriez. Eta, jakiñaren gañean dagizun egiten dezuna, kontuz ta maiz irakurri bear dituzu bostgarren libruko otoitzgaiak; baña gañerakoak aldebat utzi bage; bada edozeinetan arkituko dezu Jaunaganako amore-gai andia, ta Jesusi zor diozunaren erantzun-bidea; ta bide erraz ondasunduna. Jesus berak dizula au artzeko gogoa, or irauteko grazia, ta orretan irabaiziko dezun sekulako bere gloria. Bai arren, bai!

 

aurrekoa hurrengoa